01.11.2012 Views

25. alea 2009ko OTSAILA EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO ...

25. alea 2009ko OTSAILA EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO ...

25. alea 2009ko OTSAILA EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Curriculuma Elkarrizketa: Koldo Tellitu Badator Big Banga

25. alea

2009ko

OTSAILA

EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO MANIFESTUA

AURKEZTU DUGU

Euskal Herriak Bere Eskolak, argi dauka herri

honek curriculum propioa behar duela herri honetako

belaunaldi berriak euskaldun gisa hezteko.

Euskal Curriculumaren aplikazioaren ateetan aurkitzen

garen honetan, beharrezkoa da jendartean

Euskal Curriculumaren aldeko mugimendua piztea

eta horretarako, zergatiak argi mahaigaineratu

behar ditugu.

EHBEk urtarrilaren erdialdean “Euskal Curriculumaren

aldeko manifestua” aurkeztu zuen jendaurrean.

Manifestu honen helburua Euskal Curriculuma zergatik

eta zertarako behar dugun argi uztea zen, alde batetk;

bestetik Euskal Curriculuma aldarrikatu,

1

borrokatu eta eraikitzeko bideak ere jarri nahi ditugu.

Azken finean aldarrikatzea, borrokatzea eta eraikitzea

izango da EHBEren ekimen guztiek bilatuko duten

helburua eta hau ez da atzean geratuko.

Oraindik ere herrietan atxikimenduak biltzeko denbora

dago eta orain arte batez ere interneten eginiko lana

dela eta 1.000tik gora atxikimendu lortu ditugu. Baina

ez gara hor geratuko, noski! Gure buruari 10.000 lortzeko

helburua ezarri genion, baita lortuko ere! Lana

eta mezua zabaltzea da behar duguna, noski.

Hezberriren ale honetan Euskal Curriculumaren aldeko

lanaren nondik-norakoak idatzi ditugu.

EUSKAL CURRICULUMAREN ALDEKO MANIFESTUA

Nazioarteko hainbat itunetan jasotzen denez, herri guztiek beraien hezkuntza antolatzeko eskubidea dute. Bide

horretan, euskaldunok, Oinarrizko Hezkuntza Akordioan hezkuntza sistema nazionala antolatzeko eta egituratzeko

eskubidea berretsi genuen. Hala:

1. Aldarrikatzen dut: euskal herritarrok euskal kultura, hizkuntza eta nortasunetik abiatzen den hezkuntza integrala

jasotzeko eskubidea dugu. Hori bermatzeko tresna bakarra Euskal Herri osorako sorturiko Euskal Curriculuma

da. Beronen sorrera txalotu eta honen aplikaziorako estrategia oso baten beharra plazaratzen dut.

2. Salatzen dut: herri gisa onartzen ez gaituzten bi estatuek gure eskoletan frantziar zein espainiar hiritar gisa

heztera behartzen gaituzte. Curriculum, eduki, irakasgai eta ebaluazio arrotzen (selektibitatea eta baxoa, kasu) inposaketa

dira eskubide urraketaren adibideak.

3. Nire konpromisoa: belaunaldi berriak euskaldun gisa hezi daitezen, Euskal Curriculumaren beharra aldarrikatuz

eta borrokatuz, Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntza bultzatuko dut.

EUSKAL CURRICULUMA ERAIKI: WIKILIBURUAK ERABILI

Euskal Curriculumaren eraikuntzan aurrerapausoak emateko garaia da. Urteak dira proiektu hau aldarrikatzen

eta borrokatzen egon garela baina orain herritar guztien esku dago berau aurrera eramatea eta eraikitzea. Hau

nola egin daitekeen beste arazo bat da, ordea. Nondik hasi? Auzolana egin daiteke? Nola partekatu bakoitzak egiten

duen lana?

Iaz Kursaalean egin zen ekitaldian Euskal Curriculuma aurkeztu eta jendartearen esku bere garapena utzi zenean

EC Oinarrizkoa, Espezifiko eta Komuna “Wikiliburuak” izeneko proiektuan zegoela esan zen. Wikiliburuak

Wikipediaren antzeko proiektu bat da (berez proiektuen jatorria bera da). Teknologia eta hizkuntza berri bat

erabiliz modu erraz batean talde-lanak eraikitzeko aukera ematen du eta, beraz, auzolanean proiektuak eraikitzeko

aukera ere. Aukera hau baliatu dezakegu, beraz, eskolaz eskola egiten direnak eta bakoitzak duen jakintza guztion

artean partekatzeko. Azken finean “herri jakintza nahi dugu eta jakintza herriarentzat nahi” leloaren adierazle

ezin-hobea da.

