1. Sarrera: aurrekariak eta helburuak 5
1. SARRERA 1.1. Aurrekariak Egundaino, floraren inguruko hainbat ikerketa burutu dira Euskal Herrian (ASEGUINOLAZA et al., 1985, 1996; LOIDI & BASCONES, 1995). Ikerlan horiek ikuspuntu taxonomiko, korologiko, biogeografiko eta geobotanikoetan oinarritu dira batik bat, funtsezkoak direlarik gure ondare begetala ezagutzeko eta baliabide naturalen inbentariazio, erabilera zein kudeaketa-neurrien balorazioa eta planifikazioa burutzeko. Dena den, espezie arraroen, endemikoen edo arriskuan daudenen kasuan, aipaturiko dokumentazioa ez da nahikoa beronen kontserbazio-egoeraz informatzeko. Horretarako, lehenengo urratsa populazioen banaketa ezagutzea eta berauen mugak zehaztea da (MENGES, 1986) eta horren ondoren, populazio-dinamikan sakontzen duten ikerlanak ezinbestekoak izango dira (MENGES & GORDON, 1996). Gaur egun, fauna- eta flora-dibertsitatearen babesa gizartearen ardura handienetako bat da eta gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio natur ondareari. Garrantzia honen islada administrazio ezberdinek azken urteetan ezarritako legeak dira. Mundu mailan diharduen IUCN erakundetik hasi, Europako Elkartetik segi eta Elkarte Autonomoetaraino babes-maila administratibo ezberdinak ditugu (IUCN, 2001; DOCE, 1992). Eusko Legebiltzarrak bere aldetik, natura babestearren eman duen pausua 16/1994 Legearen ezarpena izan da (EHAA, 1994). Legearen atalburuetako bat arriskuan dauden espezieei dagokie eta honen arabera espezie, subespezie eta mehatxaturiko populazioak lau kategoriatan sailkatu dira: galtzeko arriskuan daudenen, kalteberen, bakanen eta interes berezikoen kategoriatan, guztira, Euskal Herriko flora baskularraren 130 taxoi eta 6 populazio sartu dira (EHAA, 1998). Lehenengo pausuak lege aldetik eman badira ere, kudeaketa-plan bat onartu baino lehen, taxoiaren egungo egoera ezagutzea ahalbidetzen duten parametroak neurtzea beharrezkoa da. Espeziearen banaketa-arearen ezagutza eta agertzen deneko eremuan betetzen duen azalera neurtzea aipaturiko parametroen barne sartzen dira, bai eta populazioen tamaina (ale-kopurua) ere. Horren ondorioz, duela urte gutxi hasi dira Iberiar penintsulako hainbat tokitan landare endemiko eta arriskuan daudenen demografia eta ugal biologiari buruzko ikerlan zehatzak (GARCÍA et al., 1993 eta 2002; HERRERA, 1987 eta 1989; ALBERT et al., 2001). Europear Batasunak ezarritako Habitat Arteztaraua, urrats garrantzitsua izan da mehatxatutako floraren babesa bideratzeko (DOMÍNGUEZ et al., 1996) eta jadanik, hainbat lekutan babes-programa eraginkorrak burutzen ari dira: Valentzian floraren babeserako mikroerreserben eraketa (LAGUNA, 1996), Aragoien desagertzeko arriskuan dauden espezie batzuen berreskuratze-planak (SAINZ et al., 1996; GARCÍA et al., 2002), etab. Horietaz gainera, "Atlas de Flora Amenazada y Protegida de España Peninsular, Baleares y Canarias" deritzon projektuari esker, Iberiar Penintsula mailan mehatxu-kategoria desberdineko landare-espezieen azterketa korologiko eta demografikoa ari da burutzen, premiazkoak direnak landare horien kontserbazio-egoeraren diagnosia eta kudeaketa egokia bideratzeko. Euskal Herrian, bestalde, mehatxatutako flora-katalogoen prestaketarekin (BON, 1997; EHAA, 1998; GUZMÁN et al., 1997; OLIVIER et al., 1995), hasierako urratsa besterik ez da eman. 6
- Page 1 and 2: Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipu
- Page 3 and 4: Asplenium septentrionale (26.or)
- Page 5: ESKERRONAK Gure eskerrik beroenak I
- Page 9 and 10: Bestalde, AHPNaren EKPEan zehazturi
- Page 11 and 12: 2. MATERIAL ETA METODOAK 2.1. Ikerk
- Page 13 and 14: ‣ Huperzia selago (L.) Bernh. ex
- Page 15 and 16: 1880). Nanofanerofitoa izanik, kame
- Page 17 and 18: • Mendi-laginketa: landa-miaketar
- Page 19 and 20: • Kokapenen mapa digitalak: 2001.
- Page 21 and 22: 3. Emaitzak eta eztabaida 20
- Page 23 and 24: 10. Irudia. AHPNeko flora mehatxatu
- Page 25 and 26: 11. Irudia: Petrocoptis pyrenaicak
- Page 27 and 28: Asplenium septentrionale (L.) Hoffm
- Page 29 and 30: Euskal Herri mailan: hainbat lekuta
- Page 31 and 32: 3.2. ITURBURU, ERREKASTO ETA ERREKA
- Page 33 and 34: Soldanella villosaren populazioak e
- Page 35 and 36: kaempferi, Picea abies, Pinus nigra
- Page 37 and 38: hemengoak, 7cm-ra ez dira iristen.
- Page 39 and 40: ARRISKU-FAKTOREAK Oso habitat zehat
- Page 41 and 42: 24. Irudia. Saxifraga clusiik AHPNa
- Page 43 and 44: Penintsula Iberiar-mailan: Penintsu
- Page 45 and 46: AHPNean ondoko emaitzak lortu ditug
- Page 47 and 48: desberdinak izatea. Gertaera honek
- Page 49 and 50: 7. Taula: Daphne cneorumen zentsuar
- Page 51 and 52: • Anplitude termiko maximoa (egun
- Page 53 and 54: 1,8 1,6 1,4 Txilarraren estaldura (
- Page 55 and 56: UGAL ARRAKASTA Zoriz aukeratutako D
- Page 57 and 58:
12. Taula: Hezeguneetako deskribape
- Page 59 and 60:
Esfagnadi hauen banaketa area gehie
- Page 61 and 62:
4. GAUR EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSI O
- Page 63 and 64:
kontrolatuan eta beti ere errekasto
- Page 65 and 66:
genetiko maximoa gordetzea baimentz
- Page 67 and 68:
5. Gomendio eta kudeaketarako irado
- Page 69 and 70:
tako baso-banda utzirik, itzalpeko
- Page 71 and 72:
• Pagogaña-eremuan: dagoen modua
- Page 73 and 74:
6. Bibliografia 72
- Page 75 and 76:
CATALÁN, P. & AIZPURU, I. 1985. Ap
- Page 77:
USHER, M. B. 2002. Introduction: Re