18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Gazteen lan-jarduerari eta erosteko ahalmenari dagokionez, lan-merkatua azkar

hondatu da eta, ondorioz, langabezian dauden gazteen tasa askoz handiagoa da

herritar guztiena baino. Horregatik, familiaren diru-sarrerei esker bizi dira gazte

gehienak.

Kultura-ohiturak 77

Helduek baino neurri handiagoan gauzatzen dituzte gazteek hainbat kultura-jarduera,

hala nola: musika entzutea, zinemara joatea, kontzertuetara joatea, eta liburutegietara

edo mediateketara joatea.

Zehazki, egunero edo ia egunero entzuten du musika 15 eta 29 urte bitarteko gazteen

%82,6k eta EAEko herritar guztien %54,9k; azken hiruhilekoan zinera joan da gazteen

%71,5 eta herritar guztien %40; azken hiruhilekoan kontzerturen batean izan da

gazteen %30,3 eta herritar guztien %16,6; azken hilabetean liburutegiren edota

mediatekaren batera joan izan da gazteen %33,2 eta herritar guztien %17,5.

Gainerako kultura-jardueretan, aldiz, adin-tarte guztietako pertsonek berdintsu

hartzen dute parte.

Euskal gazteek museoetara, arte-galerietara, erakusketetara, eta beste kulturaekipamendu

batzuetara egiten dituzten bisitak aztertuko ditugu orain. Euskal gazteen

%20 baino gutxiagok du museoetara joateko ohitura (ohituratzat hartuko dugu, hain

zuzen, azken hiru hilabeteetan behin gutxienez joan izana). Bestetik, gazteen %10

baino gutxiagok du galerietara edo erakusketetara joateko ohitura.

Herritar guztien taldean gertatu bezalaxe, gazteetan ere askoz txikiagoa da arte

eszenikoko emanaldiren batera joandakoen kopurua kulturaren beste modalitateetan

parte hartzen dutenena baino. Horrela, azken hiruhilekoan gutxienez behin antzerkira

joan da gazteen %8,7; dantza-emanaldietara, berriz, gazteen %3,8; eta lirika-saioetara

gazteen %1,3.

Arestian aipatutakoez gain, hamar gaztetik lauk arte-jardueretan hartzen dute parte,

adibidez: musika-tresna bat jotzea, argazkilaritza, margotzea, eta idaztea. Herritar

guztien batez bestekoa baino zertxobait handiagoa da era horretako jarduerak

gauzatzen dituzten gazteen kopurua.

Nabarmentzekoa da, baita ere, nolabaiteko lotura dagoela gazteek gehien erabiltzen

dituzten ekipamendu teknologikoen eta kultura-jarduerarik ohikoenen artean: zenbat

gaztek MP3 eta MP4 irakurgailuak ukan, hainbatek dute musika entzuteko eta

kontzertuetara joateko ohitura. Musikarekiko zaletasunak, hain zuzen, bereizi egiten

ditu gazteen belaunaldia eta helduena. Gazteen ekipamenduak eta ohiturak,

esaterako, horren erakusle dira.

82

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!