1.2. Arazoaren definizioa: AHPNeko interes bereziko floraren kasua Kontserbaziorako baliabide ekonomikoak beti mugatuak direnez, beharrezkoa da lehentasunak definitzea aztertu daitezkeen espezie desberdinen artean, bakoitzak duen mehatxu-maila kontutan hartuz. Horren arabera, argi dago espezie mehatxatu guztiak arraroak direla, baina arraro diren espezieak ez dira zertan mehatxatuta egon behar. Hortaz, eremu jakin baten kudeaketa-plana onartu aurretik, premiazkoa da arraro diren espezie horien gaur egungo egoera ezagutzeko parametroak neurtzea, gutxienez oinarrizko hauek: banaketa-eremu zehatza, populazioen ale-kopurua eta okupazio-area. Aurreko parametro hauek bezain garrantzitsua, edo are garrantzitsuagoa da mehatxatutako landare-populazioen dinamika ezagutzea eta beraz jarraipen demografikoa burutzea hazten, murrizten edo egonkortzen ari den jakin ahal izateko. Sarritan teknikari kudeatzaileek epe laburreko erabakiak hartu behar izaten dituzte eta hortaz, flora mehatxatuaren inguruko lanak eskatzen dituztenean epe laburrean oinarrituriko emaitzak ematera behartuta gaude. Baina benetako kudeaketa eraginkorra, epe luzera arrakastatsua den hura dela ulertu beharra dago eta horregatik, epe luzerako lanak burutu behar dira denboran zeharreko neurketa sistematikoak lortzeko eta populazioen dinamika aztertzeko eta interpretatzeko. Aiako Harria Parke Naturalaren –AHPN– Natur Baliabideen Antolamendu Plangintzan –NBAP– jada (EHAA, 1995), interes floristiko eta faunistiko nabarmeneko eremuak definitu ziren, ondoko habitatak izanik: harkaitz silizeoak, erreka, errekasto eta iturburuak, larre menditarrak, hezegune menditarrak, eta hostoerorkorren basoak. Ondoren, Parkearen Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean –EKPE– (EHAA, 2001), eremu horietan bizi diren flora eta fauna espezieen inguruko ezagumenduan sakontzeko premia azpimarratu zen, bereziki zerrenda edo katalogoren batetan mehatxatu gisa sailkatu direnei arreta berezia eskainiz. Asmo horren helburua espezie horien kudeaketa egoki eta eraginkorra burutzea da. 1.3. Helburuak eta justifikazioa Espezie-mailako babes neurriez gainera, interes bereziko eremuak ere babesgune bilakatu dira azken urteotan EAEn, horietako azkena Aiako Harria Parke Naturala delarik –AHPN–. Parkearen EKPEan (EHAA, 2001) zehaztutakoaren arabera, lehentasuna emango zaio fauna zein floraren kontserbazioari. Florari dagokionez, interes bereziko hainbat espezie topa daitezke parkean, horien artean ondoko hauek: Asplenium septentrionale, Huperzia selago, Trichomanes speciosum, Hymenophyllum tunbrigense, Daphne cneorum, Petrocoptis pyrenaica, Saxifraga clusii eta Soldanella villosa. 1998ko Aginduan agertzen den eranskinaren arabera, espezie hauek "bakan" edo "arraro" kategorian barneratu dira (EHAA, 1998). Hortaz, lan honen helburu nagusia aipaturiko espezieen korologia eta ekologian sakontzea da, bereziki ondoko hiru atal hauek landuz: (1) euren banaketa espaziala zehaztea eta okupazio-azalera ezagutzea; (2) populazioen kopurua eta tamaina estimatzea zentsuen bidez; (3) habitata karakterizatzea; (4) ahal den taxoien kasuetan, aldagai demografikoak eta ugal biologia aztertzea; eta (5) arrisku-faktoreen identifikazio eta balorazioa burutzea. Guzti