17.12.2013 Views

Segurtasuna Holandako museoetan - Museo Guggenheim Bilbao

Segurtasuna Holandako museoetan - Museo Guggenheim Bilbao

Segurtasuna Holandako museoetan - Museo Guggenheim Bilbao

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Segurtasuna Holandako museoetan

HANNA PENNOCK

Ikuskatzailea, Kultur Ondareko Ikuskatzaileen Estatuko Kidegoa,Haga.

LABURPENA: Holandan aurrerapen handiak egin dira museoetako arriskuen kudeaketaren

arloan. Aurkezpen honetan kudeaketa horren inguruko sarrera historikoa egingo dut. Delta izeneko

Kontserbazio Plan Holandarra azalduz hasiko naiz. Halaber, kide naizen Kultur Ondareko

Ikuskatzaileen Estatuko Kidegoaren zereginen eta egin ditugun ikerketen inguruko xehetasunak

emango ditut. Aurrerapen nagusien artean honako hau lortu dugu: estatuko museo pribatizatuek

hondamendiei aurre egiteko plan bat egin dezaten behartzea ministroaren aldetik. Plan hori, batez

ere, bertako bildumei begira egingo litzateke. Plan horiek aztertuko ditugu eta nola egin genuen

azalduko dut. Halaber, Holandan jasandako hainbat hondamendi eta hartutako neurriak

deskribatuko ditut.

Gaur egun, estatuko museo pribatizatuek arriskuen inguruko kudeaketa integratuko plana izan

behar dute. Plan hori ere aztertuko dugu. Kultur ondareak jasaten dituen gertakariak

erregistratzeko datu-basea sortu zen eta 2008ko urtarrilean kultur ondarea babesteko zentro

espezializatua zabaldu zen. Holandan gauzatutako jarduera horiek jardunbide egokien adibide gisa

balio izatea espero dut.

Sarrera

Holandako Kultur Ondareko Ikuskatzaileen Estatuko Kidegoan egiten dudan lanari buruz hitz egingo dizuet. Halaber,

museoetan arriskuen kudeaketaren arloan Holandan egiten diren jarduera guztiak zehaztuko dizkizuet.

Holandan iraganean estatuarenak ziren 25 museo inguru daude. Zalantzarik gabe horietako zenbaiten izenak

ezagunak egingo zaizkizue. Bilduma bikainak dituzten museo ederrak dira. Horietako zenbait aipatuko ditut:

Rijksmuseum eta Van Gogh museoa, biak Amsterdam-en; Kröller-Müller Museum, Arnhem-en ondoko parke

nazionalean; Arnhem-go aire zabaleko museoa; Zaharkien museoa eta Etnologiako museoa, biak Leiden-en; eta arte

erlijiosoko museo nazionala, Utrecht-eko Catharijne Convent. Museo hauetan eta beste hainbatetan erakusten diren

bildumak oraindik estatuarenak dira eta gaur egun fundazioek kudeatzen dituzte.

Historia: Zaintzeko Delta Plana

Laurogeiko hamarkadan argi geratu zen bilduma horien kudeaketak ez zituela beharrezko kalitate-baldintzak betetzen.

1988. urtean Holandako Kontu Auzitegiak zaintzaren kudeaketari buruz txosten suntsitzailea egin zuenean, neurri

garrantzitsuak hartzeko unea heldu zen. Kultura ministroak pribatizazioaren alde egin zuen. Hala ere, prozesu hori hasi

aurretik bildumak egoera onean utzi behar ziren. Helburu hori lortzeko diru-laguntzen plan berezia diseinatu zuten.

Plan horri Kultur Ondarea Zaintzeko Delta Plana deitu zitzaion. Museoei diru-laguntzak eskaintzen zizkien, bertan

zituzten bildumek eta bilduma horiek jasotzeko baliabideek nazioarteko estandarrak bete ahal izateko. Zaintza

prebentiboa eta aktiboa bezalako hainbat kontzeptu berri modan jarri ziren, biltegiratzeko espazio zaharrak egokitu

zituzten eta espazio berriak eraiki zituzten, material azidoak, hautsa eta bildumentzako kaltegarriak diren gainerako

elementuak kendu zituzten, eta bilduma horiek ordenatuta gorde zituzten. Zaintzaren arloan hobekuntza horiek egiteaz

gain, beste prozesu garrantzitsua ezarri zuten, bildumako artikulu guztiak erregistratzeko prozesua alegia. Azken

finean artikulu horietan oinarrituta zehaztu daitezke bilduma baten jatorria eta garrantzia. Beraz, bildumen buruak,

idazkariak eta zaintzan adituak museoko langileen artean elementu nagusi bihurtu ziren.

Argi zegoen museo nazionalak independizatuta bertako bildumen zaintzaren kudeaketa gainbegiratu beharko zela.

