457. zkia - Ttipi-Ttapa

457. zkia - Ttipi-Ttapa 457. zkia - Ttipi-Ttapa

11.11.2014 Views

14 ttipi-ttapa • herriz herri BORTZIRIAK Bortzirietan euskara indartzeko jardunaldiak datozen asteetan Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ekimena da, azaroaren 6tik 17ra bitarte ttipi-ttapa Euskara: atzo, gaur eta bihar izenburupean lau hitzaldi eta gogoeta saio bat antolatu ditu Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Hilaren 6an emanen zaio hasiera ekimenari. Lionel Joly Soziolinguistika Kluster-eko kideak Euskararen bilakaera Bortzirietan hitzaldia emanen du. Bortzirietan euskararen inguruko datuak aztertu ditu eta horien inguruko irakurketa eginen du. Berako Kultur Etxean izanen da, 19:30ean. Mario Zapatak hartuko dio txanda, euskararen normalizazioa eta kultura aniztasunari buruz solastuz. Hitzaldia hilaren 8an izanen da, 19:30ean, hau ere Berako. Helburua kultura aniztasunaren inguruko hausnarketa egin eta euskaltzaleen inplikazioa lortzea izanen da. LAGUNTZAK ETA SUBENTZIOAK Aurtengoa iazko jardunaldien segida izanen da. Euskara berreskuratzeko langintza: hitza eta ekintza. Horixe izanen da Dabid Anautek eskainiko duen hitzaldia, euskara berreskuratzeko egin beharrekoari bideratua. Hilaren 13an izanen da Lesakako Udalak Antoiu karrikan duen aretoan, 19:30ean. Laugarren eta azken hitzaldia Juan Carlos ARGAZKIA: J. IRIGOIEN Etxegoienek eskainiko du, gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza izenburupean. Euskarak historian izan duen bilakaerari buruz arituko da, eta hau ere Antoiu karrikan izanen da, azaroaren 15ean, 19:30ean. Hitzaldiak interesa duen edozeinentzat irekiak dira. Halere, mankomunitateak dei berezia egin die euskara batzordeetan edo era batera edo bertzera, euskalgintzan ari diren eragile eta euskaltzaileei. Azken gogoeta saioa Etxalarko Kultur Etxean eginen da hilaren 17an. Gai nagusia Bortzirietako euskalgintza indartzeko bideak eztabaidatzea izanen da. Laguntza eta subentzioei buruzko informazioa astero eguneratua www.ttipi.net eta Ttipi-Ttapa telebistan ere aurkituko duzu 2007an eta 2008an laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko dirulaguntzetarako deia egiten duen Foru Agindua. Non argitaratua: NAO 127 zk., 2007/10/10 222/2007 Foru Agindua, irailaren 21ekoa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana. http://www.navarra.es/home_eu/Actuali- dad/BON/Boletines/2007/127/Anuncio- 17/ 2007an garapenerako lankidetzarako urte batzuetako programak egiteko dirulaguntzetarako deia egiten duen Foru Agindua. Non argitaratua: NAO 127 zk., 2007/10/10 224/2007 Foru Agindua, irailaren 21ekoa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana. http://www.navarra.es/home_eu/Actuali- dad/BON/Boletines/2007/127/Anuncio- 19/ Nafarroako udal eta kontzejuei 2006. urtean egin diren errepideko hiriarteko bidaiari-garraio kolektibo zerbitzuak finantzatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Ebazpena. Non argitaratua: NAO 127 zk., 2007/10/10 241/2006 Ebazpena, irailaren 26koa, Garraio zuzendari nagusiak emana. http://www.navarra.es/home_eu/Actuali- dad/BON/Boletines/2007/127/Anuncio- 21/ 2007an eta 2008an garapenerako hezkuntzarako proiektuak egiteko dirulaguntzetarako deia egiten duen Foru Agindua. Non argitaratua: NAO 127 zk., 2007/10/10 223/2007 Foru Agindua, irailaren 21ekoa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana. http://www.navarra.es/home_eu/Actuali- dad/BON/Boletines/2007/127/Anuncio- 18/ Atarrabiako Udaleko Amalur Haur Eskolaren zerbitzuan hezitzaile euskaldun izateko hiru lanpostu oposiziolehiaketa bidez betetzeko deialdia egin da. Non argitaratua: NAO 125zk., 2007/10/05 http://www.navarra.es/home_eu/Actuali- dad/BON/Boletines/2007/125/Anuncio- 19/ Nafarroako nekazaritzako elikagaien industriaren trazabilitateari laguntzak emateko arauak ezarri eta 2007. urteko deialdia onesten duen Foru Agindua. Non argitaratua: NAO 124 zk., 2007/10/03 348/2007 Foru Agindua, irailaren 20koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. http://www.navarra.es/home_eu/Actuali- dad/BON/Boletines/2007/124/Anuncio- 4/ Epe amaiera: 2007/11/27 Informazioa hau Cederna-Garalur Elkartearen Europe Direct Europari buruzko informazio zerbitzuak emana da. Kontsultatu www.cederna.es webgunea, “laguntzak eta subentzioak” atalean 2007/11/01 • 457. zbk.

