18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

ohituren eta jokabideen gain. Are gehiago, beste eragile edo faktoreen eragina ere

baldintza dezakete hedabideek.

Jateko ohituren arazorik larrienetako bat elikatze-jokabidearen nahasteak dira –

anorexia eta bulimia, bereziki–. Emakumezkoek dituzte era horretako gaixotasunik

gehien, elikatze-jokabidearen nahasteak dituzten pertsonen %90 emakumezko baita.

Arazo horren arrazoietako bat izan daiteke, esaterako, garai batetik hona gertatzen ari

diren aldaketa sozioekonomiko nahiz kultural sakon eta azkarrak. Sortutako eredu

"idealaren" mesedean, genero-ereduak, kanon estetikoak, irudia nahiz gorputza

zaintzeko moduak aldatu egin dira baita, horiekin batera, elikatze-jokabideak ere.

Nerabeen gain eragin handia dute aldaketa horiek, adin horretan fisikoki, psikologikoki

eta sozialki aldatzen baitira pertsonak.

Elikadurari eta jarduera fisikoari atzera helduz, gorputz-masaren indizearen arabera,

gizenegi dago EAEko gazteen %3,9. Halaxe ekarri du, bederen, Eusko Jaurlaritzaren

Osasun eta Kontsumo Sailak osasunari buruz 2007an egindako inkestak. Gizenegi

dauden gazteen kopuruak, bidenabar, gora egin du 2002. urtetik (%2,2) 2007. urtera

(%3,9).

ALKOHOLAREN, TABAKOAREN ETA LEGEZ KANPOKO DROGEN KONTSUMOA 54

Alkoholaren, tabakoaren, eta legez kanpoko hainbat drogaren –kanabisa, bereziki–

kontsumoa aztertuko dugu orain. Aztergai izango ditugu, baita ere, drogamendekotasuna

gainditzeko tratamendua hasi duten gazteak.

Alkoholaren kontsumo-mailari dagokionez, ez da alde handirik EAEko herritar guztien

eta gazteen kontsumoaren artean. Hala eta guztiz ere, gazteek alkohola edatea osasun

publikoko arazo nagusietako bat da, jarduera horrek lotura handia baitu ausarkeriaz

gidatzearekin, indarkeriarekin, sexu-harreman ez seguruekin, eta arriskutsuak diren

beste jokabide batzuekin.

Hizpide dugun gaiari buruzko datuen arabera, "arriskurik gabe" edota "arrisku txikiaz"

kontsumitzen du astean alkohola gazteen bostetik lau baino gehiagok. Astean barrena,

gazteek ez dute ia alkoholik hartzen. Hortik aldagai horren emaitza positiboa. Are

gehiago, lanegunetan "gehiegi" edo "era arriskutsuan" alkohola edaten dutenen

kopurua askoz txikiagoa da gazteen taldean herritar guztien multzoan baino.

Jaiegunetan, berriz, alderantzikatu egiten da aipatu berri dugun joera. Hau da,

asteburuetan edaten duten gazteen kopurua (%28,7) bi aldiz handiagoa da herritar

guztietatik asteburuetan alkohola hartzen dutenena baino.

Esan beharra dago, edonola ere, asteburuetako alkohol kontsumoak behera egin duela

nabarmen 2004. urtetik 2008. urtera; %39,0tik %28,7ra jaitsi baita "gehiegizko"

kontsumoaren edota kontsumo "arriskutsuaren" tasa. Litekeena da prebentzio-mezuei,

osasun-hezkuntzako askotariko gomendioei eta errealitatea ezagutzeari esker, gazteek

59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!