18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Gazteak, batez beste, 16,7 urterekin hasten dira kanabisa hartzen. Gainerako

substantziak kontsumitzen, berriz, 17,9 eta 19,5 urteren bueltan hasten dira.

Drogen kontsumoaz gain, bada hizpide dugun fenomenoa irudikatzen lagun

diezagukeena beste datu bat: droga-menpekotasuna gainditzeko tratamenduari 55

ekiten dion gazteen kopurua. Era horretako tratamendua hasten duten gazteen

kopuruak behera egin du; 2004. urtean 814 gaztek ekin baitzioten drogamenpekotasuna

gainditzeko tratamenduari eta 2008an, aldiz, 743k. Esan beharra

dago, baita ere, droga-menpekotasuna gainditzeko tratamenduari 2008an ekin zioten

gazteetatik 640 gizonezko zirela eta 103 emakumezko.

Kokainarekiko menpekotasuna gainditzeko asmoz hasi dute tratamendua gazte

gehienek (tratamendua hasi duten gazteen hamarretik ia lauk, hots, %39,7k kokaina

utzi nahi zuen). Kokainaren ondotik, kanabisa (%27,1), alkohola (%12,5) eta heroina

(%10,2) leudeke.

EGOERA AFEKTIBO, SEXUAL ETA UGALTZAILE ONA

Egoera afektibo, sexual eta ugaltzaile onari buruz aritzean, kontuan izan behar dugu

sexualitatearekin eta afektibitatearekin lotutako garrantzi handiko aldaketak gertatzen

direla gaztaroan: aldaketa biologikoak; ugaltzeko aukera; eta sexu-, afektibitate- nahiz

genero-identitatea zehaztea.

EAEko gazte gehienek garrantzi handia ematen diote sexualitateari: sexualitatea oso

garrantzitsua dela uste du EAEko gazteen %30ek; %56k, aldiz, nahiko garrantzitsua

dela 56 .

Neskek baino garrantzi handiagoa ematen diote sexuari mutilek. Gazteen artean,

gainera, (ezkonduta egon ala ez) bikotekidearekin bizi direnek garrantzi handiagoa

ematen diote sexualitateari bikotekidearekin bizi ez direnek baino. Zenbat eta

zaharrago, bestetik, orduan eta garrantzi handiagoa ematen diote gazteek

sexualitateari.

Bestetik, EAEn sexualitateari buruzko ikerketa zehatzik egin ez denez, "Informe de

Juventud en España 2008" 57 txosteneko "La salud de la juventud" azterlanetik hartu

ditugu jarraian emango ditugun datuak.

Azterlan horren arabera, sexu-harreman osoak izan ditu Espainiako 18 urteko gazteen

hamarretik zortzik; eta 15 eta 17 urte bitartekoen %42k.

15 eta 29 urte bitarteko gizon gazteak 16,5 urterekin hasi ziren sexu-harremanak

izaten; neskak, aldiz, 17,2 urterekin. Azken lau urteotan, gainera, behera egin du sexuharremanak

izaten hasteko batez besteko adinak.

Gazteriaren Euskal Behatokiak, bestetik osasunari eta gazteei buruzko azterlana 58 egin

zuen 2006an. Ikerketa-teknika kualitatiboen bidez, gazteen sexu-bizipenak bildu zituen

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!