WIKILIBURUEN ZER DIREN ETA NOLA ERABILI HEMEN KLIK EGINEZ IRAKURRI

ASKOZ EDUKI GEHIAGO GURE WEBGUNEAN

euskaleskola.org EHBEren lekua da interneten. Bertan maiztasun handiz egiten dugunaren berri izateko aukera

dago baita blogak irakurtzeko ere. Gure webgunea erabili behar da Euskal Curriculumaren aldeko manifestuari

atxikimendua emateko. Ale hau idazten gaudenean 1.000 atxikimendutik gora jaso ditugu sarean bitartez eginiko

lana dela eta. Atxikimendua eman nahi izanez gero egin klik hemen.

Baina webgunean ere beste eduki batzuk jarri ditugu. Adibidez iaz Euskal Curriculumaren inguruan Kursaalean

ekainaren 21ean egin zen ekitaldian aurkeztu zen bideoa. Eta jasotako atxikimendu guztiak ere alfabetikoki ordenaturik

jartzen gabiltza.

Hurrengo egunetan egingo ditugun hainbat deialdi ere bertan jarriko ditugu, beraz Euskal Curriculumaren aldeko

kanpaina honen inguruan gehiago jakin nahi izatekotan bertara jotzea duzu onena. Esan bezala, www.euskaleskola.org

helbidean topatuko gaituzu.

2

Ikastolen VI. Batzarra izan berri da. Bertan hainbat

erabaki garrantzitu hartu dira eta horretaz hitz

egin dugu Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko Presidentearekin.

Elkarrizketa luzea da eta leku arazoak

direla ezin dugu Hezberriren ale honetan

osorik jarri. Hala ere duen interesa dela eta webgunean

oso-osorik irakurtzeko aukera duzue.

- Zer da Ikastolen VI. Batzarrean hartu duzuen erabaki

garrantzitsuena?

Atal ezberdinak erabaki dira ikastolen VI Biltzarran, beraz

zaila da esatea zein izan den garrantzitsuena. Osotasunean

aztertzen badugu hartutako erabakiak, agian, Ikastola

2020, hau da ikastola ereduaren berrikuntza,

esan dezakegu izan dela garrantzitsuena,

azken finean Ikastola 2020 atala da Oinarrizko

Curriculum Komuna eta

Antolaketa Kolektiboa egituratzeko

iturburua. Hiru atal horiek

Ikastolen Kolektiboaren ardatza

osatzen dute eta “Ikastola

2020” da guztien muina eta

iparra. Laugarrena, II Plan Integrala

(Plan estrategikoa),

aldiz, aipatu atalak epe jakin batean

garatzeko asmoz (2009-

2014) onartu da.

Ikastola 2020” proposamean jasotzen

da, hain zuzen ere, Ikastola bakoitzaren

eta ikastolen kolektiboaren

izaera eta, era berean, ikastolen kolektiboaren

curriculumaren eta antolaketa-egituraren

printzipioak finkatzen dituena.

Antolaketa Kolektiboari dagokionez, Euskal Herri osoko

ikastola guztiak erakunde bakar batean, Kooperatiba Europarra,

zuzenean bazkidetuta egotea eta Ikastolen mugimenduaren

Hezkuntza eta Egonkortasun?zerbitzuak erakunde

bakar batean batuta egotea dira erabakirik garrantzitsuenak.

Heziketa lanean, IKASTOLA ereduari lotutako Euskal Curriculumaren

aldeko hautua egin dugu, Ikastola bakoitzaren

hezkuntza-proiektuan eta curriculumean sartzeko, eta baita

praktikan jarri eta ebaluatzeko ere, konpromisoa hartuaz.

Plan estrategikoan, datozen bost urterako, Ikastolen Erakunde

kolektiboaren Misioa, Ikuspegia eta Lehentasun estrategikoak

zehazten ditugu. Lehentasun estrategikoen

artean honako hauek goraipatuko nuke, gure Hezkuntzaproiektu

komunaren zehaztapena definitzea eta onartzea,

Ikastola ereduari buruzkoa kontraste etengabe egitea, Ikas-

3

tola berriak sortzea eta daudenak sendotzea, Ikastola bere

ingurunera zabaltzeko eta hartzaileago egiteko bidea

emango duten ereduak eskaintzea, Ikastolen inguruko erakundeekiko

harreman eta lankidetza markoa biziberritzea

(Euskara eta euskaldun hezkuntzaren garapena sustatzen

duten gizarte-erakundeetan -.Kontseilua, Euskal Unibertsitatea.-

eta Insituzioetan aktiboki eskuhartzea), Hezkuntzazerbitzu

kolektibo guztiak eguneratzea, ikastolek onartutako

Curriculumari jarraituz eta Euskal Senaren zerbitzu kolektiboak

sendotzea presentzia handiagoa har dezaten.

