15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.3.2. Okupazio-azalera eta zentsua

Miaketa-laginketan zehar topaturiko populazio bakoitzaren okupazio-azalera eta ale ugalkorren

(hots, infloreszentzia garatzen dutenen) kopurua estimatu ziren, ahal izan zen neurrian espezie

bakoitzaren loratze maximoaren garaian zenbatuz. Jakina da ale ugalkorrak soilik zenbatzeak populaziotamainaren

azpiestima dakarrela, baina begetatiboki ugaltzen diren landare-espezieetan bideragarria den

kontaketa-sistema bakarra da. Bestetik, indibiduoaren definizioak genotipo bereko aleak inplikatzen

dituenez eta mendian begi bistaz bereiztezinak direnez, azterturiko espezie bakoitzerako "indibiduotzat"

hartu den unitate diskretu eta bereizgarria desberdina izan da. Kasuz kasu, horrela burutu zen zentsua:

(a) P. pyrenaica-ren kasuan loraketa garaian egin zen, horretarako 8x40ko prismatikoak eta Kowa

x60 teleskopioa erabiliz. Espezie honetan banakoak bereiztea oso zaila denez, sortaka egin zen

kontaketa. Sorta, espezie honen kasuan, elkarren ondoan garaturiko erroseta-multzoa da, hots begibistaz

bereiz daitekeen unitate funtzionala, eta ziurrenik banako berari dagokiona. Bi sorten arteko distantzia

minimotzat 10 cm hartu da oztopo fisikorik (esate baterako, harkaitz irtengune edo zirrikitu arteko haitzlaja)

egon ezean.

(b) Asplenium septentrionale espeziearen kasuan esporofito-multzoen kontaketa zuzena burutu da,

hots, fronde-multzoa "ale" gisa kontatu da. Aleak bata bestearengandik bereizteko, aleen arteko distantzia

minimoa 10 cm kontsideratu dugu.

(c) Huperzia selago espeziearen kasuan esporofitoa kontatu da, gehienetan dikotomikoki

adarkatzen den zurtoin-multzo batez osoturik dagoena, hots, zurtoin edo adar-multzoa "ale" gisa kontatu

da. Aurreko espeziearen kasuan bezalaxe, aleen arteko distantzia minimoa 10 cm kontsideratu dugu.

2.3.3. Habitat karakterizazioa

Populazio edo gune bakoitzaren habitata zehazki karakterizatu da ondoko ezaugarrietan oinarrituz:

altitudea, malda, orientazioa, substratu geologikoa, lurzoru-mota, landaredi-mota, ingurunearen dinamika

edota perturbazio-mota, eta landare laguntzaileak. Zenbait datu mendian bertan jaso dira, beste batzuk

aldiz mapa tematiko digitaletatik lortu dira; Arcview 3.1 aplikazio informatikoa erabiliz, populazioen

kokapen-mapa digitala eraiki da eta mapa tematiko digital desberdinekin gurutzatuz (geologikoa,

lurzoruena, landarediarena, etab.) habitataren inguruko informazio zehatza lortu dugu.

2.3.4. Arrisku-faktoreen identifikazioa

Populazio bakoitzaren kasuan, gaur egun dauden nahiz potentzialki gerta daitezkeen arriskufaktore

garrantzitsuenak identifikatu dira horretarako bereziki diseinatu diren fitxak erabiliz.

2.4. Iturburu, errekasto eta ibaiak

2.4.1. Banaketa eta kartografia

• Berrikuspen bibliografikoa: Datu bibliografikoak berrikusi eta hainbat herbario kontsultatu ondoren

(ASEGINOLAZA et al., 1985; AIZPURU & CATALÁN, 1987; AIZPURU et al., 1997; LOIDI et al., 1997;

VILLAR et al., 1997) lau espezieen banaketaren berrikuspen eta miaketa batera egitea erabaki

zen.

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!