20.11.2014 Views

113zb. - Zestoa

113zb. - Zestoa

113zb. - Zestoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

danbolin

ekuadortik

dator berria ...

2011ko urtarrila

113zb.

2011rako dugun erronka nagusienetakoa bat

web orria martxan jartzea da. Baina horretarako

zure laguntza behar dugu.

egin zaitez bazkide

Bazkide egiten direnen artean, zozketa eder bat egingo dugu.

Eta jadanik bazkide bazara eta beste bat lortzen laguntzen badiguzu,

zu zeu ere zozketan sartuko zaitugu.

deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi danbolin@topagunea.com-era

Urteko ekarpena 25€

www.zestoaautoak.com

A T A R I K O A

Ohikoa izaten da urte bat bukatzera doanean

hurrengorako asmo berriak finkatzea. Eta

egia aitortu behar bada, asmo onak laster

bukatzen dira, edo ahaztu. Hala ere, esan

behar da zenbait pertsonak asmo berriak betetzea

lortzen dutela. Meritu galanta dute.

Oraingoan, urte berriarekin asmo berriak

finkatu dituen horietako bat izan da Danbolin,

eta gure asmoa da urte osoan zehar gogor

lan egitea. Soilik denborak esango digu

lortuko ote dugun. Hori bai, denon laguntza

beharko dugu: idazle, zuzentzaile, irakurle

eta herritar guztiena. Herritarrek herriarentzat

egiten duten aldizkari hau bizirik dago,

eta, denon partaidetzarik gabe, ez zituen hamar

urte beteko pasatu den urtean.

Guztion partaidetza bultzatzen saiatu gara urte hauetan, baina, askotan, ez gara

gai izan, eta auzoei tarte berezi bat eman nahi diegu aurtengoan. Auzoetako jendearekin

harremanetan jarri gara, eta, atal berri batean, auzoek beren beharrak,

kezkak edo gertakizunak kontatzeko lekua izango dute. Urteko lehenengoan, Iraeta

eta bere Santa Ines jaien txanda izango da. Hurrengo hilabeteetan, auzo bakoitzak,

txandan-txandan, bere istorioak kontatzeko aukera izango du. Beste nobedade

bat Gaizka Kortadiren errezetak izango dira. Abenduan, errege-opila nola egiten

den ikasi genuen, baina hemendik aurrera, hilero erakutsiko dizkigu hainbat

errezeta. Batzuetan, errazak; beste batzuetan, lan gehiago ematen dutenak; baina,

betiere, etxean edonork egiteko modukoak. Ziur urtean zehar ezusteko bat baino

gehiago emango digula Gaizkak. Zain egongo gara.

Berrikuntzekin jarraituz, hemendik aurrera, efemerideek ere bere lekua izango

dute Danbolinen. Batzuetan, kontu txikiak agertuko dira, eta beste batzuetan, berriz,

gertaera garrantzitsua denean, modu luzeagoan azalduta. Gure iragana ezagutzea

beharrezkoa eta interesgarria baita. Azkenik, Danbolinek euskal kulturaren

alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen bere sorreran, eta, oraingoan, herritarrei

laguntza eskatu die. Ale bakoitzean, zestoar batek azkenaldian irakurri

duen liburu baten inguruan bere iritzia emateko eskatuko diogu. Normalean liburuak

azalduko dira, baina ez dizkiogu ateak itxiko euskal kulturaren edozein ekitaldi

edo ekintzari, eta ezin dugu baztertu hurrengo aldizkarietan pelikula edo

antzerki bati buruzko kritika bat azaltzea.

Ikus dezakezue urte berriarekin batera hainbat aldaketa egin ditugula Danbolinen.

Berrikuntzak egiten direnean zalantzak sortzea normala da, eta Danbolinen

ere dudak sortzen dira; horregatik, zuen iritzia jakin nahiko genuke. Herri bizia

garen neurrian, denon iritziak eta aholkuak ongi etorriak izango baitira. Gauza

gehiago aldatzea komeni dela uste baduzue, lasai esan, eta Danbolineko bileretan

iradokizun guztiak aztertuko ditugu. Hala ere, esan beharra dago ale honetan

ikusiko dituzuen berrikuntzak ez direla aurten izango diren azkenak. Hori, ordea,

beste kontu bat da, eta unea iristen denean izango duzue horien berri.

Urko canseco

d a n b o l i n EK EZ DU BERE GAIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA

34 6 10 12 15 16 19

I N K E S T A

E N B I D O A K

E K U A D O R T I K D A T O R

B E R R I A

DANBOLIN ZULO

B I IZENEKO HERRITARRAK

A U Z O A K

KORTADIREN PLATERETIK

A G E N D A

diruz lagundutakoa

argitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

danbolin:

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolaboratzaile/zuzentzaile taldea:

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

diseinua eta maketazioa: Eneko Aristi

inprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429

enbidoa I.

JUAN MARI 23 – KONTXI 20

bota diak Netzer! Datorren urteko Euskal Selekzioaren partida

ikusiko ote dudan? Ba, estatu espainiarraren eskuetan utziz gero,

Earra

ziur ezetz! Halere, oraindik urte oso bat zagok aurretik, eta nork

zekik. Ondo dakianez, eta betiere estatu espainiarraren legearen arabera, nik

(eta beste askok) kalean egon behar nikek, baina hori gerta ez zedin lege berri

bat asmatu ziaten. Badituk lau urte lege hori Auzitegi Konstituzionalean

errekurrituta dagoela, baina erantzuteko eperik ez diatenez, Espainian zehar

sakabanaturik jarraitzen diagu.

Euskal Herrian bizi diagun gatazka konpontzeko

asmoarekin Ezker Abertzalea egiten ari den

urratsak garrantzitsuak dituk. Hori bai, argi izan

behar diagu prozesu hori Ezker Abertzaleak

bultzatzen duela eta Estatuarekin ez dagoela

ezer hitzarturik; beraz, jende guztiaren inplikazioa

behar dik prozesuak. Estatuak ez ziok ezer

emango Euskal Herriari, eta behingoz gure herriari

zor zaizkion eskubide zibil eta politikoak

errespetatu ditzan lan egin beharra zagok. Prozesu

honetan, inor ez zagok sobran, alderdi politikoek,

eragile sozialek eta herritar uholdeak

bat eginez gero, agian datorren urteko partida

nazio izaerarekin izango duk, eta, partida ikustera

joan aurretik, 23 urte ondoren oraindik ikusi

ezin dudan Kontxirekin trago bat hartuko

diat Erdikalean.

Nola bizi den heure Zestoara 20 urtez joan

ezin hori?

Juan Mari Igarataundi

Leongo espetxetik

Zer iruditzen zaizu

tabakoaren inguruko

lege berri hau?

