2005eko Ekaina - Arrieta

2005eko Ekaina - Arrieta 2005eko Ekaina - Arrieta

arrieta.udala.net
from arrieta.udala.net More from this publisher

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

EUSKARA ZERBITZUA

20. zkia. 2005eko ekaina

2

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

BARRI LABURRAK

IPUIN LIBURUXKA ATERA DA IAZKO IPUIN LEHIAKETAKO LAN SARITUAKAZ

2004ko abenduan egin zan Ipuin Lehiaketan betiko sari eta opariak emoteaz gainera,

beste saritxo bat be agindu genduan: lehenengo hiru lan sarituekaz ipuin liburuxka

bat. Honezkero, luze eretxita egongo zan bat baino gehiago, baina bai, atera

da azkenean liburuxka eta etxe guztietara bialduko jatzue ale bat geure herrietakoak

diran “idazleen” ipuin eta lan benetan ederrak irakurri daizuezan.

LEHENGO KARRETERUEI OMENALDIA FRUIZEN

INGURUMEN EGUNA ARRIETAN

Dionisio Gangoiti, Federico Hormaetxe, Martxel Isasi, Jose Miguel

Monasterio eta Jesus Mª Otazuari omenaldia egin jaken maiatzaren

22an, Fruizen. Goizean idi-probak egon ziran eta ostean, bost omenduei

oroigarriak emon jakezan. Eguerdian bazkaria egin zan herriko

tabernan eta bertan omenduakaz batera familiartekoak, lagunak,

herritarrak eta udal agintariak bildu ziran.

Arrietan ekainaren 4an ingurumen eguna egin zan. Goizeko 11:00etan

ibilalditxoa egin zan: Libao-Agarre-Gereka-Libao. Ibilaldiaren ostean,

indarbarritzeko hamaiketakoa eta trikitixa egin eben herriko plazan.

Eta arrastian, herriko nagusiak lehengo eta gaurko ohituren eta bizimoduaren

gainean aritu ziren kontu kontari udaletxean.

II. URDAIBAI MARTXA

Ekainaren 26an II. Urdaibai Martxa egingo da. Martxa honen helburuetariko

bat kirola eta turismoa uztartzea da, eta federatuek zein

federatubakoek dauke izena emoteko eta parte hartzeko aukerea.

Martxa horrek Errigoitiko Mertxikas auzoan izango dauz urteera eta

helmuga, eta Errigoiti, Arrieta eta Busturia udalerriak zeharkatuko

dauz. Guztira 50 kilometroko ibilbidea da.

SAN JUAN, SAN JUAN, GAUR DALA BIHAR DALA DONIENE ...

Aspaldiko tradizino eta ohiturei segiduta, gure herri eta auzoetan San Juan bezperan hainbat ekintza

egingo dira. Arrietarrek, berbarako, arrastiko 20:00retan merienda gozoa eta txokolatea egingo dabe

herriko plazan eta 21:30etan San Juan sua udaletxearen atzeko aldean. Gamiz-Fikarrek, Doro ipuin

kontalaria ekarriko dabe eta San Juan egunagaz loturiko ipuinak eta kantak entzun eta abesteko

aukera izango dabe, arrastiko 19:00retan, Fikan.

AURTENGO UDAN BE EUSKERA IKASIKO DOGU

Uda heltzear dekogu eta neguan ez badogu astirik izan euskera ikasteko, oraintxe dekogu aukera.

Hilabeteko ikastaro trinkoak martxan izango doguz uztailetik aurrera. Egunea 4/5 orduko ikastaroak

izaten dira eta hilabete irauten dabe.

Udako barnetegiek be eskaintza ederra egiten deuskue garai honetarako eta makinatxo bat izaten dira

holako aukerak aprobetxatzen dabezanak; ondo pasatzeaz gain, euskera ikasten dabelako.

Informazino gehiagorako deitu 94 674 43 16 telefonora (Kinttopeko AEK euskaltegia).

