UMM… PATATA GOXOA! - Hobekuntza

UMM… PATATA GOXOA! - Hobekuntza UMM… PATATA GOXOA! - Hobekuntza

hobekuntza.aek.org
from hobekuntza.aek.org More from this publisher
29.10.2014 Views

386 14 UMM… PATATA GOXOA! 2 2008a Patataren Nazioarteko Urtea izendatu dute. Pa-tata-re-na, bai, ondo irakurri duzu. Mundu osoan ekoiztu eta kontsumitzen den jaki preziatua da eta horrenbestez, milioika pertsonen gosea saihesten omen du. Eta patata jatekoa denez, garrantzi berezia eskaini nahi izan diogu tuberkulu hau prestatzeko moduari. Sekuentzian zehar, patataz egindako plateren izenak, patata frijituak egoki prestatzeko gomendioak edota patata-tortilla mota desberdinak nola egin daitezkeen ezagutzeko eta aztertzeko parada izango duzu; eta bukaeran, sukaldariak azaldutako plater berezi hori errezeta moduan jasoko duzu, ikasbil.net web gunean argitaratzeko helburuarekin.

386

14

UMM… PATATA

GOXOA!

2 2008a Patataren Nazioarteko Urtea izendatu dute. Pa-tata-re-na,

bai, ondo irakurri duzu. Mundu osoan ekoiztu eta

kontsumitzen den jaki preziatua da eta horrenbestez, milioika

pertsonen gosea saihesten omen du.

Eta patata jatekoa denez, garrantzi berezia eskaini nahi

izan diogu tuberkulu hau prestatzeko moduari. Sekuentzian

zehar, patataz egindako plateren izenak, patata frijituak egoki

prestatzeko gomendioak edota patata-tortilla mota desberdinak

nola egin daitezkeen ezagutzeko eta aztertzeko parada

izango duzu; eta bukaeran, sukaldariak azaldutako plater berezi

hori errezeta moduan jasoko duzu, ikasbil.net web gunean

argitaratzeko helburuarekin.

15

Sekuentzia

Didaktikoa

Belen Benitez

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak:

• Platerak eta irudiak lotuko dituzu

• Pataten ezaugarriak bereiztuko dituzu

• Plateren izenak aztertu eta euskaratuko dituzu

• Prestatzeko teknikak sailkatuko dituzu

• Patatak frijitzeko pausoak ordenatu eta denborazko

hizkuntz baliabideak erabiliz lotuko dituzu

• Entzundako plater baten osagaiak eta jarraitutako

prozedurak aukeratuko dituzu

• Errezeta idatziko duzu

386

16

[UMM… PATATA GOXOA!]

1

NOLA PRESTATUTA NAHIAGO?

Modu ugari daude patata prestatzeko. Atal honetan ohikoenak ezagutzeko aukera

izango duzu... Zein duzu gogokoen?

A. PATATA PRESTATZEKO ERAK

Lau pertsonak azaldu

digute noiz jan zuten

azkeneko aldiz patata

eta nola zegoen prestatuta.

Irakurri bakoitzak

esandakoa eta aukeratu

jandako platera irudietan.

Horretarako, ipini

zenbakia dagokion laukian

1 2

3 4

Atzo jan nituen azkeneko aldiz. Nire izebaren etxera joan nintzen bazkaltzera

eta patata frijitu mordoa jan nuen hanburgesarekin.

Beno, ba... normalean ez ditut jaten, frijituta batez ere asko gizentzen dutelako.

Baina, lehengo asteburuan Errioxara joan ginen ardoa dastatzera eta han,

nola ez, Errioxako erara egindako patata zoragarriak jan genituen emazteak

eta biok.

Alemaniarra naiz eta ia egunero jaten ditut patatak, edozein eratan eginda

gainera. Ezetz asmatu gaur zer jan dudan bazkaritan? Patatak, jakina. Labean

prestatu ditut eta gainetik gazta pixka bat jarri diet... goxo-goxoak gelditu dira.

Lehen pilo bat jaten nituen, tortillan, frijituta... baina orain, urdaileko arazoak

ditut eta guztiz debekatuta daukat patata frijituak jatea. Baina medikuak esanda,

e? astean behin edo bitan entsaladan jaten ditut, egosita edo bestela, lurrinetan

eginda olio pixka batekin. Ohitu egin naiz eta gustura jaten ditut. Patata

beti da goxoa.

