III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 erakunde horrek. Azterlan horren arabera, gazteek gehien ezagutzen eta erabiltzen dituzten antisorgailuak pilula antikontzeptiboa eta preserbatiboak dira. Gazteek, bidenabar, normaltasun handiz hartzen dute antisorgailu horien erabilera, eta erraz eskura ditzakete. Pilula antikontzeptiboa erabiltzen dutenek, esaterako, harremana iraunkorra denean egiten dute metodo horren alde. Koitoaren ondoko pilularen erabilera, berriz, normalizatu egin dela dirudi. Datuen arabera, koitoaren ondoko 18.228 pilula-kit banatu ziren 2008ko ekainetik 2009ko ekainera Osakidetzaren egoitzetan. Pilula hori erabili zuten 14 eta 30 urte bitarteko neskek; erabiltzailearen batez besteko adina 23 urte izan zelarik. Haurduntzaren borondatezko etendurei dagokienez (HBE) 59 , 2000. urtetik 2007. urtera gutxika-gutxika gora egin du haurduntza borondatez eten duten 15 eta 29 urte bitarteko emakumeen kopuruak. Hala ere, 2007tik 2009. urtera %8 murriztu da kopuru hori: 2007an, 1812 izan ziren haurdunaldia eten zuten emakumeak; 2009an, aldiz, 1680. Beherakada horren eragileetako bat 15 eta 19 urte bitarteko nesken taldea izan da, adin-tarte horretan nabarmen murriztu baita borondatez etendako haurduntzen kopurua (347 kasu izan ziren 2007. urtean; 2009an, aldiz, 290). Adin-tarteei erreparatuta, 15 eta 19 urte bitarteko neskei egin zitzaien HBE-en %17 (290); 20 eta 24 urte bitarteko neskei, berriz, interbentzioen %39 (656); eta 25 eta 29 urte bitarteko neskei, azkenik, interbentzioen %44 (734). Lurralde Historikoetan, aldiz, Bizkaian izan ziren era horretako ebakuntzen %61 (1016); Gipuzkoan, berriz, %34 (578); eta Araban %5 (86). Nabarmentzekoa da, baita ere, haurdunaldia borondatez eten duten emakumeetatik oso gutxi joan izan direla familia-plangintzako zentroetara antisorgailuak erabiltzeko. Hartara, 15 eta 19 urte bitarteko nesken %13,8 joan da era horretako zentro batera; eta 20 eta 24 urte bitarteko nesken %21,0. GIB eta HIES GIB birusak infektatutako gaixo berrien tasa nabarmen hazi da azken urteotan. 42 gaixo berri egon ziren 2008an. Urte hartan, 1.000 biztanleko 0,12tan izan zen infekziotasa –2000. urtekoaren bikoitza–. Hautemandako GIB birusak infektatutako gaixoen tasak gora egin izanak ez du adierazten, alabaina, GIB duten gazteen kopurua hazi denik. Aitzitik, baliteke lehen baino hautemate-proba gehiago egin eta hizpide dugun ehunekoa horregatik hazi izana. Edonola ere, beste arrisku-jokabide eta osasun-arazoekin gertatu bezala, emakumeek baino GIB infekzio-tasa handiagoa dute gizonek: 4 emakume infektatu direnerako 6 gizon kutsatu dira. Heterosexualen arteko sexu harremanak izan dira, gazteen artean, birusa elkarri transmititzeko biderik arruntenetako bat. Are, emakumezkoak bide horretatik bakarrik kutsatu dira. 62

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 GIB-infekzioekin gertatu ez bezala, EAEko gazteen aitortutako HIES kasuen kopuruak behera egin du etenik gabe hainbat urtez. 2000. urtean, esaterako, gazteen 100.000tik 5,6k zuen HIESa; 2008an, aldiz, 1,1ek. BIDE-SEGURTASUNA Bide-segurtasuneko neurriak 60 hartzen dituzte gazte gehienek: gazteen %99k segurtasun-uhala lotzen du gidatzean edota kopilotu doanean; gazteen %95,9k kaskoa janzten du motozikletan doanean; eta gazteen %89,9k segurtasun-uhala jartzen du autoaren atzeko eserlekuan doanean. Gida-baimena izan eta autoa egunero hartzen du gazteen %43,8k. Gazte horien hamarretik hiruk, hain zuzen, alkohola hartuta gidatu izan duela adierazi du. Mutilen artean, %40koa da alkohola edanda gidatu dutenen ehunekoa; nesken taldean, berriz, %16koa. Gainera, gazteen hamarretik lauk adierazi du autoan bidaiari joan izan dela gidariak alkohola edanda zegoela. Trafiko-istripuei dagokienez ere alde handia dago gizon eta emakumeen artean: istripuren bat izan duen auto-gidarien lautik hiru gizonezko dira; eta %25 emakumezko. Gazteek istripu gehien asteburuetan izaten dituztela uste da, orduantxe egiten baitituzte aisialdiarekin lotutako joan-etorri gehien. Datuen arabera, alabaina, istripuen kopurua antzekoa da asteburu nahiz astegunetan. Nabarmendu beharra dago, baita ere, herritar guztiek baino trafiko-istripu askoz gehiago dituztela gazteek. Hala ere, gazteen trafiko-istripuen kopuruak behera egin du etenik gabe azken urteotan. Horrela bada, trafiko-istripuen ondorioz 15 eta 29 urte bitarteko 59 gazte zendu ziren 2000. urtean; 2008an, berriz, 22. Urte hartatik aitzin, gainbehera egin du trafiko-istripuan hildako gazteen kopuruak. TOXIKOAK EZ DIREN MENPEKOTASUNAK Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien eraginez, aldatu egin dira besteekin harremanean egoteko, kontsumitzeko nahiz komunikatzeko moduak. Alderdi positiboak bazter, patologikoak eta toxikoak ez diren menpekotasun berriak sortu dira teknologia berri horiek garatzearekin batera. Badira gizarteak onartu dituen eta, are, eguneroko bizitzan beharrezko bihurtu diren zenbait erabilera, ohitura eta jarduera. Horiek guztiek menpekotasun-nahasteak sor ditzakete, haien gaineko kontrola gal dezakegunetik eta osasun fisikoa nahiz harremanen egoera ona arriskuan jartzen dutenetik. LANEKO OSASUNA 63