Bildumek Estatuarenak izaten jarraituko zuten. Kudeaketa bakarrik geratuko zen fundazioen esku. Horretarako

ikuskatzaileen kidegoa sortu zen 1993an. Ikuskaritzari buruzko araudia estatuaren eta museoen artean sinatutako

kudeaketa-akordiora gehitu zen. Ikuskaritzetan ahal zuten guztian laguntzeko konpromisoa hartu zuten museoek.

Ikuskatzaileen kidegoaren txostenak Kultura Ministeriora bidaltzen dira.

Ikuskatzaileen kidegoa

Kultur Ondareko Ikuskatzaileen Estatuko Kidegoa Hezkuntza, Kultura eta Zientzia Ministerioaren dibisio independentea

da. Gure bulegoak Hagan daude. Duela bi urte beste hiru Ikuskatzaileen Kidegorekin “elkartu” ginen. Orain lau arlo

daude: Arkeologia, Artxiboak, Bildumak eta Monumentuak. Nik Bildumen arloan lan egiten du, beste bost

ikuskatzailerekin eta ikuskatzaile buruarekin batera. Talde txikia gara eta gutako bik bakarrik jarduten dugu lanaldi

osoan.

Gure ikuskatze arruntetan artikuluen kalitatea, eta bildumen zaintza eta egoera ebaluatzen ditugu. Bilduma bat egoera

onean gordetzeko funtsezko hainbat alderdi hartu behar dira kontuan: bildumaren erregistroa ondo egitea, bilduma

behar bezala gordetzea, klima-baldintza egonkorrak eta egokiak, izurriteen kontrola, eta abar. Bestalde, arriskuen

kudeaketa egokia aplikatu behar da.

Neurri batean objektibitatea bermatzeko, bi edo hiru urtez behin bilduma bakoitzetik ausazko aukeraketa bat egiten

dugu. Gutako gehienak arte-historialariak gara eta ez gaude estatistiketan espezializatuak. Horregatik, estatistikalari

profesional baten laguntza dugu. Noizean behin ikastaroak ematen dizkigu eta ausazko laginak aztertzen laguntzen

digu museoetan. Erregistratutako artikulu guztietatik 43 objektu aukeratzen ditugu. Inbentario-zenbakiari dagokion

objektua bilatzen dugu. Ondoren “gauza bera baina alderantziz” egiten dugu: ausaz objektu bat aukeratzen dugu, bere

inbentario-zenbakia eta kokapena idazten ditugu eta, ondoren, inbentarioan bilatzen dugu. Estatistiken arabera, 86

artikulu aukeratuta nahikoa izango litzateke erregistroaren eta zaintzaren kalitateari buruzko nahiko iritzi fidagarria

emateko.

Sei alderdi aztertzen ditugu:

o Objektuak inbentario-zenbaki bat badu?

o Leku egokian kokatua dago?

o Bere estatutu juridikoa ezagutzen da?

o Deskribatua dago?

o Objektua osatzen duten materialak deskribatu dira?

o Objektua nahikoa babestua dago?, hau da, objektua “egoera onean dago”?

Ikuskaritza egitean objektuak dauden espazio guztiak bisitatzen ditugu: museoko erakusketa-aretoak eta biltegiak.

(Noski, zuzendariaren eta komisarioaren bulegoetan inoiz ez dago objekturik, eta abar). Jarraian, baldintza kimatikoak

(tenperatura eta hezetasun erlatiboa), ager daitezkeen intsektu-izurriteei nola egiten zaien aurre, garbiketa-egutegia,

eta abar aztertzen ditugu. Halaber bildumen arriskuen kudeaketa aztertzen dugu.

Eta hemen nire esku-hartzearen gai nagusira heltzen gara, arriskuen kudeaketara alegia. Arriskuen kudeaketaren

barne sartzen dira, museo bateko bildumak jasan ditzakeen hondamendiei aurre egiteko museo horrek dituen

prebentzio-neurriak. Neurri horiek hondamendia ekiditeko edo kontrolatzeko diseinatzeaz gain, ondorioei ere aurrea

hartu behar diete. Horren barne sartzen dira objektuen zaintza eta prentsarekin ezusteko harremana.

Arriskuen kudeaketari buruzko ikerketa 20 museotan

Duela zenbait urte garai hartan estatuaren esku zeuden 20 museotako arriskuen kudeaketa ikertu nuen.

Galdera-zerrenda luze bat egin nuen. Zerrenda hori, elkarrizketa-formatuan, museo horietako arriskuen kudeaketako

arduradunei banatu zieten. Ikerketa horren bidez arriskuen kudeaketaren mailari buruzko ikuspegi orokorra eman nahi

nuen. Elkarrizketak 1997 eta 1999 urteen artean egin nituen. Elkarrizketa horien bidez zirkunstantziak eta prozedurak

argitu nahi nituen, alderdi teknikoak edo ekonomikoak alde batera utzita. Instalazio teknikoak berriagoak edo

zaharragoak direla alde batera utzita, arriskuak ondo kudeatzeko instalazio horiek behar bezala erabili behar dira. Oso

garrantzitsua da gertakari bat ematean jarraitzen diren prozedurak zehatz-mehatz erregistratzea eta langileen esku

jartzea.

