III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 2. ARDATZA: BIZI-KALITATEA ETA GIZARTE-KOHESIOA 5. AREA: GIZARTE-EKINTZA Gazteen egoera ekonomikoa eta gizon nahiz emakumeen arteko berdintasuna aurkitzen dira area honen barruan. Bi gai horiek elkarren oso desberdinak badirudite ere, desberdintasun-egoerekin eta hainbat baliabide lortzeko aukeradesberdintasunarekin dute zerikusia. 1. Abiapuntua: auziaren egoera. Atal hau idazteko datu gehienak "Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa. 2009ko abendua. Datu nagusien sintesia" izeneko txostenetik hartu ditugu. Gazteen Euskal Behatokiak egin zuen txosten hori 2009an, eta Behatokiaren web-orrian dago eskuragarri 63 . III. Gazte Planerako oinarri moduan egin zen mintzagai dugun diagnostikoa, eta hartaz baliatu dira III. Gazte Plana diseinatu duten teknikariak. Atal honetan, badira lehen aipatutako diagnostiko horretatik hartu ez ditugun zenbait datu. Horiek erabiltzean, datua nondik hartu dugun azalduko dugu eranskinean. Gerta daiteke, baita ere, diagnostiko horretan jasotakoak baino berriagoak izatea zenbait datu. Horrelakoetan ere, datu berrien iturria zein den adieraziko dugu eranskinean. Gazteen egoera ekonomikoa eta erosteko ahalmena Gazteen egoera ekonomikoa aztertu aurretik, haien diru-sarrerak nondik datozen jakin behar dugu. Kasu honetan, gazteen %44ren diru-iturri nagusia jatorrizko familia da; berezko beren diru-sarrerei eta familiak emandako diruari esker bizi da gazteen ia laurden bat; eta soilik gazteen bostetik bat bizi da berezko bere diru-sarreretatik. Soilik berezko beren diru-sarreretatik bizi diren gazteei gehitzen badiegu norberaren eta bikotekidearen diru-sarrerei esker bizi direnen ehunekoa, gazteen hamarretik ia hiru jatorrizko familiaren independente litzateke ekonomikoki. Gazteen %2, bestalde, ez da ekonomikoki bere bikotekidearen mende. Espainiako gazteen datuak alderatuta 64 , soilik berezko beren diru-sarreretatik bizi diren gazteak dira EAEn (%22) Espainia osoan (%28) baino. Zenbat eta zaharrago, orduan eta independenteagoak dira EAEko gazteak ekonomikoki. Horrela, 25 eta 29 urte bitarteko gazte gehienak soilik beren dirusarreretatik bizi dira edo, bestela ere, bikotekidearekin gastuak erdibanatzen dituzte. Adin-tarte horretako gazteen heren bat baino gehiago, hala ere, gurasoek emandako diruari esker bizi da, soilik edo neurri handi batean. 72

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Haien okupazio nagusiaren arabera aztertzen baditugu gazteen diru-sarrerak 65 , konturatuko gara ikasten ari diren gazte gehienek familia dutela bizitzeko diru-iturri nagusi. Ikasten eta aldi berean lanean ari diren gazteek, halaber, familiakoen laguntza behar izaten dute bizi ahal izateko. Lanean ari diren gazte gehienak ekonomikoki independenteak dira jatorrizko familiarekiko. Hala ere, ekonomikoki jatorrizko familiaren mende erabat edo hein batean dago gazteen %42. Bada, bestalde, gazteen egoera ekonomikoa aztertzean kontuan izan behar dugun funtsezko beste alderdi bat: gazteek poltsikoan duten dirua. Datuen arabera, Euskadiko gazteen ia erdiak 300 euro baino gutxiago ditu hileko; eta EAEko gazteen herenak, aldiz, 600 euro baino gehiago. Gazteek hilean izango duten batez besteko diru-kopuruak lotura handia du haien okupazioarekin, adinarekin, baita, nolabait, sexuarekin ere 66 . Esan dezakegu, oro har, emakumezkoek gizonezkoek baino diru gutxiago dutela eskura hilean. Adinak, bestetik, lotura handia du gazteek hilean duten diruarekin. Izan ere, zahartu ahala, lanmerkatuan txertatzen baitira gutxika-gutxika gazteak. Aldagai guztietatik, hala ere, okupazioa da eraginik handiena duena gazteek poltsikoan izango duten dirukopuruaren gain. Alde horretatik, hilean 300 euro baino gutxiago ditu ikasten ari diren gazteen hamarretik bederatzik. Ikasten eta, aldi berean, lanean ari diren gazteen hamarretik seik, berriz, 600 euro baino gutxiago ditu hilean. Azkenik, lanean ari diren gazte gehienek, batez beste, 600 euro baino gehiago dituzte hilean. Lanean diren gazteen laurden batek, hala ere, hileko 600 euro ere ez du eskura. Are gehiago 67 , EAEn lanean ziren 18 eta 34 urte bitarteko gazteek, batez beste, urtean 16.716 euroko soldata zuten 2008an; eta 2009an, aldiz, 17.495 eurokoa. Bestalde, diru-sarreren eta etxebizitzaren prezioa aztertzen baditugu (batez beste, 278.225 eurotan ziren etxebizitza askeak 2009an, eta 120.725 eurotan babespekoak), argi ikusiko dugu zergatik ezin duten gazteek jatorrizko familiatik emantzipatu. Kontuan izanik gazteek diru-sarreren %30 erabili beharko luketela etxearen hipoteka ordaintzeko, 2009an, esaterako, gutxienez 3.750 euroko diru-sarrera garbia izan behar zuen gazte batek, hilean, etxebizitza libre baten jabe izateko. 2008an, adibidez, dirusarreren %107 behar zuten gazteek etxebizitza erosteko 681 ; 2009an, aldiz, %77,2. Alokairuari dagokionez, hileko 921 eurotan alokatzen ziren, batez beste, merkatu askeko etxebizitzak 2010ean 69 . Gazteen egoera ekonomikoa irudikatzeko, azkenik, gazte pobreen tasa aztertuko dugu. Pobrezia-arriskuan diren gazteen egoera aztertu aurretik, alabaina, zenbait kontzeptu argituko ditugu 70 . Lau urtean behin, Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko inkesta egiten du Eusko Jaurlaritzak. Inkesta horretan, ondoko bi ideia hauek bereizten dira: 73

