15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3.1. HARKAITZ SILIZEOAK

Euskal Autonomi Erkidegoan lehenagotik harkaitz silizeoetako landare hauei buruz zegoen

informazioa ez zen oso aberatsa: Asplenium septentrionaleren kasuan Bizkaian 3 zita zeuden eta

Gipuzkoan bakarra, Aiako Harrian hain zuzen ere, eta beraz, oso arrarotzat kontsideratzen da; Huperzia

selagoren kasuan, Bizkaian 4 zita ezagutzen ziren eta Gipuzkoan beste 4, hauetako bat Aiako Harrian,

beraz arraroa kontsideratzen da. Azkenik, Petrocoptis pyrenaica landarea dugu, Gipuzkoan soilik

ezagutzen da 2 zitarekin eta horregatik oso landare arrarotzat hartzen da (ASEGINOLAZA et al., 1985).

Petrocoptis pyrenaica subsp. pyrenaica (J.Bergeret) A.Braun ex Walpers

KOROLOGIA: BANAKETA GEOGRAFIKOA, ZENTSUA ETA OKUPAZIOA-AZALERA

Petrocoptis pyrenaica, Pirinio atlantiar frantzesetako eta mendebaldeko Pirinioetako endemikoa da

(CASTROVIEJO et al., 1990; SAULE, 1991). Aragoien Huescan ere agertzen da eta Euskal Herrian

Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban (VILLAR et al., 1997). Gipuzkoako populazioak Aiako Harrian daude eta

Nafarroako eta Lapurdiko populazioekin jarraiera bat osatzen dute Aiako Harria-Bortziri mendigunean.

Landare honek pareta bertikal edota estraplomatuak kolonizatzen ditu eta sarriago ageri da paraera

horizontala duten harkaitzetan baino. Horregatik bere banaketa ez da homogeneoa Aiako Harria guztian,

hau da, habitat eskuragarritasunak baldintzatu du espezie honen banaketa. P. pyrenaica-ren kasuan ez

dugu bizi deneko eremuaren azalerarik neurtu, alde batetik mendiak berak ezartzen dituen

zailtasunengatik eta bestetik ezinezkoa litzatekeelako datu erreal bat lortzea.

Hauxe da banaketaren berrikuspen bibliografikotik ateratako emaitza eskala geografiko

desberdinetan adierazita:

Mundu eta Europa-mailan: Pirineo atlantiar frantzesetako eta mendebaldeko Pirineoetako endemikoa

da (CASTROVIEJO et al.,1990; SAULE, 1991; VILLAR et al., 1997).

Penintsula Iberiar-mailan: Huesca, Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabara mugatzen da (CASTROVIEJO et

al.,1990; VILLAR et al., 1997).

Euskal Herri mailan: Mendi septentrionalen ekialdeko muturrean aurkitzen da espeziea. Nafarroan,

San Donatok landarearen mendebaldeko banaketa-muga osatzen du. Gipuzkoako populazioak Aiako

Harrian daude eta Lapurdikoekin jarraiera bat osatzen dute Aiako Harria-Bortziri mendigunean

(VILLAR et al., 1997; AIZPURU et al., 1999).

Euskal Autonomi Erkidegoan: Aiako Harrian 700 m-tan eta Aralarren, Irumugarrieta-Aldaonen 1360

m-tan aurkitu da (ASEGINOLAZA et al., 1985).

Aiako Harria Parke Naturalean:

Petrocoptis pyrenaica espezieak gaur egun betetzen duen eremua, bibliografian topatutakoa baino

eremu zabalagoa da. Datu bibliografikoetan (ASEGINOLAZA et al., 1985) koadrikula bakarra aipatzen da

(30TWN9893) eta mendiko miaketaren ostean beste lautan agertu da: 30TWN9895, 30TWN9995,

30TWN9892 eta 30TWN9992 (ARBELAITZ et al., 2002).

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!