III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Neska eta mutilek, ordea, iritzi desberdina dute etxeko lanak banatzeko erari buruz. Mutilen ia bi herenek dio etxeko lanak erdi bana egiten dituztela; nesketan, aldiz, erdiak baino gutxiagok uste du hori. Neska zein mutil, biek ala biek uste dute neskek gauza gehiago egiten dituztela mutilek baino. Datuen arabera, seme-alabarik ez dagoen bitartean etxeko lanak egoki partekatzen dira. Baina, seme-alabak etortzean, handitu egiten da banatu beharreko eginkizunen kopurua (etxeko lanak gehi adingabekoen zaintza) eta, hori gertatzen denean, neskek are ardura gehiago hartzen dute beren gain. Aztertuko dugu, baita ere, sexu-arrazoiengatik lanean gertatzen den bereizkeriari buruz gazteek duten iritzia. Zenbait datuk erakusten dute gizon eta emakumeen lanpostuen artean desberdintasun objektiboak daudela, eta gizon eta emakumeek soldata desberdinak dituztela. Hala eta guztiz ere, gazteen 10etik 6k uste du lanpostu bat lortzearen gain eraginik ez duela gizonezko ala emakumezko izateak. Gazteen lautik ia batek uste du egindako ikasketekin bat datorren lanpostua eskuratzeko orduan mutilek aukera gehiago dituztela adin, prestakuntza nahiz eskarmentu bera duten neskek baino. Emakumeen kontrako indarkeriari dagokionez, azken urteotan asko hazi da eraso mota horregatik jarritako salaketen kopurua 74 . Emakume berak, hala ere, hainbat salaketa jar ditzake. Horregatik, salaketen kopuruari erreparatu beharrean, salaketa jarri duten emakumeen kopurua aztertuko dugu. 2010ean 75 , esaterako, 15 eta 29 urte bitarteko 1057 emakumek jarri zuten generoindarkeriagatiko salaketarik. Genero indarkeriatzat hartuko ditugu, bidenabar: bikotekidearen edota bikotekide ohiak gauzatutako indarkeriazko egintza; familiabarruko indarkeria –multzo horren barruan ez dira sartzen bikotekideak edota bikotekide ohiak gauzatutako indarkeriazko egintzak–; eta sexu-askatasunaren kontrako indarkeria. 1057 emakume horietatik 216k (hau da, %20k) 15 eta 19 urte bitartean zituzten. 2010ean, 3507 emakume izan ziren genero indarkeriaren biktima EAEn. Emakume horietatik 1057 gazteak izan ziren. Beraz, emakume gazte askok pairatzen du era horretako indarkeria, genero-indarkeria salatu duten emakumeen %30ek 31 urte baino gutxiago baitu. Aipatu beharra dago, baita ere, EAEko nesken milatik 6,6 genero-indarkeriaren biktima izan zirela 2010ean. Horrela, 2010ean genero-indarkeriaren biktima izandako EAEko tasa handiagoa izan da genero-indarkeriaren biktima izandako emakume guztien tasa baino (milatik 3,1), eta txikiagoa 2009ko tasa baino (milatik 7,4). 76

