III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

Elkarte-mugimendua EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Gazteen aisialdiarekin lotura duten eragilerik garrantzitsuenetako bat dira elkarteak. Elkarteek, beraz, aisialdi eta denbora librerako jarduera ugari eskaintzen dizkiete gazteei. Elkarteak, bidenabar, hiritartasun-eskola bihurtzen dira haietako kide diren gazteentzat. Elkarteen bidez, halaber, berezko beren ekimenak gara ditzakete gazteek eta, aldi berean, beren ingurua eraikitzeko nahiz hura aldatzeko prozesuko eragile aktibo nahiz protagonista izan daitezke. Antzina gertatu bezala, egunotan ere balio-hezkuntzaren eta herri-lanaren alde lan handia egin dute denbora librean hezteko elkarteek. Goazen, bada, goian adierazitakoari buruzko datu zehatzak ematera. Elkarteren bateko kide dira EAEko gazteen hamarretik lau 90 . Aldagai horretan, bidenabar, nolabaiteko aldea dago sexu, adin eta gizarte-klase desberdinetako gazteen artean. Hau da, elkarteren bateko kide diren mutilen tasa pixka bat handiagoa da neskena baino. Horrez gain, eskala sozioekonomikoan behera egin ahala, gero eta txikiagoa da elkarteren bateko kide diren pertsonen kopurua. Beste horrenbeste gertatzen da urteekin; hau da, zenbat eta zaharrago orduan eta txikiagoa da elkarteren bateko kide diren gazteen tasa. Bestetik, elkarteren bateko kide diren EAEko gazteen tasa askoz handiagoa da Europar Batasuneko 27 herrialdeetako gazteena baino. Alegia, elkarteren bateko kide dira Europar Batasuneko 27 herrialdeetako gazteen %22. Datu hori hartu dugu, hain zuzen, Europako Batzordearen aginduz 2007an egindako Young Europeans. A Survey Among Young People Aged Between 15-30 in the European Union, Flash Eurobarometer 202 91 izeneko azterlanetik. Aipatutako azterlan hori egiteko, ondoko galdera hau egin zieten Europar Batasun osoko 15 eta 30 urte bitarteko 19.625 gazteri: «Are you a member of an organisation?» Elkarteren bateko kide diren gazteen kopuruari dagokionez, bestetik, ez da ia aldaketarik egon azken bi hamarkadetan. Alde handiz, kirol-elkarteren bateko kide dira gazte gehienak. Kirol elkarteen ondotik, gazte asko elkartzen dira, baita ere, txokoetan, peñatan, konpartsetan, blusetan, kultura- edo arte-elkarteetan, musika-elkarteetan, mendi-taldeetan, ikasle-elkarteetan, sindikatuetan, denbora librean hezteko elkarteetan, kooperaziozkoetan, eta euskararen aldeko elkarteetan. Elkarteko kide izatearen ildo beretik, GKE edo antzerako erakunderen batean boluntario aritzen da Euskadiko gazteen %6. Gazteen hamarretik ia lauk dio egun boluntario izan ez arren, egunen batean boluntario izatea gustatuko litzaiokeela. Oro har, boluntario aritu izan direnen eta boluntario izateko prest daudenen artean, emakumezkoak dira nagusi. Bestalde, euskaraz jakiteari eta euskaraz mintzatzeari buruzko datuak ez datoz bat. Hau da, euskaraz dakiten gazteen hamarretik sei gaztelaniaz edo, euskaraz baino 94

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 gehiago, gaztelaniaz aritzen da etxean; eta gazte horien %50 baino zertxobait gehiago gaztelaniaz aritzen da lagunekin. Ondorioak Kirola - Kirolen bat egiten du gazteen erdiak baino zertxobait gehiagok. - Kirolen bat egiten duten edota kirol-elkarteren bateko kide diren mutilen ehunekoa zertxobait handiagoa da neskena baino. - Eskola-kirolaren bidez hasten dira gazte asko kirola egiten. Aisialdia - Egunean hiru ordu baino gehiago ditu libre gazteen lautik hiru. Ordu horietan, lagunekin egoten dira, gehienbat. - Gazte gehienak IKTak –Internet, bereziki– erabiltzen dituzte nagusiki aisialdian. - Lagunekin harremanean egoteko, dibertitzeko, eta gertatutakoen berri izateko erabiltzen dute Internet gazteek; ikaskuntzarekin edo prestakuntzarekin lotutako kontuetarako baino are gehiago. - Gazteak gizarte-sareetan aritzen dira eta musika gustuko dute beste adin-tarte batzuetako pertsonek baino gehiago. - Elkarteek garrantzi handia dute, gazteen aisialdiaren eta denbora librearen zati handi bat betetzen baitute, eta gazteei aukera ematen baitiete hainbat ekintzatan parte hartzeko eta beren ekimenak garatzeko. - EAEko gazteen hamarretik lau elkarteren bateko kide da; kirol-elkarteetakoak, gehien bat. - GKEren edo antzerako erakunderen batean boluntario dabil Euskadiko gazteen %6; eta gazteen ia %40k adierazi du boluntario izatea gustatuko litzaiokeela. - Denbora librean ere, euskaraz dakiten guztiak ez dira euskaraz aritzen. Beharrak Kirola 1. Gazteek –emakume gazteek, batez ere– kirola unibertsaltasunez eta inklusioz egin dezatela sustatzea. Horretarako, norbanakoaren faktoreak, gizarte-faktoreak eta inguruneko faktoreak hartu beharko dira kontuan. 95

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

gehiago, gaztelaniaz aritzen da etxean; eta gazte horien %50 baino zertxobait gehiago

gaztelaniaz aritzen da lagunekin.

Ondorioak

Kirola

- Kirolen bat egiten du gazteen erdiak baino zertxobait gehiagok.

- Kirolen bat egiten duten edota kirol-elkarteren bateko kide diren mutilen

ehunekoa zertxobait handiagoa da neskena baino.

- Eskola-kirolaren bidez hasten dira gazte asko kirola egiten.

Aisialdia

- Egunean hiru ordu baino gehiago ditu libre gazteen lautik hiru. Ordu horietan,

lagunekin egoten dira, gehienbat.

- Gazte gehienak IKTak –Internet, bereziki– erabiltzen dituzte nagusiki aisialdian.

- Lagunekin harremanean egoteko, dibertitzeko, eta gertatutakoen berri izateko

erabiltzen dute Internet gazteek; ikaskuntzarekin edo prestakuntzarekin lotutako

kontuetarako baino are gehiago.

- Gazteak gizarte-sareetan aritzen dira eta musika gustuko dute beste adin-tarte

batzuetako pertsonek baino gehiago.

- Elkarteek garrantzi handia dute, gazteen aisialdiaren eta denbora librearen zati

handi bat betetzen baitute, eta gazteei aukera ematen baitiete hainbat ekintzatan

parte hartzeko eta beren ekimenak garatzeko.

- EAEko gazteen hamarretik lau elkarteren bateko kide da; kirol-elkarteetakoak,

gehien bat.

- GKEren edo antzerako erakunderen batean boluntario dabil Euskadiko gazteen %6;

eta gazteen ia %40k adierazi du boluntario izatea gustatuko litzaiokeela.

- Denbora librean ere, euskaraz dakiten guztiak ez dira euskaraz aritzen.

Beharrak

Kirola

1. Gazteek –emakume gazteek, batez ere– kirola unibertsaltasunez eta inklusioz egin

dezatela sustatzea. Horretarako, norbanakoaren faktoreak, gizarte-faktoreak eta

inguruneko faktoreak hartu beharko dira kontuan.

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!