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

[UMM… PATATA GOXOA!]

17

Eta zuk, noiz jan dituzu patatak azkeneko aldiz? Nola prestatuta? Azaldu labur-labur hemen:

Azkeneko aldiz ...

B. PATATA MOTAK

Asko dira merkatuan eta munduan aurki daitezkeen patata motak. Hala ere, bi talde handitan

bana ditzakegu gure inguruan gehien erabiltzen ditugunak: horiak eta gorriak. Badirudi

garrantzitsua dela bietako zein aukeratu prestatu behar dugun platera puntu-puntuan gera

dadin. Irakurri testu labur honetan1 noiz komeni den bata zein bestea erabiltzea:

Aukeratzeko orduan, azal horia eta haragi zuria dutenak egokienak dira frijitzeko

eta gisatzeko; izan ere, haragi irmoa izaten dute eta ez da komeni bigunak geratzea.

Bestalde, azal gorria eta haragi horia dutenak onenak dira erretzeko eta gisatuak

loditzeko, askoz ere irintsuagoak baitira.

www.zernola.net

• Irakurri berri dituzun ezaugarriak kontuan izanda, zein patata mota aukeratuko zenuke

aurreko lau plater horiek prestatzeko, horia ala gorria?

Platerak

Patata egosita edo lurrinetan

Patata frijituak

Patatak Errioxako erara

Patatak labean

Azal horia eta haragi zuria

Azal gorria eta haragi horia

• Zuk zein patata mota erabili zenuen zure platera

prestatzeko? Aukeratu edo idatzi zure arrazoia.

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

– azal horikoak, ez direlako oso erraz puskatzen

– azal gorrikoak, errazago desegiten direlako

Besterik: ....................................................................................................................

C. PLATEREN IZENAK

• Prestatzeko moduan oinarrituta jartzen zaizkie izenak platerei. Testuetan ikusitako adibideak

aztertu eta bakoitzean zer adierazi nahi den aukeratu gezien bidez.

Plateren izenak

Patatak Errioxako ERARA •

Patata frijituAK /patata frijituTA •

Patata-tortilla •

Patata labeaN •

Bakailaoa patateKIN •

Noiz erabili?

• Jakia prestatzeko zer erabili den esateko (zerez egina dagoen esateko)

• Noren edo nongo berezitasuna den esateko

• Patata non prestatu den adierazteko

• Patata prestatzeko modua esateko

• Platera zerekin dagoen lagunduta esateko

1 “Osasungarriak, merkeak eta aukeraz josiak” www.zernola.net 2007/10/23

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

386

18

[UMM… PATATA GOXOA!]

• Plater ezagun askoren izenak osa ditzakezu aurreko sailkapena kontuan hartuta.

Proba egin ezazu eta saiatu gaztelaniaz dituzun hauek euskaratzen:

Gaztelaniaz

Euskaraz

Patatas con chorizo

Ensalada de patatas

Puré de patatas

Tortilla de patatas

Filete con patatas

Patatas cocidas

Patatas rellenas

Patata asada

Patatas a la plancha

Patatas a la vizcaína

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

2

PATATA FRIJITUAK, NOLA?

Etxe gehienetan frijitu dira inoiz patatak. Oinarrizko teknika hori ondo ezagutzea

komeni da, ordea, patatari etekin guztia ateratzeko. www.sukaldean.com web

gunean aurkitu dugun eran eginez gero, seguruenik asmatuko dugu.

D. PRESTATZEKO TEKNIKAK

Sukaldean.com web guneko azalpena irakurri baino lehen esazu zer esan nahi duten

hitzok euskarazko eta gaztelaniazko ordainak elkarrekin lotuz.

Euskaraz

Frijitu •

Kurruskari •

Zuritu •

Moztu •

Garbitu •

Itsatsi •

Xukatu •

Lehortu •

Sartu •

Estali •

Erantsi •

Su baxuan •

Su bizian •

Samurtu •

Gorritu •

Gatza eman •

Zerbitzatu •

Gaztelaniaz

• A fuego alto

• A fuego lento

• Añadir

• Cortar

• Crujiente

• Dorar

• Escurrir

• Freir

• Introducir

• Limpiar

• Pegar

• Pelar

• Poner tierno/a, ablandar

• Salar

• Secar

• Servir

• Tapar

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

[UMM… PATATA GOXOA!]

