21.11.2014 Views

2 urte - Urdaneta Eskola Publikoa

2 urte - Urdaneta Eskola Publikoa

2 urte - Urdaneta Eskola Publikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Haur hezkuntza

2 urte

AMARA BERRI SISTEMA

GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI BILAKABIDE GISA

LA GLOBALIZACIÓN COMO PROCESO VITAL DENTRO DE UN SISTEMA ABIERTO

1

D

okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,

honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko Hezkuntz

Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.)

I.H.P. gure oinarrizko dokumentua da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi duguna,

jasota dago. Eskola-elkarte osorako (ikasle, irakasle, guraso, pertsonal ez-irakaslea) norberaren

eta taldearen hazkunde bidetzat jotzen dugu.

Ikasleari buruz dugun kontzepzioa da gure I.H.P.ren ardatza:

• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak interesatzen

zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak. GURE

HELMUGA HAURRAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA SUSTATZEA DA.

Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapeneko hiru esparru hauekin.

• Norberak bere kontzeptu eta emozio eskematik abiatzen da, alegia, bakoitzak dakizkien

gauzak dakizki eta modu ezberdinean bizi ditu. Norberak ere bere ahalmena du.

• Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolasarekiko interesa. Jolasaren

bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazio horren bidez ikasten dute.

Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta gure eguneroko

eginbeharra bideratzen dute:

• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta egoera kontuan

harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion programa

ahalbideratu behar du.

• SOZIALIZAZIOA: Kideen arteko elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak

aldatzen laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak kontestu

sozialak dira.

• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin”. Gure

helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina dutenak lortzea da.

• SORMENA: Gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu, pertsona

bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz jabetzeko aukera

izan dezan.

• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko, adierazteko,

eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen eskubidea da, honi “

muga soziala” deitzen diogu.

• NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari den egoeraz

jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera berri eta aldakorren

aurrean bere buruarekiko konfidantza sustatu nahi dugu erantzuna ahalik eta

baikorrena izan dadin.

• GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu eskolan

eta bizi delako ikasiko du.

2

Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko ideiak eguneroko

praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena antolatzeko, programatzeko,

eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz batera eramaten gaitu. Ondoren

datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta hezkuntza-praktikaren arteko koherentzia

adierazten dute.

• Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizko estrategia da.

• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu, hau da,

ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen bidez. Aktibitate

hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen diegu. Sozialak, umeen

arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako;

osagarriak, aktibitateen baturak curriculuma osatzen duelako.

• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa edo helburua

dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan besteen aurrean

aurkeztu, antzeztu, erakusketan azaldu...

• Aktibitate bakoitzak bere lan metodoak du, ikasleak bere eginkizuna era antolatuagoan

burutzen joan dadin.

• Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.

• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere erritmo eta

mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da adinarengatik geldiarazten.

• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok ezberdinak

gara.

Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek eskolaketan zehar edo une jakin batean

hezkuntza premia bereziak (edonolako zailtasunak, gaitasun urriak edo apartak,...) dituen

ikaslegoaren beharrei eskuharmen zehatzagoen bidez erantzuten saiatzen da.

3

2 URTEKO HAURREN EZAUGARRIAK

Egokitzapena: Egoera berrira egokitu behar dute, eskolara, eta orokorrean esfortzu bat

da denentzat.

Dependentzia: Helduaren erreferentzia eta babesa behar du.

Autonomia: Orokorrean gutxi, baina uste handiak saritan. Behar fisiologikoak ezagutu eta

kontrolatzen ikasi behar dute.

Nortasuna: Bere nortasunaren eraikuntzari dagokionez oso une garraNtzitsua da. Prozesu

hori etengabeko autoafirmazioan eta “helduaren aurkakotasunezko krisian” adierazten da.

Ahoaren garrantzia: Dena ahora doa; defendatzeko ere askotan ahoa erabiltzen dute.

Egozentrismoa: “NI” naiz garrantzitsuena, lehena, bakarra. Ezin entzun besteena, ezin

itxoin, ezin jostailuak elkarbanatu.

Harremanak: Beste haurrak erakargarriak gertatzen zaizkie, baina zaila egiten zaie talde

bizitza; hau dela eta gatazkak sarri sortzen dira.

Muga soziala: Ohiturak eta mugak norberak bere etxekoak ditu. Egoera berrian berrantolaketa

ematen da eta muga soziala agertzen da, besteenganako errespetua.

Egituraketa: ezagutzen duten guztia egituratzen hasten da.

Hizkuntza da garapen kognitiboaren ardatz nagusia.

Motrizitate orokorraren garaia: Jolas motoreak interes handia du (ibili, korrika, eskailerak

igo eta jaitsi, saltoak, trizikloa). Mugitu beharra dauka.

