25. alea 2009ko OTSAILA EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO ...

25. alea 2009ko OTSAILA EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO ... 25. alea 2009ko OTSAILA EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO ...

euskaleskola.org
from euskaleskola.org More from this publisher
01.11.2012 Views

EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO MANIFESTUA Nazioarteko hainbat itunetan jasotzen denez, herri guztiek beraien hezkuntza antolatzeko eskubidea dute. Bide horretan, euskaldunok, Oinarrizko Hezkuntza Akordioan hezkuntza sistema nazionala antolatzeko eta egituratzeko eskubidea berretsi genuen. Hala: 1. Aldarrikatzen dut: euskal herritarrok euskal kultura, hizkuntza eta nortasunetik abiatzen den hezkuntza integrala jasotzeko eskubidea dugu. Hori bermatzeko tresna bakarra Euskal Herri osorako sorturiko Euskal Curriculuma da. Beronen sorrera txalotu eta honen aplikaziorako estrategia oso baten beharra plazaratzen dut. 2. Salatzen dut: herri gisa onartzen ez gaituzten bi estatuek gure eskoletan frantziar zein espainiar hiritar gisa heztera behartzen gaituzte. Curriculum, eduki, irakasgai eta ebaluazio arrotzen (selektibitatea eta baxoa, kasu) inposaketa dira eskubide urraketaren adibideak. 3. Nire konpromisoa: belaunaldi berriak euskaldun gisa hezi daitezen, Euskal Curriculumaren beharra aldarrikatuz eta borrokatuz, Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntza bultzatuko dut. EUSKAL CURRICULUMA ERAIKI: WIKILIBURUAK ERABILI Euskal Curriculumaren eraikuntzan aurrerapausoak emateko garaia da. Urteak dira proiektu hau aldarrikatzen eta borrokatzen egon garela baina orain herritar guztien esku dago berau aurrera eramatea eta eraikitzea. Hau nola egin daitekeen beste arazo bat da, ordea. Nondik hasi? Auzolana egin daiteke? Nola partekatu bakoitzak egiten duen lana? Iaz Kursaalean egin zen ekitaldian Euskal Curriculuma aurkeztu eta jendartearen esku bere garapena utzi zenean EC Oinarrizkoa, Espezifiko eta Komuna “Wikiliburuak” izeneko proiektuan zegoela esan zen. Wikiliburuak Wikipediaren antzeko proiektu bat da (berez proiektuen jatorria bera da). Teknologia eta hizkuntza berri bat erabiliz modu erraz batean talde-lanak eraikitzeko aukera ematen du eta, beraz, auzolanean proiektuak eraikitzeko aukera ere. Aukera hau baliatu dezakegu, beraz, eskolaz eskola egiten direnak eta bakoitzak duen jakintza guztion artean partekatzeko. Azken finean “herri jakintza nahi dugu eta jakintza herriarentzat nahi” leloaren adierazle ezin-hobea da. WIKILIBURUEN ZER DIREN ETA NOLA ERABILI HEMEN KLIK EGINEZ IRAKURRI ASKOZ EDUKI GEHIAGO GURE WEBGUNEAN euskaleskola.org EHBEren lekua da interneten. Bertan maiztasun handiz egiten dugunaren berri izateko aukera dago baita blogak irakurtzeko ere. Gure webgunea erabili behar da Euskal Curriculumaren aldeko manifestuari atxikimendua emateko. Ale hau idazten gaudenean 1.000 atxikimendutik gora jaso ditugu sarean bitartez eginiko lana dela eta. Atxikimendua eman nahi izanez gero egin klik hemen. Baina webgunean ere beste eduki batzuk jarri ditugu. Adibidez iaz Euskal Curriculumaren inguruan Kursaalean ekainaren 21ean egin zen ekitaldian aurkeztu zen bideoa. Eta jasotako atxikimendu guztiak ere alfabetikoki ordenaturik jartzen gabiltza. Hurrengo egunetan egingo ditugun hainbat deialdi ere bertan jarriko ditugu, beraz Euskal Curriculumaren aldeko kanpaina honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan bertara jotzea duzu onena. Esan bezala, www.euskaleskola.org helbidean topatuko gaituzu. 2

