III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 o Mantentze-pobrezia: janaria, etxebizitza, arropak, zapatak eta oinarrizko beste behar batzuk asetzeko gastuei epe laburrean aurre egiteko behar beste diru ez izateari deritzo. Mantentze-pobreziaren barruan, bestetik, pobrezia-arriskua eta ongizate-gabezia bereiz daitezke. Pobrezia-arrisku larrian izango dira, esaterako, denbora jakin batez oinarrizko behar horiek asetzeko beharrezkoak diren dirusarrera minimoak ez dituzten familiak. Gizarte bakoitzak, bestetik, ongizatearen gutxieneko maila du zehazturik. Hortaz, ongizatearen gutxieneko maila hori izateko gutxieneko diru-sarrerak ez dituzten familiak ongizate-gabeziaren arriskuan izango dira. o Metatze-pobrezia esaten zaio, bestetik, familiek ezin lor ditzaketenean gutxieneko bizitza-maila egokia epe luzez izateko beharrezkoak diren kontsumoko ondasun iraunkorrak. Ez gara familien unean uneko egoera zehatz bati buruz ari, familien egoera orokor bati buruz baizik. Horrela, kontsumoko ondasun iraunkorrik eta ondare-baliabiderik ez badute, familiak ezin izango dira duintasunez bizi. Labur esanda, familien errentari egiten dio erreferentzia mantentze-pobreziak; eta metatze-pobreziak, aldiz, ondareari nahiz bizi-baldintzei. Horrela, mantentze-pobrezian izateko arriskua nahiz metatze-pobrezian izateko arriskua, biak bilduko dira pobreziaarriskua terminoaren barruan. Halaxe zehaztu zen, bederen, Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko inkestan. Gaiari helduz, Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko azken inkesta 2008. urtean egin zen 71 . Inkesta horretako datuen arabera, EAEn bizi diren pertsonen %4,7 (hots, 100.250 pertsona) mantentze- edota metatze-pobrezia bizitzeko arriskuan da. Pobrezia-tasak EAEn estatu osoan baino txikiagoak badira ere, beste taldeen gain baino eragin handiagoa du pobreziak gazteen gain, baita Euskadin ere. Hartara, pobretasunarriskuan diren familia gehienek 35 urtetik beherako pertsona bat dute buru (%10,9). Mantentze-pobrezia egoeran diren familia gehienek –pobrezia-arriskuan daudenek nahiz ongizate-gabezia egoeran daudenek– 25 urtetik beherako pertsona dute buru. Horrela, mantentze-pobrezian diren familien %50,7 ongizate-mugaren azpitik dago; eta %47,9, berriz, pobrezia-arriskuan. Nabarmentzekoa da, beraz, ongizate-gabezian diren eta pertsona gazteren bat buru duten familietako asko pobrezian bizi direla. Aipatu beharra dago, baita ere, ongizategabezian bizi diren familia guztien %30 baino gutxiago bizi dela pobrezian. Aitzitik, ongizate-gabezian diren eta 25 urtetik beherako pertsona bat buru duten familien %95 pobrezia-egoeran da. Urritasun ekonomikoak, hala ere, behera egin du nabarmen 25 eta 34 urte bitarteko gazte bat buru duten familien multzoan. Murriztu egin badira ere, gazteen zifrak EAEko batez besteko orokorraren gainetik daude, %16,1 eta %9an baitira, hurrenez hurren, gazteen ongizate-gabeziaren eta pobreziaren tasak. 74

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Familiaburu diren eta ez diren gazte guztien egoera aztertzen badugu ikusiko dugu gazteen pobrezia-tasa handiagoa dela beste adin-tartekoena baino. Pobrezia-egoeran dira, zehazki, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen %5,6, eta 25 eta 34 urte bitarteko herritarren %4,2. Hala eta guztiz ere, badira gazteek baino are pobrezia-tasa handiagoak dituzten zenbait talde; haurrak, esaterako. Jarraian, familia bazter utzi eta banaka aztertuko dugu mantentze-pobrezian dauden gazteen tasa. Horrela, gazte bakoitzaren diru-sarrerak banaka aztertzen baditugu – familiako gainerako kideena bazter utzita– independenteki edo bakarrik biziz gero, pobrezian izango litzateke 25 urtetik beherako herritarren erdia (ikasleak kanpo); eta 25 eta 34 urte bitarteko gazteen hamarretik hiru. Ondorioz, isilpeko pobrezian dira gazte asko, baina familiek gazteei egindako ekarpenek leundu egin dituzte gazteen pobreziari buruzko datuak. Izan ere, independenteki bizi ahal izateko nahikoa diru-sarrera izan ez eta pobrezia-arriskuan daudela ikusita, familiakoek laguntza eskaintzen diete gazteei. Aurrekoetan gertatu bezala, metatze-pobreziaren tasa oso handia da gazteen artean. Zehazki, 25 urtetik beherako pertsona baten mende daudenek dute, pertsona guztietatik, metatze-pobrezia tasarik handiena (%3). Horrez gain, 25 eta 34 urte bitarteko pertsona bat buru duten familien metatze-pobreziaren tasa (%1,2) handiagoa da metatze-pobreziaren batez bestekoa baino (%0,7). Tasa horiek, alabaina, behera egin dute 2004. urteaz geroztik. Eusko Jaurlaritza hainbat tresnaren bidez saiatzen da hizpide ditugun pobrezia-egoerak murrizten: Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL), Diru Sarreren Bermeko Errenta eta Etxebizitzako Prestazio Osagarria. Gizarte Larrialdiko Laguntzei buruzko 2010eko datuen arabera, EAEn emandako Gizarte Larrialdietarako Laguntza guztien %2,5 (hots, 634 laguntza) baino ez zitzaizkien eman 30 urtetik beherako gazteei 72 . Hau da, EAEko gazte guztien milatik bik jaso zuen era horretako diru-laguntzarik. Gazteen pobreziaarriskua familiaren laguntzaren bidez kontrolatzen ari dela adierazten du datua horren txikia izateak. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna neurtzeko orduan, berdintasunaren isla izan daitezkeen hiru alderdi aztertu ditugu: etxeko lanak eta beste pertsona baten zaintza erdibanatzeko modua; lana lortzeko orduan gizon eta emakumeen artean izaten den desberdintasuna; eta genero-indarkeriaren zifrak. Etxeko lanak erdibanatzeari dagokionez 73 , etxeko lanak bien artean egiten dituztela adierazi du bikotekidearekin bizi diren gazteen erdiak baino gehiagok. Hala ere, gazteen hamarretik ia lauk dio emakumeak egiten dituela etxeko lan guztiak edo gehienak bai behitzat. Aitzitik, gazteen %5ek baino ez du adierazi etxeko lan gehienak gizonezkoek egiten dituztela. 75

