III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Gazteen lan-jarduerari eta erosteko ahalmenari dagokionez, lan-merkatua azkar hondatu da eta, ondorioz, langabezian dauden gazteen tasa askoz handiagoa da herritar guztiena baino. Horregatik, familiaren diru-sarrerei esker bizi dira gazte gehienak. Kultura-ohiturak 77 Helduek baino neurri handiagoan gauzatzen dituzte gazteek hainbat kultura-jarduera, hala nola: musika entzutea, zinemara joatea, kontzertuetara joatea, eta liburutegietara edo mediateketara joatea. Zehazki, egunero edo ia egunero entzuten du musika 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %82,6k eta EAEko herritar guztien %54,9k; azken hiruhilekoan zinera joan da gazteen %71,5 eta herritar guztien %40; azken hiruhilekoan kontzerturen batean izan da gazteen %30,3 eta herritar guztien %16,6; azken hilabetean liburutegiren edota mediatekaren batera joan izan da gazteen %33,2 eta herritar guztien %17,5. Gainerako kultura-jardueretan, aldiz, adin-tarte guztietako pertsonek berdintsu hartzen dute parte. Euskal gazteek museoetara, arte-galerietara, erakusketetara, eta beste kulturaekipamendu batzuetara egiten dituzten bisitak aztertuko ditugu orain. Euskal gazteen %20 baino gutxiagok du museoetara joateko ohitura (ohituratzat hartuko dugu, hain zuzen, azken hiru hilabeteetan behin gutxienez joan izana). Bestetik, gazteen %10 baino gutxiagok du galerietara edo erakusketetara joateko ohitura. Herritar guztien taldean gertatu bezalaxe, gazteetan ere askoz txikiagoa da arte eszenikoko emanaldiren batera joandakoen kopurua kulturaren beste modalitateetan parte hartzen dutenena baino. Horrela, azken hiruhilekoan gutxienez behin antzerkira joan da gazteen %8,7; dantza-emanaldietara, berriz, gazteen %3,8; eta lirika-saioetara gazteen %1,3. Arestian aipatutakoez gain, hamar gaztetik lauk arte-jardueretan hartzen dute parte, adibidez: musika-tresna bat jotzea, argazkilaritza, margotzea, eta idaztea. Herritar guztien batez bestekoa baino zertxobait handiagoa da era horretako jarduerak gauzatzen dituzten gazteen kopurua. Nabarmentzekoa da, baita ere, nolabaiteko lotura dagoela gazteek gehien erabiltzen dituzten ekipamendu teknologikoen eta kultura-jarduerarik ohikoenen artean: zenbat gaztek MP3 eta MP4 irakurgailuak ukan, hainbatek dute musika entzuteko eta kontzertuetara joateko ohitura. Musikarekiko zaletasunak, hain zuzen, bereizi egiten ditu gazteen belaunaldia eta helduena. Gazteen ekipamenduak eta ohiturak, esaterako, horren erakusle dira. 82

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Bertsozaletasunak, bestetik, susperraldia izan du 25 urtetik beherako gazteen artean. Bertsolari-saioetako ikus-entzule gehienak, esaterako, gazte elebidun dira. Ez dirudi gertakari hori kasualitate hutsa izan denik. Aitzitik. Azken hamarkadetan, bertso-eskola pila bat sortu dira haurren nahiz gazteengandik gertu. Horrez gain, eskola arteko bertso-txapelketak antolatu dira; eta gero eta gazte gehiagok hartzen du parte bertsolari-txapelketetan. Horiek eta beste faktore batzuek eragin dute, beraz, bertsosaioetara gazte andana joatea. Bertsozaletasunaren berpizkundeaz gain, baliteke beste faktore batzuk ere zerikusirik izatea bertso-saioetako ikus-entzuleen gorakadarekin; adibidez: bertsolaritza, euskal tradizioan aski erroturik dagoen kultura-adierazpidea, eguneratu izana. Demolinguistikaren aldetik, halaber, gogoan izan behar dugu gazteen taldean besteetan baino handiagoa dela elebidunen kopurua. Elebitasunaren hariari tenk, ezaugarri linguistikoek izan dezaketen eraginari buruzko gogoeta egingo dugu orain. Datuen arabera, gazte elebakar baino gazte elebidun gehiago doa kontzertuetara, antzerkia ikustera, eta bertso-saioetara. Gazte elebidunek, hala ere, ez dute euskararen aldeko hautua egin euskarazko zenbait kultura-jardueretan. Adibidez, gazte elebidunen %43,5ek besterik ez du irakurtzen euskarazko libururik; eta gazte elebidunen %41,9 besterik ez da joan euskarazko antzezlanen bat ikustera. Hedabideei dagokienez, gazteen heren batek baino gutxiagok ikusten du lanegunetan telebista euskaraz. Irratia euskaraz entzuten dutenen kopurua hori baino zertxobait handiagoa bada ere, gazte gehienek ez dute irratia euskaraz entzuten. Mutil eta nesken artean, bestetik, bada nolabaiteko aldea; ez da sekulako aldea, baina nolabaiteko joera suma dezakegu. Horrela, mutilek baino joera handiagoa dute neskek ondoko hauek egiteko: Aisialdi-liburuak irakurtzeko; liburutegi eta mediateketara joateko; antzerkia ikusten joateko; eta dantza-emanaldietara joateko. Kontzertuetara, berriz, neska baino mutil gehiago joaten da. Adierazpen artistiko eta sormenezkoa 78 Elkarren segidako eta bata bestearekin lotutako hainbat fasetan banatzen da gazteen adierazpen artistikoaren eta sorkuntzazkoaren prozesua. Fase horiek, hala ere, ez dira ontzi hermetikoak. Sorkuntzari dagokionez, hauteman behar dira profesionalek nahiz amateurrek sortzeko fasean izan ditzaketen beharrak. Hartara, sorkuntza sustatu beharko luke Administrazioak, esaterako, ekimenentzako azpiegiturak, laguntza ekonomikoak, programak, zerbitzu berriak eta jarduerak garatzearen bidez. Halaxe eman du aditzera, bederen, lehen aipatutako diagnostikoak. Alde handia dago sektore bat eta besteko azpiegituren artean. Hala eta guztiz ere, gutxieneko egiturak egon badaude EAEn eta, zerbait egitekotan, horiek bikaindu beharko lirateke. 83

