III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Ondoren, urteek aurrera egin ahala, kirolen eskakizun-maila gero eta handiagoa da. Orduan, kirol batean federatzeko garaia iristen denean, kirola egiteari uzten diote gazte askok. Gazteek kirola egiteari uzten diote, baita ere, kirolaren berezko lehiakortasunagatik. Hau da, “balio” duten pertsonek aurrera egiten dute; balio ez dutenak, aldiz, bazter geratzen dira. Kirola egitearen berezko alderdiak bazter utzita, gazteek kirola egiteari uzten diote, baita ere, aisialdian beste jarduera batzuk egin ditzatela eskatzen dietelako gurasoek; kirola eta ikasketak ezin batera ditzaketelako; edota beste era bateko jarduerak nahiago dituztelako. Teknologia berrien erabilera Jarraian, zehaztasun handiz aztertuko dugu nola erabiltzen dituzten gazteek teknologia berriak aisialdian. Horretarako, 2010ean egindako “Uso de nuevas tecnologías entre la juventud de Euskadi” 87 azterlanaren aurrapen-datuak hartuko ditugu oinarri. Kulturari buruzko atalean aipatu bezala, 15 eta 29 urte bitarteko pertsona ia guztiek sakelako telefonoa dute, eta adin horretako gazteen %95 Internetera konektatzen da. Nabarmendu beharra dago, baita ere, gazteen lautik hiru interneten aritzen dela astean gutxienez 7 orduz; hau da, egunean gutxienez ordubete, batez beste. Gainera, astean 20 ordu baino gehiagoz aritzen da interneten gazteen heren bat; eta, are gehiago, 20 eta 24 urte bitartekoek gainditu egiten dute batez besteko hori. Harrigarria da, baita ere, zelako azkar hazi den Interneten erabilera. 2008. urtetik, esaterako, hirukoiztu egin da Internet astean 20 ordu baino gehiagoz erabiltzen duten gazteen ehunekoa. Bestetik, gazteek Internet zenbat erabiltzen duten neurtzeko orduan, bada gogoan izan behar dugun beste adierazle bat: sakelakoaren bidez Internetera konektatzen diren gazteen ehunekoa. Horrela, gazteen %11 baino zertxobait gehiago egunero edo ia egunero konektatzen da Internetera sakelakoaren bidez. Ehuneko hori, alabaina, ia bikoiztu egiten da, kontuan hartzen badugu astean behin sakelakoaren bidez Internetera konektatzen diren gazteen kopurua. Gazteek, bidenabar, e-postak bidaltzeko, jasotako e-postak irakurtzeko, eta gizartesareetara konektatzeko erabiltzen dute gehienbat Internet. Adinaren arabera, bestetik, xede desberdinetarako erabiltzen dute gazteek sarea. Gazteetan zaharrenek, esaterako, e-posta kontsultatzen dute gehienbat. Gazteetan gazteenak, berriz, gizartesareak nahiago dituzte; era horretako sareren batera egunero edo ia egunero konektatzen baita 15 eta 19 urte bitarteko gazteen lautik ia hiru. Beste pertsona batzuekin harremanean egoteko asmoz, Messengerrean edo txatetan ere aritzen da gazteen hamarretik ia lau. Arestian aztertutako beste gai batzuetan gertatu bezala, gazteetan gazteenak dira era horretako plataformak gehien erabiltzen dituztenak. 92

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Ikasteko, ikasgaiekin lotutako informazioa bilatzeko, eta internet bidezko ikastaroak egiteko erabiltzen du Internet egunero edo ia egunero gazteen heren batek baino gehiagok. Xede horretarako erabiltzen dute Internet, gehienbat, neskek eta 20 eta 24 urte bitarteko pertsonek. Bestetik, egunkariak irakurtzeko erabiltzen du Internet egunero edo ia egunero gazteen heren batek. Internet horretarako erabiltzen duten gehienak gizonezkoak dira, eta gazteetan zaharrenak. Azkenik, lanerako edo lanarekin lotura duen informazioa bilatzeko erabiltzen du Internet gazteen hamarretik hiru. Internet lanerako erabiltzen dute, gehienbat, 25 eta 29 urte bitarteko gazteek. Era berean, musika entzuteko, bideoak edo pelikulak ikusteko, hainbat gairi buruzko web-orriak kontsultatzeko, eta egunkariak irakurtzeko erabiltzen dute Internet 15 eta 24 urte bitarteko gazteek; 25 eta 34 urte bitartekoek baino are gehiago 88 . Aisialdirako ekipamendu teknologikoei dagokienez, alde handia dago gazteetan gazteenen (15-24) eta gainerako adin-tarteetako pertsonen artean. Esaterako, gazteetan zaharrenek (hots, 25-34 urte bitarteko gazteek) eta herritar helduek baino are ikus-entzunezko, soinu- eta IKT-ekipamendu gehiago dituzte gazteetan gazteenek. Zehazki, era honetako ekipamendu teknologikoez ari gara: MP3- eta MP4irakurgailuak, mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, Interneterako konexioa, eta kontsolak. Aurreko belaunaldietan gertatu ez bezala, egungo gazteek asko erabiltzen dituzte gizarte-sareak. Fenomeno horren baitan, bidenabar, konexio- eta elkarte-dinamikak batu dira. Gazte gehienek profilen bat dute gizarte-sareren batean. Gizarte-sarerik erabilienak Tuenti eta Facebook dira. Egunero konektatzen dira gazteak era horretako sareetara, lagunen azken oharren berri izateko edo lagunek utzitako azken mezuak irakurtzeko. Gazteek gizarte-sareak erabiltzen dituzte, nagusiki, lagunekin argazkiak eta bideoak elkar trukatzeko, beren iritziak eta interesak adierazteko, urrun duden lagunekin harremanean egoteko, “ligatzeko”, edota eurek antolatutako ekintzen berri besteei emateko. Gizarte-sareen bidez, gainera, sms-tik edo telefonotik esan beharrekoak esaten dizkiote gazteek elkarri 89 . Goian erabilitako iturriei helduz, teknologia berriak erabiltzearen eta horien arteko interakzioaren ondorioz, funtzio nahiz egitura mental berriak garatu dituzte teknologia digitalaren garaian sortutako pertsonek. Hau da, aldi berean eta bat-batean hainbat gauza egiteko aukera ematen dute IKTk eta, horren eraginez, beste era bateko mentalidadea sortu da: gazteek ez dakite zain egoten; ez diote eusten informazioaren hurrenkera linealari; edukiak sortzeko orduan jarrera aktiboa dute; sortzaileak dira; eta abar. IKT-en erabilerari dagokionez, gauza praktikoetarako erabiltzen dute teknologia gazteetan zaharrenek, batez ere, aldez aurretik pentsatuta duten zerbaitetarako: Bidaia bat programatzeko, informazioa bilatzeko, telesail bat ikusteko, eta abar. Gazteetan zaharrenek, beraz, gauza askotarako erabiltzen dituzte teknologia berriak, eta helburu zehatz baterako konektatzen dira sarera. 93

