18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Ondoren, urteek aurrera egin ahala, kirolen eskakizun-maila gero eta handiagoa da.

Orduan, kirol batean federatzeko garaia iristen denean, kirola egiteari uzten diote

gazte askok. Gazteek kirola egiteari uzten diote, baita ere, kirolaren berezko

lehiakortasunagatik. Hau da, “balio” duten pertsonek aurrera egiten dute; balio ez

dutenak, aldiz, bazter geratzen dira.

Kirola egitearen berezko alderdiak bazter utzita, gazteek kirola egiteari uzten diote,

baita ere, aisialdian beste jarduera batzuk egin ditzatela eskatzen dietelako gurasoek;

kirola eta ikasketak ezin batera ditzaketelako; edota beste era bateko jarduerak

nahiago dituztelako.

Teknologia berrien erabilera

Jarraian, zehaztasun handiz aztertuko dugu nola erabiltzen dituzten gazteek

teknologia berriak aisialdian. Horretarako, 2010ean egindako “Uso de nuevas

tecnologías entre la juventud de Euskadi” 87 azterlanaren aurrapen-datuak hartuko

ditugu oinarri.

Kulturari buruzko atalean aipatu bezala, 15 eta 29 urte bitarteko pertsona ia guztiek

sakelako telefonoa dute, eta adin horretako gazteen %95 Internetera konektatzen da.

Nabarmendu beharra dago, baita ere, gazteen lautik hiru interneten aritzen dela

astean gutxienez 7 orduz; hau da, egunean gutxienez ordubete, batez beste. Gainera,

astean 20 ordu baino gehiagoz aritzen da interneten gazteen heren bat; eta, are

gehiago, 20 eta 24 urte bitartekoek gainditu egiten dute batez besteko hori. Harrigarria

da, baita ere, zelako azkar hazi den Interneten erabilera. 2008. urtetik, esaterako,

hirukoiztu egin da Internet astean 20 ordu baino gehiagoz erabiltzen duten gazteen

ehunekoa.

Bestetik, gazteek Internet zenbat erabiltzen duten neurtzeko orduan, bada gogoan izan

behar dugun beste adierazle bat: sakelakoaren bidez Internetera konektatzen diren

gazteen ehunekoa. Horrela, gazteen %11 baino zertxobait gehiago egunero edo ia

egunero konektatzen da Internetera sakelakoaren bidez. Ehuneko hori, alabaina, ia

bikoiztu egiten da, kontuan hartzen badugu astean behin sakelakoaren bidez

Internetera konektatzen diren gazteen kopurua.

Gazteek, bidenabar, e-postak bidaltzeko, jasotako e-postak irakurtzeko, eta gizartesareetara

konektatzeko erabiltzen dute gehienbat Internet. Adinaren arabera,

bestetik, xede desberdinetarako erabiltzen dute gazteek sarea. Gazteetan zaharrenek,

esaterako, e-posta kontsultatzen dute gehienbat. Gazteetan gazteenak, berriz, gizartesareak

nahiago dituzte; era horretako sareren batera egunero edo ia egunero

konektatzen baita 15 eta 19 urte bitarteko gazteen lautik ia hiru. Beste pertsona

batzuekin harremanean egoteko asmoz, Messengerrean edo txatetan ere aritzen da

gazteen hamarretik ia lau. Arestian aztertutako beste gai batzuetan gertatu bezala,

gazteetan gazteenak dira era horretako plataformak gehien erabiltzen dituztenak.

92

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!