18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

2. ARDATZA: BIZI-KALITATEA ETA GIZARTE-KOHESIOA

7. AREA: AISIALDIA

Kultura-jarduerekin gertatu bezalaxe, gazteek aisialdian gauzatzen dituzten jarduerek

eragin handia izango dute haien identitatea taxutzeko orduan. Pertsonen nortasuna

eratzeko prozesuan lan-arloak eragin handi-handia zuela uste zen aurreko

hamarkadetan. Azken urteotan, ordea, aisialdiak eta beste erabateko faktoreek

pertsonen nortasunaren eta bizimoduaren gain eragin handia dutela uste da.

Nabarmendu beharra dago, bidenabar, azken urteotan garrantzi handiko bilakaera izan

duela aisialdiaz gozatzeko moduak. Gaur, adibidez, lehen baino denbora libre gehiago

dugu; lehen baino pertsona gehiagok gozatzen du aisialdiaz; eta aisialdiko jardueren

eskaintza handiagoa dugu lehen baino.

Aisialdiaz gozatzeko moduetako asko, bestetik, kontsumoan oinarritzen dira. Beste

alderdi askotan gertatu bezalaxe, gainera, teknologiak erabiltzen dira baita aisialdian

ere. Beste adin-tarteetako pertsonen gain baino are eragin handiagoa dute gazteen

gain bi faktore horiek.

Kulturaren alorrean egin dugun moduan, IKTen eragina eta aisialdiko jardueretan bi

hizkuntza koofizialak nola erabiltzen diren aztertuko dugu aisialdian ere.

1. Abiapuntua: auziaren egoera.

Nagusiki, "Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa. 2009ko abendua. Datu

nagusien sintesia" izeneko txostenetik hartu ditugu atal hau idazteko datuak. Gazteen

Euskal Behatokiak egin zuen txosten hori 2009an, eta Behatokiaren web-orrian dago

eskuragarri 84 . III. Gazte Planerako oinarri moduan egin zen mintzagai dugun

diagnostikoa, eta hartaz baliatu dira III. Gazte Plana diseinatu duten teknikariak. Atal

honetan, badira lehen aipatutako diagnostiko horretatik hartu ez ditugun zenbait datu.

Horiek erabiltzean, datua nondik hartu dugun azalduko dugu eranskinean. Gerta

daiteke, baita ere, diagnostiko horretan jasotakoak baino berriagoak izatea zenbait

datu. Horrelakoetan ere, datu berrien iturria zein den adieraziko dugu eranskinean.

Denbora librearen erabilera

Gazteen aisialdia aztertzeko orduan, kontuan izan behar dugu eguneko hiru ordu edo

gehiago libre dituela lanegunetan gazteen lautik hiruk. Langabezian diren gazteak eta

gizonak dira guztietatik denbora librerik gehien duten taldeak.

90

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!