19.01.2014 Views

ERDI-AHOZKOTASUNAREN LITERATUR ESTILOAZ - Euskaltzaindia

ERDI-AHOZKOTASUNAREN LITERATUR ESTILOAZ - Euskaltzaindia

ERDI-AHOZKOTASUNAREN LITERATUR ESTILOAZ - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

22 EUSKERA - XXXIV (2. aldia)

kasa marrazko adierazpide berria asmatu zuen, izkribukera berria. Hala

dio A. Zavalak:

"Bertso sumatzen, bere gisa, garia jotzeko kuartuan aritzen zan, ta,

bertsoa sumatu-alean, telIa-puska batekin paretan arrastoa egiten zuan...

Gero... (idazkaritza egiten ziona etorritakoan) garia jotzeko kuartora

joaten ziran, ta an, arrastoaren aurrean, Udarregi sumatutako bertsoak

esaten hasten da, ta Jose Txiki eskribitzen. Gero, onek betetako

papera, inprentara eramaten zuten" (9).

Gogoan hartzeko gertakizuna hauxe: idazkeraren legez eta moldez

ari beharrak eramaten du bertsolaria, idazkeraren kideko sistema bat,

bitxia bezain harrigarria, asmatzera. Ahozkoaren eta idatzizkoaren artean

bertsolariak amore dagio idazkerari, guztizko argitasunez erantzun praktiko

bat aurkituz.

Adibide soil hauek, zabalagoko ikuspegi batzuren aurrean jartzen

gaituzte: idazkeraz baliatzearen aurrean, bai norberaren mailan, bai [amiliaren

eta taldearen mailan, bai ofiziokoen lanordutako mailan. Lumaz

idazten jakin beharra zegoen, argitalpenen itxurapean zetorren joera berriari

erantzuteko. Eskema metrikoak errespetatuz idazten ikasi aurretik,

ortografia konbentzionala ikasi aurretik, eta abc sistema ikasi aurretik ere,

eginik zegoen idazkeraren kultur hautapena.

2. Argitalpenak

Eskuizkribuek baino areago eragiten dute argitalpenek estilo berriago

baten sorkuntzan. Testu inprimatuetan him modalitate aukeratuko genituzke:

bertso-paperak, aldizkaritako testuak eta liburuskak.

Moldiztegian inprimaturiko testuek, tirada bat izaten dute, eta ale

asko izan ohi dira eskuarki testu bakoitzarenak. Honek zabalkunde ezin

hobea dakarkio testugintzari, leku askotara iristeko, eta denbora luzean

irauteko ahalgoa paperak eskuratzen duenez. Eta publikotasuna ere hartzen

dute idazlanek argitaratzeari esker, modako joerak bermatuz eta

beste zaharragokoak baztertuz. Hitz batean, estilo berri baten ezaugarriak

markatuz.

(9) Id.: Udarregi bertsolaria, in "Auspoa", 56 z., "Izarra", Donostia, 1966, 54 or.

"Banan Jose Txikik joaterik etzeukanean-edo, Udarregi bera jeixten zan Usurbilla, eskuan

makil bat artuta, eta paretako arrastoak makillan ekartzen zituan. Ta makillari begira esaten

zizkion bertsoak Jose Txikiri" (56 or.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!