Beno, ez nago

guztiz ados,

eskertzen da

gaur egunean

tabernetan kerik

ez egotea eta

etxera joandakoak

arropek

eta usainik ez

edukitzea baina

beno, gustatzen

zaigu baita ere

tabernetan edo

jatetxe baten

gaudenean afal

ondoren erretzea

eta alde

horretatik pena

pixka bat ematen

dit.

Iñigo Ruiz

30 urte

Oso ondo

iruditzen zait,

orain behintzat

taberna barrura

sartzen zarenean

arnasa hartu daiteke

eta pila bat

nabaritzen da

anbientea garbia

dela. Aparte,

arropan usainik

ez da ematen

dagoen giro garbiagatik.

Ni neu

ez naiz erretzailea

eta pila bat

eskertzen det.

Arantxa Zigaran

59 urte

5

Ez zait ondo

iruditzen. Uste

dut herrian beharko

lukela lokal

edo lekuren

bat jendeak erre

ahal izateko.

Joseba Unanue

55 urte

Iruditzen

zait arau gehiegi

jartzen direla gizarte

honetan

eta norbera heldua

den neurrian

gai izan behar

duela bere kabuz

erabakitzeko, debeku

gogorregia

iruditzen zait.

Jon Artano

32 urte

Ba ondo, nik

ez det erretzen

eta orduan ba

asko nabaritzen

da, tabernetan

giro garbiagoa

dago. Baita

umeekin egoteko

ere eta… Denentzat

hobeto.

Eba Jauregi

46 urte

Ba iruditzen

zait taberna pila

batek itxi beharra

izango duela,

askozaz ere bezero

gutxiago

dabil eta segun

eta ze asteburutan

aldea nabarmena

da, egundoko

aldea izaten

da.

Maite Elustondo

21 urte

A2011KO URTARRILAREN 2A, ZESTOAN

URTENGO

urtea benetan modu onean hasi dugu: lokal publikoetan kerik gabe.

Gertakizun garrantzitsu horren lehenengo egunaz gozatzeko, tabernara joan gara kafesne

bat hartzera. Atean esekita zegoen kartelak barruan ezin dela erre ohartarazi digu. Sartu

orduko agurtu gaituzten guztiek bi haurrekin gentozela ikusita, erreakzio bera izan dute:

zer, txikiekin, kerik ez dagoela eta probetxua ateratzera? Bai horixe! Gure erantzuna.

Gaur beste gairik ez zegoen: batak Bilboko lagun batekin hitz egin duela telefonoz, eta horrek

esan diola taberna guztiak umez beterik zeudela. Beste batek orain tabernetara joan

beharko dugula aire garbia arnastera, kanpoko kutsadura dela eta. Tabernariak, berriz,

hainbeste urte ke artean eman ondoren, aurten, Akoako biran lehenengo postua aterako

duela.

Erretzaileek ere bazuten zer esanik. Batek Bainuetxetik buelta eman behar izan du Fariasa

erretzen zuen bitartean (ea nor den taberna kanpoan bakar-bakarrik negu hotzean puru

osoa erreko duen ausarta!). Hobe huke kafe kremara pasako bahintz! Esan dio lagunak.

Despistatuta zigarro bat piztu duenik ere izan da, eta jendearen builen ondorioz barkamena

eskatu behar izan du, ez dela konturatu esanez.

Haurra nintzenean, nire lagunen guraso erretzaileek etxean edo autoan erretzen zuten seme-alabak

bertan zirela. Edonon erretzen zen: dendetan, garraio publikoetan, zinema aretoetan….

Unibertsitatean, azterketa egiten genuen bitartean, erretzen uzten ziguten.

Atzo bertan, jatetxe batean afaltzen ari ginen bitartean, aldameneko mahaian zigarro bat

erretzen ari zen emakumeak isurtzen zuen kea aurpegira etortzen zitzaidan.

Hemendik hamabost urtera gure seme-alabek, lagunekin tabernan daudenean, elkarri esango

diete: eta lehen hemen erre egiten zela?

E

nbido 2.

Mertxe Uribetxeberria

ekuadortik

dator berria

Dagoeneko hiru hilabete pasatu

dira, irailaren 27an Ekuadorrerako

bidaia hasi nuenetik.

Urduritasuna, beldurra… nituen

nirekin, baina, era berean, gogoa

eta ilusioa. Nire lekutik

hainbeste urruntzen nintzen lehen

aldia zen, eta eremu ezezagunak

dastatzeko prest nengoen

(edo… bueltatzeko txartelik

gabeko bidaia bat egiteko). Sentimendu

nahasiekin utzi nituen

maite ditudanak, gaur nire beste

familia dena ezagutzeko. Nola

liteke milaka kilometrora

teknologia berrien bidez (Skype)

bi bider baino ez hitz egindakoekin

eta haiei buruzko

kontu gutxi batzuk entzunda

topo egin eta lehen unetik hain

gertuko sentitzea? Nire egonaldia

hutsunerik gabe igaro ahal

izan dut, neurri handi batean

Fatima eskolakoei esker.

Ikasturte potentea izan zen udara aurrekoa: Haur Hezkuntzako ikasketak

egin nituen Eskoriatzan, eta, Lehen Hezkuntzako titulazioari esker, lana

Azpeitiko Iraurgin (ikasle ez ezik, irakasle ere aritu naiz han). Ordulariaren

menpe ibili nintzen, eta, biak ondo eta gustura bukatu ostean, berriro ere

ordularira jo nahi izan nuen; zazpi orduz atzeratu, eta denbora batean horrela

uzteko itsasoaren beste aldean. Ez nuen zoriz aukeratu Ekuadorrera

etortzea. Aldaketarako gogoa nuela eta, lagun batek animatu ninduen; izan

ere, berak, nire adina zuenean, senargaiarekin egin zuen honainoko bidea,

eta hemen igaro zituen ondorengo zazpi urteak. Oraindik ere berekin dituzte

oroitzapen guztiak, eta, orain, askoz hobeto ulertzen dut haien istorioen

irrika. Haien bitartez jarri nintzen harremanetan Fatima eskolakoekin,

eta, proposamena entzun eta berehala egin zidaten gonbita: nahi bezain

laster joan nintzatekeela esan zidaten. Gehiegi pentsatzen hasi baino

lehen, hegaldiak begiratzen hasi nintzen; data perfektuarekin jo ostean, eta

udara, herriko festak eta hainbat eta hainbat agur festaren ondoren, bihotza

beteta zapaldu nuen hurrengo hilabetetan nire bizilekua izan behar

zuen Los Rios probintziako Quevedo hiria.

Quevedora etorri berritan, egun batzuk izan nituen lekura egokitzeko

eta eskola eta eskolakoak ezagutzeko. Zuzendariarekin hitz egin ondoren,

eskolako txikienekin (1. OHO, gure HH5) lan egingo nuela adostu genuen.