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

erakunde horrek. Azterlan horren arabera, gazteek gehien ezagutzen eta erabiltzen

dituzten antisorgailuak pilula antikontzeptiboa eta preserbatiboak dira.

Gazteek, bidenabar, normaltasun handiz hartzen dute antisorgailu horien erabilera, eta

erraz eskura ditzakete. Pilula antikontzeptiboa erabiltzen dutenek, esaterako,

harremana iraunkorra denean egiten dute metodo horren alde.

Koitoaren ondoko pilularen erabilera, berriz, normalizatu egin dela dirudi. Datuen

arabera, koitoaren ondoko 18.228 pilula-kit banatu ziren 2008ko ekainetik 2009ko

ekainera Osakidetzaren egoitzetan. Pilula hori erabili zuten 14 eta 30 urte bitarteko

neskek; erabiltzailearen batez besteko adina 23 urte izan zelarik.

Haurduntzaren borondatezko etendurei dagokienez (HBE) 59 , 2000. urtetik 2007. urtera

gutxika-gutxika gora egin du haurduntza borondatez eten duten 15 eta 29 urte

bitarteko emakumeen kopuruak. Hala ere, 2007tik 2009. urtera %8 murriztu da kopuru

hori: 2007an, 1812 izan ziren haurdunaldia eten zuten emakumeak; 2009an, aldiz,

1680. Beherakada horren eragileetako bat 15 eta 19 urte bitarteko nesken taldea izan

da, adin-tarte horretan nabarmen murriztu baita borondatez etendako haurduntzen

kopurua (347 kasu izan ziren 2007. urtean; 2009an, aldiz, 290).

Adin-tarteei erreparatuta, 15 eta 19 urte bitarteko neskei egin zitzaien HBE-en %17

(290); 20 eta 24 urte bitarteko neskei, berriz, interbentzioen %39 (656); eta 25 eta 29

urte bitarteko neskei, azkenik, interbentzioen %44 (734). Lurralde Historikoetan, aldiz,

Bizkaian izan ziren era horretako ebakuntzen %61 (1016); Gipuzkoan, berriz, %34

(578); eta Araban %5 (86).

Nabarmentzekoa da, baita ere, haurdunaldia borondatez eten duten emakumeetatik

oso gutxi joan izan direla familia-plangintzako zentroetara antisorgailuak erabiltzeko.

Hartara, 15 eta 19 urte bitarteko nesken %13,8 joan da era horretako zentro batera;

eta 20 eta 24 urte bitarteko nesken %21,0.

GIB eta HIES

GIB birusak infektatutako gaixo berrien tasa nabarmen hazi da azken urteotan. 42

gaixo berri egon ziren 2008an. Urte hartan, 1.000 biztanleko 0,12tan izan zen infekziotasa

–2000. urtekoaren bikoitza–. Hautemandako GIB birusak infektatutako gaixoen

tasak gora egin izanak ez du adierazten, alabaina, GIB duten gazteen kopurua hazi

denik. Aitzitik, baliteke lehen baino hautemate-proba gehiago egin eta hizpide dugun

ehunekoa horregatik hazi izana.

Edonola ere, beste arrisku-jokabide eta osasun-arazoekin gertatu bezala, emakumeek

baino GIB infekzio-tasa handiagoa dute gizonek: 4 emakume infektatu direnerako 6

gizon kutsatu dira. Heterosexualen arteko sexu harremanak izan dira, gazteen artean,

birusa elkarri transmititzeko biderik arruntenetako bat. Are, emakumezkoak bide

horretatik bakarrik kutsatu dira.

62

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!