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Ikasteko, ikasgaiekin lotutako informazioa bilatzeko, eta internet bidezko ikastaroak

egiteko erabiltzen du Internet egunero edo ia egunero gazteen heren batek baino

gehiagok. Xede horretarako erabiltzen dute Internet, gehienbat, neskek eta 20 eta 24

urte bitarteko pertsonek. Bestetik, egunkariak irakurtzeko erabiltzen du Internet

egunero edo ia egunero gazteen heren batek. Internet horretarako erabiltzen duten

gehienak gizonezkoak dira, eta gazteetan zaharrenak. Azkenik, lanerako edo lanarekin

lotura duen informazioa bilatzeko erabiltzen du Internet gazteen hamarretik hiru.

Internet lanerako erabiltzen dute, gehienbat, 25 eta 29 urte bitarteko gazteek.

Era berean, musika entzuteko, bideoak edo pelikulak ikusteko, hainbat gairi buruzko

web-orriak kontsultatzeko, eta egunkariak irakurtzeko erabiltzen dute Internet 15 eta

24 urte bitarteko gazteek; 25 eta 34 urte bitartekoek baino are gehiago 88 .

Aisialdirako ekipamendu teknologikoei dagokienez, alde handia dago gazteetan

gazteenen (15-24) eta gainerako adin-tarteetako pertsonen artean. Esaterako,

gazteetan zaharrenek (hots, 25-34 urte bitarteko gazteek) eta herritar helduek baino

are ikus-entzunezko, soinu- eta IKT-ekipamendu gehiago dituzte gazteetan gazteenek.

Zehazki, era honetako ekipamendu teknologikoez ari gara: MP3- eta MP4irakurgailuak,

mahai gaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, Interneterako

konexioa, eta kontsolak.

Aurreko belaunaldietan gertatu ez bezala, egungo gazteek asko erabiltzen dituzte

gizarte-sareak. Fenomeno horren baitan, bidenabar, konexio- eta elkarte-dinamikak

batu dira. Gazte gehienek profilen bat dute gizarte-sareren batean. Gizarte-sarerik

erabilienak Tuenti eta Facebook dira. Egunero konektatzen dira gazteak era horretako

sareetara, lagunen azken oharren berri izateko edo lagunek utzitako azken mezuak

irakurtzeko. Gazteek gizarte-sareak erabiltzen dituzte, nagusiki, lagunekin argazkiak eta

bideoak elkar trukatzeko, beren iritziak eta interesak adierazteko, urrun duden

lagunekin harremanean egoteko, “ligatzeko”, edota eurek antolatutako ekintzen berri

besteei emateko. Gizarte-sareen bidez, gainera, sms-tik edo telefonotik esan

beharrekoak esaten dizkiote gazteek elkarri 89 .

Goian erabilitako iturriei helduz, teknologia berriak erabiltzearen eta horien arteko

interakzioaren ondorioz, funtzio nahiz egitura mental berriak garatu dituzte

teknologia digitalaren garaian sortutako pertsonek. Hau da, aldi berean eta bat-batean

hainbat gauza egiteko aukera ematen dute IKTk eta, horren eraginez, beste era bateko

mentalidadea sortu da: gazteek ez dakite zain egoten; ez diote eusten informazioaren

hurrenkera linealari; edukiak sortzeko orduan jarrera aktiboa dute; sortzaileak dira; eta

abar.

IKT-en erabilerari dagokionez, gauza praktikoetarako erabiltzen dute teknologia

gazteetan zaharrenek, batez ere, aldez aurretik pentsatuta duten zerbaitetarako:

Bidaia bat programatzeko, informazioa bilatzeko, telesail bat ikusteko, eta abar.

Gazteetan zaharrenek, beraz, gauza askotarako erabiltzen dituzte teknologia berriak,

eta helburu zehatz baterako konektatzen dira sarera.

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!