Nik elkarrizketen hasieran, beti, hondamendien aurrean esku hartzeko planik ote zuen museoak galdetzen nuen.

Erantzuna, beti, baiezkoa izan zen. Baina plan hori bertako bildumarako ere aplikatzen zen galdetzen nuenean, 20

kasuetatik 17tan ezetz erantzun zidaten. Delta Planaren neurri zabalei esker bilduma bat kontserbatzeko baldintzak

asko hobetu badira ere, bilduma horien segurtasuna ez da handitu.

Lehen galdeketa

Elkarrizketek bi eta hiru ordu bitarte irauten zuten. Ehun galdera ingururekin bildumarako mehatxu izan zitezkeen

alderdi guztiak aztertzen ziren. Uholdeak, suteak, objektuak atera eta ondoren zaintzea, lapurreta, ekipo elektrikoen eta

berogailuen erabilera, alarma itzali ondorengo prozedurak, bandalismoa eta objektuetan kalteak eragitea, garraioa,

garbiketa-prozedurak, lizuna eta izurriteak, ostalaritza-zerbitzua, ikerketa zientifikoa eta aipatutako hauek bezain

garrantzitsua zen aire zabalean suarekin lan eginez gero operazio-prozedurak bezalako arriskuen aurrean museoaren

jarrera kontuan hartzen zen landutako gaien artean.

Galderak, batez ere, prozedurekin lotuak bazeuden ere, oso praktikoak ziren. Ezagutzen dute langileek gas- eta urhornidurako

sareak non dauden? Larrialdi-zerbitzuekin harremana eraginkorra da? Larrialdi kasutarako irteteko planak

daude? Eta abar.

Nire lankideek eta nik elkarrizketak transkribatu eta gure oharrak idatzi genituen. Ondoren, museoetako zuzendariei

bidali genizkien, eta euren erreakzioak, aldaketak, erantsi nahiko lituzketen puntuak eta abar idazteko eskatu genien.

Hogei txosten horiek dokumentu bakar batean bildu nituen museoen izenak aipatu gabe. Dokumentu hori 2000. urtean

argitaratu zen. Alferrikakoa iruditu zitzaidan museoak alderatzea, euren bildumen artean alde handia zegoelako,

350etik (Hagako espetxeko atea) hamar milioi (Naturalsi, Leidengo historia naturaleko museoa) arte. Bestalde,

museoen eraikinak eta bertan obrak biltegiratzeko espazioak eta hauen kokapena oso diferenteak ziren. Txostena une

horretako egoeraren sinopsi eta etorkizunean politika berriak egiteko oinarri gisa pentsatuta zegoen. Amaieran hainbat

gomendio egiten nituen. Gomendio horietako zenbait ondoren zehaztu nahi ditut:

1) Segurtasuna funtsezkoa da museo bateko bildumaren zaintza kudeatzeko. Beraz, museoko zuzendaritzak

lehentasun osoa eman behar dio. Museoetan gainbegiratzearen arduraren zati bat larrialdiko langile kualifikatuen esku

dagoen arren, gehiegitan zaintzaileek, bisitariek, aldi baterako langileek, museoko gidek eta boluntarioek ere egiten

dute lan hori. Hondamendi bat gertatuz gero pertsona horiek ezin dute erantzun egokia eman.

2) Museo guztiek gertakarien erregistroa izan behar dute eta bertan gertakari gisa sailka daitezkeen kasu guztiak

erregistratu behar dituzte. Horrela arriskuak errazago antzeman daitezke. Hori oso garrantzitsua da. Hondamendien

aurrean jarduteko plan bat egin baino lehen arriskuak aztertu behar dira.

3) Askotan, eraikinean obrak egiten diren bitartean edo beste edozein arrazoirengatik bilduma baten zati bat beste leku

batean gordetzen da aldi baterako. “Aldi baterako” irtenbide horiek zenbaitetan bi urte arte iraun dezakete eta oso

arriskutsuak dira. Kasu gehienetan ez zituzten hartu bildumak behar bezala babesteko neurri egokiak. Zoritxarrez

behin baino gehiagotan neurri horien beharra frogatu da.

Ondoren, azken urteetan Holandako zenbait museok jasan dituzten hainbat hondamendi labur-labur aztertuko ditut.

