15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.2. Arazoaren definizioa: AHPNeko interes bereziko floraren kasua

Kontserbaziorako baliabide ekonomikoak beti mugatuak direnez, beharrezkoa da lehentasunak

definitzea aztertu daitezkeen espezie desberdinen artean, bakoitzak duen mehatxu-maila kontutan hartuz.

Horren arabera, argi dago espezie mehatxatu guztiak arraroak direla, baina arraro diren espezieak ez dira

zertan mehatxatuta egon behar. Hortaz, eremu jakin baten kudeaketa-plana onartu aurretik, premiazkoa

da arraro diren espezie horien gaur egungo egoera ezagutzeko parametroak neurtzea, gutxienez

oinarrizko hauek: banaketa-eremu zehatza, populazioen ale-kopurua eta okupazio-area. Aurreko

parametro hauek bezain garrantzitsua, edo are garrantzitsuagoa da mehatxatutako landare-populazioen

dinamika ezagutzea eta beraz jarraipen demografikoa burutzea hazten, murrizten edo egonkortzen ari den

jakin ahal izateko. Sarritan teknikari kudeatzaileek epe laburreko erabakiak hartu behar izaten dituzte eta

hortaz, flora mehatxatuaren inguruko lanak eskatzen dituztenean epe laburrean oinarrituriko emaitzak

ematera behartuta gaude. Baina benetako kudeaketa eraginkorra, epe luzera arrakastatsua den hura dela

ulertu beharra dago eta horregatik, epe luzerako lanak burutu behar dira denboran zeharreko neurketa

sistematikoak lortzeko eta populazioen dinamika aztertzeko eta interpretatzeko.

Aiako Harria Parke Naturalaren –AHPN– Natur Baliabideen Antolamendu Plangintzan –NBAP–

jada (EHAA, 1995), interes floristiko eta faunistiko nabarmeneko eremuak definitu ziren, ondoko habitatak

izanik: harkaitz silizeoak, erreka, errekasto eta iturburuak, larre menditarrak, hezegune menditarrak, eta

hostoerorkorren basoak. Ondoren, Parkearen Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean –EKPE–

(EHAA, 2001), eremu horietan bizi diren flora eta fauna espezieen inguruko ezagumenduan sakontzeko

premia azpimarratu zen, bereziki zerrenda edo katalogoren batetan mehatxatu gisa sailkatu direnei arreta

berezia eskainiz. Asmo horren helburua espezie horien kudeaketa egoki eta eraginkorra burutzea da.

1.3. Helburuak eta justifikazioa

Espezie-mailako babes neurriez gainera, interes bereziko eremuak ere babesgune bilakatu dira

azken urteotan EAEn, horietako azkena Aiako Harria Parke Naturala delarik –AHPN–. Parkearen EKPEan

(EHAA, 2001) zehaztutakoaren arabera, lehentasuna emango zaio fauna zein floraren kontserbazioari.

Florari dagokionez, interes bereziko hainbat espezie topa daitezke parkean, horien artean ondoko hauek:

Asplenium septentrionale, Huperzia selago, Trichomanes speciosum, Hymenophyllum tunbrigense,

Daphne cneorum, Petrocoptis pyrenaica, Saxifraga clusii eta Soldanella villosa. 1998ko Aginduan

agertzen den eranskinaren arabera, espezie hauek "bakan" edo "arraro" kategorian barneratu dira (EHAA,

1998). Hortaz, lan honen helburu nagusia aipaturiko espezieen korologia eta ekologian sakontzea da,

bereziki ondoko hiru atal hauek landuz: (1) euren banaketa espaziala zehaztea eta okupazio-azalera

ezagutzea; (2) populazioen kopurua eta tamaina estimatzea zentsuen bidez; (3) habitata karakterizatzea;

(4) ahal den taxoien kasuetan, aldagai demografikoak eta ugal biologia aztertzea; eta (5) arrisku-faktoreen

identifikazio eta balorazioa burutzea. Guzti horrekin espezieen egungo kontserbazio-egoeraren diagnosia

emango da eta kudeaketa egokirako gomendioak proposatuko dira espeziez espezie. Aipaturiko espezie

hauen "berezitasuna" beren arrarotasunean datza. Arrarotasuna ez da erraz defini daitekeen kontzeptua,

baina funtsean hiru aldagai independente biltzen dituela esan daiteke: banaketa geografikoa, lokalitate

bakoitzeko populazio-tamaina eta habitatarekiko espezifikotasuna. Ikertu nahi diren espezieen banaketa

murritza dela jakina da baina populazio-tamaina, hots ale-kopuru totala zenbatekoa den eta habitatarekiko

espezifikotasuna norainokoa den oraindik ez du inork inoiz aztertu. Hortaz gainera, landare-espezie hauen

ugalketaz eta dinamikaz ezer gutxi dakigu.

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!