18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

genezake. Gizonezkoek, aldiz, "ondo egotearekin", hau da, ongizate fisikoarekin lotzen

dute osasuna.

Gizon eta emakumeek, hortaz, pertzepzio desberdina dute osasunari buruz. Neskek,

hortaz, osasunez okerrago dauden ustea dute mutilek baino. Horrela, mutil baino

neska gehiagok adierazi du depresioa, antsietatea edota elikadura-jokabidearen

nahastea duela. Mutilek, ordea, "mugatzat" dute gaixotasuna. Hortaz, eguneroko

beren jardunean mugarik ez duten bitartean, osasuntsu diren ustea dute, nahiz eta

"ohitura txarrak" izan.

Azterlan horren arabera, halaber, osasuntsu direla uste dute gazteek. Gazteen %86,9k

osasunez ondo edota bikain dabilela uste du; %55ek, aldiz, sasoi onean edo oso onean

dela deritzo. Aldagai honetan, ez da alde handirik sexuen artean; bai, ordea, klase

sozioekonomiko desberdinetako gazteen artean. Helduekin gertatu bezalaxe, klase

aberatsetako gazteek osasun hobea izatearen ustea dute klase txiroetako gazteek

baino.

Nabarmendu beharra dago, baita ere, gazteek garrantzi handia ematen diotela

osasunari, hainbesteko garrantzia eman ere non haien lehentasun pertsonal nagusia

baita. Haren ondotik leudeke, besteak beste, familia, adiskidetasuna, maitasuna eta

aisialdia.

EAEko gazteek, bestetik, herritar guztiek baino gutxiago erabiltzen dituzte osasunzerbitzuak.

Medikuntza orokorreko kontsultara, dentistaren kontsultara eta traumatologoaren

kontsultara doaz, gehienbat, mutiko gazteak. Neskatikoak ere medikuntza orokorreko

kontsultara eta dentistarenera joaten dira gehien baina, mutikoak ez bezala, gehien

bisitatzen dituzten kontsultetatik hirugarrena ginekologoarena da.

BURU-OSASUNA

Datu kuantitatiboak ematen hasi aurretik, ohartarazi behar dugu gazteen buruosasunaren

53 egoerari buruz hitz egitea zaila dela; adin horretan zailak baitira

bereizten psikopatologiak eta bizi-zikloari lotutako ondoeza xumeak. Azken urteotan,

gora egin du antsietatea edota depresioa duten gazteen kopuruak; eta dibertsifikatu

egin dira buru-osasun txarra eragin dezaketen zioak.

Mintzagai dugun aldagaian, bestetik, alde handia dago sexuen eta gizarte-klaseen

artean. Datuen arabera, 16 eta 24 urte bitarteko herritarren %11,6k depresio edota

antsietatearen sintomak ditu. Adin-tarte horretan, emakumezkoek dute sintomarik

gehien –gizonezkoen bikoitza–. Hizpide ditugun sintomen kopurua, edonola ere,

zertxobait txikiagoa da gizon gazteen, emakume gazteen, eta herritar gazte guztien

taldean herritar guztien multzoan baino.

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!