Ondorioak EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 - EAEko gazteen hamarretik ia hiru jatorrizko familiarengandik ekonomikoki independenteak dira (soilik beren diru-sarrerei esker edota bikotekidearekin erdibana bizi dira). Hala eta guztiz ere, gazte gehienen diru-iturri nagusia familia da oraindik edo, funtsezko diru-iturri ez bada, behar-beharrezko laguntza bai behintzat. - Gazteek diru gutxi dute eskura; soilik gazteen heren bat baino zertxobait gehiagok du 600 euro baino gehiago hilean. - Pobrezia egoeran dira 15 eta 24 urte bitarteko gazteen %5,6 eta 25 eta 34 urte bitartekoen %4,2. Pobrezia-arriskuan da, baita ere, 25 urtetik beherako pertsona bat buru duten familien ia erdia. - Familiakoek ordaindutakoa zenbatu gabe, hau da, soilik berezko beren dirusarrerak kontuan baditugu, pobrezia-egoeran litzateke 25 urtetik beherako gazteen ia erdia eta 25 eta 34 urte bitartekoen hamarretik hiru. Hortaz, pobreziaren zati bat isilean dela esan dezakegu. - Etxeko lanak erdibana egiten dituztela adierazi du bikotekidearekin bizi diren gazteen erdia baino gehiagok. Askotan, hala ere, emakumezkoek egiten dituzte etxeko lan guztiak edo gehienak. - Genero-indarkeriak eragin handia du emakume gazteengan. 2010ean generoindarkeriaren biktima izandako emakumeen %30ek 15 eta 29 urte bitartean zuen. Horrez gain, hizpide dugun indarkeria-motaren biktima diren emakume gazteen tasa emakume guztienaren bikoitza da. Beharrak - Gazteentzako enplegua sustatzea xede duten neurriak babestea, gazteek berezko baliabide are gehiago izan ditzaten eta jatorrizko beren familien menpekotasun ekonomiko txikiagoa izan dezaten. - Pobrezia-arrisku handian diren gazte-taldeei zuzendutako laguntza ekonomikoei eustea. - Ardurakidetza sustatzea mutilen artean. Horren bidez lortu nahi da elkarren artean berdintsuago bana dezatela gizon eta emakumeek etxeko lanak eta mendeko adinekoak nahiz adingabekoak zaintzeko ardura. - Genero-indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egitea. 77

Ondorioak

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

- EAEko gazteen hamarretik ia hiru jatorrizko familiarengandik ekonomikoki

independenteak dira (soilik beren diru-sarrerei esker edota bikotekidearekin

erdibana bizi dira). Hala eta guztiz ere, gazte gehienen diru-iturri nagusia familia da

oraindik edo, funtsezko diru-iturri ez bada, behar-beharrezko laguntza bai

behintzat.

- Gazteek diru gutxi dute eskura; soilik gazteen heren bat baino zertxobait gehiagok

du 600 euro baino gehiago hilean.

- Pobrezia egoeran dira 15 eta 24 urte bitarteko gazteen %5,6 eta 25 eta 34 urte

bitartekoen %4,2. Pobrezia-arriskuan da, baita ere, 25 urtetik beherako pertsona

bat buru duten familien ia erdia.

- Familiakoek ordaindutakoa zenbatu gabe, hau da, soilik berezko beren dirusarrerak

kontuan baditugu, pobrezia-egoeran litzateke 25 urtetik beherako gazteen

ia erdia eta 25 eta 34 urte bitartekoen hamarretik hiru. Hortaz, pobreziaren zati bat

isilean dela esan dezakegu.

- Etxeko lanak erdibana egiten dituztela adierazi du bikotekidearekin bizi diren

gazteen erdia baino gehiagok. Askotan, hala ere, emakumezkoek egiten dituzte

etxeko lan guztiak edo gehienak.

- Genero-indarkeriak eragin handia du emakume gazteengan. 2010ean generoindarkeriaren

biktima izandako emakumeen %30ek 15 eta 29 urte bitartean zuen.

Horrez gain, hizpide dugun indarkeria-motaren biktima diren emakume gazteen

tasa emakume guztienaren bikoitza da.

Beharrak

- Gazteentzako enplegua sustatzea xede duten neurriak babestea, gazteek berezko

baliabide are gehiago izan ditzaten eta jatorrizko beren familien menpekotasun

ekonomiko txikiagoa izan dezaten.

- Pobrezia-arrisku handian diren gazte-taldeei zuzendutako laguntza ekonomikoei

eustea.

- Ardurakidetza sustatzea mutilen artean. Horren bidez lortu nahi da elkarren artean

berdintsuago bana dezatela gizon eta emakumeek etxeko lanak eta mendeko

adinekoak nahiz adingabekoak zaintzeko ardura.

- Genero-indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egitea.

77

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!