15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

genetiko maximoa gordetzea baimentzen baitu. Daphne cneorum-en kasuan, kultibo-baldintzetako

ugalketa begetatiboak desagertzeko arriskuan zeuden populazioak mantentzea ahalbidetu du.

Ugal biologiaren inguruko datu apurrek aditzera ematen dutenez, D. cneorumek martxotik urrirarte

irauten duen loraldia due eta lore ugari ekoizten ditu. Fruituen kasuan, aldiz, ezin da gauza bera esan,

fruitu heldu eta bideragarria garatzen duten lore-kopurua oso urria baita (ikus txosten honetako emaitzak).

Fruituak erortzear dauden loreetan ixten dira gogorki, konsistentzia koriazeoa hartuz, apendize edo

luzakinik gabe eta azkar kadukatzen dira. Fruitu hauen barreiapenari eta beraz, espeziearen hedapenari

buruz azalpen bat baino gehiago daude. Abereek parte hartzen dutela pentsatu izan da, baina fruituak

duen produktu toxikoa dela eta, abereek gutxitan irensten dutela azpimarra daiteke. Honen arabera,

barreiaketa epizookoroa baino barokoroa da (AYMONIN,1958), hots diaspora heldutasunera iristen denean

bere pisuaren poderioz adar loredunetik askatu eta lurrera erortzen da. Horrek esan nahi du ale berria

emango duen fruitua distantzia txikietara migratzeko gai dela eta lurzoruaren inklinazioaren arabera

aldakorra izan daitekeela (leku lauetan distantzia txikiagora geratuko da, guraso-aletik oso gertu).

D.cneorum -ren fruituak endozookoroak izan daitezkeela ere planteatu da, baina D.cneorumen fruituak ez

direnez oso mamitsuak, ez eta oso ikuskorrak ere, txorien bidezko endozookoria zalantzan jartzen da

(AYMONIN,1958). Espezie honen kasuan beraz, fruktifikazioa akatsduna dela esaten da, hazi antzuen

garapena eta arazoz beteriko barreiaketa dela eta (AYMONIN,1958).

Bestalde, D. cneorum-ren landareak produktu toxikoak ditu, zelula guztietan banaturik eta organulu

batzuetan akumulaturik. Hau dela eta abereek normalean ez dute landare hau jaten. Espeziearen barne

toxizitate hau hala ere inguruko landareentzat kaltegarri ez dela uste da, bere ingurunean beste espezie

taldeen plantulak agertzen baitira. Animalien aurreko babes biokimiko hau biotopoen arabera (biologiko

eta fisiko) aldaketekiko tolerantea da (AYMONIN,1958).

Baldintza batzuetan beraz, D. cneorum-a landare populazio bat dominatzera iristen da: abeltzantza

lekuetan, animalien agerpenak eragin fisikoak sortzen baititu eta suteak gertatzen diren lekuetan. Bertan

sortzen den landaredi taldea batzuetan Asphodelo-Daphnetum bilakatzen da (AYMONIN,1958).

Abeltzantza eta suteak D. cneorum-en hedapen lokala faboratzen duen bitartean, inguru hauetan otea eta

txilarra ez dira espezie faboratuak, kaltetuak baizik. Hau, eta azterturiko hiru lokalitateetan azienda

presentzia dagoela jakinik, D. cneorum agertzen den guneetan otea eta txilarraren estaldura baxua

aziendaren presioagatik dela suposa daiteke.

Larre-kudeaketaren beste atal bat itxiturak egitea izan da. Kudeaketa-sistema honek Erlaitzen

aziendaren presioa emendatzea eragin du. Bestalde, hiru lokalitateetatik Pagogañan D. cneorum

estaldura altuena topatzearen arrazoia aziendaren presio gehiena gune horrek pairatu izana izan daiteke.

Laburbilduz, espezie honek lehiakidetzarako abantailak aurkezten ditu: suteen ondoren

erreakzionatzeko duten gaitasuna, abereen aurka dituen babes biokimikoak, ugal begetatiborako aukerak,

hotzarekiko erresistentzia, biziraupena, duen biozenosi barietateak biotopo anitzak edukitzea ahalbidetzen

dio. Abantaila hauetaz gain espezie honek lehiakidetzarako desabantailotsuak diren ezaugarriak ere

baditu: fruktifikazio akatsduna, arazoz beteriko barreiaketa, garatzen diren plantula-kopurua urria da,

baldintza edafiko zorrotzek ez dute espeziea faboratzen ez eta ingurune fitozenotiko zorrotzek ere (baso

eta landaredi itxiak).

64

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!