Lapurreta

2002an Vincent van Gogh-en bi koadro lapurtu zituzten Amsterdamgo Van Gogh Museotik eskailera bat erabilita eta

leiho bat apurtuta. Hasieran, lapurretarako erabilitako metodo sinplea ikusita, ikasle batzuen txantxa zirudien. Baina

koadroak ez dira agertu. Urte berean Hagako Museoko erakusketa batetik diamante asko lapurtu zituzten. Iaz,

eskualdeko bilduma garrantzitsua duen Westfries Museotik hainbat koadro lapurtu zituzten. Kasu honetan alarmen

sistema manipulatu zuten. Delft-eko museo militarrean ere liburuak eta grabatzeak lapurtu zituzten. Museoko

komisarioak objektu horiek lapurtu zituen denbora-tarte luze batean. Errudun deklaratu zuten.

Bandalismoa

Buru nahasmendua zuen gizon batek aizto batekin Dordrecht-eko museoarenak ziren XVII. mendeko hamaika koadro

pitzatu zituen. Gauza bera gertatu zen Stedelijk Museum-en bi aldiz, Amsterdamgo arte modernoko museoan.

Rembrandt-en Gaueko Erronda hirutan kaltetu zuten, horietatik bitan azidoa erabiliz. Eta, duela gutxi buru

nahasmendua zuen gizon batek Van der Helst-en koadro bat kaltetu zuen Rijksmuseum-en.

Suteak

Sute batek Arnhem-go aire zabaleko museoaren landetxe historiko bat suntsitu zuen. Gauzak okertzeko, bildumaren

zati handi bat bertan gordeta zegoen “aldi baterako”, gordetzeko leku egokiago baten bila zeuden bitartean. Artelan

horiek guztiak betirako galdu dira.

Holandaren Ekialdean dagoen Enschede-ko tresna piroteknikoen fabrika batean gertatu zen eta hogei lagun hil zituen

leherketak herrialde osoa astindu zuen. Inguruan zegoen museoak kalte handiak izan zituen.

Duela aste gutxi Amersfoort-eko Armando museoan sekulako sutea izan zen. Oraindik bizirik dagoen Armando

artistaren bilduma XIX. mendeko eliza batean zegoen. Eliza, bilduma eta hainbat mailegu erabat suntsitu ziren.

Koadro bakarra libratu zen baina kalte handiekin. Sutea hain handia izan zenez ezingo da zergatia zehaztu.

Uholdeak

Zorionez Holandan ez ditugu urakanak bezalako hondamendi natural bortitzak jasaten, ez eta lurrikara larriak ere. Hala

ere itsasotik, ibaietatik eta maiz gertatzen diren zaparradetatik datorren gehiegizko uraren ondorioak jasaten ditugu.

Orain arte dikeen sistemaren bidez ibaiek gainezka egitea ekidin da. Hala ere, hainbat museotako sototan hezetasuna

dago urak hartzen duen maila handiagatik edo euri jasa handiengatik. Bildumak soto horietan gordetzen ziren. Hala

egiten zuten Rotterdam-eko Boijmans Van Beuningen Museum-ean eta Groninger Museum-ean, herrialdearen

iparraldean.

Wijk bij Duurstede-ko eskualdeko artxiboa urez estali zen. Artxibotik hurbil egindako obra batzuetan, ustez lurpeko ura

ateratzeko erabiliko ziren ponpek huts egin zuten. Gainera, hori gauerdian gertatu zen, hondamendi gehienekin

gertatzen den moduan. Artxiboko sotoa urez bete zen eta ur detektagailuek huts egin zuten. Ura bi metrotara heltzean

alarma itzali egin zen eta ke-detektagailuetaraino heldu zen; detektagailu horiek, zirkuitulabur baten ondorioz, aktibatu

egin ziren. Artxibo osoa galdu zen, XIII. mendekoa.

Holandan udan eguraldi txarra egiten duenean euri asko eta hezetasun handiegia izaten dira. Nahikoa da berogailuko

edo aire girotuko sistemak denbora baterako hondatzea biltegiratze-eremutan lizuna sortzeko. Zoritxarrez, hainbat

aldiz gertatu da hori.

Hondamendien aurrean bildumentzako planak

Erreferentzia gisa lehen aipatu dudan aurreneko ikerketa hau hartuta, estatuarenak izandako museo guztiei bertan

zituzten bildumak hondamendietatik babesteko plana 2003. urtea baino lehen egiteko eskatu zien Kultura Ministerioak.

Guk plan horiek gainbegiratu behar genituen.

Bigarren galdeketa: 49 galdera

Ez da nahikoa planak irakurtzea. Analisiek eta eztabaidek informazio gehiago ematen dute eta kalitateari buruzko ideia

zehatzagoa eskaintzen dute. Horretarako 49 galderez osatutako beste zerrenda egin nuen. Planaren edukien eta

biltzeko moduaren inguruan argibideak eman nahi nituen. Neurri prebentiboen inguruan, erantzukizunak banatzeko

moduaren inguruan eta prozesuen inguruan galdetu genuen.