ERDU PRESS

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA

3

ARRIETA

ARRIETAKO FRONTOIAREN INAGURAZINOA

Orain dala urte bete inguru hasi ebazan Arrietako

Udalak frontoiaren barriztatze beharrak eta daborduko

amaituta dagoz. Frontoiari hegala, aterpetxoa atera

jako, eta gimnasioa eta aldagelak be egin jakoz.

Barriztatze beharren osteko inagurazinoa ekainaren

17an, eguerdiko 12:00etan egin zan, eta ekainaren

19an, Galarza V, Urberuaga, Larralde eta Galarza VI

pelotariek pelota partida ederra eskaini eben.

GAZTE

MUSIKARIEN

KONTZERTUA

Arrietako Udalak eta Saramus kultur alkarteak

antolatuta, ekainaren 12an, Gazte Musikarien

Kontzertua egin zan Arrietan. Aurtengo hau

hirugarren edizinoa izan da,

eta azken honek be orain

artekoen arrakasta berbera

euki dau. Guztira 62 lagunek

hartu eben parte. Kontzertu

emonaldia goizeko 11:30

etan hasi zan; 14:00etan

herri bazkaria egin zan eta

arratsaldez sari banaketa

TOKI AGENDA 21

Arrietako Udala Toki Agenda 21 garatzen dabil ,

eta daborduko, 3 foro egin dira (martia, apirila eta

maiatzean). Foro horreetan Arrietako Udalagaz

batera 25 bat herritarrek hartu dabe parte eta

Arrieta udalerrirako garrantzitsuak diran lau

proiektu gauzatzeko, aurrera eroateko, ekarpenak

egin dira, eretxiak emon eta jaso dira. Aztertu diran

gaiak honako honeek izan dira:

-Hondakinetarako edukiontziak.

-Uraren gestinoa, kudeaketa.

-Gizarte Zerbitzuak.

-Argiztapen publikoa.

Ikusten danez, arrietarrak hasita dagoz Agenda 21

garatzen baina hasitako bidea ez da amaitu eta

beharrean segituko dabe datozen hileetan be eta:

- Arrietako udalak, alkarteek eta herritarrek alkarregaz

kultur egitaraua landuko dabe.

- Arrietako Foroetatik urtendako proposamen eta

neurriak aurrera eroateko behar egingo da.

4

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

MEÑAKA

LUIS BARAIAZARRA TXERTUDI

Gogoratuko dozuenez, aurreko ERDUPRESSen Luis Baraiazarra euskal idazle meñakarrari elkarrizketa

egin geuntsan. Orduan, bere libururik garrantzitsuen ganean egin gendun berba. Oraingo

honetan, udabarri eta udan herri gehienetan jaiak izaten diranez, horren ganean galdetu deutsagu:

Luis, zelan gogoratzen dozuz Meñakako jaiak?

Meñakabarrenako jaiak “Trinidadeak” izaten dira. Hiru egun: Trinidade, Trinidadetxu eta Gorpuzti

egunean errepetizinoa. Meñakabarrenan erromeria-lekua Etxezuriko Zelaia izaten zan gehienetan; noiz

edo noiz Andra Mariko bidegurutzean be bai, baina hau leku estutxua izaten zan halako egunetarako.

Pasadizo polit bat daukat gogoan. Gure aita zanak asko erretan eban. Ni izaten nintzan, gehienetan,

aitaren mandatari Jauregiko tabernara tabakoa erosteko. Baten joan nintzan iluntze batean. Trinidade

bezpera zan, eguraldi ezin hobea. Andra Mariko bide hegalean limonada-kaxa asko egozan, seguruenez

Lemonaren kamioiak han itxita (Lemonak ekarten zituan tabernarako behar ziran edariak).

Limonada zan nire edaririk gogokoena. Ikusi orduko tentazinoa sentitu neban barruan eta erraz jausten

nintzan halakoetan; baina tabernara joan nintzan aitarentzako tabakoa erostera. Banentorren bueltan...,

bihotzak taupadaka, begiratu ingurura..., inor be ez, neu bakarrik eta limonada-kaxa aurrean.