Beraz, adin horretan dauden irakasle eta laguntzailearekin jardun naiz elkarlanean,

asteroko programazioan parte hartuz, ikasgelako dinamika

errazten lagunduz, materiala prestatuz eta beharrezkoa zen guztian nire laguntza

eskaintzen saiatuz. Horretara etorri nintzen, eta horretan saiatu

naiz. Adin horretako 99 ikaslerekin partekatzeko aukera izan dut, beraz,

eta esperientzia zoragarria, gurearen oso bestelakoa den kulturan hezi di-

7

ren haur hauekin izan dudan elkartrukea. Haurrak

hain dira benetakoak… Ederra beren gardentasuna!

Ikustekoak ziren haien harridura

aurpegiak lehen aldiz ikasgeletara sartu nintzenean;

ederra hitzen erabilera desberdina delaeta

alde batetik eta bestetik egin ditugun egokitzapenak,

haiek beren hizkera argitzeko eta

nik nirea; interesgarria beren jakin-mina, herrialde

ezezagunarekiko jakin nahi dituzten

hainbeste gauzengatik egindako galderak, nik

gustura argitu dizkiedanak… Kuriosoa izan da

hizkuntzarekiko interesa (ikasleek eta irakasleek

erakutsi didate), eta interes horren bueltan

euskaraz ikasi dutena: euskal otoitz batzuk,

kantaren bat eta, Gabonetan, hain gurea den

Din dan don gabon-kanta!!

Oraindik oilo ipurdia jartzen zait Gabon aurreko

egun batean eskolako atarian gertatu zena

gogoratzean. Ikasle guztiak atarian zeuden,

eta ni eskolako balkoian nintzen, hilabete baterako

joan aurretik eskakeatu ezin izan nuen

agur komunitarioa eskaintzen zidaten bitartean.

Kostata, baina hitz egin izan nuen, eta,

EKUADORREKO GUNE DESBERDINETAN BANATUAK DAUDEN

IMSEKO KIDE BATZUEK EZAGUTZEKO AUKERA IZAN NUEN

erantzun gisa, txaloak, nire izenaren oihuak eta opari ezin hobea:

lehenengo mailakoen ahotsak, Din dan don abesten. Zoragarria

txikitxo horiekin bizitakoa denbora honetan, eta zer esanik

ez lankideekin trukatu dudan guztia; lantalde bikaina da,

eta oso-oso gustura sentitu naiz haien artean, haiengandik

hainbeste ikasiz eta nire jakintza xumea haiekin partekatuz.

Gauza batzuetan, gure sistema aurretik ikusten badut ere,

beste askotan, eta ezin garrantzitsuagoak diren alderdietan gainera

(jarrera, lanerako borondatea, gogoa…), atzeratuta sentitzen

naiz. Hemen, horretaz guztiaz blaitu naute, eta hori ez lehortzen

saiatu nahi nuke. Neure esku dago, ezta?

Horretaz guztiaz gain, eskola orduez kanpo, hainbat ekintza

egiten dituzte. Ez dira guztiz “eskolaz kanpokoak”; izan ere, hiru

misiolariren ardurapean dagoen eskola erlijioso bat denez,

ondoko elizarekin hitzartuak dituzte hainbat jarduera, eskola

orduez kanpo. Fatima eskolakoak komunitate oso batua osatzen

dute, eta beren elkarlana benetan miresgarria da; kristau

gisa aldarrikatzen diren balioak irakasteaz gain, praktikatu ere

egiten dituzte. Iritsi nintzen lehen unetik, asko harritu ninduen

beren esperientzia erlijiosoak eta hain zabalduak dauden (baina

nekez jarraitzen zaien) balio horiek zer presentzia duten beren

egunerokotasunean.

OSASUNA

LANKIDEAK

Lankideei dagokionez, lehen mailakoekin partekatu dut

gehien bai lana, bai aisialdia. Nire lana hiru ikasgelatan egin

dut, egunero gela batean parte hartuz. Haurren eskola orduez

gain, arratsalde askotan bildu izan gara: materiala prestatu, asteko

programazioa egin eta euskaldunok —edo europarrak, hobeto

esanda— arratsalde batean egingo genukeen lana hirutan

egiteko. Eta baieztapen horrek zerbait negatiboa aipatzen ari

naizela ematen badu ere, oso bestelakoa da pentsatzen dudana.

Lana egiteko modua estresetik asko urruntzen da, gurean ez

bezala, eta presarik gabe, orduak sartuz, tartean hitz eginez

(kontu bat, bestea), dei bat, zerbait janez… Beti amaitu izan

dugu egiteko guztia. Miresgarria eta jarraitzekoa benetan.

Osasunaren inguruan haiekin izandako

hainbat hizketaldi gogoratu ditut; izan ere, hemen,

behatzeko minarentzako ere ezagutzen

dute pastillarik. Dena konpondua dute kalean

hamar metrotik behin farmazia bat edukita.

Benetan harrigarria da zer erraz jotzen duten

medikaziora eta zer gutxi sinesten duten gorputzaren

sendatzeko ahalmenean. Egia da, ordea,

herrialde bakoitzeko egoerak gauza batengatik

edo bestearengatik pentsatzera bultzatzen

duela eta, bizi maila pobrea duten

honetan, beste kezka batzuk dituzte medikamentuek

gorputza alfertzen duten ala ez pentsatzearekin

zerikusirik ez dutenak; pastilla bat

hartzea askoz errazagoa da (egia esan, gurean

ere asko gertatzen da hori, oraintxe irakurtzen

ari diren hainbatek pentsatuko duten bezala…).

MISIOLARIAK

Misiolariak aipatu ditut lehen. Haiekin bizi

naiz Fatima eskolan, eta asko daukat haiei eskertzeko;

lehenik eta behin, ni hemen egotea

posible egin dutelako eta, horretaz gain, haiengandik

ikasi dudan eta ikasten ari naizen guztiagatik.

Haiekin, lana, elkarbizitza eta aisialdia

partekatu ditut.

Fatima eskolak 60 urte beteak ditu dagoeneko.

1950. urtean, Espainiako Emakume Misiolarien

Institutu Sekularrean (Instituto de Misioneras

Seculares) nesken eskola baten eskaera

egin, eta misiolari euskaldun batzuek zapaldu

zuten hiria, Quevedo ondoko auzo batean

eraikitzeko. Handik bost urtera, egun Quevedon

zutik dirauen honek tinko jarraitzen dio

balore kristauen pean ikasleei kalitatezko hezkuntza

eskaintzeari, eta hezkuntza saiakera

horretan beren lema ere badute: “Por una educación

integral generadora de mujeres felices”.

Nesken eskola da, eta irakasleen artean gizonezkorik

izan badute ere hainbat urtean, egun,

guztiak emakumeak dira.