- Zein ondorio ekariko ditu honen aurrera begira?

Gutxienez urrats bat. Gure arteko erakundeen bilakaera ikusita,

oinkada aurreikusteko modukoa bezain nabarmena,

baina batez ere erraldoiarena,

eragingarritasunari, efikaziari, barne kohesioari

eta eragin sozial biderkatzaileari

begira. Horrela besteak beste,

zerbitzuen urteroko plangintza

Euskal Herriko ikastola guztientzat

izatea (Zerbitzu bakoitzeko

langileek talde eta ekipo

bakar batek bezala funtzionatuz),

zerbitzu bakoitzean ardura

jakinak argi eta garbi

definituta egotea, giza baliabideak

era arrazionalago batean

erabiltzea.

Era beran gure Erakunde Kolektiboa

Ikastolengandik gertu egotea eta

erabakiak hartzerako orduan ikastolen

partaidetza zuzena ahalbidetzea. Ikastola bakoitzak,

bazkide den legez eta ez ikastolen mugimenduko

partaide orokor legez, zerbitzu jakin baten

prestakuntza exijitzea, bere lurralde?kokapenak edo ekonomia?konpetentziak

inolako bazterketarik sortu gabe.

Hitz gutxitan esateko, erakunde errazagoa bat egin nahi

dugu. Bai barne prozesuei dagokionean, baina baita ere kanpora

begirako harremanetan. Gizarte zabalari eta instituzioei

ere errazagoa, erreferentzia bakarrekoa, ahots bakarra

kanpora begira, izango den eredua eskainiko diegu.

Euskal kurrikulumari dagokionez, praktikan ipintzea, hau

da, egunez egun ikastoletan eta klase barruan ematen den

curriculuma, martxan ipintzea izango da ondorio nagusia,

hartutako konpromisoa betez. Lan hau aurrera eramateko,

Ikastolen mugimenduak konpromisoa hartuta dauka ikastolei

laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak ipiniz, irakasleen

prestakuntza, ikas materiala eta nola ez ebaluazioa.

Elkarrizketa osoa:

http://www.euskaleskola.org/index.php/plazara-mainmenu-26/bestelako-berriak-mainmenu-59/295-elkarrizketa-koldo-tellitu-ikastolen-elkarteko-presidentea

Azken urteotan Euskal Unibertsoaren ekimena

egin dugu biharren lauhilabetekoan. Aurten ere

horrela izango da, baina ekimen hau zeharo berrituta

dator, bai eduki bai eta izaeran ere. Horregatik

Unibertso berri bat jaioko dela diogu, Big

Bang bat, alegia.

Orain dela 5 urte, Euskal Unibertsoa Leioan

egin genuenetik lau campusetan eginikoetatik

asko ikasi dugu. Aurten ekimenak berrikuntza

bat behar duela uste dugu, batez

ere Euskal Unibertsitatearen proiektua

jada mahai gainean dagoelako. Horregatik

diseinu berri batekin datorkigu aurtengo

Euskal Unibertsoa.

Ekimenaren muina berdina izango da, hala ere.

Euskal Unibertsitatearen beharra azpimarratzea

2 3 4 5 6 7 8

9 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 22

23 24 25 26 27 28

2-13> Matrikulazio kanpaina EAEn.

11> Matrikulazio kanpaina: Eskolak euskaldundu

behar du! agerraldia.

18> Euskal Curriculumaren aldeko ekitaldia

Donostian.

19-24> Ihauteriak Euskal Herrian zehar.

26> Euskal Unibertsoaren aurkezpen

prentsaurrekoa.

Badator Big-Banga!

1

4

eta proiektu honen aldeko atxikimendua areagotzea,

azken finean. Euskal Unibertsoan nahi eta behar dugun

Unibertsitate eredua martxan jartzen saiatuko gara.

Euskal Herriaren beharrak asetuko dituen unibertsitate

euskaldun bat, azken finean.

Unibertsitate eta herrietan hurrengo

hilabetean emango dugu honen

berri, baita gure webgunearen

bitartez ere. Bihoa hemendik

izango denaren ideia bat: aurten

ez da lanegun batean ez

eta campus batean izango. Larunbata

eta herri batean

egingo dugu! Ez dugu gehiago

esango, momentuz, denetarako

denbora egongo baita hurrengo asteotan.

Haurrak egin behar duen galdera ez

da “ona izan behar al dut?” baizik eta

“nor bezala izan nahi dut nik?”

Bruno Bettelheim

Hezberri Euskal Herriak Bere Eskolaren hilabetekaria

da. Bertan dauden eduki guztiak edo atalak

libreki partekatu eta zabaltzeko eskubidea

duzu beti ere honako baldintzak betetzen badituzu:

- Jatorria aipatzea.

- Era berdinean partekatzea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!