Hartu botilatxu bat, bada-ezpada besapean ondo gorde, Andra Mariko “Mari Gor”en etxe zahartxuaren

osteko artotzan jesarri eta zer edo ha egin beharko, ba, botilaren txapatxua kendu ahal izateko.

Harri bat hartu, txapa ertzean igurtzi gogor bat egin eta txapa airean joan zan. Inoiz edan dodan

limonada gozoena izan zan ha. Han artotzan gelditu zan botila hutsa eta Andra Mariko limonadakaxan

botilatxu baten hutsunea.

Meñakabarrenan eskota egiten zan. Uste dot jaietarako eratzen zan auzoen arteko bazkuna edo alkartea

zala. Honenbesteko bat ordainduta, bereganatzen eban bazkun horrek ardau eta gainerako edariak

saltzeko eskubidea. Abiada alaian joaten zan jendea musika eta kantu hotsean. Entzun dot Moises

Uresandiko zanak eta Isidro gure aita zanak aurreskua eta dantza-saio ikusgarriak egiten ebezala eskota

bere lekura heltzen zanean...

Garzianean zan Meñakabarrenako bigarren taberna. Hemen giro alai bizia egoten zan. Domeka arrastietan

be hainbat jende. Garzia hau gizon zahartxu zimela eta alaia zan. Gitarra eskuetan hartu eta

erritmo bat baino ez eban joten: treinta y tres. Nahikoa zan; ganera, haren aurpegikera bihurriak barregura

handia emoten euskun ume eta nagusiei. Gizonezkoen eta, batez be, mutilzaharren txoko maitea

zan.

Erromeria-lekua Etxezuriko zelaian. Meñakan legez, txistu eta danbolina izaten zan eta soinularia be

bai. Ni umea nintzala urte baten gramofono zahar bat be ekarri eben.

Meñakabarrenan moja eta karmeldarren komentua eta umeentzako eskola jarri ziran ezkero, jaiak

asko aldatu ziran. Lekua be ez zan lehengoa; Jauregi aurreko plazatxuan eta Andra Mari ermita ondoan

egiten hasi ziran.

Mesterikako San Lorentzoak artean baino ez ziran ospatzen. Emerandoko Bidebietan, ostera, jendea

polito batzen zan. Igokundeko jaia, Asentzino, zan hangoa. Guk, umeok, alkar harrapatzen eta arinarinka

olgetan genduan. Behin jende artean estropezu egin eta plaust! Errekara jausi nintzan. Hantxe

amaitu zan nire erromeria: jaieguneko erropak busti-busti eginda, etxerako bidea hartu neban oinez,

triste eta buru-makur. Bidebietako erromeria nekez joango jatan gomutatik.

Meñakako Sandrokeak lau egun ziran: abuztuaren 15a Andra Mari eguna; egun nagusia 16a,

Sandroke, zan; 17a Sandroketxu eta hurrengo domekan errepetizinoa.

Hiru egunetako elizkizunetan beren beregi kanpotik etorritako sermolaria izaten zan.San Roke egu-

ERDU PRESS

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA

MEÑAKA

5

nean, 16an, meza nagusia, eta, meza aurretik, prozesinoa: lehenengo gurutzea, atzetik abadea kapa

plubial dotoreaz, honen alde bietan akolitoak zirialakaz, gero San Rokeren irudia, txistulariak eta eliztarrak.

Egun horretan jende asko etorten zan kanpotik. Hirugarren egunean herriko hilen oroipena egiten

zan, ortu santura joanez.

Kanpoan Beheko Tabernako zelaian egiten zan erromeria. Txistulariak han egoten ziran bazterrak

alaitzen; batzutan beste musikari batzuk be bai, soinulariak, bonboa edo antzeko musika-tresna joten

ebenak...