19

E. EGIN BEHARREKOAK BEREIZTU

• Irakur ezazu testua.

PATATAK NOLA FRIJITU

Hona hemen zer egin, patatak frijitu eta kurruskari uzteko. Zuritu eta xerratan edo zerrendatan (nahi

bezala) moztu ondoren, uretan garbituko ditugu almidoia kentzeko; halatan, frijitzen ditugunean ez

dira itsatsiko edo hautsiko, eta solte geratuko zaizkigu. Uretan ongi garbitu eta gero, xukatu eta lehortuko

ditugu patatak.

Olio ugari duen paderan sartu (estali egingo ditu olioak patatak) eta, baratxuri ale bat, osorik eta

zuritu gabe, erantsi ondoan, su eztian edukiko ditugu patatak egosten 20 bat minutuan (bor-bor arinean

azalduko da olioa). Ez ditugu patatak irauliko, ez espatulaz edo beste tresnaren batez ukituko,

hauts ez daitezen. Sua biziagotuko dugu denbora aurrera joan ahala, patatak, ordurako xamurtzen

hasiak, gorritzen eta frijitzen has daitezen. Orduan bai, orduan irauli ahal izango ditugu patatak, alde

guztietatik ongi frijitzeko. Gorritu orduko aterako ditugu sutatik; xukatu eta gatza emango diegu (gatz

larria eta gatz mehea, nahasirik). Berehala zerbitzatuko ditugu.

Guk ere testua 2 irakurri dugu eta egin beharrekoak bildu nahi izan ditugu zuretzat, baina

tamalez, nahastu egin zaizkigu pausoak. Ordenatuko al dituzu?

ordenatu

Patatak ondo irauli alde guztietatik ondo egiteko

Su eztian eduki barrutik biguntzeko

Moztu, garbitu almidoia kentzeko eta lehortu

Zartaginean (paderan) jartzen dira, olioz estalita

Sua bizituko dugu gorritu daitezen

Zartaginetik atera eta gatza botatzen zaie

Patatak zuritu eta moztu behar dira

F. LOTU PAUSOAK

Testuan pauso bakoitza noiz egin behar

den adierazi da denborazko hizkuntz baliabideen

bidez. Jakingo al zenuke zuk ere

lehengo pausoak lotzen testuan denborazko

lotura hauek erabilita?

____(1)___ patatak zuritu eta moztu behar dira.

Hutsunea

Denborazkoa

ahala

aurrena

eta

eta gero

ondoren

orduan

orduko

-takoan

Moztu____(2)___, uretan garbituko ditugu almidoia kentzeko ___(3) __lehortu.

Ondo lehortu__(4)___zartaginean (paderan) jartzen dira, olioz estalita.

___(5)___su eztian edukiko ditugu barrutik biguntzeko.

Denbora joan ___(6)___sua bizituko dugu kanpotik gorritu daitezen.

Eta ___(7)___ patatak ondo irauli alde guztietatik ondo egiteko.

Gorritu ___(8)___ zartaginetik atera eta gatza botatzen zaie.

2 Patatak nola frijitu. www.sukaldean.com 2007/11/12

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

386

20

[UMM… PATATA GOXOA!]

3 ERREZETA IDATZI

Sukaldari ospetsuek ere patata-tortilla egiten omen dute. Atal honetan prestatzeko modu

berezi bat ezagutuko duzu. Errezeta jasotzeko prest?

G. PATATA-TORTILLA BEREZIA

Igor Zalakain, Arzak jatetxeko sukaldaria

Honek ere ez du jakinduria beretzako, honek ere jendea lanean

jarrarazten du: errezetak ematen ditu, baina askotan ikerketa

formulak izaten dira. Sukaldeak laborategi bihurtu nahi ditu,

horretarako irratiko megafonia erabilita. "Aperitifa" saioan esaten

baititu bere sekretuak, formulak, errezetak, garraztasunak

eta gozotasunak.

Oso gurea den plater baten aldaera proposatuko du Igor Zalakain

sukaldariak irratian 3 . Arretaz entzun 4 zati hau (irakurri transkripzioa

nahi baduzu) eta zerrendatik aukeratu erabili dituen osagaiak.

