Aztertu diren 31 sortetatik 15, inguru argitan topatu dira, proportzioan ugariena den kategoria da (17. Irudia). Landareez inguratutako habitatetan (7 kasu) eta inolako landaredirik gabekoetan (8 kasu) ere aurkitu dira (biak antzeko proportzioan, 17. Irudia). Inguru argiak behar ditu bizitzeko eta baso itxietako erreketan ez da topatu. 18 16 14 12 10 8 6 4 2 0 0 1 2 HEZETASUNA 0 1 2 18. Irudia: Hezetasuna aztertzeko erabili diren kategorien maiztasunak (ezkerreko grafikoan) eta kategorien proportzioak eskuinekoan (0: ur ertzean; 1: ura gainetik edo azpitik; 2: errekastoaren ubidean bertan). Soldanella villosa-k hezetasun handia behar du eta bere sortak gehienetan erreka bazterrean edo ura gainetik edo azpitik duten tokietan daude (18. Irudia). Bi kategoria hauek antzeko maitasuna dute: aztertutako 31 sortetatik 16, erreka bazterrean bizi dira eta 13, ura gainetik edo azpitik dutela. Errekan bertan ere ikusi dira baina proportzioan, sorta gutxi dira. Oso habitat zehatzetako landarea da hau ere, eta beraz, errekastoak jasan dezakeen eraldaketa txikiena ere nahikoa da kalteak sortzeko. Eraldaketa hauek, batez ere, basoaren ustiaketaren ondorioz irits daitezke. Horrela, zuhaitz-kultiboak errekastoraino iristen direnean edo egiten diren pistek errekak zeharkatzen dituztenean, bertako populazioak kalte ditzakete. Horrez gain, landare honen habitatarekin erlazionaturiko perturbazioak ere badaude: mendietako errekastoetan bizi direnetan, euri-jasen ondorioz, urak landare-sorten zatiak eramaten ditu eta goi mendietako errekastoetakoek, izozteak jasaten dituzte neguan. Predatzaileak ere aurkitu dira: abereek, tximeleta gautarren larbek eta Arion generoko bareek jaten dituzte. ALEEN TAMAINA ETA UGAL ARRAKASTA MIKROHABITAT DESBERDINETAN Aldagai demografikoak aztertzeko, hostoaren diametroa eta luzera erkatu dira 3 adin-klaseetan eta hiru populazioetan. Horretarako erabilitako datuak loraketa-garaikoak dira, maiatza eta ekainean jasotakoak hain zuzen ere. Baztelaerrekako eta Donfeliziturriko hiru adin-klaseetako hostoen diametroak antzekoak dira (19. Irudia). Bianditzeko populaziokoak, berriz, beste bietakoak baino txikiagoak dira baina test estatistikoek (ANOVA) adierazten dutenez, diferentzia ez da adierazgarria (a.g.= 4, F= 2,31 eta p= 0,058). Hostoen luzerari dagokionez, Baztelaerrekako helduak dira luzeenak (14cm, ikus 20. Irudia). Donfeliziturriko helduak Baztelaerrekakoak baino txikiagoak dira baina begetatiboek antzeko luzera daukate eta plantulak luzeagoak dira. Landare txikienak (bai helduak, bai begetatiboak eta baita plantulak ere) Bianditzeko populaziokoak dira. Beste bi populazioetako helduen luzera 12-14cm artekoa da eta 35
hemengoak, 7cm-ra ez dira iristen. Begetatiboei dagokienez, beste bi erreketakoek 12 cm inguruko luzera dute eta Bianditzekoek, 7cm inguru. Plantuletan diferentzia handiagoa da: Donfeliziturrikoak 9cm ingurukoak dira, Baztelaerrekakoak 7cm-koak eta Bianditzekoak, 5cm-koak. ANOVA-ren emaitzek adierazten dutenez, hiru populazioetako landareen luzera diferentzia, oso adierazgarria da (a.g.=4, F=13,31 eta p
- Page 1 and 2: Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipu
- Page 3 and 4: Asplenium septentrionale (26.or)
- Page 5 and 6: ESKERRONAK Gure eskerrik beroenak I
- Page 7 and 8: 1. SARRERA 1.1. Aurrekariak Egundai
- Page 9 and 10: Bestalde, AHPNaren EKPEan zehazturi
- Page 11 and 12: 2. MATERIAL ETA METODOAK 2.1. Ikerk
- Page 13 and 14: ‣ Huperzia selago (L.) Bernh. ex
- Page 15 and 16: 1880). Nanofanerofitoa izanik, kame
- Page 17 and 18: • Mendi-laginketa: landa-miaketar
- Page 19 and 20: • Kokapenen mapa digitalak: 2001.
- Page 21 and 22: 3. Emaitzak eta eztabaida 20
- Page 23 and 24: 10. Irudia. AHPNeko flora mehatxatu
- Page 25 and 26: 11. Irudia: Petrocoptis pyrenaicak
- Page 27 and 28: Asplenium septentrionale (L.) Hoffm
- Page 29 and 30: Euskal Herri mailan: hainbat lekuta
- Page 31 and 32: 3.2. ITURBURU, ERREKASTO ETA ERREKA
- Page 33 and 34: Soldanella villosaren populazioak e
- Page 35: kaempferi, Picea abies, Pinus nigra
- Page 39 and 40: ARRISKU-FAKTOREAK Oso habitat zehat
- Page 41 and 42: 24. Irudia. Saxifraga clusiik AHPNa
- Page 43 and 44: Penintsula Iberiar-mailan: Penintsu
- Page 45 and 46: AHPNean ondoko emaitzak lortu ditug
- Page 47 and 48: desberdinak izatea. Gertaera honek
- Page 49 and 50: 7. Taula: Daphne cneorumen zentsuar
- Page 51 and 52: • Anplitude termiko maximoa (egun
- Page 53 and 54: 1,8 1,6 1,4 Txilarraren estaldura (
- Page 55 and 56: UGAL ARRAKASTA Zoriz aukeratutako D
- Page 57 and 58: 12. Taula: Hezeguneetako deskribape
- Page 59 and 60: Esfagnadi hauen banaketa area gehie
- Page 61 and 62: 4. GAUR EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSI O
- Page 63 and 64: kontrolatuan eta beti ere errekasto
- Page 65 and 66: genetiko maximoa gordetzea baimentz
- Page 67 and 68: 5. Gomendio eta kudeaketarako irado
- Page 69 and 70: tako baso-banda utzirik, itzalpeko
- Page 71 and 72: • Pagogaña-eremuan: dagoen modua
- Page 73 and 74: 6. Bibliografia 72
- Page 75 and 76: CATALÁN, P. & AIZPURU, I. 1985. Ap
- Page 77: USHER, M. B. 2002. Introduction: Re