15.11.2014 Views

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

Aiako Harria Parke Naturaleko (Gipuzkoa) interes bereziko landare ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

‣ Huperzia selago (L.) Bernh. ex Schrank & C.F.P. Mart. subsp. selago (Lycopodiaceae): kamefitoa

izanik, garai desfaboragarrietan kimu edo ernamuinak lurzoru eta 40-50 cm bitarteko tartean

mantentzen ditu (VILLAR et al., 1997). Landarearen tamaina minimoa eta maximoa 5 eta 25 cm dira

hurrenez hurren. Sustrai dikotomikoak ditu oinaldean, zurtoina laburra, gorakorra eta erregularki

luzera berdineko adarretan dikotomikoki banatzen da (4. Irudia). Adarrak lantza-formakoak dira, 8x2

mm-takoak (tamaina hau aldakorra da, landarea bizi deneko lekuaren babes-mailaren araberakoa)

eta ertz leuneko hosto (mikrofilo) ugariz horniturikoak. Hostoen kolorea berde ilun edo hori-berdea

izan ohi da. Esporangioak, giltzurrun-itxurakoak,

esporofiloen galtzarbean kokatzen dira ia beti,

pedunkulatuak, horiak, 1-2 mm-ko zabaleradunak

eta apikalki dehiszenteak. Esporulazioa uztaila

bukaeratik iraila hasierararte izaten da, klimaren

arabera aldakorra izanik (PAGE, 1982; CASTROVIEJO

et al., 1986; FERRARINI et al., 1986; SALVO TIERRA,

1990).

4. Irudia: Huperzia selagoren esporofito-sorta.

ITURBURU, ERREKASTO ETA ERREKAK

Ondoko 4 espezieen azterketa korologiko eta ekologikoa burutu da:

‣ Saxifraga clusii Gouan (Saxifragaceae) landare iraunkorra da eta erroseta bat edo batzuk gara

ditzake. Horretaz gainera, hauek dira ezaugarri bereizgarrienak:

40cm arterako eskapo loredun zuzenak eta normalean bakarra

garatzen du; hostoak oinaldekoak dituzte eta infloreszentzia zimaerako

panikulan garatzen du (5. Irudia). Loraketa-garaia ekaina eta

uztaila bitartean du (CASTROVIEJO et al., 1990; SAULE, 1991; AIZPURU

et al., 1999). Substratu granitikodun errekasto edo inguruak

kolonizatzen ditu eta altitude garaietan agertzen da (AIZPURU et al.,

1997; BIURRUN, 1999).

5. Irudia: Saxifraga clusiiren

ale heldu ugalkorra.

‣ Soldanella villosa Darracq ex Labarrère (Primulaceae) landare iraunkorra eta errizomak garatzen

dituena da. 5-15cm-ko peziolodun hostoa eta 1 mm arteko ile guruintsuak ditu; hosto-ijelkia

reniformea, oinaldean eskotadura batekin (hosto helduetan arruntagoa); 10-30 cm-ko eskapo

loreduna eta infloreszentzia unbelan garatzen du (6. Irudia). Apirila eta maiatza bitartean loratzen da

(AIZPURU et al., 1999; CASTROVIEJO et al., 1990;

PAWLOWSKA, 1966; SAULE, 1991). Substratu

silizeo gainean agertzen da inguru itzaltsu eta

hezetasun handikoetan, erreka bazterrean eta

esfagnadietan esaterako (AIZPURU et al., 1997).

6. Irudia: Soldanella villosaren ale heldu ugalkorra.

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!