Umeok gozoki eta barkilu-saltzailearen inguruan batzeen ginan. Guk umetan ezagutu genduan gozoki-saltzailea

andra lodi-lodia zan; ez genekian haren izenik: Tripagorda ezizenaz ezagutzen genduan.

Andra hau ez zan ia une baten be ez bakarrik egoten. Kolore guztietako gozokiak mahai zabal baten

eta inguruan ume piloa bultzaka. Tripagordak erderaz baino ez ekian eta guk euskaraz baino ez, baina

konpontzen ginan. Erosi gura, baina dirurik ez: txakur handi batzuk baino ez. Estu ibilten ginan. Noiz

edo noiz gozokiren bat hartzeko tentaldiak, tentaldian jausi be bai behin baino gehiagotan.

Barkilu-saltzailea be maite genduan; ez bera, harek ekarrena baino. “Barkillero narru baltza” esaten

ebala uste dot. Bere barkilu-ontzi zilindrikoa lepoan ebala hurreratzen zan erromeria egiten zan lekura.

Era bitara saltzen ebazan barkiluak: honenbeste txakur handirenak; edo, erruleta antzeko bati eraginda,

zer zenbakiren aurrean gelditzen zan, haren beste barkilu. Guk gurago izaten genduan bigarren

modu hau, txakur handi bat ordainduta barkilu mordoa hartzeko bidea emoten ebalako.

Baten, Sandroke egunean, meza ostean bero handia egoan eta gizonak edariak egozan lekura joan

ziran. Edariak saltzeko berariazko txokoa prestatzen zan erromeria-lekuan bertan: oholez ondo josita,

tabernatako barra modukoa imitatuz, eta ganetik zuhaitz adarrakaz gerizpea eginez. Ni be aitaren

eskutik, hara. Baso bete atara eustan, egin neban zurrutadatxua eta ahokada osoa plausta! Lurrera

bota neban,”astoaren txiza” esanez. Begietarako ederra, baina ahoganerako garratza. Gerora garagardo

zalea izan naz beti...

Ordurako, baserrietako zeregin gogorrenak amaituta egozan. Horregaitik, herriko jaiak aparteko egunak

ziran. Jendeak, neke artean ibili ostean, askatu beharra edo izaten eban. Jaiak ospatzen ziran lekuko

baserrietara joaten ziran senideak gonbidatuta...

Sasoi haretan jendeak ez eban asko behar jaiak ondo igarotzeko. Noiz edo noiz, idi-probak antolatzen

ziran, probalekua oholezko hesiz zarratuta. Dantza solteko txapelketa egoten zan: bikoteak hasi baino

hogei bat minutu lehenago emoten eben izena, aguazilak (Leon Kalzada Zeltsokoa zan aguazila) makila

astinduz egiten eban korroa, eta dantzara.

Gaur egun umeen artean egin ei dira jolas batzuk be egiten ziran: begiak tapauta txokolatea alkarreri

emon, itsu-itsuka lapikoa apurtzen,... Nik uste dot herri txikietan, berariazko ikuskizunik, kanpotik

ekarritako musikari, jaialdi edota halakorik egon ez arren, bertakoen artean sortzen zala nahiko entretenigarri,

nahiko ikuskizun.

Zenbat gauza aldatuta, baina orimenean bizirik.

Ondo pasau gure herrietako aurtengo jaietan!!

6

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS ERDU PRESS

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA

7

8

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA

ERDU PRESS

MEÑAKAKO MAPA ETNOGRAFIKOA

Maiatzaren 23an herriko mapa etnografikoa

aurkeztu geuntsen herritarrei.

Mapa honen bitartez, gure arbasoen

eraikuntzak, aktibitateak, ogibiderik

ohikoenak, bizimoduak... eta

herriko leku historikoak irudi bakarrean

islatu gura izan doguz.

Meñakako Udaleko Kultura Arloak

bultzatuta, urte bateko lan gogorraren

ostean egin ahal izan da mapa: familiakaz

–batez be nagusiakaz- berba

egin, Euskaltzaindia, Aldundia eta

Jaurlaritzako artxiboak begiratu, eraikuntzen

argazkiak atara, sinbolo eta

dibujoak pintau...