Estatuarenak izandako museo guztiak bisitatu nituen elkarrizketak egiteko. Galdeketa eta arriskuak behar bezala

kudeatzeko funtsezkoak iruditzen zaizkidan alderdiak aztertu aurretik, museoek halako lan gogorra nola egiten duten

azaldu nahiko nuke. Harrigarria da hondamendien inguruan egindako planen artean dauden diferentzia handiak.

Zenbait museok adituak azpikontratatu bazituzten ere, gehienek Bildumen Kudeaketako eta Segurtasuneko sailetako

langileei agintzen zieten lana. Emaitzak diferenteak ziren. Kasu batzuetan plana zehatza zen eta berehala aplikatzeko

prest zegoen, bestetan zirriborro orokorra egin zuten, eta beste hainbat kasutan ez zuten ezer egin denbora luzez.

Je t’adore!

Izkirimiri bat kontatu nahi dizuet. Denbora luzea igaro ondoren, frantses batek bere neska-lagun ingelesa berriz ikusten

du. Mutilak atea erdiz erdi irekitzen du, neskaren aurrean belaunikatzen da eta grinaz honako hau esaten du: ‘Je

t’adore!’ (Maite zaitut) Eta neskak zakarki honako hau erantzuten dio: ‘Itxi atea!’

Izkimiri labur honek arriskuen kudeaketarekin lotutako bi elementu ditu. Lehendabizi: Elkar ulertzen al dugu? Hau da:

Komunikazioa egokia dago? Eta, bigarren gauza: Nork ixten du atea? Zereginak zuzen esleitzen dira?

Plan on batek ibilbide egokia, eskema argiak, eta dokumentua argi eta ondo ulertzen lagunduko duten zerrendak izan

behar dituela uste dut. Hizkuntza korapilotsua bada eta akatsez josia badago, kritikatu baino ezin dut egin. Halako

garrantzia duen plan bat kontuz eta zehatz egin behar da. Planaren formatua, hizkuntza eta aurkezpena koherenteak

ez badira, ez du ezertarako balioko.

Hainbat plan museo baterako

Hori oraindik zailagoa da bildumak hainbat lekutan dituzten museoen kasuan. Objektuak beste lekutan gordeta

badaude leku bakoitzerako plan espezifikoak diseinatu behar dira. Gauza bera gertatzen da maileguekin: noski

asegurua dute, baina artelanak jasotzen dituen museoak ere artelan horietarako egokia den hondamendien aurkako

plan bat al du?

Elkarrizketa

Elkarrizketetan, bildumaren aurkako mehatxu nagusiei erantzuten zitzaien. Museoaren antolakuntza, hondamendi

batean jarraitu beharreko prozedurak, uholde-, sute-, bandalismo- eta lapurreta-arriskuak, eta bilduma museotik

ateratzea bezalako gaiak landu zituzten. Zenbait museok izugarrizko zailtasunak dituzte euren bildumen artean

lehentasunak zehazteko. Hau da, zaila gertatzen zaie erabakitzen zein objektu atera behar dituzten lehendabizi.

Zenbait kasutan azpian zegoen arazoa zen hainbat sailek antolakuntza uharte txiki gisa egiten dutela, eta komisarioek

uste dute “euren” bilduma dela garrantzitsuena.

Hondamendiei aurre egiteko plana ondo diseinatua bazegoen, elkarrizketak ordubete eta ordu eta erdi artean irauten

zuen. Kasu horietan erantzunak argiak eta zehatzak ziren, eta planean espezifikatuak zeuden. Elkarrizketak gehiago

irauten bazuen hainbat gai argitu behar zirela esan nahi zuen. Elkarrizketetan gomendioak egiten genituen eta, behar

izanez gero, adostasunera heltzen ginen eta hainbat arazo konpontzeko data zehatz bat jartzen genuen.

Gomendioak

Emandako zenbait gomendio azalduko dizkizuet. Ikuskatzaileen kidegoari garrantzitsua iruditzen zaiona jasotzen dute.

Hondamendien aurkako planak oinarrizko bi baldintza errespetatu behar ditu. Lehendabizi, arriskuen azterketa:

mehatxuak ezagutzen direnean bakarrik egin daiteke plan errealista bat. Ondoren, zereginak eta erantzukizunak

zehaztu behar dira, aurrerago, inoiz ez gertatzea espero dugun hondamendi baten ondoren, honako hau esateko:

‘Prest geunden eta ahal genuen guztia egin genuen hondamendia kontrolatzeko’.

Bertatik eman ohi dugun beste gomendioa sortzen da. Hondamendia gertatzen bada, nor hitz egingo du prentsarekin?