herriz herri 15 SUNBILLA Antzakaitz Kultur Taldeak antolatuta egun ederra pasatu zuten herriko haurrek BKZn Zaharrenak Arraioztik Bertizera jautsi ziren rafting eginez Jaione OTXANDORENA Urriaren 13an ateraldia antolatu zen herriko haurrentzat, 3tik 12 urte bitartekoentzat, hain zuzen. Goizean zaharrenak bakarrik joan ziren autobusez BKZk Narbarten duen aterpera, eta bertan beharrezkoak ziren jantzi eta materialak hartu ondoren, berriro ere autobusez, Arraiozera joan ziren. Arraioztik Bertizko natur parkeraino raftingean jautsi ziren, taldeka banatuta gidari baten laguntzaz. Eguerdi partean berriro ere Narbarteko aterpera joan ziren eta bertan bazkaldu zuten. Arratsaldean, gazteenak elkartu zitzaizkien eta Bertiz Abentura Parkera joan ziren guztiak tirolina egitera. Arratsaldeko zazpiak aldera berriro herrira itzuli ziren, guztiak pozik abenturaz betetako eguna pasa egin baitzuten elkarrekin. Ezbeharra Urriaren 23an urtero urriruan egin ohi zuen bezala, Jose Manuel Zugarramurdi Xako Paretazaharrera joan zen uso ehizara. Goiza bertan pasa zuen, uso ehizarako giro askorik ez bazegoen ere, lagunekin hizketan. Eguerdi partean etxera zetorrela, bere autoa bidetik atera eta amildegi batetik erori zen. Arratsaldean etxekoak bere falta somatzen hasi ziren eta bere sakeleko telefonoan inork erantzuten ez zuenez, berarekin zeuden ehiztari lagunei deitu zieten eta ilunabarrean, herriko jende talde haundi bat atera zen bere billa. 23:00ak aldera, bi herritarrek harrapatu zuten bere autoa eta bera barruan hilda. Xako herrian aunitz inplikatzen zen gizona genuen: duela urte batzuk herriko alkate izan zen, baita ehizako juntako presidentea ere. Gaur egun herriko abesbatzako partaidea zen. Eskolako jangelako prestakuntzak Eskolan jangela bat martxan jartzeko beharra somatu zuten zenbait gurasok, eta azkenean, Udalarekin hartu emanean hasiak dira lanean. Sukaldaria bilatzeko deia ere egin da. ARGAZKIAK: J. OTXANDORENA Eskolako gaztetxoak ederki ibili ziren BKZrekin. Izen ematea udaletxean egin beharko da hilaren 16a baino lehen. Sukaldaritza ikastaroak Bertizko partzuergoak, Udalak eta Ulibeltzak elkarteak antolatuta, sukaldaritza ikastaroak egiten ari dira herrian. Urrian hasi eta abendurarte luzatuko dira. Otzegunero Ulibeltzak Elkartean izaten dira. Irakasleak Haizea Luzuriaga eta Lourdes Montoia dira, Donamariako Bentako sukaldariak. Guztia ondo joaten bada, patzuergoaren esanetan, urtarrilletik aitzinera berriro ikastaroa martxan jarriko da. TTIPI-TTAPA TELEBISTA 32. kanalean ikusten da orain Donezteben eta inguruko herrietan Antena partikularra dutenek telebista bersintonizatu beharko dute eta, pazientzia pixka batekin, telebista aparatuak bilatuko ditu etxeko antenatik hartzen diren frekuentziak. Antena kolektiboa duten etxeetan, ordea, nahitaezkoa izanen da anplifikadore berria jartzea. Horretarako, antena instalatzaileari deitu beharko zaio. Argibide gehiago behar izanez gero, deitu 948 63 54 58 telefonora. 2007/11/01 • 457. zbk.