Lan guzti horregaz, lortu dogu auzo, baserri, paraje eta

erreken izen idatziak berreskuratzea eta urteatan gure

auzo eta baserrietan egin dabezan jarduerak maparen

bitartez erakustea.

jardueren lekuak (karabiak, errotak,

igeltzariak, olategiak...), lanbideak

(errementariak, erradoreak, jostunak,

esne-saltzaileak...), herritarren

arteko hartu-emonen lekuak (tabernak,

plaza, dendak...), parajeak

(mendiak, landak, iturriak)...

Baserriak unitate ekonomiko eta

familiarrak ziran eta bertako bizilagunei

identitatea emoten eutsien,

izan be, izengoiti asko baserrien

izena izaten dira. Hori danak gure

parajeei forma emon deutso eta gure

historiari zentzua.

Baserri eta eraikuntza berezi danak

batzen saiatu izan gara: desagertutako baserriak be

agertzen dira mapan, danen argazkia euki ez arren.

Mapan ez doguz etxe eta jarduera barriak batu, ez dagolako

honeek desagertzeko arriskurik.

Mapa hau gure arbasoen

bizimoduen irudia da, eta,

bestalde, gazte zein zaharren

gogorapen historikoa landu,

trasmitiduteko bidea zabalduz.

Ikurrak eta sinboloak

erabili doguz, herrian egozan

ogibide eta aktibitate edota

ekoizpen tipoak batu eta

ikusi ahal izateko.

Baserriko bizitzari lotuta

dagoan kultura arin desagertzen

dago: ez gabilz ondo

txertatzen gure betiko patrimonioa

(baserriak, torretxeak,...)

mundu modernoan. Baserriak desagertzea penagarria

bada; txarragoa izango

da 10-20 urte barru, gure

aitite-amamak hilten diranean,

hizkuntza-altxorra eta

euren gogorapenak galtzea.

Hori ez gertatzeko, herri

danatan lan handia egin

behar dogu hori dana batzeko,

ondare kolektiboa eta

gure identitatea datozen

belaunaldiei transmititzeko.

Meñakak daukan ondarea itzela da. Santa Helena eta

Santillandi bazelizetan K.a. V eta K.o. V. mendeen arteko

hilarri diskoidalak topau dira. Santillandin K.o. I-II.

mendeen arteko Mesterika Burua edo Mesterikako

Damea deritxana be agertu zan (gaur egun Bizkaiko

Museo Etnografikoan dago). Emerandon erromatar

galtzaden eta haren zubiaren aztarnak badagoz.

Errenazimendu estiloko altara-burua daukan XVII.

mendeko Meñakako Andra Mari parrokia dago

Mesterika auzoan. Horrez gain, barriztutako bazeliza

bana dagoz auzoetan.

Eraikinik garrantzitsuena Meñakabarrenako Otume

jauregia da: 1626an Martin Ibañez de Zalbideak eraikina,

estilo klasizista dauka. Domika (XVI-XVII. m.)

edota Josemanuelene baserriak, Jaregiko errotak

(Manuel Meñakak 1863an eraikinak Meñakabarrenako

ola zahar baten ganean) edota Belatako errota be

(oraindino dabil) oso esanguratsuak dira.

Mapak gauza asko erakusten

deuskuz: oraindik daukaguzan

baserri, laba, eraikinak...;

baina baita ekoizpen

ERDU PRESS

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA

9

Bagilaren 21etik irailaren 21era uda dogu. Ekainaren

21a (solztizioa) urteko egun-argirik luzeena eta gaurik

laburrena daukagu, garrantzi handikoa zan hau eta

ospatu be egiten eben: egunez argiagaz eta gauez suaren

sinbolopean. Baina, denporagaz, kristautasuna zabaldu

zan Euskal Herrian, eta eleizak kristautu egin ebazan

solztizio biak egunak be aldatuz: bagilaren 21a,

24ra pasatu eban Juan Bateatzaile deuna izendatuz; eta

abenduaren 21a (egunik laburrena eta gaurik luzeena),

24ra, Gabon-Natibitate ospatuz.