9

JAKIAK

Jateko modua ere guztiz bestelakoa da. Fruta

eta barazki aldaera ugari, eta mila motatako

platanoa errege. Txerria ere formatu guztietan

(izan ere, halako borondatetsua da bera). Nik

ez dut haragirik jaten, eta gainontzekoarekin

ikaragarri gozatu dut. Jatea plazer bat dela deritzot,

eta gustura aritu naiz jaki berriak dastatzen:

“humita” goxo horiek, “bolon de verde”,

“yuca”, “chifles”, “patacones”. Ez dut Euskal

Herriko ezeren falta nabaritu hemen, ezta eguneroko

ogiarena ere. Aipatu beharra daukat

etxean sukaldari bikaina dugula.

FAMILIA URRUN, BIHOTZA GERTU

Esperientzia berri horien guztien artean, familiarengandik

urruntzea izan da esanguratsuenetako

bat, hain bereziak diren Gabon festa

hauetan, eta, hori gutxi balitz, baita nire urtebetetzean

ere; izan ere, 24 urterekin

zeharkatu nuen itsasoa Hegoamerikara, eta 25

urterekin bueltatuko naiz Euskal Herrira. Lehen

aldia, batetik, hainbeste denborarako

urruntzen naizela eta, bestetik, distantzian

hainbeste urrutiratzen naizela. Nire harridurarako,

uste nuena baino errazagoa izan da; hain

etxekoa naizen aldetik, hemen deitzen dioten

“mamitis” gaixoaldi ugari izango nituela uste

bainuen. Egia da ez dudala ez familia, ezta lagunak

ere, une bakar batean ere ahaztu, baina

inondik inora ere ez tristuraz. Nirekin bidaiatu

zuten oroitzapenek, logelan ditudan argazki

guztiek, egutegi berezi batek, opariek eta etorri

naizenetik jasotzen ari naizen horko berotasun

zibernetikoak indarra eman didate hemengo

egonaldiarekin jarraitzeko. Horrela, Gabonetan

turroia bezala etxera bueltatu beharrean,

Argentina bisitatu dut, herrialdean hiru hilabeteko

baimena baino ez nuela-eta muga zeharkatu

beharraren aitzakia ezin hobeagoaren ondorioz.

Han zeuden lagun batzuen gonbita

onartu, eta hilabete ezin hobea pasatu dut Rio

Negro probintzian, paradisua diruditen txokoetan.

Buenos Aires ezagutzea zintzilik gelditu

IBAI ETA ERREKAZ BETERIKO PROBINTZIA DELAKO DEITZEN D A LO S RIOS

zait; izan ere, egun bakar bat igaro nuen han, baina Las Grutas

eta San Antonioko naturaren mirariez, ateak ireki dizkidaten

familia ederraren konpainiaz, udarako umoreaz, jendeaz, giro

ederraz, parrilla usainaz… eta biziak eman dituen hainbat ezustekoz

gozatu dut.

Orain, Quevedon nago berriz, eta duela gutxi jakin dut noiz

izango den Euskal Herrirako buelta. Gure amaren bisita desiratua

jasoko dut hilaren 21ean, hemen hain zoriontsu ikusi nauen

honetan, badaezpada, nire bila baitator. Egia esan, ezingo nioke

bukaera hoberik eman nire Ekuadorreko egonaldiari. Herrialde

honetan bizitako esperientzia zoragarri honen ostean, amarekin

etxera bueltatzea jaso nezakeen urtetako oparirik ederrena da

dudarik gabe! Hemendik aurrera, adrenalinaz beteriko egunak

datoz, amarekin hasi eta ia egunero pantailaren beste aldean

ikusi ditudan ahizpekin, koinatuekin eta ilobatxoekin jarraitzeko,

eta, noski, hor zain zaudeten lagun horiekin osatuko dut

topaketen gozamen hau. Laster naiz denokin!

Naiara Exposito Alberdi

AZALEKO ARGAZKIA:

MITAD DEL MUNDO.

HERRIALDEARI IZENA EMATEN DION

BEREZITASUN PUNTUA, HANKAK

HEMISFERIO BANATAN BANATUAK.

Abenduak 23

Benantxio Larrarteren bertsoen bilduma

osatu da

Abenduak 24

Presoen aldeko taldea gabon kantuan

Abenduak 24

Jaiotza biziarekin ateratzen den taldea ere bai

Abenduak 28

Puzgarriak txikienen gozamenerako

kiroldegian

Z/Soroperia. Urruti samar gelditu zaizkigu baina argazkitxo bat edo

beste sartu nahi izan dugu oroitzapenak pixka bat astintzeko.

Idiakaitzen dianarekin hasi zen eguna, barazki eta fruta mordoska postuetan

urtero bezala. Hauez gain, ezti, gazta eta sagardo lehiaketak, trikitixa

eta taloak.

Eguerdia aurrera zioan neurrian babak plo plo plo eltzeetan. Arratsaldean,

mahaitik jendea altxatzen

hasteko orduan Laranjadi

txarangaren atzetik herritar

uholdea kiroldegira.

Giro polita herri kiroletan;

harri jasotzen: Gotxarri,

Mixpita eta Mikelak eman

zuten erakustaldia eta

trontzan Akoako Garikoitz

Lopetegi eta Joseba

Eizagirre Zestoako Joseba

Odriozola eta Mikelaren

aurka. Akoarrak nagusi.

Ondoren pilota partidua.

Eta eguna bukatzeko musika

emanaldia arkupetan.

Datorren urtean

gehiago!

Abenduak 31

2010eko azken ostirala, elkarretaratzea Etxeratek deituta

k

ELIZ ATARIAN

AUTOZ PASATZEAN PARIS DAKARREAN

ZOAZELA DIRUDI. LOTSAGARRIA DA GURE

HERRIKO ONDARE ARTISTIKOA EGOERA

HORRETAN EDUKITZEA. EA TXUKUN-TXUKUN

ZAHARBERRITZEN DUTEN HARRI BIRIBILEZKO LUR ZAHARRA.

ale/bale

KALE. ARROAGOIKO

KALE. URTARRILAK 15-16

ASTEBURUAN HAINBAT ZUHAITZ AIZKORAZ

XELEBRE MOZTUTA AGERTU ZIREN.

FESTETAN BURUGABE BATZUK LORONTZIAK

HANKAZ GORA BOTA ETA ZUHAIXKAK BI

ESKUREKIN HELDU ETA TIRAKA BERE

LURRETIK ATERATZEA INDAR DEMOSTRAZIO ULERTEZINA

BADA, AIZKORARENA EZ DA GUTXIAGO. NON DAUKAGU

BURUA?

danbolin

zulo

11

Urtarrilak 15

Wadna taldekoak Saharara bidaltzeko janari bilketan

Urtarrilak 20

TSko langileak bilduran, 30 kidek kaleratuak

izango direla esaten zuen gutuna jaso ondoren

Urtarrilak 20

San Sebastian danborrada egin zuten

Arroabeko haurrek

Opariak.