2:50-5:24 tartea PATATA-TORTILLA BEREZIA (transkripzioa)

Patatak

Igor Zalakain Egingo duguna da tortilla, patata-tortilla baina pitin bat

bereziagoa (ez dugu Aitor Zubietak berak aipatzen zuen

bezala, hainbeste arrautzekin...).

Egingo duguna da, berak egiten zuen bezala, hasiera

Piperrak

Tipula

Urdaiazpikoa

batean... berak (esaten zuen) tipula zela sekretua. Nik, bakoitzaren esku utziko

dut tipula edo piper berdea erabili edo batere ez erabili.

Lehenik eta behin egin beharko duguna da patatak, noski, zuritu eta beti patatatortilla

baterako prestatzen dugun base hori prestatu. Oliotan ondo frijituko dugu

patata hori, su baxuan.

Esataria

Igor Zalakain

Esataria

Igor Zalakain

Esataria

Igor Zalakain

Arrautzak

Baratxuria

Esnea

Irina

Olioa

Poliki-poliki egiten...

Bai. Batzuk nahi izaten dute, horrela, kolore pitin bat har dezan patata frijitu

dadin pixka bat. Baina hau esan nuen lehengoan oso zaila dela, askotan, errezetarik

errazenak zailenak bihurtzen baitira.

Eta gero egingo duguna da, olio guztia kenduko diogu eta berorri gehituko dizkiogu

nahi ditugun arrautzak. Jo dezagun, bi patata egiten baldin baditugu eta

tipula erdi batekin, bada, gutxi gorabehera sartuko dizkiogu bost bat arrautza,

edo lau bat arrautza. Eta egingo duguna da, arrautza hautsi eta bertara botako

dugu, eta Turmix batekin egingo duguna da horrelako pure antzeko bat.

Arrautzekin?

Bai, pure antzeko bat egingo dugu.

Baina arrautzekin bakarrik ez?

Arrautza, patata eta tipularekin egin dugun guzti hori. Egingo dugu pure bat eta

horrelako pure horixka bat geldituko da. Eta gero, zer egingo dugu? Bada, hartuko

dugu pure hori, bueno, pure horri emango diogu bere gatz puntua, eta zartagin

bero bat jarriko dugu. Egingo ditugu horrelako koilarakada batzuk... koilarakada

bat hartuko dugu eta zartaginera botako dugu eta horrelako tortita antzeko

batzuk geldituko zaizkigu. Horrelako minitalo batzuk bezala geldituko zaizkigu.

Eta egingo dugu juxtu buelta eta buelta, e? Horrela, espatula txiki batekin...

3 Patata-tortilla berezia. Aperitifa. Euskadi Irratia. 2007/10/29

4 Ikasbil atarian.

[UMM… PATATA GOXOA!]

21

Esataria

Igor Zalakain

Esataria

Igor Zalakain

Azkar-azkar

...buelta emango diogu. Juxtu-juxtu bertan izan dugun arrautza hori, zera, gogortuko

zaigu eta nahikoa izango da. Geldituko zaizkigu horrelako talo txiki batzuk bezala

eta barruan izango dute patata guztia eta tortilla-patata bat jateko era ezberdin bat

izango da, askotan, aperitibo gisara jateko batez ere.

Tamaina txikikoak egiten badira, ezta?

Bai, bai, bai oso gauza dibertigarria da, zeren, txanpon baten neurriko (edo handiagoa

nahi izanez gero) geldituko da eta oso jugosoa geldituko zaigu.

H. PAUSOAK AUKERATU

Badirudi osagaietan ez dagoela ohiko patata-tortillatik bereizten duen ezer. Prestatzeko

modua da berezia. Igor Zalakainen azalpena entzunda, zein dira jarraitu behar diren pausoak

eta egin behar ez direnak?

Pausoak

Patatak zuritu eta betiko patata-tortilla baterako bezala moztu.

Patata oliotan ondo frijitu, su bizian.

Olio guztia kendu eta arrautzak gehitu.

Turmix batekin purea egin arrautzekin bakarrik.

Pureari gatz puntua eman.

Koilarakada pure bat hartu eta zartaginera bota opil txikiak egiteko.