Udaren hasiera hau ohituraz bete jakuz historian zehar

eta ohiturotan kultura paganoa eta kristautua nahastean

agertzen jakuz baten baino gehiagotan.

SAN JUAN BEZPERA GAUA

Gau handi, ospetsu eta misteriotsua lehen euskal tradizio

barruan. Gaur egun, sugarrak baino ez badira

nagusitu be, historian zehar ohitura asko bizi izan dauz

gure herri honek.

SAN JUAN BAGILEKO SUGARRAK

San Juan bezpera gauean, sugarrak egiteko ohitura

zabal ibili da eta dabil. Gure zaharrek garrantzi handia

emoten eutsien ekintza honeri: normalean sua bidekurtzetan

izaten zan, hortxe sorginak agertzen ziralako

sineskera egoalako.

San Juan bezpera gaueko sugarrak biztu aurretik, gure

baserritarrek garia jo, geratzen dan galtzu-eskuta bana

hartu, biztu ipurdi aldetik eta solo ingurutik ibilten

ziran (umeak hurbileko soloetan eta helduak urrunagoetan)

honako kantu hau kantatzen:

San Juan bagilean

denpora ederrean

artoak eta gariak gorde

subeak eta sapoak erre

San Juan bezpera gaube.

San Juan, San Juan, gaur dala

bihar dala Donibane

etzi San Juan biaramune,

gure soloan lapurrik ez,

badagoz bere, erre beitez,

artoak eta gariak gorde

ziraunak, sapoak, subeak,

pizti guztiak erre.

Solo inguruetan kantuan ibili ostean, danak alkartzen

ziran sua bizteko baserri eta auzune danatan.

Sugar-saltoak

San Juan sugarrak apur bat amatatuz joaten ziranean,

saltoak egiten eben txingar ganetik, batzuon ustez, saltuon

bitartez gorputz-arimen osasuna lortzen zalako

honako hau esanez: ona barrura, txarra kanpora.

SAN JUAN EGUNA

San Juanetako egunsentia

Herri batzuetan mendietara igoten zan eguzkia ataraten

ikusteko eta iturrietan oinak garbitzen ziran osasunerako

ona zalako.

SAN JUAN ARATXA (HARITZA)

Goizean goiz, haritz adar bat hartu, etxean arrakala

bat egin, gurutzetara ezpal bat sartu, gero eguzki-lorez

eta apaindu, eta balkoian jarten zan, San Juan Aratxak

etxea jagoten daualakoan.

Orain, haritz gitxiago dagozanez, lizarrak be erabilten

dira, baina izena ez jako aldatu.

SAN JUAN ELORRI ZURIA

Hemen beti inizituen bildur izan gara. Horretarako,

San Juan egunean ebagitako elorri zuri bedeinkatuak

tximistorratz edo pararrayos modura erabilten ziran.

SAN JUANETAKO LOAK

Egun horretan goizean goizetik jagiten dana, ez da

logura izango urte osoan goizean jagikeran. Baina egun

horretan goizberanduan jagi edo siesta luzea botaz

gero, nagipurdi ibiliko da urte osoan.

Beste alde batetik, jaiotzerik lo txarreko edo lo gitxiko

umeak be egoten dira. Kasu horretan, San Juan ospatzen

dan eliza batera eroan behar da umea eta lo luze

eta ona eskatu santuari.

Beste barik,

ondo pasau

San Juan ospatzen.

10

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

FRUIZ

Memoria: landu beharreko altxorra

Memoria lantzeko ikastaroa lehenengo aldiz,

2003/2004 ikasturtean egin zan, Fruizen.

