19.01.2014 Views

ERDI-AHOZKOTASUNAREN LITERATUR ESTILOAZ - Euskaltzaindia

ERDI-AHOZKOTASUNAREN LITERATUR ESTILOAZ - Euskaltzaindia

ERDI-AHOZKOTASUNAREN LITERATUR ESTILOAZ - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

20 EUSKERA - XXXIV (2. a1dia)

Horretarako, gaiaren zenbait alderdi nagusi azalduko ditugu:

1. Idazkeraren erakus-aukera edo "muestreo" bat.

2. Idazkeraren literatur fenomenologia.

3. Erdi-ahozkotasunaren estiloaz.

4. Ondorio orokorrak.

Lau urrats hauetan datza gaurko mintzaldi honen saiabidea.

I. IDAZKERAREN ERAKUS-AUKERA EDO "MUESTREO" BAT

Ahozkotasunean bizi izan diren jendeak, eta gure kultur ingurune

jakinaz ari garelarik, bai banaka eta bai taldeka, idazkiez eta izkribuez

baliatzen hasten direla gauza garbia da. Eta bilakabide honen hari nagusiak

ematea, idazkera noiz eta nola sartu zen aditzera ematea, guretzat

ezinezkoa bada ere (eta ez hain beharrezko gainera gure helburuetarako),

aipa ditzakegu zenbait adierazpen baliotsu, gure gaiaren argigarri direnak,

eta mintzaldi honi apio eta sarrera bat emango diotenak.

1. Eskuizkribuak

Gure gaiaren harira, argitalpenak badira ere garrantzirik haundiena

dutenak, eskuizkribuen munduko xehetasunek ere badute, idazkeraren

fenomenologiari buruz, kontuan hartzeko den fiabardurarik. Zenbait eratako

eskuidatziak aurkez ditzagun.

1.1. Norberaren gordailu kutun direnak

Hala zen, adibidez, Oiartzungo "Alkate Xaharrene"-ko neskatxak

"berekin zuen karteratxoa, beste bertso berri zenbaitekin Santa Klararen

koplak kopiatuta gordetzen zituena, isilpean kantatzeko" (5).

Eraginik txikienetarikoa du jokalmolde honek, bai testuen produkzioan,

bai kontsumoan eta bai zabalkundean. Norberaren mailan bukatzen

da testuon eragin-indarra.

(5) M. LEKUONA: Bi antzerki ta itzaldi bat, "Kuliska 50rta", 56 z., "Itxaropena",

Zarauz, 1965, 108-109 or.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!