18.03.2014 Views

Sormena literaturan eta zientzian - Karmel

Sormena literaturan eta zientzian - Karmel

Sormena literaturan eta zientzian - Karmel

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JOSEBA AURKENERENA

Momentu horretan Ixabel bere gelatik atera zen izu aurpegiaz.

– Ai Pello, Pello, lehen ez diat deus kontatu hire etorrera

ez iluntzeko, baina duela hilabete batetik hona deabrua

etortzen hasi zaigu eta gau aldean esnatzen.

Teilatuan kolpeak, jauziak eta garrasi ozenak entzuten ziren.

Beldurra zen familia haren nagusi. Pello bera kikildu zen

zenbait momentutan. Baina gero, kriseilua eskuan zuela kanpo

aldera atera zen teilatu gainean zebilena ikusi nahian edo. Josetxo

atzetik atera zen. Ilargiaren ilun-argitan gizaki beldurgarri

bat ikusi zuten, okertu samarra zebilena. Begira ari zitzaizkiola

ohartzean, oihuka hasi zitzaien eta halako batean teila bat jaurti

zien indar handiz. Gero jauzi azkarrak eginez beraiengana

hurbildu zen. Hori ikustean osaba-ilobek ihesari ekin zioten

eta etxean sartuta atea itxi zuten tranka jarriz. Deabrua berriz,

atean joka hasi zitzaien atea astinduz eta mugituz. Barruan, denak

zeuden esnatuta ordurako, esnatuta, eta ate ondoan elkarren

ondoan, besarkaturik, isilik eta kaka-kaka eginda. Azkenean,

argiaren lehen printzekin batera, deabruak alde egin

zuen.

– Hau gaua! Oso gutxitan pasa dut bart pasa dudan beldurra!

—-osaba Pellok.

– Horrela da osaba, horrela da. Askotan etortzen zaigu eta

arrosario santua errezatzen aritzen gara denok goizaldea

esnatu arte! Akiturik gaude, akiturik eta beldurturik.

– Horrela ez dago bizitzerik Pello! Egunak joan eta egunak

etorri eta deabru gaizto horrek hor segitzen du dantzan

gure teilatu gainean —-Ixabelek.

– Baiki, horrela ezin da bizi. Zerbait egin beharko dugu —

-osabak—- eta Josetxo eta Anttoni begira—- badakit, gaur

gauean zelatan egongo gara kanpo aldean, zuhaitzen artean,

eta deabrua etxera hurbiltzen denean zaku batean

sartu eta makilazoz akabatuko dugu.

104

LITERATURA

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!