III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Amaitzeko, laneko osasunari buruz hitz egingo dugu. Egiturazko faktoreetatik laneko osasunak du eraginik zuzenena osasunaren gain. Lanak osasunaren gain duen eragina lan-baldintzekin lotzen dute gazteek. Haien ustez, laneko kontratuak gero eta ezegonkorragoak dira, eta azpikontratazioak gero eta ugariagoak. Egoera horrek zaildu egiten du laneko arriskuen kontrola eta, horrez gain, laneko segurtasunari kalte egiten dio. Laneko ezbeharrei dagokienez, EAEn gertatzen diren laneko istripu guztien %45 baino gehiago 16 eta 34 urte bitarteko gazteek izan dituzte. Halaxe dakarte, bederen, 2010eko datuek 61 . Gizonek dituzte laneko ezbeharrik gehien; haiek izan baitzuten EAEn 2010ean gertatutako lan-istripuen %76. Adin-tarteei erreparatuz gero, ikusiko dugu 26 eta 34 urte bitarteko herritarrek dituztela laneko ezbeharrik gehien (ezbehar guztien %75). Jarduera-sektore bakoitzean izandako istripuei erreparatuta, herritar guztien antzeko datuak izan zituzten gazteek 2010ean: laneko ezbeharren %46,5 zerbitzu-sektorean gertatu zen; %35,8 industrian; eta %16,3 eraikuntzan. Laneko istripu horien ondorioz, bidenabar, 6 gazte hil ziren 2010ean, eta 66 larri zauritu. HERIOTZA-TASA Gazteen heriotza-tasa 100.000 gaztetik 32,5ekoa izan zen 2008an. Gizonezko gazteetan %41,7koa da tasa hori; emakumezko gazteetan, aldiz, %22,8koa 62 . Motordun ibilgailuekin izandako trafiko-istripuak dira, alde handiaz, gazteen heriotzaarrazoi nagusia. Arrazoi horregatik hiltzen dira gazteen hamarretik ia hiru. Trafikoistripuen ondoren, arrazoi hauengatik hiltzen dira gazte gehien: tumoreengatik; nork bere buruaz beste egiteagatik; nork bere buruari min egiteagatik; eta zirkulaziosistemaren gaixotasunengatik. Gizonezkoen heriotza-tasa emakumezkoena baino handiagoa da, heriotzaren zioa bat ala beste izan. Gizonezkoak gehiengo dira, batez ere, trafiko-istripuengatik, nork bere buruaz beste egin izateagatik, eta nork bere buruari min egiteagatik hildako gazteen multzoetan. Horren arrazoia izan daiteke mutilek hartu izana gizonezkoen tradiziozko egitekoarekin lotura duten zenbait bizimodu eta jokabide-eredu. Hariari tenk, esan genezake osasunerako eta bizi-iraupenerako arriskutsuak diren egoerak bizi ohi dituztela gizonezkoek. 64

Ondorioak EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 - Osasunak esanahi desberdina du mutil eta neskentzat. - Osasuntsu eta sasoian direla uste dute Euskadiko gazteek. - Garrantzi handia ematen diote osasunari Euskadiko gazteek, hainbesteko garrantzia eman ere non gehien balioesten duten alderdia baita. - Erdira murriztu da gazteen heriotza-tasa. Bizitzeko hainbat estiloren eta jokabideereduen eraginez, alabaina, mutilen heriotza-tasa neskena baino lau aldiz handiagoa da. - Gazteen hamarretik batek depresioaren edota antsietatearen sintomak ditu. Mutilenaren bikoitza da nesken depresio-tasa. - Gazteen ia erdia inaktiboa da, eta gazteen ia %20 gizenegi dago. - Alkohola neurriz kanpo hartzen duten gazteen tasak behera egin du. - Hazi egin da tabakoa erretzen duten 25 eta 29 urte bitarteko gazteen kopurua. - Kanabisa izan ezik, legez kanpoko beste substantzia guztien kontsumoa murriztu da. Behera egin du, baita ere, droga-menpekotasuna gainditzeko tratamenduak hasi dituzten gazteen kopuruak. - Sexualitatea nahiko edo oso garrantzitsua da gazteen hamarretik ia bederatzirentzat. - Azken bi urteotan murriztu egin da EAEn haurdunaldia borondatez eten duten pertsonen kopurua. - Hazi egin da, berriz ere, GIB birusak infektatutakoetatik hautemandako kasu berrien kopurua; baina murriztu egin dira HIES kasuak. - Bide segurtasuneko neurriak hartzen dituzte gazte gehienek. Hala ere, nabarmentzekoa da gazte askok alkohola edanda gidatu izan duela autoa eta, oraindik ere, gazte gehienak trafiko-istripuan hiltzen direla. - Gazteen trafiko-istripuen kopuruak behera egin du etenik gabe azken urteotan. Hala eta guztiz ere, trafiko-istripuan hiltzen diren gazteen tasa handiagoa da arrazoi horregatik hiltzen diren herritar guztiena baino. Aipatu beharra dago, baita ere, neskek baino hiru aldiz trafiko-istripu gehiago dituztela mutilek. 65