Esperientzia sano polita eta interesgarria izan

zan: Fruizko hainbat eta hainbat nagusik hartu

eben parte ikastaro haretan eta guztiek esperientzia

hori errepikatzearen alde agertu ziran.

Ikastaroaren arrakasta eta jentearen nahia,

gogoa, kontutan hartuta, Fruizko Udalak

2005eko ekitaldian barriro antolatu dau

memoria lantzeko ikastaroa. Ikastaroa maiatzean

amaitu da eta Erdu Press Marivi

Monasterio fruiztarragaz egon da, bera izan

baita egindako ikastaro bien irakasle, eta berak

azaldu deusku ikastaroa zer izan dan eta

memoria lantzeak zelango garrantzi handia

daukon.

egin. Aukera asko dagoz, esate baterako: zeozer

ikasi, idatzi, irakurri, denpora pasak egin,

karta jokoan egin... janari bat prestatzea be

memoria ariketa bat da.

Eta ez da ahaztu behar geure osasunari on egiten

deutsonak buruari be lagundu egiten deutsola:

ondo jan eta ondo lo egin, ibili, dantzatu,

kantatu, lagunakaz egon... hitz baten esanda

MOBIDU, bizitza mugimendua dalako.

Noiz hasi beharko geinke memoria lantzen?

Badago horretarako edade jakin bat?

Nik ez neunke esango edade jakinik dagoenik

ezta sasoi txarrik be. Praktikatzea edo lantzea

beharrezkoa da edozein edadetan, lantzen edo

erabiltzen ez dana galdu egiten dalako.

Zeintzuk izan dira ikastaroaren helburu

nagusiak?

Alde batetik geure buruak eta memoriak zelan

funtzionatzen daurien ikusi eta teknika batzuk

landu. Beste alde batetik, buruko neuronak

mugitu joko eta ariketen bitartez.

Gaur egun danok onartzen dogu osasuntsu

egoteko gorputzek mugimendua behar dauala.

Esan beharra dago geure buruek be aktibitatea

behar dauriela memoria ondo ibiltzeko; eta

horretarako aukera bat holango ikastaro batean

parte hartzea izaten da.

Zer garrantzi dauko memoria lantzeak?

Garrantzi handia, batez be memoria barik ez

garelako ezer edo inor. Memoriari esker bizi

gara. Memoriari esker dakigu nor garen, nongoak

garen, non gagozan, zer eta zelan egin

behar dogun... dana. Azkenean pertsona

bakoitza bere memoria dala esango neunke

nik. Memoria galdu ezkero gu geu be galduta

sentitzen gara.

Fruiz holango ikastaroak antolatzen aitzindari

dala esan daikegu ala guk uste baino leku

gehiagotan egiten dira?

Nahiz eta leku askotan eta aspalditik egiten

diran holango ikastaroak, nik esango neunke

baietz, behintzat hemen inguruan. Nik neuk

hainbat lekutan emon dodaz memoria lantzeko

ikastaroak, esate baterako, Zorrozan,

Deustun, Galdakaon, Gernikan... baina inoiz

bez Fruiz moduko herri txiki batean eta gitxiago

euskeraz. Holango herri txiki eta euskaldun

batean antolatzea zoriontzekoa dala esan deustie

kanpotik jakin dabenek eta nik neuk be

holan ikusten dot.

Holango ikastaroez aparte, zer egin daikegu

memoria lantzeko?

Batez be burua erabili eta ariketa mentalak

ERDU PRESS

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA

11

UMEEN TXOKOA

San Juan surik egiten dozue? Non egiten dozue?

Ze erretzen dozue? Nortzuk batzen zarie?

Sua egitez aparte, zer egiten dozue?

ANTXON BARAINKA ENZUNZA (ARRIETA)

Guk sua etxe alboko ortuan egiten dogu, eta kuadernoak, liburuak, lastoak... behar ez diran

gauzak erretzen doguz. Familiakoak batzen gara: gurasoak, anaia, amama, lehengusuak,

osaba-izekoak... eta suaren inguruan San Juan kanta abesten dogu.

