15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Aztertu diren 31 sortetatik 15, inguru argitan topatu dira, proportzioan ugariena den kategoria da

(17. Irudia). Landareez inguratutako habitatetan (7 kasu) eta inolako landaredirik gabekoetan (8 kasu) ere

aurkitu dira (biak antzeko proportzioan, 17. Irudia). Inguru argiak behar ditu bizitzeko eta baso itxietako

erreketan ez da topatu.

18

16

14

12

10

8

6

4

2

0

0 1 2

HEZETASUNA

0

1

2

18. Irudia: Hezetasuna aztertzeko erabili diren kategorien maiztasunak (ezkerreko grafikoan) eta kategorien proportzioak

eskuinekoan (0: ur ertzean; 1: ura gainetik edo azpitik; 2: errekastoaren ubidean bertan).

Soldanella villosa-k hezetasun handia behar du eta bere sortak gehienetan erreka bazterrean edo

ura gainetik edo azpitik duten tokietan daude (18. Irudia). Bi kategoria hauek antzeko maitasuna dute:

aztertutako 31 sortetatik 16, erreka bazterrean bizi dira eta 13, ura gainetik edo azpitik dutela. Errekan

bertan ere ikusi dira baina proportzioan, sorta gutxi dira.

Oso habitat zehatzetako landarea da hau ere, eta beraz, errekastoak jasan dezakeen eraldaketa

txikiena ere nahikoa da kalteak sortzeko. Eraldaketa hauek, batez ere, basoaren ustiaketaren ondorioz

irits daitezke. Horrela, zuhaitz-kultiboak errekastoraino iristen direnean edo egiten diren pistek errekak

zeharkatzen dituztenean, bertako populazioak kalte ditzakete. Horrez gain, landare honen habitatarekin

erlazionaturiko perturbazioak ere badaude: mendietako errekastoetan bizi direnetan, euri-jasen ondorioz,

urak landare-sorten zatiak eramaten ditu eta goi mendietako errekastoetakoek, izozteak jasaten dituzte

neguan.

Predatzaileak ere aurkitu dira: abereek, tximeleta gautarren larbek eta Arion generoko bareek jaten

dituzte.

ALEEN TAMAINA ETA UGAL ARRAKASTA MIKROHABITAT DESBERDINETAN

Aldagai demografikoak aztertzeko, hostoaren diametroa eta luzera erkatu dira 3 adin-klaseetan eta

hiru populazioetan. Horretarako erabilitako datuak loraketa-garaikoak dira, maiatza eta ekainean

jasotakoak hain zuzen ere.

Baztelaerrekako eta Donfeliziturriko hiru adin-klaseetako hostoen diametroak antzekoak dira (19.

Irudia). Bianditzeko populaziokoak, berriz, beste bietakoak baino txikiagoak dira baina test estatistikoek

(ANOVA) adierazten dutenez, diferentzia ez da adierazgarria (a.g.= 4, F= 2,31 eta p= 0,058).

Hostoen luzerari dagokionez, Baztelaerrekako helduak dira luzeenak (14cm, ikus 20. Irudia).

Donfeliziturriko helduak Baztelaerrekakoak baino txikiagoak dira baina begetatiboek antzeko luzera

daukate eta plantulak luzeagoak dira. Landare txikienak (bai helduak, bai begetatiboak eta baita plantulak

ere) Bianditzeko populaziokoak dira. Beste bi populazioetako helduen luzera 12-14cm artekoa da eta

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!