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Amaitzeko, laneko osasunari buruz hitz egingo dugu. Egiturazko faktoreetatik laneko

osasunak du eraginik zuzenena osasunaren gain.

Lanak osasunaren gain duen eragina lan-baldintzekin lotzen dute gazteek. Haien ustez,

laneko kontratuak gero eta ezegonkorragoak dira, eta azpikontratazioak gero eta

ugariagoak. Egoera horrek zaildu egiten du laneko arriskuen kontrola eta, horrez gain,

laneko segurtasunari kalte egiten dio.

Laneko ezbeharrei dagokienez, EAEn gertatzen diren laneko istripu guztien %45 baino

gehiago 16 eta 34 urte bitarteko gazteek izan dituzte. Halaxe dakarte, bederen,

2010eko datuek 61 .

Gizonek dituzte laneko ezbeharrik gehien; haiek izan baitzuten EAEn 2010ean

gertatutako lan-istripuen %76. Adin-tarteei erreparatuz gero, ikusiko dugu 26 eta 34

urte bitarteko herritarrek dituztela laneko ezbeharrik gehien (ezbehar guztien %75).

Jarduera-sektore bakoitzean izandako istripuei erreparatuta, herritar guztien antzeko

datuak izan zituzten gazteek 2010ean: laneko ezbeharren %46,5 zerbitzu-sektorean

gertatu zen; %35,8 industrian; eta %16,3 eraikuntzan.

Laneko istripu horien ondorioz, bidenabar, 6 gazte hil ziren 2010ean, eta 66 larri

zauritu.

HERIOTZA-TASA

Gazteen heriotza-tasa 100.000 gaztetik 32,5ekoa izan zen 2008an. Gizonezko

gazteetan %41,7koa da tasa hori; emakumezko gazteetan, aldiz, %22,8koa 62 .

Motordun ibilgailuekin izandako trafiko-istripuak dira, alde handiaz, gazteen heriotzaarrazoi

nagusia. Arrazoi horregatik hiltzen dira gazteen hamarretik ia hiru. Trafikoistripuen

ondoren, arrazoi hauengatik hiltzen dira gazte gehien: tumoreengatik; nork

bere buruaz beste egiteagatik; nork bere buruari min egiteagatik; eta zirkulaziosistemaren

gaixotasunengatik.

Gizonezkoen heriotza-tasa emakumezkoena baino handiagoa da, heriotzaren zioa bat

ala beste izan. Gizonezkoak gehiengo dira, batez ere, trafiko-istripuengatik, nork bere

buruaz beste egin izateagatik, eta nork bere buruari min egiteagatik hildako gazteen

multzoetan. Horren arrazoia izan daiteke mutilek hartu izana gizonezkoen tradiziozko

egitekoarekin lotura duten zenbait bizimodu eta jokabide-eredu. Hariari tenk, esan

genezake osasunerako eta bizi-iraupenerako arriskutsuak diren egoerak bizi ohi

dituztela gizonezkoek.

64

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!