III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

Beharrak EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Diagnostiko hau egitean hautemandako beharrak aipatuko ditugu orain: • Osasunaren ideia integrala transmititzea gazteei. • Elikatze osasungarria sustatzea. • Mutilen heriotza-tasetatik "gizonezkoen" jokabide-ereduei eta bizimoduei lotutako horiek murriztea. • Gazteen buru-osasuna hobetzea, batez ere, depresio edota antsietatea duten pertsonen sexuari. • Jarduera fisiko osasungarriei buruzko gomendioak gazte gehiagok ezagutu ditzatela lortzea. • Gazteek are jarduera fisiko gehiago egin dezatela lortzea eta gazteek egoneko jokaerei eskainitako denbora murriztea, arreta berezia jarrita emakume gazteengan eta gizarte- eta ekonomia-mailei dagokienez, ahulenak diren biztanletaldeengan. • Inaktibitate fisikoa eragiten duten egoeretan (hezkuntza-zikloa aldatzea, gurasoengandik emantzipatzea, seme-alabak ekartzea...) dauden gazteei laguntza ematea. • Apurtzea aisialdiaren eta alkohola, tabakoa nahiz legez kanpoko drogak hartzearen arteko lotura. • Talderik arriskutsuenak prebenitzea eta kontzientziatzea alkohola, tabakoa eta legez kanpoko drogak hartzeari buruz. • Alkohola, tabakoa eta legez kanpoko drogak hartzen hasteko adina atzeratzea. • Gazteak irizpidez janztea, sexuan erabakiak har ditzaten, gero eta gazteago baitira haien sexualitatearen jakitun. • Sexu seguruaren alde hezten jarraitzea, nahi gabeko haurduntzen kopurua murrizteko eta sexu bidez transmititutako gaixotasunak prebenitzeko. • Astegunetan ikastetxera eta lantokira egindako joan-etorriei buruz hitz egitea gazteei zuzendutako bide-hezkuntzako kanpainetan. • Bide-hezkuntzako kanpainak indartzea eta horiei eustea. Bidean izandako ezbeharren eta trafiko-istripuan hildako gazteen kopurua murrizteko asmoz, 66

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 arriskurik gehien duten taldeei zuzenduko zaizkie prebentzio- eta sentsibilizaziokanpainak. • Bide-hezkuntzako kanpainetan garraiobide aktiboak sustatzeko edukiak eta jarraibideak sartzea. • Ardurazko erabilerak eta kontsumoak ikasteko lan-ildoak martxan jartzea gizartemenpekotasunekin edo toxikoak ez diren menpekotasunekin lotura duten eremuetan. • Anorexia, bulimia, obesitatea eta elikadurarekin lotura duten beste gaixotasun batzuk prebenitzea. • Gazteek izaten dituzten laneko gaixotasunak eta istripuak prebenitzea eta horien kopurua murriztea. 2. III Gazte Planak osasunaren alorrean izango dituen lehentasunezko eginkizunak Osasun-politiken jarduera-eremuak era askotakoak izan behar dira. Horrez gain, gazteen egungo nahiz etorkizuneko bizi-kalitatearen gain modu batean ala bestean eragina duten alderdi guztiak jorratu beharko dituzte, hala nola: ohitura eta jokabide osasuntsuak; jarduera fisikoa eta kirola; elikadura eta elikatze-jokabidearen nahasteak; kontsumo arriskutsuak; afektibitatea; sexualitatea; sexu bidez transmititutako gaixotasunak; bide-segurtasuna; adimen-osasuna; toxikoak ez diren menpekotasunak; laneko segurtasuna; eta abar. Aurreko ataleko diagnostikoa egitean hautemandako beharrak asetzeko, lehentasunezko eginkizun hauek gauzatu beharko dira, betiere, osasunari buruzko kontzeptu dimentsioaniztuna oinarri harturik: • Gazteek lehen baino hobeto ezagutzea osasun-baliabideen erabilgarritasuna eta erabilera. • Gazteek ohitura nahiz jokabide osasungarriak izan ditzatela sustatzea, osasunaren ikusmolde integral nahiz dimentsioaniztuna oinarri harturik. • Jokabide arriskutsuak prebenitzea eta murriztea, osasunaren ikusmolde integrala oinarri harturik. • Norbanakoen gain eta taldearen gain mugikortasunak dituen ondorio negatiboak murriztea (bide-ezbeharrak). 67

Beharrak

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Diagnostiko hau egitean hautemandako beharrak aipatuko ditugu orain:

• Osasunaren ideia integrala transmititzea gazteei.

• Elikatze osasungarria sustatzea.

• Mutilen heriotza-tasetatik "gizonezkoen" jokabide-ereduei eta bizimoduei lotutako

horiek murriztea.

• Gazteen buru-osasuna hobetzea, batez ere, depresio edota antsietatea duten

pertsonen sexuari.

• Jarduera fisiko osasungarriei buruzko gomendioak gazte gehiagok ezagutu ditzatela

lortzea.

• Gazteek are jarduera fisiko gehiago egin dezatela lortzea eta gazteek egoneko

jokaerei eskainitako denbora murriztea, arreta berezia jarrita emakume

gazteengan eta gizarte- eta ekonomia-mailei dagokienez, ahulenak diren biztanletaldeengan.

• Inaktibitate fisikoa eragiten duten egoeretan (hezkuntza-zikloa aldatzea,

gurasoengandik emantzipatzea, seme-alabak ekartzea...) dauden gazteei laguntza

ematea.

• Apurtzea aisialdiaren eta alkohola, tabakoa nahiz legez kanpoko drogak hartzearen

arteko lotura.

• Talderik arriskutsuenak prebenitzea eta kontzientziatzea alkohola, tabakoa eta

legez kanpoko drogak hartzeari buruz.

• Alkohola, tabakoa eta legez kanpoko drogak hartzen hasteko adina atzeratzea.

• Gazteak irizpidez janztea, sexuan erabakiak har ditzaten, gero eta gazteago baitira

haien sexualitatearen jakitun.

• Sexu seguruaren alde hezten jarraitzea, nahi gabeko haurduntzen kopurua

murrizteko eta sexu bidez transmititutako gaixotasunak prebenitzeko.

• Astegunetan ikastetxera eta lantokira egindako joan-etorriei buruz hitz egitea

gazteei zuzendutako bide-hezkuntzako kanpainetan.

• Bide-hezkuntzako kanpainak indartzea eta horiei eustea. Bidean izandako

ezbeharren eta trafiko-istripuan hildako gazteen kopurua murrizteko asmoz,

66

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!