Abenduaren

24an Olentzero

etorri zen eta

urtarrilaren

5ean berriz hiru

erregeak. Umeen

gozamen,

urduritasun eta

emoziotarako

nahikoa aukera.

Urtarrilak 22

Tortila prestaketa lanak Gaztelekuan

Urtarrilak 23

Elgoibarrera oinez Agiro mendi

taldekoak

Ohitura batzuk ez omen dira sekula

galtzen. Zestoan, inguruko herrietan

bezalaxe, ezizenak jartzeko joera

belaunaldiz belaunaldi mantendu da.

Goitizen sorta bat bildu dugu orri

hauetan. Gutxi-gustuarekin geratu gara, ia

denak kanpoan utzi behar izan baititugu,

kabitzen ez direlako. Ea lehenengo

kapitulu honek jarraipena duen. Zuen

laguntza eskertuko genuke. Nahi izanez

gero, bidali herritarren ezizenak goitizen

horien zergatiarekin danbolinera.

Baldintza bakarra ipiniko dugu: ez

daitezela iraingarriak izan. Neskei

jarritako ezizenek bikoitza balioko dute;

izan ere, zenbat emakume ezizen daude

gizonenekin konparatuz gero?

plata/plati

Bi

izeneko

herritar

Zuk ez al daukazu

Mikel eta Iñaki Odriozola

Onintza irureta

Lau Iturri elkarteko atarian futbolean ari ziren lagunak,

askotan bezala. Arratsalde hartan, ezizenak

asmatzen hastea okurritu zitzaien. Mikel

Odriozola baldar xamar zebilen, nonbait, futbolean,

eta Platano Irristakorra deitu zioten. Platanito

Irristakorra izan zen ondoren; gero, Platanito;

eta, azkenean, gaur egun kontserbatzen duen

titulua eman zioten: Plata. Zortzi-bederatzi urte

izango zituzten inspirazio handiko garai hartan.

Orain, ia denek deitzen omen diote Plata; familiakoek

eta neskak ez, eta lankideek ere ez, ez

baitakite goitizena duela. Eskalada munduan

ere Plata da. Ohitu egin da ezizenarekin, eta

identifikatuta sentitzen dela esan digu. Anaiak

bere goitizena heredatu duela esan diogu: “Nire

kuadrillarekin ibiltzen hasi zen eta hura ere Plata

zen. Etxera deitu eta ‘Plata hor al dago?’ galdetzen

zuten... eta bi ginen...”. Horregatik da

orain Plati”.

Plati berari deitu diogu goitizenarekiko bere sentipenak

azaltzeko aukera izan dezan: “Gaztetxeko

garaian anaiaren kuadrillarekin hasi nintzen

ibiltzen, eta bere kuadrillakoak hasi ziren niri

Plati deitzen; bestela, bi ginen ezizen berarekin”.

Horrela deitzea gustuko ote duen galdetu diogu:

“Txikitatik daukat ezizena; aspaldi utzi nion Iñaki

izateari”. Egia esan, bi ezizen ditu Iñakik, batzuk

Plati deitzen baitiote eta beste batzuek, ohitura

zaharragoei helduz, Plata.

Asier Iribar

Prosineski jarri diogu ezizen moduan, baina goitizen bat baino gehiago dauzka. Ingurukoek

esan digutenez, hasieran Olalde zen; gero, Prosineski; eta batzuek urtebetez Presi deitzea

pentsatu dute. Olalde goitizena aitaren aldetik datorkio, baserri izenetik alegia. Dezente

geroago, 20 urte inguru zituela, hasi zitzaizkion lagunak Prosineski deitzen. Kiroldegian,

areto futbolean jokatzen zuten, eta baloia taldekideei pasatzea baino gehiago berak

erabiltzea gustatzen zitzaion. Real Madrilen jokatzen zuen Prosine_ki kroaziar jokalariarekin

akordatu ziren, nonbait, lagunak, eta halaxe, orduz geroztik, Prosineski da. Presi deitzearena

oso berria da. Zestoako futbol elkarteko lehendakaria da orain, eta batzuen asmoa

da lehendakari izango den denboran Presi deitzea.

Esan dezagun goitizenez ondo osatuta dagoela Asier Iribar.

rak

goitizenik?

prosineski

31

txonta

Amaia Lopetegi

Neska koskorrak zirela, lagun artean elkarri ezizenak jartzea pentsatu

zuten. Bakoitzak animaliaren baten izena hartuko zuen.

Amaia Lopetegiri txonta txoria tokatu zitzaion. Zergatik? Bada,

“Hi tonta haiz!” eta horrelako esaerak botatzerakoan ohitura zeukalako

“tonta”ren ordez “txonta” erabiltzeko. Halaxe, Txonta titulua

eman zioten. Kontua da animalien izenak jartzeko burutazioa

bere horretan geratu zela eta segitu zuen goitizen bakarra Amaiarena

izan zela. Etxekoek Amaia deitzen diote, eta ezagutu berriek

edo konfiantza handiegirik ez dutenek ere Amaia esaten diote.

Gainerako guztiek, Txonta. Baten batek haren izen-abizenik ere

ez daki. Anekdota hauxe kontatu digu berak: “Lantokian, erizainak

telefonoa hartu zuen, eta ni justu orduantxe parean pasatu

nintzen. Telefonoa aho paretik kendu, eta esan zidan: ‘Hi, Amaia

Lopetegirengatik galdetzen diñate. Zein den Amaia Lopetegi?’, eta

nik: ‘Ni!’”. Erizainak, nonbait, beti Txonta deitzen ziotela ikasi

zuen, eta izenik jakin ez! Galdetu diogu zer irudituko ote litzaiokeen

seme-alabetakoren bati ere hala deitzen hasiko balira: “Ba,

egia esan, ez zionat bueltarik eman”. Bere amari galdetu dio hortaz:

“Ama, izena pentsatzen hainbeste lan hartu, eta gero ni

Txonta…”. Esan dezagun bere amak sorbaldak jasotzen dituela.

Joxe Mari Gonzalez

Aizarnako Benezi baserrikoa da, jatorriz, Joxe Mari. Kontua da Joxe Marik aspaldi hartu

zuela Benexi ezizena, eta ez pentsa saltzeko daukanik. Hala deitzea inporta al dion galdetu

diogu, eta honela esan digu: “Ez da ez zaidala gustatzen; kontrakoa: gustatu egiten zait!”.