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Bertsozaletasunak, bestetik, susperraldia izan du 25 urtetik beherako gazteen artean.

Bertsolari-saioetako ikus-entzule gehienak, esaterako, gazte elebidun dira. Ez dirudi

gertakari hori kasualitate hutsa izan denik. Aitzitik. Azken hamarkadetan, bertso-eskola

pila bat sortu dira haurren nahiz gazteengandik gertu. Horrez gain, eskola arteko

bertso-txapelketak antolatu dira; eta gero eta gazte gehiagok hartzen du parte

bertsolari-txapelketetan. Horiek eta beste faktore batzuek eragin dute, beraz, bertsosaioetara

gazte andana joatea. Bertsozaletasunaren berpizkundeaz gain, baliteke beste

faktore batzuk ere zerikusirik izatea bertso-saioetako ikus-entzuleen gorakadarekin;

adibidez: bertsolaritza, euskal tradizioan aski erroturik dagoen kultura-adierazpidea,

eguneratu izana. Demolinguistikaren aldetik, halaber, gogoan izan behar dugu gazteen

taldean besteetan baino handiagoa dela elebidunen kopurua.

Elebitasunaren hariari tenk, ezaugarri linguistikoek izan dezaketen eraginari buruzko

gogoeta egingo dugu orain. Datuen arabera, gazte elebakar baino gazte elebidun

gehiago doa kontzertuetara, antzerkia ikustera, eta bertso-saioetara.

Gazte elebidunek, hala ere, ez dute euskararen aldeko hautua egin euskarazko zenbait

kultura-jardueretan. Adibidez, gazte elebidunen %43,5ek besterik ez du irakurtzen

euskarazko libururik; eta gazte elebidunen %41,9 besterik ez da joan euskarazko

antzezlanen bat ikustera. Hedabideei dagokienez, gazteen heren batek baino gutxiagok

ikusten du lanegunetan telebista euskaraz. Irratia euskaraz entzuten dutenen kopurua

hori baino zertxobait handiagoa bada ere, gazte gehienek ez dute irratia euskaraz

entzuten.

Mutil eta nesken artean, bestetik, bada nolabaiteko aldea; ez da sekulako aldea, baina

nolabaiteko joera suma dezakegu. Horrela, mutilek baino joera handiagoa dute neskek

ondoko hauek egiteko: Aisialdi-liburuak irakurtzeko; liburutegi eta mediateketara

joateko; antzerkia ikusten joateko; eta dantza-emanaldietara joateko. Kontzertuetara,

berriz, neska baino mutil gehiago joaten da.

Adierazpen artistiko eta sormenezkoa 78

Elkarren segidako eta bata bestearekin lotutako hainbat fasetan banatzen da gazteen

adierazpen artistikoaren eta sorkuntzazkoaren prozesua. Fase horiek, hala ere, ez dira

ontzi hermetikoak.

Sorkuntzari dagokionez, hauteman behar dira profesionalek nahiz amateurrek

sortzeko fasean izan ditzaketen beharrak. Hartara, sorkuntza sustatu beharko luke

Administrazioak, esaterako, ekimenentzako azpiegiturak, laguntza ekonomikoak,

programak, zerbitzu berriak eta jarduerak garatzearen bidez. Halaxe eman du aditzera,

bederen, lehen aipatutako diagnostikoak.

Alde handia dago sektore bat eta besteko azpiegituren artean. Hala eta guztiz ere,

gutxieneko egiturak egon badaude EAEn eta, zerbait egitekotan, horiek bikaindu

beharko lirateke.

83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!