Ikastolen VI. Batzarra izan berri da. Bertan hainbat erabaki garrantzitu hartu dira eta horretaz hitz egin dugu Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Presidentearekin. Elkarrizketa luzea da eta leku arazoak direla ezin dugu Hezberriren ale honetan osorik jarri. Hala ere duen interesa dela eta webgunean oso-osorik irakurtzeko aukera duzue. - Zer da Ikastolen VI. Batzarrean hartu duzuen erabaki garrantzitsuena? Atal ezberdinak erabaki dira ikastolen VI Biltzarran, beraz zaila da esatea zein izan den garrantzitsuena. Osotasunean aztertzen badugu hartutako erabakiak, agian, Ikastola 2020, hau da ikastola ereduaren berrikuntza, esan dezakegu izan dela garrantzitsuena, azken finean Ikastola 2020 atala da Oinarrizko Curriculum Komuna eta Antolaketa Kolektiboa egituratzeko iturburua. Hiru atal horiek Ikastolen Kolektiboaren ardatza osatzen dute eta “Ikastola 2020” da guztien muina eta iparra. Laugarrena, II Plan Integrala (Plan estrategikoa), aldiz, aipatu atalak epe jakin batean garatzeko asmoz (2009- 2014) onartu da. Ikastola 2020” proposamean jasotzen da, hain zuzen ere, Ikastola bakoitzaren eta ikastolen kolektiboaren izaera eta, era berean, ikastolen kolektiboaren curriculumaren eta antolaketa-egituraren printzipioak finkatzen dituena. Antolaketa Kolektiboari dagokionez, Euskal Herri osoko ikastola guztiak erakunde bakar batean, Kooperatiba Europarra, zuzenean bazkidetuta egotea eta Ikastolen mugimenduaren Hezkuntza eta Egonkortasun?zerbitzuak erakunde bakar batean batuta egotea dira erabakirik garrantzitsuenak. Heziketa lanean, IKASTOLA ereduari lotutako Euskal Curriculumaren aldeko hautua egin dugu, Ikastola bakoitzaren hezkuntza-proiektuan eta curriculumean sartzeko, eta baita praktikan jarri eta ebaluatzeko ere, konpromisoa hartuaz. Plan estrategikoan, datozen bost urterako, Ikastolen Erakunde kolektiboaren Misioa, Ikuspegia eta Lehentasun estrategikoak zehazten ditugu. Lehentasun estrategikoen artean honako hauek goraipatuko nuke, gure Hezkuntzaproiektu komunaren zehaztapena definitzea eta onartzea, Ikastola ereduari buruzkoa kontraste etengabe egitea, Ikas- 3 tola berriak sortzea eta daudenak sendotzea, Ikastola bere ingurunera zabaltzeko eta hartzaileago egiteko bidea emango duten ereduak eskaintzea, Ikastolen inguruko erakundeekiko harreman eta lankidetza markoa biziberritzea (Euskara eta euskaldun hezkuntzaren garapena sustatzen duten gizarte-erakundeetan -.Kontseilua, Euskal Unibertsitatea.- eta Insituzioetan aktiboki eskuhartzea), Hezkuntzazerbitzu kolektibo guztiak eguneratzea, ikastolek onartutako Curriculumari jarraituz eta Euskal Senaren zerbitzu kolektiboak sendotzea presentzia handiagoa har dezaten. - Zein ondorio ekariko ditu honen aurrera begira? Gutxienez urrats bat. Gure arteko erakundeen bilakaera ikusita, oinkada aurreikusteko modukoa bezain nabarmena, baina batez ere erraldoiarena, eragingarritasunari, efikaziari, barne kohesioari eta eragin sozial biderkatzaileari begira. Horrela besteak beste, zerbitzuen urteroko plangintza Euskal Herriko ikastola guztientzat izatea (Zerbitzu bakoitzeko langileek talde eta ekipo bakar batek bezala funtzionatuz), zerbitzu bakoitzean ardura jakinak argi eta garbi definituta egotea, giza baliabideak era arrazionalago batean erabiltzea. Era beran gure Erakunde Kolektiboa Ikastolengandik gertu egotea eta erabakiak hartzerako orduan ikastolen partaidetza zuzena ahalbidetzea. Ikastola bakoitzak, bazkide den legez eta ez ikastolen mugimenduko partaide orokor legez, zerbitzu jakin baten prestakuntza exijitzea, bere lurralde?kokapenak edo ekonomia?konpetentziak inolako bazterketarik sortu gabe. Hitz gutxitan esateko, erakunde errazagoa bat egin nahi dugu. Bai barne prozesuei dagokionean, baina baita ere kanpora begirako harremanetan. Gizarte zabalari eta instituzioei ere errazagoa, erreferentzia bakarrekoa, ahots bakarra kanpora begira, izango den eredua eskainiko diegu. Euskal kurrikulumari dagokionez, praktikan ipintzea, hau da, egunez egun ikastoletan eta klase barruan ematen den curriculuma, martxan ipintzea izango da ondorio nagusia, hartutako konpromisoa betez. Lan hau aurrera eramateko, Ikastolen mugimenduak konpromisoa hartuta dauka ikastolei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak ipiniz, irakasleen prestakuntza, ikas materiala eta nola ez ebaluazioa. Elkarrizketa osoa: http://www.euskaleskola.org/index.php/plazara-mainmenu-26/bestelako-berriak-mainmenu-59/295-elkarrizketa-koldo-tellitu-ikastolen-elkarteko-presidentea

EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO MANIFESTUA

Nazioarteko hainbat itunetan jasotzen denez, herri guztiek beraien hezkuntza antolatzeko eskubidea dute. Bide

horretan, euskaldunok, Oinarrizko Hezkuntza Akordioan hezkuntza sistema nazionala antolatzeko eta egituratzeko

eskubidea berretsi genuen. Hala:

1. Aldarrikatzen dut: euskal herritarrok euskal kultura, hizkuntza eta nortasunetik abiatzen den hezkuntza integrala

jasotzeko eskubidea dugu. Hori bermatzeko tresna bakarra Euskal Herri osorako sorturiko Euskal Curriculuma

da. Beronen sorrera txalotu eta honen aplikaziorako estrategia oso baten beharra plazaratzen dut.

2. Salatzen dut: herri gisa onartzen ez gaituzten bi estatuek gure eskoletan frantziar zein espainiar hiritar gisa

heztera behartzen gaituzte. Curriculum, eduki, irakasgai eta ebaluazio arrotzen (selektibitatea eta baxoa, kasu) inposaketa

dira eskubide urraketaren adibideak.

3. Nire konpromisoa: belaunaldi berriak euskaldun gisa hezi daitezen, Euskal Curriculumaren beharra aldarrikatuz

eta borrokatuz, Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntza bultzatuko dut.

EUSKAL CURRICULUMA ERAIKI: WIKILIBURUAK ERABILI

Euskal Curriculumaren eraikuntzan aurrerapausoak emateko garaia da. Urteak dira proiektu hau aldarrikatzen

eta borrokatzen egon garela baina orain herritar guztien esku dago berau aurrera eramatea eta eraikitzea. Hau

nola egin daitekeen beste arazo bat da, ordea. Nondik hasi? Auzolana egin daiteke? Nola partekatu bakoitzak egiten

duen lana?

Iaz Kursaalean egin zen ekitaldian Euskal Curriculuma aurkeztu eta jendartearen esku bere garapena utzi zenean

EC Oinarrizkoa, Espezifiko eta Komuna “Wikiliburuak” izeneko proiektuan zegoela esan zen. Wikiliburuak

Wikipediaren antzeko proiektu bat da (berez proiektuen jatorria bera da). Teknologia eta hizkuntza berri bat

erabiliz modu erraz batean talde-lanak eraikitzeko aukera ematen du eta, beraz, auzolanean proiektuak eraikitzeko

aukera ere. Aukera hau baliatu dezakegu, beraz, eskolaz eskola egiten direnak eta bakoitzak duen jakintza guztion

artean partekatzeko. Azken finean “herri jakintza nahi dugu eta jakintza herriarentzat nahi” leloaren adierazle

ezin-hobea da.

WIKILIBURUEN ZER DIREN ETA NOLA ERABILI HEMEN KLIK EGINEZ IRAKURRI

ASKOZ EDUKI GEHIAGO GURE WEBGUNEAN

euskaleskola.org EHBEren lekua da interneten. Bertan maiztasun handiz egiten dugunaren berri izateko aukera

dago baita blogak irakurtzeko ere. Gure webgunea erabili behar da Euskal Curriculumaren aldeko manifestuari

atxikimendua emateko. Ale hau idazten gaudenean 1.000 atxikimendutik gora jaso ditugu sarean bitartez eginiko

lana dela eta. Atxikimendua eman nahi izanez gero egin klik hemen.

Baina webgunean ere beste eduki batzuk jarri ditugu. Adibidez iaz Euskal Curriculumaren inguruan Kursaalean

ekainaren 21ean egin zen ekitaldian aurkeztu zen bideoa. Eta jasotako atxikimendu guztiak ere alfabetikoki ordenaturik

jartzen gabiltza.

Hurrengo egunetan egingo ditugun hainbat deialdi ere bertan jarriko ditugu, beraz Euskal Curriculumaren aldeko

kanpaina honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan bertara jotzea duzu onena. Esan bezala, www.euskaleskola.org

helbidean topatuko gaituzu.

2

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!