horrekin espezieen egungo kontserbazio-egoeraren diagnosia emango da eta kudeaketa egokirako gomendioak proposatuko dira espeziez espezie. Aipaturiko espezie hauen "berezitasuna" beren arrarotasunean datza. Arrarotasuna ez da erraz defini daitekeen kontzeptua, baina funtsean hiru aldagai independente biltzen dituela esan daiteke: banaketa geografikoa, lokalitate bakoitzeko populazio-tamaina eta habitatarekiko espezifikotasuna. Ikertu nahi diren espezieen banaketa murritza dela jakina da baina populazio-tamaina, hots ale-kopuru totala zenbatekoa den eta habitatarekiko espezifikotasuna norainokoa den oraindik ez du inork inoiz aztertu. Hortaz gainera, landare-espezie hauen ugalketaz eta dinamikaz ezer gutxi dakigu. 7
Bestalde, AHPNaren EKPEan zehazturiko floraren kudeaketa-erizpideak kontutan harturik, erabat justifikaturik geratzen da gure lana. Erizpide horien artean, ondoko hauek gogorarazi nahiko genituzke aipagarrienak direlako: (1) Parkeak, floraren espezie basati autoktonoen artapena, aniztasuna eta eduki genetikoa zainduko ditu; (2) Habitat urriak edota urragarriak zaindu egingo dira, beharra duten espezie, populazio eta komunitateentzako babes neurri bereziak hartuz. 8
- Page 1 and 2: Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipu
- Page 3 and 4: Asplenium septentrionale (26.or)
- Page 5 and 6: ESKERRONAK Gure eskerrik beroenak I
- Page 7: 1. SARRERA 1.1. Aurrekariak Egundai
- Page 11 and 12: 2. MATERIAL ETA METODOAK 2.1. Ikerk
- Page 13 and 14: ‣ Huperzia selago (L.) Bernh. ex
- Page 15 and 16: 1880). Nanofanerofitoa izanik, kame
- Page 17 and 18: • Mendi-laginketa: landa-miaketar
- Page 19 and 20: • Kokapenen mapa digitalak: 2001.
- Page 21 and 22: 3. Emaitzak eta eztabaida 20
- Page 23 and 24: 10. Irudia. AHPNeko flora mehatxatu
- Page 25 and 26: 11. Irudia: Petrocoptis pyrenaicak
- Page 27 and 28: Asplenium septentrionale (L.) Hoffm
- Page 29 and 30: Euskal Herri mailan: hainbat lekuta
- Page 31 and 32: 3.2. ITURBURU, ERREKASTO ETA ERREKA
- Page 33 and 34: Soldanella villosaren populazioak e
- Page 35 and 36: kaempferi, Picea abies, Pinus nigra
- Page 37 and 38: hemengoak, 7cm-ra ez dira iristen.
- Page 39 and 40: ARRISKU-FAKTOREAK Oso habitat zehat
- Page 41 and 42: 24. Irudia. Saxifraga clusiik AHPNa
- Page 43 and 44: Penintsula Iberiar-mailan: Penintsu
- Page 45 and 46: AHPNean ondoko emaitzak lortu ditug
- Page 47 and 48: desberdinak izatea. Gertaera honek
- Page 49 and 50: 7. Taula: Daphne cneorumen zentsuar
- Page 51 and 52: • Anplitude termiko maximoa (egun
- Page 53 and 54: 1,8 1,6 1,4 Txilarraren estaldura (
- Page 55 and 56: UGAL ARRAKASTA Zoriz aukeratutako D
- Page 57 and 58: 12. Taula: Hezeguneetako deskribape
- Page 59 and 60:
Esfagnadi hauen banaketa area gehie
- Page 61 and 62:
4. GAUR EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSI O
- Page 63 and 64:
kontrolatuan eta beti ere errekasto
- Page 65 and 66:
genetiko maximoa gordetzea baimentz
- Page 67 and 68:
5. Gomendio eta kudeaketarako irado
- Page 69 and 70:
tako baso-banda utzirik, itzalpeko
- Page 71 and 72:
• Pagogaña-eremuan: dagoen modua
- Page 73 and 74:
6. Bibliografia 72
- Page 75 and 76:
CATALÁN, P. & AIZPURU, I. 1985. Ap
- Page 77:
USHER, M. B. 2002. Introduction: Re