Familian bakarra da titulu hori daramana, seme-alabek ez dute heredatu. Anaiari Benezi

Beltza esan ohi diote, baina Benexi, x-rekin, bakarra da. Benexi esanda mundu guztiak

omen daki norengatik ari garen. Biak berriketan ari garela, taupa!, bota dit: “Eta zuk ba al

dakizu nire izena zein den?” eta hau idatzi duenak: “Ba… abizena bai… Gonzalez… baina

izena…”. Irribarrea ederra atera zaio.

benexi

Aitor Bergara

Ba omen zen Arroagoiko eskolako kide bat denei ezizenak jartzen ibiltzen zena. Aitor

Bergara oso azkarra zen, nonbait, korrika, eta ikaskide horrek, hamar-hamaika urte

zituztela, Aitorri Turbox deitzea pentsatu zuen. Berari bezala lagunei jarritako ezizen

gehienak galdu dira, baina Bergarari etxekoek eta lantokiko zaharrenek baino ez

diote deitzen Aitor; gainerakoentzat, Turbox da. Azpeitiko eskolara joandakoan, eratorpena

izan zuen goitizenak: Turbina. Hasieran ez zion grazia handirik egin ezizenak, “ze

gauza bat da abizenez deitzea edo izena pixka bat aldatzea, baina Turbox!”. Beste erremediorik

ez, eta ohitu egin da. Amari ere ez omen zion halako ilusiorik egiten, “etxeko

tinbrea jo, eta lagunek galdetzen zuten: ‘Turbox hor al dago?’ eta amak: ‘Hemen

ez dago Turboxik!’”. Aitorren ustez, bere izena oso arrunta da, eta Aitor askok

dute ezizena Zestoan. Bere ezizenagatik aritu gara berriketan, baina aitortu

digu berak ere lagun bati jarri ziola ezizena. Kuadrillakoa da Mikel Odriozola,

Plata, eta haiekin ibiltzen hasi zen Iñaki anaia. “Bigarrenak ezin zuen

Plata izan, eta beraz, Plati jarri nion, anaia txikia zen-eta”.

turbox

zakutarrak

Zakutarrak

Zaku Gorria, Zaku Zaharra, Zaku Gaztea. Joxe Mari, Ramon

eta Roberto. Zaku Iraetako baserri bat da, eta Joxe Mari

zenari, itzaina bera, hasi ziren deitzen Zaku Gorria.

Ramon eta Roberto Martija ilobek heredatu dute

Zaku ezizena. Biak batera daudenean, lehenengoari

Zaku Zaharra eta bigarrengoari Zaku Gaztea esaten

diote. Bi mutil horien amari, Zaku Gorriaren arrebari,

ez diote Zaku deitzen zuzenean, baina berari erreferentzia

egiteko askotan esaten da Ixiar Zakunekoa. Ixiarrek

kontatu digu nola bere senarrak esaten zuen zergatik

bi semeei ez zioten Zian deitzen, bera Zian baserrikoa

baitzen. Beste kontu batekin ere akordatu da Ixiar: “Bi semeei

deitzen diote Zaku, baina Ixiarri (alabari) behin ere

ez. Mutilei ezizena jartzen diete, baina neskei ez, nonbait…”.

Axun Erkizia

Telefonoa hartu, eta galdetu diogu: “Axun, zuri Amutxa deitzen

omen dizu jendeak…”. Ez, ordea, berari zuzenean; ia inork ez

omen dio deitzen Amutxa, Andoni Arrieta koinatuak eta besteren

batek baino ez omen du holako ohitura. Hori bai, Andonik

iloba txikiari ere hala deitzen omen dio batzuetan.

Amutxa Iraetako Amuzkoa baserri izenetik dator, eta

ama du hangoa Axunek. Dirudienez, Axunez hizketan

ari garenean, Amutxa asko erabiltzen dugu, baina

berari zuzenean apenas hala deitzen dion inork.

Sarri, goitizenak zeharka erabiltze hori pertsona

iraintzeko izaten da, edo, behinik behin, ezizena

duenari graziarik ez dionean egiten. Ez da Amutxaren

kasua; pozik erantzun die Axunek gure galderei.

“Amutxa!” baten batek, eta berak: “A mucha

honra!”.

amutxa

51

auzo etatik

iraeta

Goxuak

eta gozuak. Goxatuak eta gozatzekoak.

Giro aparta aurtengo Iraetako festetan. Festak ostirala 21ean

hasi ziren txupinazoarekin, eta meza handiarekin. Esan daiteke iraetarrak

Santa Inesekin portatu zirela eta Santa Ines iraetarrekin ere. Eguraldia eta

giroa apartak izan ziren. Ostiral horretan bertan, bazkaria antolatu zuten

Gure Ordeka Elkartekoak eta bazkariarekin hasi zena gauez bukatu zen,

triki-poteo bat tartean.

Larunbatean berriz, iraetar txikiak hartu zuten erreleboa, parkean

zuhaitz landaketa bat eginez. Bakoitzak bere arbola bataiatu zuen, eta dagoeneko

herriari ekarpen handi bat egin diotela sentitu zuten. Eguerdi aldera

berriz bere guraso eta aiton-amonen txanda, patata tortilla lehiaketarekin.

Mundiala txapelketa eta mundialagoa giroa. Azkenean anekdota

ugari eta epai mahaikoak lepo, “putxerazo” eta “tongo” oihuak ere entzun

behar izan zituzten barreen artean. Bapo bazkaldu eta deskantsatzeko

denborarik gabe, arratsalde parterako

berriz auzoen arteko futbol 7

txapelketa egin zen. Hemen ere giro

bikaina nagusi. Zestoar ekipoak irabazi

bazuen ere, txapeldun nagusia

giroa izan zen. Elkarrekin ospatzeko,

gauean parrillada eta txotxa.

Afari herrikoian 170 pertsona pasatxo

eta ondoren Unsain anaiekin

berbena. Gaua luzatu nahian ibili

zen jendea, eta berbenaren ostean

trikitixa ere atera zuten. Festa goizaldera

bukatutzat eman zuten baratxuri zopa ederra partekatzen.

Igandean berriz momentu hunkigarrien txanda iritsi zen: Iraetako nagusiei

omenaldia, Egañaren bertso eta gazteen dantzekin egin zena, Elizaren

baitan, eta ondoren hamaiketakoa. Nati eta bere anaia ere hunkitu zirelarik,

txapela eta zapia harro-harro jantzita joan ziren hamaiketakora.

Igandean nagusi izan ziren gure nagusiak. Bitartean frontoia ere jendez

lepo, pilota txapelketaren finalak ikusteko. Partidu intentsuak, non emozioa

zian zen nagusi. Hamaiketako eta musikaren ostean, bazkari familiarrak

Iraetan non nahi. Eta arratsaldean estreinakoz zaldi-probak. Hiru

parte hartzaile Iraetako kalean gora eta behera ia ia tonakoa den harriari

tiraka. 250 pertsonen aurrean Hernani aldeko zaldia garaile suertatu zen.

Hurrengo asterako gelditu dira ostiraleko mus txapelketa, 120 bikoteren

marka hautsi nahi duena krisi garai hauetan, eta larunbateko umeen

gozamenerako eguna: puzgarriak, tailerrak, musika, molto-kross karrerak…

eskaintza zabal eta landua aurten prestatu dutena.