Nork idatziko du ahalik eta azkarren eman behar den prentsa-komunikatua? Prentsarekiko harremanaren atala

planaren funtsezko zatia da hondamendiak gertatuz gero. Ez da harritzekoa hondamendi hauek jasan dituzten

museoek arreta handiagoa jartzea arlo honetan orain.

Sutea sortzeko arrazoi nagusietakoa da kanpoan suarekin lan egitea: adibidez, soldatu edo zorrozteko makina

erabiltzea. Horregatik, agindu guztiak ondo ikusteko moduan egotea eta langile guztiek ezagutzea gomendatzen dugu.

Ez dituzte langile teknikariek bakarrik ezagutu behar, hondamendiei aurre egiteko planean ere sartu behar dira. Krisitaldeko

kideak (askotan, zuzendaritzako kideak) izan dira inoiz su itzalgailuak erabiltzeko moduari buruzko ikastaroren

batean? Inoiz ez badute bat erabili, segur aski ez dute jakingo nola funtzionatzen duen edo zenbat pisatzen duten. Eta

zer gertatzen da zaharberritzaileekin? Kanpoan suarekin eta material arriskutsuekin lan egiten dute. Ba al dakite

langileek nola erreakzionatu zerbait oker badabil?

Bildumak ateratzea

Planaren atal nagusi bat bildumak ateratzea da. Ildo horretan honako hau entzun ohi dugu: “Bai, baina ezin dugu

gauza guztietan pentsatu!” Noski, ezin da. Eta ez da beharrezkoa egitea. Jakina da hondamendiak ez direla iragartzen

eta ezin direla aurreikusi. Hala ere, hainbat egoerari aurre egoteko prest egon gaitezke. Museoaren toki estrategikotan

“zoritxarrei aurre egiteko kit-a” dagoela ziurtatu. Kit horrek lehen sorospeneko ekipamendua, materialak eta tresnak

izan behar ditu. Biltegiratzeko espazio, pisu, konpartimendu eta gela bakoitzerako lehentasunen zerrenda osa dezake.

Hobe da aldez aurretik objektu garrantzitsuenak zehaztuta izatea, gauzak okertzen diren unean horretan pentsatzen

hasi beharrean. Suhiltzaileei guztiaren berri emateaz gain, nor gehiago aukeratu dute objektuak ateratzeko eta nork

ezagutu behar ditu objektu garrantzitsuenak dauden tokiak?

Urak kaltetutako objektuak (jario baten edo sutea itzali izanaren ondorioz) leku segurura eraman behar dira. Hozkailuinstalazioren

batekin kontraturik sinatu da paperean egindako artelanak edo liburuak eramateko? Garraiorik badago?

Larrialdi-kasutan bestelako biltegiratze-lekuren bat erabil daiteke? Eta nork gainbegiratzen du artelanen ebakuazioa?

Bildumen Kudeaketarako zuzendaria ez badago nork ordezkatzen du? Nork manipulatzen ditu objektuak

ebakuatzean? Irmoki gomendatzen dugu Bildumen Kudeaketarako eta Segurtasuneko sailetako langileek larrialdikasuan

objektuak manipulatzeari buruzko ikastaroa egitea. Ikastaro hori beste hainbat museorekin batera antola

daiteke. Garrantzitsuena: elkarlana. Museoak elkarrekin lan egitera animatzen ditugu elkarren artean laguntzeko eta

elkarrengandik ikasteko.

Osotasuna

Lapurreten inguruan badira estatistika triste batzuk: Lapurreten %80 inguru bertakoek egin dute. Uste dut garrantzitsua

dela hori gogoratzea eta langileak babestea prozedura argiak ezarrita. Zoritxarrez langileen zintzotasunak ezin du tabu

izan.

Ebakuazio-planak larrialdi-kasutan

Azkenik, hondamendiei aurre egiteko planekin lotuta, ebakuazio-planak izatea bezain garrantzitsua da elkartu eta

simulakro bat antolatzea, pertsona bakoitzak larrialdia gertatuz gero bete behar duen zeregina bere gain hartuta. Nire

ustez prozedurak teorikoki aztertzea bezain garrantzitsua da prozedura horiek simulakro bidez praktikara eramatea.

Beste hainbat ekimen

Holandan, arriskuen kudeaketaren esparruan ere beste hainbat ekimen aplikatzen dira.

Prebentzio-sareak

Duela zenbait urte prebentzio-sare bat jarri zuten martxan Hagan. Kultur Ondarearen Institutu Holandarrak lagunduta

eta aditu batek bideratuta, 19 kultur erakundek elkarrekin idatzi zituzten hondamendiei aurre egiteko planak. Museoez

gain artxiboek, liburutegiek, Poliziak eta Suhiltzaileek ere hartu zuten parte. Sarri biltzen ziren, eta babes- eta

segurtasun-arloetan zituzten arazoak aztertzen zituzten. Ideia-trukatze honen bitartez guztiek asko ikasi zuten. Eurek

egindako planak jada praktikan jartzen diren arren, urtean behin edo bitan biltzen jarraitzen dute. Orain herri gehiagok

hartzen dute parte prebentzio-programan. Kultura Ministerioak ere sustatu duen formula hori estatu-mailan aplikatzen

da gaur egun. 60 eskualde barne hartuko dituzten 60 sare izango dira. Atzerrian ere –Belgikan adibidez– ekimen hau

jarri dute martxan. Eta, noski, zuei guztiei gomendatzen dizuet.