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Familiaburu diren eta ez diren gazte guztien egoera aztertzen badugu ikusiko dugu

gazteen pobrezia-tasa handiagoa dela beste adin-tartekoena baino. Pobrezia-egoeran

dira, zehazki, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen %5,6, eta 25 eta 34 urte bitarteko

herritarren %4,2. Hala eta guztiz ere, badira gazteek baino are pobrezia-tasa

handiagoak dituzten zenbait talde; haurrak, esaterako.

Jarraian, familia bazter utzi eta banaka aztertuko dugu mantentze-pobrezian dauden

gazteen tasa. Horrela, gazte bakoitzaren diru-sarrerak banaka aztertzen baditugu –

familiako gainerako kideena bazter utzita– independenteki edo bakarrik biziz gero,

pobrezian izango litzateke 25 urtetik beherako herritarren erdia (ikasleak kanpo); eta

25 eta 34 urte bitarteko gazteen hamarretik hiru.

Ondorioz, isilpeko pobrezian dira gazte asko, baina familiek gazteei egindako

ekarpenek leundu egin dituzte gazteen pobreziari buruzko datuak. Izan ere,

independenteki bizi ahal izateko nahikoa diru-sarrera izan ez eta pobrezia-arriskuan

daudela ikusita, familiakoek laguntza eskaintzen diete gazteei.

Aurrekoetan gertatu bezala, metatze-pobreziaren tasa oso handia da gazteen artean.

Zehazki, 25 urtetik beherako pertsona baten mende daudenek dute, pertsona

guztietatik, metatze-pobrezia tasarik handiena (%3). Horrez gain, 25 eta 34 urte

bitarteko pertsona bat buru duten familien metatze-pobreziaren tasa (%1,2) handiagoa

da metatze-pobreziaren batez bestekoa baino (%0,7). Tasa horiek, alabaina, behera

egin dute 2004. urteaz geroztik.

Eusko Jaurlaritza hainbat tresnaren bidez saiatzen da hizpide ditugun pobrezia-egoerak

murrizten: Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL), Diru Sarreren Bermeko Errenta eta

Etxebizitzako Prestazio Osagarria. Gizarte Larrialdiko Laguntzei buruzko 2010eko

datuen arabera, EAEn emandako Gizarte Larrialdietarako Laguntza guztien %2,5 (hots,

634 laguntza) baino ez zitzaizkien eman 30 urtetik beherako gazteei 72 . Hau da, EAEko

gazte guztien milatik bik jaso zuen era horretako diru-laguntzarik. Gazteen pobreziaarriskua

familiaren laguntzaren bidez kontrolatzen ari dela adierazten du datua horren

txikia izateak.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna neurtzeko orduan, berdintasunaren isla

izan daitezkeen hiru alderdi aztertu ditugu: etxeko lanak eta beste pertsona baten

zaintza erdibanatzeko modua; lana lortzeko orduan gizon eta emakumeen artean

izaten den desberdintasuna; eta genero-indarkeriaren zifrak.

Etxeko lanak erdibanatzeari dagokionez 73 , etxeko lanak bien artean egiten dituztela

adierazi du bikotekidearekin bizi diren gazteen erdiak baino gehiagok. Hala ere,

gazteen hamarretik ia lauk dio emakumeak egiten dituela etxeko lan guztiak edo

gehienak bai behitzat. Aitzitik, gazteen %5ek baino ez du adierazi etxeko lan gehienak

gizonezkoek egiten dituztela.

75

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!