HELBURUAK

1. Eskolara pozik etortzea.

2. Gelan integratu, moldatu eta egokitu.

3. Lagunekin eta irakasleekin moldatzen ikasi.

4. Bere esfinterrakkontrolatzen ikasi.

5. Hizkuntza landu (ipuinak, abestiak, bideoa, olerkiak, ...)

6. Ohitura osasuntsuak bultzatu (fruta jan, goxokirik ez; eseritzeko postura egokia).

7. Materiala zaindu eta jasotzeko ohitura landu (gurasoen laguntza).

8. Bere behar pertsonaletan eta gelako ekintzetan autonomia landu.

9. Eskolako ekintza osagarrietan parte hartu (Olentzero, Danborrada, Kultur Astea,

10. Garapen psikomotorean aurreratzea.

4

SARRERA ESKOLARA

A

din honetako haurrek familiarekiko bereizketa lasaitasunez eta

modu baikorrean egin dezaten (giro egoki eta atsegina eskaintzen

saiatuko da eskola). Horretarako hasieran haurraren beharretara

egokitzen den “egokitze aldia” antolatzen dugu.

Gelan irakaslea izaten dute zain, bakoitzari

agurra eta ongi etorria egiteko.

Pixkanaka geroz eta jokaera autonomoagoa

izango dute eta baita ardura handiagoa euren

gauzekin ere.

Lagundu nahi izaten diegu ere konfiantza izan

dezaten laguntza eskatzeko behar duten

guztietan.

TALDE OSOKO SAIOAK-SAIO KOLEKTIBOAK

S

aiatzen gara aho hizkuntzaren erabilpena geroz eta zabalagoa eta

zehatzagoa egin dezaten. Hizkuntzaren garapen hau ez da “berez”,

automatikoki, ematen: ekintza desberdinak gauzatzen diren bitartean

haurren arteko harremana eta haurra eta helduaren arteko jarduera

komunikatiboak derrigorrezkoak dira aurrerapenak eman daitezen.

Horretarako, helduok eskaintzen diegun

hizkuntz eredua aberatsa, argia eta ongi

egituratua izan beharko du.

Egunero, goizean, haurrak lurrean eserita,

saio kolektibo bat egiten dugu. Ekintza

desberdinen bidez (zerrenda pasa, ipuinak,abestiak…)

hizkuntza lantzen dugu konfiantza

eskaintzen dien giro lasai eta patxadatsuan.

Beste baliabideekin batera, haurrentzat interesgarriak diren

gaiei buruz “solas” saioak egiten ditugu (gosaldu dutena, parkean egin zutena…).

Saio hauetan gaileta eta ura ere banatzen dugu, honetarako andereñoak

txandaka aukeratako haur baten laguntza izaten duelarik, horrela, pixkanaka,

haurra arduradun lanak egiten ohitzen dugu.

Musika entzunaldi motzak egiten ditugu, musika klasikoa entzuten ohitzen

joan daitezen.

6

ETXEA

J

olas txoko hau gorde-leku eta babesgune

gisa erabiltzen dute sarritan.

Espazio txiki eta itxiak eta

bertan aurkitzen dituzten materialek

(panpinak, oihalak, koltxoiak, ...) euren

barne munduaren adierazpenean laguntzen

diete.

Ekintza guzti hauek, euren emozioak eta

gogoak bideratzeaz gain, aukera zabala eskainiko diete beste haurrekin harremanetan

jartzeko.

JOSTAILU DIDAKTIKOA

M

atematikaren lehen urratsak emango dituzte jarduera honetan.

Gauzen ezaugarriak behatu eta ikertu egiten dituzte (kolorea,

forma, tamaina,...), manipulazioa

eta frogen bidez kontzeptu

batzuen hastapenak finkatzen

hasiko dira eta behin eta

berriro saiatuz hainbat trebetasunetan

aurrera joango dira.

Haurrek jostailu desberdinak

aurkitzen dituzte (eraiketak,

puzzleak, enkajeak, arrastaka

eramatekoak,...) eta jolas eginez

esperientzi geroz eta zabalagoa

metatzen joango dira. Jolas mota bakoitzak trebetasun batzuk bultzatuko

ditu nagusiki.

Jolasak haurren eskura daude, beraiek dira hartu eta jasoko dituztenak.

Jasotze lan hau errazteko eta haurren burua antolatzen joan dadin bai jolasean

eta bai armairuan ikur bera dago.

7

JOLAS MOTORIKOA

M

ugimendua adin honen ezaugarri nagusietako

bat dela uste dugu. Espazio

honek aukera zabala ematen die hainbat

frogetan saiatzeko eta erronka ugariei aurre

egiteko (igo, jaitsi, irristatu, salto egin,...).

Arriskuaren aurreko jarrerak lantzen joango

dira. Jardunean kontutan hartu beharko dute

beste haurren jolasa elkarri minik ez egiteko.