Museoetako Segurtasuneko Batzorde Nazionala

Horretaz gain, 2005ean Museoetako Segurtasuneko Batzorde Nazionala sortu zuten. Talde horrek Museoen Elkarte

Holandarreko batzorde gisa dihardu. Segurtasunerako eta instalazioen kudeaketarako museoen interesa sustatzen du.

Halaber informazioa trukatzeko sarea osatzen du.

Beste hainbat aurrerapen

Museoen segurtasunez ere arduratzen da Holanda. Holandako gobernuak erakusketa garrantzitsu eta garestien

antolatzaileari kalte-ordainak emateko aukera eskaintzen du. Kalte-ordainak jasotzeko, arriskuen kudeaketa egokia

izan behar da.

Museoetako objektuak, liburuak eta artxiboak onik ateratzeko, hondamendien aurrean erantzuteko ekimen pribatuak

proposatu zituzten.

1) Zaharberritzaile talde batek “zoritxarrei aurre egiteko kit” eramangarria garatu du larrialdia gertatuz gero objektuak

babesteko.

2) Beste zaharberritzaile talde bat larrialdi-kasutan kaltetutako objektuak tokian bertan zaintzeko moduari buruzko

arauak lantzen ari da.

3) Garraio-konpainiek eta zaharberritze-enpresek euren zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta paketatzeko materiala,

furgonetak eta hozkailu-instalazioak dituzte. Zaharberritze-lana egin behar denean, instalazio horietan paper bustia

izoztu daiteke kalte handiagoak ekiditeko.

Gertakarien erregistroa

Beste proiektu bat da kultur ondareak jasaten dituen gorabeherak erregistratzeko datu-basea. Hagako Errege

Liburutegiak proiektu pilotu gisa hasi zuen Ministerioak finantzatuta. Datu-base honetan museo, artxibo, liburutegi,

monumentu eta gurtze-tokitan gertatutako gorabeherak erregistratzen dira. Gorabeherak erregistratzen badira, joerak

argiago ikusiko dira eta azterketa zientifikoak egin ahal izango dituzte. Halaber, gorabeheren eragina murrizteko eta

zenbaitetan saihesteko, eta zein akats egin ziren jakiteko balio izan duten neurketak erregistratuko dira. Ildo horretatik,

datu-baseari esker jardunbide egokienak eta okerrenak, akatsak eta arrakastak identifikatu ahal izango dituzte. Azken

erabiltzaileek informazio hau eskuratu ahal izango dute informazioaren zati bat konfidentziala den arren. Informazioa

trukatzeko oso plataforma erabilgarria izango da museoentzat.

Horretarako oztopo izan daiteke gertakariei buruzko informaziorik eman nahi ez izatea museoek edo beste edozein

erakundek. Hala ere Holandan arriskuez eta hauen kudeaketaz gero eta gehiago jabetzen ari dira. Horregatik, bertako

kultur erakundeek euren ezagutza (kezkak zein alderdi positiboak) besteekin partekatzeko zalantzarik ez izatea espero

dugu ikuspegi erabilgarri berriak sortu ahal izateko.

Museoen perimetroei buruzko ikerketa

Van Gogh Museum-en eta Museon-en izandako lapurreten ondoren, Holandako Kultur ministroak garai batean

estatuarenak ziren museoak zeuden eraikinen kanpoko egituren inguruko ikerketa egitea exijitu zuen. Zenbaterainoko

erraztasuna zegoen bertan sartzeko? Zein segurtasun-neurri dituzte eraikinek? Hau da: zenbateko babes fisikoa dute

museoek? Galdera horiei erantzuteko proiektu pilotu bat gauzatu zuten. Bertan hiru museo ikuskatu zituzten sakonean.

Proiektu horretatik hainbat ondorio atera zituzten. Nagusia zen ez direla irizpide orokorrak aplikatzen. Museoen

babesak derrigorrez pertsonalizatua izan behar du. Museo guztiak diferenteak dira: eraikina berria edo monumentu

historikoa izan daiteke. Hiriaren erdian, parke nazionalean edo enbaxada baten inguruan egon daiteke. Bestalde,

bildumak oso diferenteak dira: Rembrandt eta Van Gogh-en pinturetatik Aire Zabaleko Museoko objektu apaletara,

intsektu txikitatik elefante izugarri handitara Historia Naturaleko Museoan, edo Etnologiako Museoko lumadun

dekorazio hauskorrak. Objektu horiek guztiak, neurri batean, zaurgarriak dira eta babesteko modu diferenteak behar

dituzte.

