15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zentsua: Petrocoptis pyrenaica espeziearen Aiako Harriko populazioa sorta askok osatzen dute, 23

gunetan banatuta (11. Irudia). Guztira 18.393 ale loredun kontatu ziren eta orohar banaketa-eredu jarraia

azaldu zuten sortek. Landare honen sorta-tamaina oso aldakorra zela behatu zen (113,4±138,7 ale

ugalkor). Sorta hauek multzokako banaketa ageri dute, berorien tamaina oso aldakorra izanik (3. Taula):

multzo handienak Txurrumurru tontorraren bi aldeetara, Erroilbide tontorraren hegalean zehar eta

Hirumugarrieta-Muganix tontorren artean aurkitzen diren bitartean, txikienak azken horien harkaitzetan

beherago topatu dira. Multzo txikien banaketa ez denez homogeneoa eremu hori gune desberdinetan

banatzea erabaki zen zentsua burutzeko, horiek 11. Irudian adierazi direlarik. Granitozko harkaitzetan bizi

da estraplomoen zirrikituak kolonizatuz; 500-800m bitartean aurkitu da eta orientazio guztietan. Egungo

baldintzak mantenduz gero, ez da arrisku-faktore aipagarririk aurrikusi.

Petrocoptis pyrenaica-ren kasuan, aztertutako eremuan espezie honen ale ugari badago ere,

Nafarroan ugariagoa da (AIZPURU et al., 1997) eta Pirinioetan espezie arrunta da bai Huescan eta bai

Frantziako eremu atlantiarrean ere (VILLAR et al., 1997). Datu konparagarrien ezean, ezer gutxi esan

daiteke populazioen tamaina aldakorraz, baina itxuraz espeziearen eredu normalari doitzen zaiola aipa

daiteke.

MEHATXU-MAILA ETA KONTSERBAZIO-EGOERA ESKALA GEOGRAFIKO DESBERDINETAN

Mundu eta Europa-mailan: ahalegindu arren ez dugu informaziorik topatu eta hortaz, ziurrenik

ebaluatzeke egongo da.

Penintsula Iberiar-mailan: Mendebaldeko Pirinioetako endemikoa izanik, “arraro” gisa har daiteke.

Euskal Herri mailan: “bakan” edo “arraro” gisa sailkatu da (BON, 1997; EHAA, 1998).

Euskal Autonomi Erkidegoan: : “bakan” edo “arraro” kategorian barneratua dago (EHAA, 1998).

Aiako Harria Parke Naturalean: bere arrarotasunagatik interes bereziko espezie gisa sailkatua

dago (ASEGINOLAZA, 2000).

EKOLOGIA: HABITAT KARAKTERIZAZIOA

Landare kasmofitoa izanik, orokorrean kareharri zein silizezko harkaitz-arraildura, errepisa eta

estraplomoetan topatu da. Pareta bertikal itzaltsuak kolonizatzen ditu eta (200)800-2200 m bitarteko

altitudean agertzen da (SAULE,1991; AIZPURU et al., 1999). Hazien barreiaketarako, eskapo loredunak

harkaitz-arrailduretarantz zuzentzen dituzte eta hezetasunarekin autoereinketa burutzen dute (VILLAR et

al., 1997).

AHPN-ean Aiako Harriko pareta gehienetan ikusi da baina harkaitza jadanik lurrean dagoenean eta

laua denean desagertu egiten da: paretetako zirrikituak kolonizatzen ditu. Altuera garaietan aurkitu da

500m-tik 800m-raino eta edozein orientazioetan: mendiaren Oiartzungo eta Irungo aldea bakarrik miatu

bada ere, Nafarroako aldean ere ikusi da.

ARRISKU-FAKTOREAK

Aiako Harriko populazioa sorta askok osatzen dute, espeziea agertzen deneko lekuak ez daude

oso eskura (askotan iristezinak baitira) eta ez dute aurkezten bere biziraupena arriskuan jarriko duten

erabilerarik. Honen arabera beraz, gaurko baldintzak mantenduz gero arrisku-maila ez dirudi altua denik

(AIZPURU et al., 1997).

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!