Koordinazio orokorrean aurrera egiten laguntzen die hemengo jardunak:

oreka, trebetasuna,... Lorpen hauek gauzatzen doazen neurrian jokaera geroz

eta autonomoagoa izango dute eta guzti honek eragin zuzena du heuren

autoestimaren erregulazioan.

MARGOTEGIA

T

xoko honetan material desberdinak eskaintzen dizkiegu haurrei esperimentatzen

eta ezagutzen joan daitezen. Ikasturtean zehar

gometsak , margoak, plastilina eta abar erabiliko dituzte.

Bi mahai dira haurrek erabiltzen dituztenak jarduera

hauetan saiatzeko: batean modelatu egingo

dute (plastilina) eta bestea marrazketaren inguruko

lanerako erabiliko dute nagusiki. Materialak

eskura izaten dituzte eta, hasieran horrela ez

bada ere, trebatzen joango dira geroz eta erabilpen

zuzenagoa egiten, nahi dutena aukeratuz eta

lana amaitutakoan behar den tokietan jasoz.

Jarduera hauek (marrazketa ,modelatua,...) sortzen

dieten gozamenaz gain, haurren emozio eta

sentimenduen adierazpide izaten dira.

8

PSIKOMOTRIZITATEA

N

ahiz eta ohizko gelan jolas

motorikoari zuzendutako gune bat

izan, egunero ordu beteko saioak egiten ditugu

beste bi geletan. Hauetan espazio eta

material ugari izango dituzte aukeran: pilotaz

betetako igerilekua, espumazko blokeak eta

baloiak, tamaina eta kolore desberdinetako,

oihalak,koltxonetak,moduloak,uztaiak,tunela…

Normalean jolas librea egiten dute, haurrak batetik bestera mugitzen dira,

espazioak eraldatzen dituzte, gauzak garraiatu, eraiki eta bota eta beste

haurrekin harremanetan jartzen dira. Denborarekin jolasak aldatzen joango

diren arren hainbat egoera errepikatuko dira. Errepikapenak eta aldaketak

dira nagusiki behatuko ditugunak.

Irakasleak seguritatea eskainiko die haurrei, mugak jarriko ditu eta jolasen

behaketaren bidez haur bakoitzaren jarraipena egingo du.

KOMUNA

K

omuna oso une garrantzitsua da

adin honetako haurrentzat, hilabete

hauetan aurrerapen handiak

egiten baitituzte. Giroa patxadatsua eta

alaia izan dadin saiatzen gara.

Egunero ordu berean joaten gara komunera.

Haur bakoitzak behar desberdinak

izango ditu eta horiei erantzun beharko

diegu: batzuk pardela erabiltzen dute,

beste batzuk, berriz, komuna normaltasunez

erabiltzen dute; haurren arteko

desberdintasun hauek oso aberasgarriak

gertatzen zaizkie: "handienek" besteen nahia suspertzen dute. Denek dituzte

begi-bistan ondoren datozen urratsak eta baita ere gainditu berriak.

Lagunduko diegu geroz eta autonomoagoak izan daitezen: arropa jaitsi eta

igo, komuneko papera erabili, eskuak garbitu amaitzerakoan, ...

Pixoihalak uztearen prozesua aurretik koordinatzen dugu familiekin eta bide

bateratua egiten saiatzen gara.

9

JOLAS TOKIA

Eguraldi ona egiten duenean kanpoko

jolas tokira irakaslearekin

batera ateratzen dira. Egun euritsu

edo hotzetan, azken solairuan dugun terrazara

igotzen gara, eta bertan dituzten

jostailu desberdinekin jolas egiten dute.

Modu egokian ibil daitezen saiatzen gara,

heuren gaitasun motorikoak garatuz, beldurrei

aurre eginez, arriskuak kontutan hartuz...

Pixkanaka geroz eta ugariagoak izango dira beste haurrekin egindako

jolasak eta elkarbizitzak ezartzen dituen baldintzetan urratsak ematen

joango dira.

LOGELA

G

ela hau, eskolako jangelan

gelditzen diren haurreei

zuzendua dago. Bazkaria

bukatzen dutenean, eta komunetik pasa

ondoren, haurrak logelara joaten dira.

Zaintzaileen laguntzarekin eroso jartzen

dira eta bakoitza bere koltxonetatxoan

oheratuko da. Behar duenak bere kubetan

izaten du lokartzen lagunduko dion txupete edo panpina. Musika goxo batek

kulunkatzen dituen bitartean lo geratzen dira.

Esnatzen diren neurrian oinetakoak jartzen lagunduko diegu eta komunetik

pasa ondoren ohizko gelara joango dira.

Giroa lasaia eta atsegina izan dadin saiatzen gara, lo kuluxka hau, oso beharrezkoa

izaten baitute egunean zehar gastatzen duten energia berreskuratzeko.

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!