III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 sarearen bidez egin daitezkeen gainerako kultura-jardueretan ez dago halako alde handia bi talde horien artean. Badirudi ohiko kultura-jarduerak gauzatzen dituztela gazte askok, adibidez: musika entzutea eta filmak ikustea. Internetek hainbat jarduera berritzaile eta iraultzaile gauzatzeko aukera ematen badu ere, gutxi batzuk baino ez dira haietaz baliatzen, ez gazteen artean, bakarrik. Gazteek, oro har, betikoa kontsumitzen dute, baina bide nahiz baliabide teknologiko berriak erabiliz 81 . Argi dago, behintzat, gazte gehienek ezin irudika dezakete hizpide ditugun teknologiarik gabeko bizitza. Are gehiago, zenbait gailurekiko menpekotasuna izatea adierazi dute hainbatek; sakelakoarekiko, bereziki. Teknologia horien abantaila edo balio nagusiak dira mundu-mailako irismena dutela, mugarik gabe eta doan erabil daitezkeela, erosoak direla, erabiltzen errazak, azkarrak eta berehalakoak. Azkenik, gizarte-sareen agora berriari buruzko zenbait azalpen emango ditugu. Interes handiko fenomeno bihurtu dira gizarte-sareak, gazteak eta, Facebook-en datuen arabera, hain gazteak ez direnak ere komunikatzen baitira haien bidez. Erabiltzaile gehienak neska gazteak dira. Gizarte-sareen dinamikak eta mekanismoak ulertu behar dituzte ezinbestean gaur egungo gazteei zuzendutako politikek. Azken hamarkadetan, aldaketa handiak izan dira gizartean, teknologiaren alorrean, eta kontsumoan. Gazteen gain eragin handia izan dutenetik, aldaketa horietara egokitu behar dira gazteen nahiz kulturaren alorreko politika berriak. 2010ean, zehazki, egunero edo ia egunero sartzen zen gizarte-sareetara 15 eta 29 urte bitarteko gazteen erdia baino gehiago; eta 15 eta 19 urte bitarteko gazteen %72,2. 82 Gizarte-sareen erabilerari dagokionez, beste herrialde batzuetako gazteekin harremanean egoteko erabiltzen ditu gizarte-sareak EAEko gazteen %41,8k. Gazte horiei, beraz, kultura-arteko harremanak sortzeko aukera ematen diete gizartesareek. 83 Ondorioak - Gazteek biziki atsegin dute musika entzutea, eta horretan aritzen dira maiz. Horixe da, hain zuzen, gazteen eta gainerako adin-tarteetako pertsonen arteko desberdintasunik handienetako bat. Gauza bera gertatzen da musika entzuteko gazteek erabiltzen dituzten baliabideekin: MP3- eta MP4-irakurgailuak, Internet, kontzertuetara joatea, eta abar. - Askoz txikiagoa da museoetara, arte-galerietara, erakusketetara edota arte eszenikoen emanaldietara (hots, antzerki-, dantza- eta lirika-saioetara) joaten diren gazteen kopurua beste era bateko kultura-jardueretan parte hartzen dutenena 86

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 baino. Hala ere, era horretako emanaldietara joaten diren gazteen tasa herritar guztienaren antzekoa da. - Bertsozaletasuna puri-purian dago gazteetan gazteenen artean (15 eta 24 urte bitartekoen artean); gazteetan helduenen (25 eta 34 urte bitartekoen) artean eta herritar helduen artean baino are gehiago. - Desberdintasunak daude kontzertuetara, antzerkira nahiz bertso-saioetara joaten diren ikus-entzule elebidun eta elebakarren artean. - Sortzaile berriek –gazteek, bereziki– ez dute laguntzarik izaten beren obrak sortzeko eta ezagutzera emateko. - Gazteek naturaltasun osoz hartzen dituzte aurrerakuntza teknologikoak. Dena delakoagatik, hala ere, teknologia berriak erabiltzeko aukerarik ez dute zenbait gaztek. - Interneten ere, ohiko jarduerak gauzatzen dituzte gazteek: musika entzutea eta filmak ikustea, nagusiki. Gazteek, oro har, betikoa kontsumitzen dute, baina bide nahiz baliabide teknologiko berriak erabiliz. - Interes handiko fenomeno bihurtu dira gizarte-sareak, herritar askok erabiltzen baititu; zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago. Beste herrialdeetako gazteekin harremanean egoteko asmoz erabiltzen ditu era horretako sareak gazteen lautik batek. Beharrak 1.- Filmez eta musikaz gain, gazteek artearen eta kulturaren beste adierazpide batzuez balia daitezela lortzea. 2.- Kultura-jardueretan gazteek euskarazko eskaintzaren alde egin dezatela lortzea. 3.- Sortzaile gazteak babestea eta haiek sortutako artelanak jendarteratzen laguntzea, artearen eta kulturaren diziplina guztietan. 4.- Gazteei ezagutaraztea sortzeko, berritzeko nahiz kritiko izateko IKTek ematen dituzten aukerak. 2. III Gazte Planak kulturaren alorrean izango dituen lehentasunezko eginkizunak Hautemandako beharrei erantzuteko asmoz, ondoko eginkizun hauek lehenetsiko dira kulturaren alorrean: 87

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

baino. Hala ere, era horretako emanaldietara joaten diren gazteen tasa herritar

guztienaren antzekoa da.

- Bertsozaletasuna puri-purian dago gazteetan gazteenen artean (15 eta 24 urte

bitartekoen artean); gazteetan helduenen (25 eta 34 urte bitartekoen) artean eta

herritar helduen artean baino are gehiago.

- Desberdintasunak daude kontzertuetara, antzerkira nahiz bertso-saioetara joaten

diren ikus-entzule elebidun eta elebakarren artean.

- Sortzaile berriek –gazteek, bereziki– ez dute laguntzarik izaten beren obrak

sortzeko eta ezagutzera emateko.

- Gazteek naturaltasun osoz hartzen dituzte aurrerakuntza teknologikoak. Dena

delakoagatik, hala ere, teknologia berriak erabiltzeko aukerarik ez dute zenbait

gaztek.

- Interneten ere, ohiko jarduerak gauzatzen dituzte gazteek: musika entzutea eta

filmak ikustea, nagusiki. Gazteek, oro har, betikoa kontsumitzen dute, baina bide

nahiz baliabide teknologiko berriak erabiliz.

- Interes handiko fenomeno bihurtu dira gizarte-sareak, herritar askok erabiltzen

baititu; zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago. Beste herrialdeetako gazteekin

harremanean egoteko asmoz erabiltzen ditu era horretako sareak gazteen lautik

batek.

Beharrak

1.- Filmez eta musikaz gain, gazteek artearen eta kulturaren beste adierazpide batzuez

balia daitezela lortzea.

2.- Kultura-jardueretan gazteek euskarazko eskaintzaren alde egin dezatela lortzea.

3.- Sortzaile gazteak babestea eta haiek sortutako artelanak jendarteratzen laguntzea,

artearen eta kulturaren diziplina guztietan.

4.- Gazteei ezagutaraztea sortzeko, berritzeko nahiz kritiko izateko IKTek ematen

dituzten aukerak.

2. III Gazte Planak kulturaren alorrean izango dituen lehentasunezko eginkizunak

Hautemandako beharrei erantzuteko asmoz, ondoko eginkizun hauek lehenetsiko dira

kulturaren alorrean:

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!