Ikusten duzuen eran betelanik gabeko festa mundialak,

denentzako aukerekin eta aspertzeko betarik

gabekoa. Gora Santa Ines eta gora Iraeta!

Iban narbaiza

O s a g a i a k :

ahuntz gazta

1 tipula

Modenako ozpinaren erredukzioa

O s a g a i a k :

ahate bularkia (magret)

• 2 platano

• bermuta (basokada bat)

• lima edo limoia

• 150 g azukre

P r e s t a k e t a k :

AHUNTZ GAZTA, TIPULAZ

plAHATAnoa

Kendu bularkiari koipe pixka bat, eta egosi bermut baso erdi baten, su baxuan,

15 minutuz. Gero, gorde hozkailuan.

2. Zartaginean bertan, gehitu beste bermut pixka bat, eta nahasi azukrea.

Erreduzitu sutan, saltsa loditu arte.

3. Zatitu platanoak, eta pasatu zartagin batean, bi aldeetatik gorritu arte.

Egin gauza bera hozkailuko bularkiarekin.

4. Muntaketa edo aurkezpena: hartu platano zati bat, eta jarri bularki zati

bat gainean. Bukatzeko, bota gainetik bermut saltsa eta lima azal birrindua.

O s a g a i a k :

100 g kakao (% 70)

• 80 g gurin

• 2 gorringo

• 40 g azukre

• 2 zuringo harrotu

• 40 g irin

P r e s t a k e t a k :

kortadiren

P r e s t a k e t a k :

plateretik

1. Prestatu tipula marmelada bat. Jarraitu beharreko pausuak: moztu tipula

Juliana erara, fin-fin, eta eduki oliotan, su baxuan, 20 minutuz, gorritu

arte. Ondoren, gehitu azukre koilarakada bat eta ur pixka bat, eta beste 10

minutuz eduki.

2. Aurkezpena: ogi xerra batean, jarri gazta zatiak, eta, gainean, ipini tipula

marmelada. Apaindu, Modenako ozpina erreduzituz.

*Oharra: Modenako ozpinik ez baduzue, egin karamelu bat ohiko ozpinaz,

uraz eta azukreaz, su baxuan, ondo loditu arte.

TXOKOLATEZKO BROWNIE-A

On egin!

Urtu kakaoa eta gurina Maria bainuan.

2. Beste ontzi batean, egin krema bat gorringoak eta azukrea nahasiz.

3. Nahasi kakaoa, gorringoak, irina eta zuringoak, denak, kontuz-kontuz.

4. Igurtzi banakako moldeak gurin eta irinez, eta bete. Molderik ez badugu, kafe kikarak erabil ditzakegu.

5. Sartu izozkailuan ordubetez.

6. Berotu labea 200 gradura, eta eduki 10 minutuz.

71

deak

efe meri

1956-01-29.

“Hamar lagunek

eraman zuten harria eta 19

plaza eta bost iltze egin zituzten 30 minututan; ez

apustuko 30 plazak. Nobedade gisa, klase horretako

probak ezezagunak direlako, jende dezente azaldu zen,

baina hainbat zaleturi galdetuta zera sumatu dugu:

proba horiek ez dutela halako lilurarik eragiten,

monotono eta aspergarritzat jotzen direla. Ez dute idi

probek duten saltsa” (J. L. Arrizabalaga Potxolo)

1977-01-6tik 9ra. Lehen Euskal Zinema Topaketa antolatu

zen Zestoan. Euskal zinema sortzeko lehen saiakera izan zen hura. Zinea

egiten ari zen jendea bazegoen Euskal Herrian baina non agerturik ez, ordea.

“Topaketa honekin posibilitate hori eskaini nahi diegu” zion Xabier

Unanue sortzaileak.

1986-01-27. Santiago Vegas Iglesias, 35 urteko zestoarra,

Osinbeltz harrobian zulaketa-lanak egiten ari zela, harritzar batek buruan

jota hil egin zen.

J. L. ARRIZABALAGA POTXOLOREN ARTXIBOA

irakurri

berri dut

SUNSET PARK

Paul Auster

Itzulpena, Oskar Arana

Alberdania 2010

Sunset Park, New Yorkeko auzo

pobre baten izena da. Badago han,

Green-Woods hilerriaren ondoan,

etxe bitxi bat, etxe bakarra, AEBetako mendebaldeko

larre eta ordokietatik hartu eta New Yorken txertatua

ematen duena, zurezkoa. Lau squatter gazte

bizi dira bertan. Bizitzan eta gizartean bidea ireki

nahian ari dira gazteak.

Maitasun debekatuak, zorigaiztoak, belaunaldien

arteko etenak, krisi sozial nahiz pertsonaletan aurrera

egiteko baliabideak, New York... hainbat osagai

ditu kontakizunak. Kontakizunaren egitura bera

ere jostagai izan du idazleak. Maitasunaren

indarra eta beharra antzematen da gertaeren eta

pertsonaien hautu eta ibileren azpitik.

Larraitz Etxabe Manzisidor

Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori” izeneko

eleberria da nik gomendatu nahi dizuedana.

Sentimenduz beteriko 234 orri. Neu bederen liluratuta utzi

ninduena. Azkar irakurtzen den liburua, oilo ipurdia jartzen duena

eta malkoa begietara erakartzen duena.

Guztia Ameriketarako bidaia batekin hasten da. Liburuan dioen

moduan, “ipuin inposibleetan” sinesten dute protagonista denek.

Nora, galdera den izena. Bizitzan ez dakigulako nora goazen.

ORGASMUS

Askoren artean

Txalaparta 2010

Liburu honetako idazleei ez zieten

esan zaila zela E.R.A.S.M.U.S.-etik

etxera onik itzultzea eta ezinezko

Erasmusetik Euskal Literaturara bizirik

ailegatzea. Horrenbestez, gauza bakarra eskatzen

diote Euskal Literaturari: “Aitortzeko geuri ere

beste idazle batzuei, beste belaunaldi zaharrago eta

gizonezkoago batzuei emandako eskubide berbera”.

“Gure E.R.A.S.M.U.S esperientziek literaturarekin

zerikusi gutxi izan zutela esatera gatoz eta izenez

deitu nahi bagaituzue, aski erraz duzuela, aski zoriontsu

egingo gaituen etiketa askoz zintzoagoarekin

gatozelako. Izatekotan, hobe Orgasmus Erasmus

baino”.

Haurrak euskaraz

erregistratuko

ditugu...

egunen batean

Ildo beretik, Zestoako Udalak eta UEMAko beste 39 udalek

mozio bat onartu berri dute, eta, han, erregistroak

euskaraz gauzatu ahal izateko beharrezko baliabideak berehala

abiaraz ditzaten eskatzen da.

Ezin dugu euskarazko jaiotza-agiririk

eskatu, jaio ginenean gaztelaniaz zegoen

liburu batean erregitratuta gaudelako.

