18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

sarearen bidez egin daitezkeen gainerako kultura-jardueretan ez dago halako alde

handia bi talde horien artean. Badirudi ohiko kultura-jarduerak gauzatzen dituztela

gazte askok, adibidez: musika entzutea eta filmak ikustea. Internetek hainbat jarduera

berritzaile eta iraultzaile gauzatzeko aukera ematen badu ere, gutxi batzuk baino ez

dira haietaz baliatzen, ez gazteen artean, bakarrik. Gazteek, oro har, betikoa

kontsumitzen dute, baina bide nahiz baliabide teknologiko berriak erabiliz 81 .

Argi dago, behintzat, gazte gehienek ezin irudika dezakete hizpide ditugun

teknologiarik gabeko bizitza. Are gehiago, zenbait gailurekiko menpekotasuna izatea

adierazi dute hainbatek; sakelakoarekiko, bereziki.

Teknologia horien abantaila edo balio nagusiak dira mundu-mailako irismena dutela,

mugarik gabe eta doan erabil daitezkeela, erosoak direla, erabiltzen errazak, azkarrak

eta berehalakoak.

Azkenik, gizarte-sareen agora berriari buruzko zenbait azalpen emango ditugu. Interes

handiko fenomeno bihurtu dira gizarte-sareak, gazteak eta, Facebook-en datuen

arabera, hain gazteak ez direnak ere komunikatzen baitira haien bidez. Erabiltzaile

gehienak neska gazteak dira.

Gizarte-sareen dinamikak eta mekanismoak ulertu behar dituzte ezinbestean gaur

egungo gazteei zuzendutako politikek. Azken hamarkadetan, aldaketa handiak izan dira

gizartean, teknologiaren alorrean, eta kontsumoan. Gazteen gain eragin handia izan

dutenetik, aldaketa horietara egokitu behar dira gazteen nahiz kulturaren alorreko

politika berriak.

2010ean, zehazki, egunero edo ia egunero sartzen zen gizarte-sareetara 15 eta 29 urte

bitarteko gazteen erdia baino gehiago; eta 15 eta 19 urte bitarteko gazteen %72,2. 82

Gizarte-sareen erabilerari dagokionez, beste herrialde batzuetako gazteekin

harremanean egoteko erabiltzen ditu gizarte-sareak EAEko gazteen %41,8k. Gazte

horiei, beraz, kultura-arteko harremanak sortzeko aukera ematen diete gizartesareek.

83

Ondorioak

- Gazteek biziki atsegin dute musika entzutea, eta horretan aritzen dira maiz. Horixe

da, hain zuzen, gazteen eta gainerako adin-tarteetako pertsonen arteko

desberdintasunik handienetako bat. Gauza bera gertatzen da musika entzuteko

gazteek erabiltzen dituzten baliabideekin: MP3- eta MP4-irakurgailuak, Internet,

kontzertuetara joatea, eta abar.

- Askoz txikiagoa da museoetara, arte-galerietara, erakusketetara edota arte

eszenikoen emanaldietara (hots, antzerki-, dantza- eta lirika-saioetara) joaten diren

gazteen kopurua beste era bateko kultura-jardueretan parte hartzen dutenena

86

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!