15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

(Martuzenegi errekakoa, AIZPURU et al., 1997) Txurrumurru errekan eta Putrerrekan ere aurkitu da eta

beraz espero baino zertxobait ugariagoa da. Bi errekasto hauek Nafarroan ageri direnekin batera

populazio bat osatzen dute (AIZPURU et al., 1997).

Berriskuspen bibliografikoaren ondorioz, emaitza hauek lortu dira:

Mundu-mailan: Europa hego-mendebaldeko orofitoa da, nagusiki maila subalpetar eta alpetarrean

agertzen da (AIZPURU et al., 1997; VILLAR et al., 1997).

Europa-mailan: Frantziako Cevennes mendikatetik Penintsula Iberikoko mendietaraino. Endemismo

latepiriniarra da (SAULE, 1991; AIZPURU et al., 1997; VILLAR et al., 1997).

Penintsula Iberiar-mailan: Pirineo eta Euskal Herriaren ekialdeko muturrean agertzen da

(CASTROVIEJO et al., 1997).

Euskal Herri mailan: lurralde honen ekialdeko muturrean agertzen da (AIZPURU et al., 1999).

Euskal Autonomi Erkidegoan: Aiako Harria-Bortziri mendi silizeoan altitude baxuetan bizi da, orohar

400-700m tarte altitudinalean. Gipuzkoan, Oiartzungo Bianditz mendian eta Berastegin, Leitzaranen

aurkitzen da (AIZPURU et al., 1997).

Aiako Harria Parke Naturalean:

Banaketa: Saxifraga clusii, bibliografian erreka bakarrean dagoela agertzen bada ere, ikerketa

honetan hiru erreketan topatu da (24. Irudia): Txurrumurruerrekan (Aiako Harrian, 30TWN9793 eta

30TWN9893 koadrikuletan), Martuzenegierrekan (Bianditzen, 30TWN9789) eta Putrerrekan

(30TWN9792). Hiru erreka hauetan espezie honek duen agerpena erreka eta bere ertzetara mugatzen da.

Erreka hauen substratua azidoa da, mendebaldera eta iparraldera orientatuta daude eta landareak 270

eta 750m artean aurkitu ziren.

Zentsua: hiru lokalitateetan betetzen duen eremua oso ezberdina da (24. Irudia):

Txurrumurruerrekan azalera handiagoa betetzen du (2553,5 m 2 ) Martuzenegierrekan baino (1530 m 2 ) eta

txikiena Putrerrekan (630 m 2 ). Hiru populazioek tamaina-klaseen egitura desberdina dute:

Txurrumuerrekan 2685 (ale-kopuru totalarekiko %59,9) erroseta handi eta 1797 (%40,1) ertain zenbatu

ziren; Martuzenegierrekan 1903 (%33,8) handi, 2272 (%40,4) ertain eta 1452 (%25,8) txiki; eta azkenik

Putrerrekan, 801 (%38,5) handi, 721 (%34,6) ertain eta 559 (%26,9) txiki.

MEHATXU-MAILA ETA KONTSERBAZIO-EGOERA ESKALA GEOGRAFIKO DESBERDINETAN

Mundu eta Europa-mailan: endemismo latepiriniarra izanik, arraro gisa kontsidera daiteke.

Penintsula Iberiar-mailan: zaurgarri gisa kontsideratuta dago.

Euskal Herri mailan: “bakan” edo “arraro” kategorian barneratuta dago EAEko flora mehatxatuaren

katalogoan (EHAA, 1998) eta “bere habitataren aldarazpenekiko sentikor” gisa Nafarroako flora

mehatxatuaren katalogoan (BON, 1997).

Euskal Autonomi Erkidegoan: “bakan” edo “arraro” kategorian barneratua dago (EHAA, 1998).

Aiako Harria Parke Naturalean: bere arrarotasunagatik interes bereziko espezie gisa sailkatuta

dago (ASEGINOLAZA, 2000).

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!