Legeak euskarazko erregistroak

baimentzen dituen arren, Zestoan (eta

beste herri gehienetan) erregistratzen diren

haurrek ez dute oraingoz aukera hori.

2005etik legeak baimentzen du haurrak euskaraz

erregistratzea

2005ean, legez onartu zen Espainia estatuan haurrak katalanez,

galizieraz eta euskaraz ere erregistratzeko eskubidea.

Erregistro Zibilak informatizatzen diren neurrian,

INFOREG izeneko sistema jarriko da martxan eta, orduan,

bai; erregistroak euskaraz egin ahal izango dira.

Zestoako lau familiak egin dute eskaera

Kanpaina martxan jarri eta berehala, lau familiak egin zuten

eskaera. Oraindik ez dute Azpeitiko bake epaitegitik

inolako erantzunik jaso; dagoeneko familia horietako hiruren

haurrak jaio dira, eta ezin izan dituzte euskaraz

erregistratu.

Ur tantek goizago edo beranduago betetzen dute

basoa

Guztion esku dago oraindik geure hizkuntza bizitzeko

ematen ez diguten eskubide hori behingoz lortzea. Norbanako

bakoitzak egiten dugun urrats txikia urrats handia

da egunen batean bizitzako arlo guzti-guztietan euskaraz

bizi ahal izateko.

Euskaraz bizi nahi dugunok badakigu bide luze eta malkarretan

aurrera egiten. Poliki-poliki, gehiegi nekatu gabe,

aldarte ona mantenduz, pauso txikiz, baina beti aurrera,

etsi gabe.

Nora Palmitano

Zestoan, oraindik ez

Sistema hori ezartzen duen legeak bost urte bete arren,

oraingoz, oso toki gutxitan dago martxan INFOREG delako

hori —Gipuzkoan: Azpeitian, Bergaran, Donostian,

Eibarren, Irunen eta Tolosan—. Hortaz, Zestoako familiek

bi aukera dute: Donostian euskaraz erregistratzea,

baina, kasu horretan, haurra donostiarra izango da; ala

Zestoan, orain arte bezala, gaztelaniaz.

Herri guztietan legeak dioena lehenbailehen martxan

jar dezaten, kanpaina bat UEMAren eskutik

Herritarren eskaerak bakarrik lortuko du prozesu hori

guztia azkartzea. Horregatik, UEMAk, Kontseiluak eta

UEMAko beste udalek kanpaina bat jarri dute martxan,

herritarrei eskaera egiten laguntzeko. Zestoako Euskara

Zerbitzuan —baita www.zestoa.net web orrian ere— badaude

eskaera egiteko beharrezko inprimaki guztiak eta

horiek bideratzeko beharrezko informazioa.

agenda

ur TARRILA

28 OSTIRALA

Zestoako Udalaren laguntzarekin, PUXKA-MUXKA

ZIRKUS kultur elkarteko kideak Aizarnan izango dira arratsaldeko

17:00etatik 18:00etara. Bertako haurrekin aisialdiko ekintzak

egingo dituzte.• Etxeratek deituta hileko azken ostiraleko

elkarretaratzea 19:30ean plazan.

ot SAILA

04 OSTIRALA

Santa Ageda bezpera. Goizeko 9:00etan aterako dira

Gurutzetik eta Etorra aldean ibiliko dira eguerdira arte. Arratsaldean,

Akoa eta Lili auzoetan arituko dira eta arratsaldeko

19:00ak alderako herrian jardungo dute. Bildutako dirua Odol

emaileentzat izango da.

06 IGANDEA

Agiro Mendi taldeak antolatuta Zestoa, Otzarreta, Gaztelu,

Lastur goiz pasa.

10 OSTEGUNA

Atez ateko hondakinen bilketaren inguruko hitzaldia

19:00etan Kultur Etxeko aretoan. Hizlaria Usurbilgo zinegotzia.

19

-20 ASTEBURUA

Agiro Mendi taldeak antolatuta Sonportera (Aspe bailara)

irteera, iraupeneko eskia ikasi eta praktikatzeko aukera. Izen

ematea eta ordainketa kiroldegian egin behar dira. Joan nahi

dutenen artean bilera bat ere egingo da. Informazio gehiago kiroldegia

943 147 942 telefonora deituta.

25 OSTIRALA

Zestoako Udalaren laguntzarekin, PUXKA-MUXKA

ZIRKUS kultur elkarteko kideak Arroabean izango dira arratsaldeko

17:00etatik 18:00etara. Bertako haurrekin aisialdiko

ekintzak egingo dituzte.

27 IGANDEA

Agiro Mendi taldeak sagardotegira irteera. Zestoa Zubieta

egun pasako itzulia. Informazio gehiago eta izena ematea

943 147 942..

nta inesak Iraetan

sa

91

28 OSTIRALA

XXII. Mus txapelketa azkarra Iraetako Bekoetxe

tabernan (Merenderoa), gaueko 22:30ean,

22:00etan izena ematea, 30 euro bikoteko. Antolatzailea

Iraetako Auzo Elkartea. Sariak: lehenengoari

1000 euro, txapela eta trofeoak, bigarrenak 500

euro eta trofeoak, hirugarrenak 200 euro eta laugarrenak

100 euro.

29 LARUNBATA

14:00etan babajana herrikoia Gure Ordeka

elkartean. 16:00etan Iraetako jaioberriei omenaldia

elkartean. 17:00etan puzgarriak, tren txikia... frontoian.

17:30ean txikien txokoa eta tailerrak frontoian.18:00etan

umeen arteko Molto Kross karrerak.

18:30ean txokolatada eta goxoki jaurtiketa.

Arratsaldean zehar buruhandiak, jolasak, musika...

rtxiña Musika Eskolak 25 urte betetzen ditu.

•EHori dela-eta, ekainaren 4an, larunbatean, beste

hainbat gauzen artean, Musika Eskolako ikasle

izandakoen kontzertu bat egin nahi da: trikitixa,

txistua, perkusioa, konboak… Garrantzitsuena ez

da izango musika maila ikaragarria erakustea, baizik-eta

lagunarteko giroan parte hartzea. Beraz, Musika

Eskolako ikasle izan direnei dei egiten zaie aipatu

kontzertuan parte har dezaten. Proiektu honi

buruzko xehetasun gehiago, otsailaren 8an, asteartean,

iluntzeko 20:00etan, emango dira Zestoako Musika

Eskolan.

estoako KZgunea. Otsaileko astearte guztie-

Kultur Etxean, 16:00etatik 20:00etara. Lau

•Ztan,

ordenagailu eta pertsona aditu bat herritarren zerbitzura.

Internet erabiltzen ikasteko tutoretza, Interneten

doan nabigatzeko aukera, bakoitzak posta elektroniko

propioa sortzeko aukera, ikastaroak... Zerbitzu

aproposa, batez ere tresna informatikoetatik

urrunen dagoen jendearentzat, baina, baita beste

edozeinentzat ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!