15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Herrian ezagutzen diren populazioak banaketaren mendebaldeko mugakoak dira. Gipuzkoan

Irunen eta Bizkaian Karrantzan aurkitu izan da (AIZPURU et al., 1997) baina azken lokalitateari dagokionez,

bilaketa berriak burutu ostean ez da berriro agertu. AHPNean aipatuta zeuden lokalitateez gain (AIZPURU

et al., 1997) beste hiru puntutan ere aurkitu denez, hasieran uste baino ugariagoa dela esan daiteke.

Antza denez, espezie honen habitata eranitza da, bai altitudeari eta bai substratu-mota eta hezetasunmailari

dagokienez: Europa erdiko mendietan 1500m-tik gora eta leku hezeetan ageri bada ere (AIZPURU

et al., 1996), AHPNean 500m-tik beherako altitudeetan topatu dira orban guztiak, Bidasoan eta Miarritze

inguruan ia itsas mailaraino jaitsiz. Litekeena da Euskal Herrian espezie honek duen egoera larria, bai

banaketa-muga izatearekin eta bai bere habitataren perturbazio-jarduerekin erlazionatuta egotea.

Ukaezina da espezie honen habitata ikertu beharra dagoela bere biziraupenaren inguruko erabakiak hartu

aurretik.

Datu-eza nabarmena bada ere, dirudienez XIX. mendearen amaieran Daphne cneorumen

populazioek zenbait hektareatako eremuak betetzen zituzten Pirinioen behealdean, baina gure lurraldean

populazioa oso zatikatua dago eta espeziearen sailak orbanetan banatzen dira. Aurkitutako Daphne

cneorum-en orbanak ziurrenik garai bateko orban handiago baten azken aztarnak dira. Beharbada

espezie hau murriztu eta populazioa zatitzea giza presioak eragin du. Hala ere, presio-faktore hauek

zehazteko orbanen dinamika aztertzea komeniko litzateke. Landare hau otadiekin erlazionatuta dago eta

azken 10-15 urteetan larreen hobekuntzarako erabilitako tratamenduek eragin bortitza izan dute

komunitate honetan. Jarduera hauen ondorio izan daiteke populazioaren egitura hau. Honez gain giza

presioak ere negatiboki eragin dezake sorta ugari errepideetatik gertu daudelako eta lore ikusgarriak

garatzen dituelako.

Gaur egun AHPNean espezie honek duen banaketa-eredua interpretatzea nahiko zaila suertatzen

da, izan ere urteetan zehar bizi deneko eskualde horretan burutu diren giza jardueren berri gutxi baitugu.

Gunekako banaketa azaltzen duelarik, esan daiteke oteak neurri handi batetan lehia gogorra egiten diola

landareari. Beste herrialde batzuetan, AYMONIN (1958)-en arabera, D. cneorum-ek espezie batzuekin soilik

du lehiakidetza. Lurrazpiko organuluari esker eta bere hazkuntza moduari esker gainalde eta aldameneko

taldeen eragina partzialki ekiditen du. Bere oinaldean Sphagnum-a agertzen da eta honek talde berrien

agerpena faboratzen du, Rhynchospora eta Droserarena esaterako. Momenturen batean hiru talde

gainjarrita ager daitezke, D. cneorum eta Ulexen larre-otadia, ihidia eta Sphagnuma. Baina Euskal

Herrian, gizakiak mendeetan zehar sute periodikoak egin dituen lekuetan, orain aipaturiko komunitateek

aldaketak jasan dituzte. D.cneorumek perturbazio mota hau jasan egin du baina espezie lignifikatu

gehienak desagertu egin dira. Honela, Asphodelus zelaien eraketa faboratu da (AYMONIN,1958). Guzti hau

kontutan hartuta, perturbazio-intentsitatea kontrolatu beharreko habitat-motetan bizi dela baiezta

dezakegu.

Egungo ekosistema hauen erabilera motak mantendu eta hobetu egin behar dira, asaldurak

ekidinez. Landare komunitateak edo hauek dauden lurzoruak kaltetu ditzaketen jarduera intentsiboak

ekidin behar dira: nekazaritza, herbiziden erabilera edo gehiegizko zapalketa esaterako. MULLER (2001)

ikerlariak dioenez, Daphne cneorum-Calluna habitataren kontserbazioak erabilera urria eskatzen du:

zuhaitz eta zuhaixka kolonizatzaileen mozketa, abelatzantza extentsiboa burutuz eta karea edo

nitrogenodun ongarrien gehigarririk gabe.

Ex situ kontserbazioari dagokiola, Frantzia ipar-ekialdeko lau Parke Naturaletan, kontserbaziorako,

espezie arraro eta mehatxatuen hazien bankua osotu dute, honek, espazio minimo batean dibertsitate

63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!