Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...
Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...
Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
ARRISKU-FAKTOREAK

Oso habitat zehatzeko landarea da eta beraz, errekastoak jasan dezakeen eraldaketa txikiena ere

nahikoa da kalteak sortzeko. Eraldaketa hauek batez ere basoaren ustiaketaren ondorioz irits daitezke.

23. Irudian ikus daitekeenez, eta lehen aipatu denez, Soldanella villosaren kokapenen %42,8a eta

azaleraren %48,8a koniferoen birlandaketetan daude (Larix kaempferi, Picea abies, Pinus nigra eta P.

radiata espezieez osoturikoak), horietatik %30,6a eta %15,4a Pinus radiataren pinadi helduei

dagozkielarik hurrenez hurren. Horrela, zuhaitz-kultiboak errekastoraino iristen direnean edo egiten diren

pistek errekak zeharkatzen dituztenean, bertako populazioak kalte ditzakete. Horrez gain, landare honen

habitatarekin erlazionaturiko perturbazio naturalak ere badaude: mendietako errekastoetan bizi direnetan,

euri-jasen ondorioz, urak landare-sorten zatiak eramaten ditu eta goi-mendietako errekastoetakoek,

izozteak jasaten dituzte.

23. Irudia. Soldanella villosa (borobil urdinak) eta Hymenophyllum tunbrigense (borobil berdeak) espezieen kokapenak

koniferoen birladaketetan oinarrituriko landaredi-mapan.

Saxifraga clusii Gouan

KOROLOGIA: BANAKETA GEOGRAFIKOA, ZENTSUA ETA OKUPAZIOA-AZALERA

Saxifraga clusii ere Pirineoetako endemikoa da eta Frantziako Cévennes mendikatetik Euskal

Herrira hedatzen da (SAULE, 1991). Euskal Herrian Oiartzungo eta Berastegiko populazioak dira

espeziearen mendebaldeko muga (AIZPURU et al., 1997). AHPNean ezagutzen zen lokalitateaz gain

38