05.01.2014 Views

BEITU 100 (Eusk)

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ESNETIK-EK ESNEAREN BANAKETA

BIDEZKOA ALDARRIKATZEN DU

Filosofia etikodun kooperatiba esnearen sektorean

Esnetik-ek, esnekien ekoizle eta

kontsumitzaileen kooperatibak, bere proiektua

aurkeztu zuen TA21en azken foroan, eta datorren

udazkenean, unerik egokienean, bere lokalak

bisitatzeko gonbita egin zuen. Esnetik ekimena

EHNE nekazaritza sindikatuaren baitan sortu zen

duela urte eta erdi, sektoreak bizi duen krisiari

aurre egiteko asmoz. Gaur egun, esnea kostuko

preziotik behera ordaintzen da, eta baserri askok

ezin dute euren gain hartu horrek sortzen duen

zorra eta, ondorioz, utzi egiten diote esnea

ekoizteari. Egoera horri aurre egiteko, ekoizleen

eta kontsumitzaileen kooperatiba mistoa

sortu da, erabiltzaileen inplikazio indartu eta

bitartekariak bazterrean uzten dituena.

Esnetik-en xedea da erantzukidetasuna.

Horrela, inbertsioa, arriskuak eta lana ez

dira izango soilik ekoizleen ardura, eta

kontsumitzaileek elikagaiak eskuratzeaz

gain, erabakiak hartu eta parte hartzen dute

kontsumo-, merkaturatze- eta banatze-taldeetan.

Bazkideek, produktuak merkeago eskuratzeaz

gain, lan-talde horietan parte hartzeko eta

bozkatzeko aukera dute. Gaur egun, ekimena

hedatzeko lehenengo fasean daude, eta horren

helburua da merkaturatzeko sarea indartzea eta

iraunkorrak izatea. Euren asmoa ez da neurri gabe

haztea, baizik eta proiektuan parte hartzen duten

baserrien produktua merkatua sartzea.

Bi etiketa

Esnetik-ek prozesu osoa kontrolatu

nahi du eta honako balore hauetan oinarritu:

Tokiko Agenda 21

Agenda Local 21

etika, natura eta pertsonak errespetatzea

negozioaren gainean. Horretarako sustatu

egiten dira ekoizle eta kontsumitzaileen arteko

konfiantza eta gardentasuna bi etiketen bidez.

Bertan, ekoizleari, elaborazioari eta banketari

dagokien portzentajea eta benetako prezioa

zehazten dira.

Ekoizpen mugatuko eta ohitura

tradizionaleko baserriak hautatzen dituzte,

euren artaldeak transgenikorik gabeko

pentsuez elikatzen dituztenak. Halaber,

hautatua izateko, ezinbesteko baldintza da

bertan gazteek lan egitea edo belaunaldialdaketarako

aukera izatea.Ekoizpenari

dagokionez, Orozkon gaztandegi bat alokatu

dute, ez dute gehigarri kimikorik erabiltzen

eta produktuaren dibertsifikazioaren alde

egiten dute. Zirkuitu txikietan merkaturatzen

dute euren produktua, besteak beste,

azoketan eta auzoko denda txikietan. Hala

ere, eskaerak jasotzen dituzte lantegi edo

merkatu etikoetatik. Oraingoan ere banaketa

da harreman hurbilak berreskuratzeko

lanabesa.

Urteko azken foroan Esnetik

kooperatibako kide batek esnearen

sektoreko ekoizleen errealitatea

ezagutarazi zigun, bai eta proposamen

berriak, etikoagoak eta gardenagoak ere.

Datorren udazkenean baserri ekoizlea eta

gaztandegia bisitatuko ditugu.

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!