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Haien okupazio nagusiaren arabera aztertzen baditugu gazteen diru-sarrerak 65 ,

konturatuko gara ikasten ari diren gazte gehienek familia dutela bizitzeko diru-iturri

nagusi. Ikasten eta aldi berean lanean ari diren gazteek, halaber, familiakoen laguntza

behar izaten dute bizi ahal izateko. Lanean ari diren gazte gehienak ekonomikoki

independenteak dira jatorrizko familiarekiko. Hala ere, ekonomikoki jatorrizko

familiaren mende erabat edo hein batean dago gazteen %42.

Bada, bestalde, gazteen egoera ekonomikoa aztertzean kontuan izan behar dugun

funtsezko beste alderdi bat: gazteek poltsikoan duten dirua. Datuen arabera,

Euskadiko gazteen ia erdiak 300 euro baino gutxiago ditu hileko; eta EAEko gazteen

herenak, aldiz, 600 euro baino gehiago.

Gazteek hilean izango duten batez besteko diru-kopuruak lotura handia du haien

okupazioarekin, adinarekin, baita, nolabait, sexuarekin ere 66 . Esan dezakegu, oro har,

emakumezkoek gizonezkoek baino diru gutxiago dutela eskura hilean. Adinak, bestetik,

lotura handia du gazteek hilean duten diruarekin. Izan ere, zahartu ahala, lanmerkatuan

txertatzen baitira gutxika-gutxika gazteak. Aldagai guztietatik, hala ere,

okupazioa da eraginik handiena duena gazteek poltsikoan izango duten dirukopuruaren

gain. Alde horretatik, hilean 300 euro baino gutxiago ditu ikasten ari diren

gazteen hamarretik bederatzik. Ikasten eta, aldi berean, lanean ari diren gazteen

hamarretik seik, berriz, 600 euro baino gutxiago ditu hilean. Azkenik, lanean ari diren

gazte gehienek, batez beste, 600 euro baino gehiago dituzte hilean. Lanean diren

gazteen laurden batek, hala ere, hileko 600 euro ere ez du eskura.

Are gehiago 67 , EAEn lanean ziren 18 eta 34 urte bitarteko gazteek, batez beste, urtean

16.716 euroko soldata zuten 2008an; eta 2009an, aldiz, 17.495 eurokoa.

Bestalde, diru-sarreren eta etxebizitzaren prezioa aztertzen baditugu (batez beste,

278.225 eurotan ziren etxebizitza askeak 2009an, eta 120.725 eurotan babespekoak),

argi ikusiko dugu zergatik ezin duten gazteek jatorrizko familiatik emantzipatu.

Kontuan izanik gazteek diru-sarreren %30 erabili beharko luketela etxearen hipoteka

ordaintzeko, 2009an, esaterako, gutxienez 3.750 euroko diru-sarrera garbia izan behar

zuen gazte batek, hilean, etxebizitza libre baten jabe izateko. 2008an, adibidez, dirusarreren

%107 behar zuten gazteek etxebizitza erosteko 681 ; 2009an, aldiz, %77,2.

Alokairuari dagokionez, hileko 921 eurotan alokatzen ziren, batez beste, merkatu

askeko etxebizitzak 2010ean 69 .

Gazteen egoera ekonomikoa irudikatzeko, azkenik, gazte pobreen tasa aztertuko dugu.

Pobrezia-arriskuan diren gazteen egoera aztertu aurretik, alabaina, zenbait kontzeptu

argituko ditugu 70 . Lau urtean behin, Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko

inkesta egiten du Eusko Jaurlaritzak. Inkesta horretan, ondoko bi ideia hauek bereizten

dira:

73

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!