15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Mundu mailan: Europaren erdialde eta hegoaldean zehar banatzen da (SAULE, 1991). Orofito hegoeta

ertaeuropearra dela esan daiteke, honekin, izaera mediterraneodun mendiak albo batera uzten

dituelarik. Espeziea, mendikate handien iparrean estazio baxuetan aurkitzen da (Alpe, Pirineo,

Carpatos) (AYMONIN, 1958).

Europa mailan: Europa erdialdean, Espainia ipar-mendebalderaino zabaltzen da, Italia erdialdean,

Bulgaria eta Ukrania erdialdean (TUTIN et al., 1968), nahiz eta herrialde bakoitzean bere egoera

ezberdina izan (Polonian esaterako, espezie mehatxatua da).

Penintsula Iberiar mailan: Pirineo, Euskal eta Kantauriar mendien ekialdean, baita Sorian ere,

mendebaldean (VILLAR et al., 1997). Landare orofito honek banaketa barreiatua azaltzen du

Penintsula Iberiarraren iparraldera iritsiz, bereziki Pirinioetara.

Euskal Herri mailan: Gipuzkoan, Irunen; Bizkaian, Karrantzan eta Nafarroan leku gehiagotan aurkitu

da, Leitzaranen esaterako (AIZPURU et al., 1997).

Euskal Autonomi Erkidegoan: EAEko eki- eta mendebalde muturretako lokalitate gutxi batzuetara

mugatuta dago, 50-650 metro bitartean. Eskoriatzan zita zaharrak daude baina azken urteetan ezin

izan dira baieztatu (AIZPURU et al., 1996). Gipuzkoan, Irunen eta Bizkaian, Karrantzan aurkitu izan da

(AIZPURU et al., 1997) baina azken lokalitateari dagokionez bilaketa berriak burutu ostean ez da

berriro aurkitu.

Aiako Harria Parke Naturalean:

Banaketa eta zentsua: Daphne cneorum-en sortak Irungo larreetan aurkitu dira, guztira 891.

Tamaina eta banaketa desberdinekoak izanik, gehiengoa bi gune nagusietan biltzen da: Pagogañako

soroan (totalarekiko %49,9) eta Erlaitzen (%32,9). Gainerakoak Gorosterdiko bidegurutzean eta

Deskansan daude. Gune bakoitzaren kokapena eta okupatzen duten azalera 26. Irudian adierazi dira.

Daphne cneorum bibliografiaren arabera Erlaitz eta Pagogañan agertzen da, baina mendiko lanari

esker, mulu iraunkorra Gorosterdiko bidegurutzea, Erlaitz, Pagogañako soroa eta Deskansa artean aurkitu

da (7. Taula). Gorosterdiko bidegurutzeko sailak, Irun-Oiartzun errepidetik hurbil daude eta jende eta

azienda ugari ibiltzen da bertan. Pagogainako soroko puntua azienda ibiltzen den larrean kokatua dago.

Hirugarren eremua aldiz bai gizakiaren bai aziendaren eraginetik ere urrun geratzen da. Erlaitzen dauden

sailak itxitu baten barruan badaude ere, azienda eta giza presentzia nabaria da. Daphne cneorum ageri

den bosgarren puntua errepidetik hurbil egoteaz gain, elektrizitate-harien azpian kokatzen da.

Daphne cneorum landarearen sailak Irungo larreetan aurkitu ziren, guztira 891, orbanetan

banatzen direlarik. Tamaina eta banaketa desberdineko orbanak izanik, gehiengoa bi gune nagusietan

biltzen da (8. Taula): Pagogañako soroan (totalarekiko %49,9) eta Erlaitzen (%32,9). Landare hau, larre

azidofiloetan aurkitu zen orientazioa guztietan eta otadiekin erlazionatua. Arrisku-faktoreei dagokienez, bi

ekintza nagusik kaltetzen dute espezie hau: larreen hobekuntzarako tratamendu bortitzek eta loratze

garaian jendeak adaxkak kentzeak (loreen giza predazioa).

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!