Opilak denbora pixka batean utzi sutan ondo-ondo egin arte.

Espatularekin buelta eman opilei.

Bai

Ez

I. ERREZETA IDATZI

Entzun duzun platera nahi duzunean egiteko oso ondo etorriko zaizu errezeta moduan

jasotzea. Hortaz, berridatz ezazu jaso duzun informazioa errezeta itxura emanez.

Osatutakoan, zergatik ez diguzu argitalpenak@habe.org helbide elektronikora bidaltzen,

gure atarian argitaratzeko? www.ikasbil.net atariak atal berezia du errezetak biltzen dituena

eta zurea horietako bat izan daiteke. Egizu froga!

Zure

errezeta

hemen

idatzi

386

22

[UMM… PATATA GOXOA!]

! Erantzun-orria:

A. PATATA PRESTATZEKO ERAK B. PATATA MOTAK

Testua Irudia

1 2

2 1

3 4

4 3

Platerak

Patata egosita edo lurrinetan

Patata frijituak

Patatak Errioxako erara

Patatak labean

Azal horia eta haragi zuria

X

X

Azal gorria eta haragi horia

X

X

C. PLATEREN IZENAK D. PRESTATZEKO TEKNIKAK

Plateren izenak

Noiz erabili?

Patatak Errioxako ERARA Noren edo nongo berezitasuna den esateko

Patata frijituAK /patata frijituTA Patata prestatzeko modua esateko

Patata-tortilla

Jakia prestatzeko zer erabili den esateko (zerez egina dagoen esateko)

Patata labeaN

Patata non prestatu den adierazteko

Bakailaoa patateKIN

Platera zerekin dagoen lagunduta esateko

Gaztelaniaz Euskaraz

Patatas con chorizo Patatak txorizoarekin

Ensalada de patatas Patata-entsalada

Puré de patatas Patata-purea

Tortilla de patatas Patata-tortilla

Filete con patatas Xerra patatekin

Patatas cocidas Patata egosiak

Patatas rellenas Patata beteak (barrubeteak)

Patata asada Patata errea

Patatas a la plancha Patatak plantxan

Patatas a la vizcaína Patatak Bizkaiko erara

Euskaraz

Frijitu •

Kurruskari •

Zuritu •

Moztu •

Garbitu •

Itsatsi •

Xukatu •

Lehortu •

Sartu •

Estali •

Erantsi •

Su baxuan •

Su bizian •

Samurtu •

Gorritu •

Gatza eman •

Zerbitzatu •

Gaztelaniaz

• Freir

• Crujiente

• Pelar

• Cortar

• Limpiar

• Pegar

• Escurrir

• Secar

• Introducir

• Tapar

• Añadir

• A fuego lento

• A fuego alto

• Poner tierno/a, ablandar

• Dorar

• Salar

• Servir

E. EGIN BEHARREKOAK BEREIZTU

6 Patatak ondo irauli alde guztietatik ondo egiteko

4 Su eztian eduki barrutik biguntzeko

2 Moztu, garbitu almidoia kentzeko eta lehortu

3 Zartaginean (paderan) jartzen dira, olioz estalita

5 Sua bizituko dugu gorritu daitezen

7 Zartaginetik atera eta gatza botatzen zaie

1 Patatak zuritu eta moztu behar dira

F. LOTU PAUSOAK

Hutsunea Denborazkoa

6 ahala

1 aurrena

5 eta

3 eta gero

2 ondoren

7 orduan

8 orduko

4 -takoan

G. PATATA-TORTILLA BEREZIA

H. PAUSOAK AUKERATU

X

X

X

X

Arrautzak

Baratxuria

Esnea

Irina

Olioa

Patatak

Piperrak

Tipula

Urdaiazpikoa

Pausoak

Patatak zuritu eta betiko patata-tortilla baterako bezala moztu.

Patata oliotan ondo frijitu, su bizian.

Olio guztia kendu eta arrautzak gehitu.

Turmix batekin purea egin arrautzekin bakarrik.

Pureari gatz puntua eman.

Koilarakada pure bat hartu eta zartaginera bota opil txikiak egiteko.

Opilak denbora pixka batean utzi sutan ondo-ondo egin arte.

Espatularekin buelta eman opilei.

Bai

X

X

X

X

X

Ez

X

X

X

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!