Halaber ondorioztatu zuten erresistentzia-denbora ez dela egokia. Erresistentzia-denboraren barne sartzen dira,

larrialdi-zerbitzuak heldu arte lapurretak, muturreko baldintza meteorologikoak, uholdea edo sutea antzeman eta

jasateko eraikin batek duen denbora. Adibidez, eraikinaren erresistentzia-denbora 15 minutukoa bada –antza hori da

batez besteko “ofiziala”–, baina polizia edo segurtasun pribatuko zerbitzua ezin bada 30 minutu baino lehen heldu,

suteak, uholdeak edo lapurren sarrera antzemateko sistemek ez dituzte behar diren baldintzak betetzen. Museoek

abisu-sistema azkarragoak behar dituzte.

Noski, antzemate-sistemak eta eraikinaren perimetroaren erresistentzia ez dira faktore bakarrak. Museoaren

antolakuntza-kudeaketa egokia izateko, politika argia eta prozedura zehatzak aplikatu behar dira.

Arriskuen kudeaketa integratua

Ondorio horiei erantzuteko, Kultura Ministerioak museo pribatizatuei euren premiak definitzea exijitu zien, era horretan

egon zitezkeen arriskuei eta hauen ondorio katastrofikoei hobeto aurre egiteko. Museo bakoitzaren inbentarioa egin

zuten. Bertan, eraikinaren perimetroaren barneraezintasunari, antzemateari eta langileei zegokienean zeuden akatsak

azpimarratu zituzten. Beranduago, Ministerioak fondo batzuk esleitu zituen egiturako, elektronikako eta antolakuntzako

neurrien kalitatea hobetzeko hurrengo urteetan.

Neurri horiei esker, estatuarenak izandako museoek, beste hainbat museok, artxiboek eta liburutegiek diru-laguntza

jaso ahal izango dute arriskuen azterketa egiteko eta hondamendiei aurre egiteko plan integrala osatzeko.

Beste behin ere, Kultur Ondareko Ikuskatzaileen Estatuko Kidegoak ikuskatuko ditu plan horiek.

Espero dut argi geratu izana estatuarenak izandako museoek hondamendien aurka egiteko planen ikuskaritza ez dela

soluzio bakarra. Planak aztertuta Ikuskatzaileen Kidegoak museoen arriskuen kudeaketa integratuaren kalitatea hobetu

nahi du.

Bestalde, museo bakoitzak landu behar du bere plana. Larrialdi-kasutan museoetako langileek jarri behar dituzte

martxan plan horiek.

Informazio-zentroa

2008. urtearen hasieran kultur ondarearen babesean espezializatutako informazio-zentro espezializatua zabalduko da.

Gaiaren inguruko ezagutzak herrialde osoko museoei, artxiboei, liburutegiei, monumentuei eta elizei transmitituko die.

Hau ere Kultura Ministerioak finantzatzen du. Oso pozik nago zentro honekin: oso garrantzitsua da ezagutza osoa

bateratzeko eta kultur ondareko sektore osoak laguntza eta informazioa eskuratu ahal izateko leku bat izatea.

Museotako arriskuen kudeaketaren esparruan Holandan egindako jarduera horiek guztiak jardunbide egokien adibide

izatea espero dut. Ziur nago hitzaldi hau oso lagungarria izango zitzaizuela zuen arriskuen kudeaketa-sistemen

kalitatea hobetzeko. Lan handia da baina merezi du.

Egileari buruz

Hanna Pennock-ek Artearen Historia eta Italiar Filologia ikasi zituen Utrecht-eko Unibertsitatean. XIX. mendeko arte

holandar eta italiarrean espezializatua dago. Holandako hainbat museotan ikerlari eta erakusketen antolatzaile gisa lan

egin du. 1995az geroztik, Kultura, Zientzia eta Hezkuntza Ministerioaren barne dagoen Kultur Ondareko Ikuskatzaileen

Estatuko Kidegoko ikuskatzaile gisa lan egiten du. Ikuskatzaileen Kidegoaren zeregin nagusia da estatuko museo

pribatizatuak ikuskatzea kultur ondareen kontserbazioa bermatzeko. Erakunde horren barne, museoen arriskuen

kudeaketan espezializatua dago Hanna. Gaur egun Museoen Segurtasuneko Nazioarteko Batzordeko zuzendaritzabatzordeko

kide da, bai eta ICOMeko Kontseilu Betearazleko kide ere.

Hanna PENNOCK

Kultur Ondareko Ikuskatzaileen Estatuko Kidegoa

Bildumen dibisioa,

Haga, Holanda

E-mail: pennock@erfgoedinspectie.nl

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!