01.11.2012 Views

BAKEAREN ALDEKO KATEA - Errenteria

BAKEAREN ALDEKO KATEA - Errenteria

BAKEAREN ALDEKO KATEA - Errenteria

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

at ekitaldi honetan dabilena. Zer da, ordea, Bakearen

Katea?

BAKEAREN KATEAK

Gai honetaz argitaratutako koadernoan,

ondoko hau esaten da hitzez hitz:

“Bakearen aldeko kristauon erantzukizunaz

eginiko astearen ondorioz, besteak beste, ondoko

hau burutzea proposatzen da:

NOLA EGIN

• Talde bat osatuko da. Eta talde horretan biltzen

direnek ondoko hau egingo dute besteak

beste: errezatu, pentsatu, irakurri, ekin,

bai taldearen onbiderako eta baita bakegintzaren

alde ere.

• Kide bakoitzak hileko jakineko egun bat izango

du bereziki zeregin honetarako. Egun hori

iristen zaionean, Bake Kateakoekin, eta taldearentzat,

errezatuko du, gure baitan, inguruan,

kristau elkarteetan, gizartean, herrian,

munduan bakea indartuz joan dadin.

• Norberari eguna iritsi bezain laster, telefonoz,

ahalik eta gozo eta baketsuen, hurrengo bi

egunetakoak deituko ditu prestaturik egon

daitezen.

• Egun horretan bere bakearen aldeko eguna

dela gogoraraziko dioten bitartekoak erabiliko

ditu: piztutako kandela, lorea, otoitz liburua,

abestiren bat, poesia, norberak

idatzitako zerbait...

Egun horretaz, ahazturik-edo, daukan lagunen

bati deitzeko baliatuko da, hain gogoko

ez ditugun horiekin adeitasunez eta gozo

jokatzen saiatuko da...

• Egun hau norberak bakarka bizi ordez, familiakoekin,

lagunekin elkarrekin bizitzeko ekintzak

egin daitezke.

• Bakearen aldeko bilkura eta ospakizunetan

berariaz zainduko ditu taldeko beste kideekiko

harremanak.

Iraupena: 2005ko ekainera arte. Ondoren

ebaluatu egingo da”

Ikus daitekeenez, eginkizun arruntak dira,

xumeak, nornahik eta nonahi egin ditzakeenak. Ez

du aparteko konpromezurik eskatzen, ez da bileretara

joan beharrik.

“Katean esku hartzeak on egiten dit –aitortzen

du kide batek-. Hau dela merio, deiak jaso eta

deiak egiten ditut. Taldea gogoan hartuz, bakearen

aldeko egun berezia da niretzat. Egun horretan

bakean sumatzen dut nire bihotza. Arazo handiak

konpontzerik ez dugunez gero, zergatik ez gure

arteko harremanak hobetzen saiatu?”.

Bakearen Katea martxan jartzen aritu den

kide baten esanetan, taldeak ugaldu daitezke, nahi

duen guztiarentzat zabalik daude kateak, baita

sinestunak ez direnei ere.

Une honetan, ordea, kateak jende gehiago

biltzeari baino garrantzi gehiago emango zaio taldeen

barne kohesioari, katea bizitzeko erari, hurbiltasunari,

elkarren arteko harreman baketsuari.

Momentuz, urte beterako denboraldia aurreikusten

zaie bake katea horiei. Orduan halako azterketa

egingo da eta horren arabera erabakiak hartuko.

o a r s o

0 4 [ 83 ]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!