KATTALIN ARRIOLA (FRUIZ)

Etxe aurrean egiten dogu sua.Egun horretan sasiak eta bedar txarrak erretzen doguz. Suaren

inguruan etxekoak eta auzokoak batzen gara. Sua egiteaz aparte, auzokoakaz batzen gara eta

afaldu egiten dogu.

ASIER DE PEDRO (GAMIZ-FIKA)

San Juan sua Xabiren etxean egiten dogu eta altzariak, lastoa... erretzen doguz; danon artean

batzen doguz. Suaren inguruan hainbat jende batzen gara, Xabi, Alex, Gorka, Jon eta ni

be han egoten gara. Suaren ostean, merienda-afaria egiten dogu.

AINHOA GARMENDIA (MEÑAKA)

Bai, ospatzen dogu, udaletxe aurrean dagoan landa polit batean: errama eta bedar sikuakaz

meta bat egiten dabe herritarrek. Azkeneko urteetan jende asko batu gara: edadekoak zein

gazteok. Antzinako moduan ospatzen dogu: taloa jan, sua piztu, San Juanen bertsoa atsotxu

batek botaten dau, aurreko urteko errautsak banandu, jotak eta dantzatu, suaren ganetik

salto egin, txalapartariak be egoten dira... Oso jai polita egiten dogu.

DENPORA-PASAK

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA

ERDU PRESS

ESAERA ZAHARRAK

- San Juan eguna argitu orduko iluna

- San Juan, San Juan, nekez etorri eta bizkor juan!

- San Juanetan lau sagar ikusi ezkero, nahikoa

duk.

(Justo Mokoroa, Ortik eta Emendik

TXISTEAK

Joan zan gizon bat traktorean trankiltrankil,

eta halango batean bajatorko atzetik

motor bat, joten dau motorrak traktora

eta hor doa motorra hogei metroan

hegaz. Traktorekoa arrapaladan motordunarengana

joan eta hau dinotso:

- Min hartu dozu? Min hartu dozu?

Eta besteak:

- Hurrengoan trapu gorri bat edo ipini

atzean!!!

-Ona zagoz zu! Traktorea ikusi ez eta

trapu gorria ikusiko dozu!

(www.euskeraz.net)(moldatuta)

ZENBAKI HONETAN

PARTE HARTU DABE:

ALFREDO GONZALEZ

ZURIÑE GOTI

BIOSNE TORBIZKO

MAITE TORREALDAI

ELIXABETE URIARTE

ERROPA

GARBITAN

Lenau ba eitten sien ba...sertu. Tiñekuen garbittu.

Da oin lejia bota bidxakon kasuen, surteko eutze

botaten dxakon. Imiñi ixera bat edo esta? Ta areri

eutze bota. Imiñi beste tapa bat ostabere ta eutze

bota. Da gero, akabuen ganien oidalako moltzoa...

eutze. A san a... lejia! Da garbi garbi urteta

seuen! (Selangoa ixetan san eutze? –itauntzen

deutsot) Surteko eutze! Surteko eutze, bakixu suisuri

lotzen da erretan danien. Eukitte txus u...

txindder batzuk edo..., arek baltzak. Ba arek

kendu da garbi, garbi, garbi, garbitxue bota.

Gero ure..., beroa bota ganera. Areri eutzeri beroberoa

bota. Da oin lejia eukitten dun moduen

baiño luseotxuau eukitten gendusen e... erropak

an.

-Tiñekue: tinaja.

-Oidalakoa: decente, bastante bueno.

-Moltzoa: grupo, montón.

-Txindder, txingerra: brasa

(Jon Uriarte, Fruiztarrak berbetan)

ARRIETA • FRUIZ

GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

EUSKARA ZERBITZUA

ZURE ESKU

Bizkaiko Foru

Aldundia

HIZKUNTZ POLITIKARAKO SAILORDETZA

Kultura Saila

Euskara Sustatzeko

Zuzendaritza Nagusia

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!