18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Sorkuntza-fabrikak, esaterako, hirietako sormen-laborategi nagusietako bat bihurtu

dira. Era horretako egiturak martxan jarri dira gazte sortzaileentzako politiken bidez.

Profesional izateko bidearen abiaburu dira laborategi horiek dira gazte askorentzat.

Sorkuntza-fabriketan, esaterako, ikus-entzunezkoak, musika, antzerkia, arte

eszenikoak, dantza eta beste diziplina batzuetako saiakerak nahiz sormen-lanak

egiteko parada dute gazteek. Era horretako guneak sortu ziren, gehienbat, beren

proiektuak garatzeko lehen bultzadatxoaren beharra duten taldeentzat eta

artistentzat.

Sormena pil-pilean da mintzagai ditugun fabrika horietan. Ez da harritzekoa, beraz,

hizkuntza berriak edo diziplinen arteko elkar trukeak gertatzea gune horien baitan.

Baliabide digitalen, teknologia berrien, eta sormen artistikoari buruzko ikerketa

bultzatzen duten makina bihurtu dira sorkuntza-fabrika horietako asko; gune horiek

bide ematen baitute hiru diziplina horien artean saiakerak egiteko. Azken batean,

kulturaren I+G esparru bilakatzeaz gain, kultura gerturatzeko estrategien tresnarik

garrantzitsuenak dira sorkuntza-fabrikak. Beren sormen-proposamenak garatzeko

aukera ematen diete esparru horietako askok sortzaile gazteei. Are gehiago, beste era

batera ezin jendartera zitezkeen proiektuak gauzatzeko baliabideak eskaintzen dituzte

mintzagai ditugun laborategiek. Baina sortzeko eta ekoizteko aukera emateaz gain,

artelanak ezagutzera emateko orduan ere berealdiko garrantzia dute sormen-fabrikek.

Hizkuntza berrietara adi dauden eta kultura-proposamen berritzaileak hartzeko prest

dauden ikus-entzuleak sortzearen alde egiten dute lan era horretako egiturek.

Hala ere, gazte izan ohi dira egile berriak, eta hizpide ditugun azpiegiturez baliatzeko

deialdietatik kanpo geratzen dira maiz. Horixe hauteman daiteke, bederen, ibilbiderik

luzeenak dituzten ekimenetan. Prozedurak ezagutzen ez dituztelako, edo proiektu

handinahiak aurkezteko nahikoa baliabiderik ez dutelako geratzen dira gazteak

lehiaketa horietatik kanpo, nahiz eta, berez, haientzako izan esparru eta zerbitzu

horiek.

Hortaz, gazte-sortzaileak babesteko estrategiak jarri behar dira martxan, gazteek beren

lekua izan behar baitute sorkuntza-fabriketan. Martxan jarri behar dira, baita ere,

ibilbide profesionalak garatzeko laguntza-zerbitzuak, hasierako nahiz etengabeko

prestakuntza-zerbitzuak, bekak, eta abar.Era horretako estrategiarik aplikatzen ez

bada, sorkuntza-fabriketatik kanpo izango dira sormen-mota guztietan finkatzemailarik

txikiena duten horiek.

Sorkuntzak berealdiko garrantzia badu ere, ezin ahantz ditzakegu artelanak sustatzeko

eta ezagutzera emateko faseak. Fase horietan, beraz, kultura-jarduera eta -sorkuntza

jakin batzuk jendarteratu eta sustatuko dira. Jarraian, alabaina, fase baten eta

bestearen arteko aldea zein den azalduko dugu. Ezagutzera ematen dira, adibidez,

sortzaile ezagun eta itzal handikoen lanak. Ezagunak ez diren egileen artelanak, berriz,

sustatu egiten dira. Egile ezezagunek, hortaz, besteek baino bultzada handiagoa behar

84

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!