herriz herri

15

SUNBILLA

Antzakaitz Kultur Taldeak

antolatuta egun ederra

pasatu zuten herriko

haurrek BKZn

Zaharrenak Arraioztik Bertizera

jautsi ziren rafting eginez

Jaione OTXANDORENA

Urriaren 13an ateraldia

antolatu zen herriko

haurrentzat, 3tik 12

urte bitartekoentzat,

hain zuzen. Goizean

zaharrenak bakarrik joan

ziren autobusez

BKZk Narbarten duen

aterpera, eta bertan beharrezkoak

ziren jantzi

eta materialak hartu ondoren,

berriro ere autobusez,

Arraiozera joan

ziren. Arraioztik Bertizko

natur parkeraino raftingean

jautsi ziren, taldeka

banatuta gidari baten

laguntzaz. Eguerdi

partean berriro ere Narbarteko

aterpera joan ziren

eta bertan bazkaldu

zuten. Arratsaldean,

gazteenak elkartu zitzaizkien

eta Bertiz

Abentura Parkera joan

ziren guztiak tirolina egitera.

Arratsaldeko zazpiak

aldera berriro herrira

itzuli ziren, guztiak

pozik abenturaz betetako

eguna pasa egin

baitzuten elkarrekin.

Ezbeharra

Urriaren 23an urtero

urriruan egin ohi zuen

bezala, Jose Manuel Zugarramurdi

Xako Paretazaharrera

joan zen

uso ehizara. Goiza bertan

pasa zuen, uso ehizarako

giro askorik ez

bazegoen ere, lagunekin

hizketan. Eguerdi

partean etxera zetorrela,

bere autoa bidetik

atera eta amildegi batetik

erori zen. Arratsaldean

etxekoak bere falta

somatzen hasi ziren

eta bere sakeleko telefonoan

inork erantzuten

ez zuenez, berarekin

zeuden ehiztari lagunei

deitu zieten eta ilunabarrean,

herriko jende

talde haundi bat atera

zen bere billa. 23:00ak

aldera, bi herritarrek harrapatu

zuten bere autoa

eta bera barruan hilda.

Xako herrian aunitz

inplikatzen zen gizona

genuen: duela urte batzuk

herriko alkate izan

zen, baita ehizako juntako

presidentea ere.

Gaur egun herriko abesbatzako

partaidea zen.

Eskolako

jangelako

prestakuntzak

Eskolan jangela bat

martxan jartzeko beharra

somatu zuten zenbait

gurasok, eta azkenean,

Udalarekin hartu

emanean hasiak dira lanean.

Sukaldaria bilatzeko

deia ere egin da.

ARGAZKIAK: J. OTXANDORENA

Eskolako gaztetxoak ederki ibili ziren BKZrekin.

Izen ematea udaletxean

egin beharko da hilaren

16a baino lehen.

Sukaldaritza

ikastaroak

Bertizko partzuergoak,

Udalak eta Ulibeltzak

elkarteak antolatuta,

sukaldaritza ikastaroak

egiten ari dira herrian.

Urrian hasi eta

abendurarte luzatuko dira.

Otzegunero Ulibeltzak

Elkartean izaten dira.

Irakasleak Haizea

Luzuriaga eta Lourdes

Montoia dira, Donamariako

Bentako sukaldariak.

Guztia ondo joaten

bada, patzuergoaren

esanetan, urtarrilletik aitzinera

berriro ikastaroa

martxan jarriko da.

TTIPI-TTAPA TELEBISTA 32. kanalean ikusten da orain

Donezteben eta inguruko herrietan

Antena partikularra dutenek telebista bersintonizatu beharko dute eta, pazientzia pixka

batekin, telebista aparatuak bilatuko ditu etxeko antenatik hartzen diren frekuentziak.

Antena kolektiboa duten etxeetan, ordea, nahitaezkoa izanen da anplifikadore berria jartzea.

Horretarako, antena instalatzaileari deitu beharko zaio.

Argibide gehiago behar izanez gero, deitu 948 63 54 58 telefonora.

2007/11/01 • 457. zbk.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!