III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 2. ARDATZA: BIZI-KALITATEA ETA GIZARTE-KOHESIOA 4. AREA: OSASUNA Atal honetan, ikuspegi biomediko hutsetik haragoko beste bat hartuko dugu oinarri: osasunari buruzko OMEren definizioa. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, buru-ongizate, gizarte-ongizate eta ongizate fisiko betearen egoera da osasuna; ez, soilik, gaitzik edota gaixotasunik eza. Osasuna osotara hartzen badugu, ohiturak eta jokabideak izan beharko dira osasunpolitiken zutabe nagusi. Hortaz, osasun-politiken bidez jokabide arriskutsuak prebenitu beharko dira, eta ohitura osasungarriak sustatu. Osasun fisiko eta psikikoak, bestetik, eragin handia du hezkuntzako, laneko eta ingurunearekin harremanean egoteko gazteek dituzten aukeren gain. Horregatik, gazteen osasun fisikoaren eta psikikoaren egoerak berealdiko garrantzia du. 1. Abiapuntua: auziaren egoera. Atal hau idazteko datu gehienak "Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa. 2009ko abendua. Datu nagusien sintesia" izeneko txostenetik hartu ditugu 51 . Gazteen Euskal Behatokiak egin zuen txosten hori 2009an, eta Behatokiaren web-orrian dago eskuragarri. III. Gazte Planerako oinarri moduan egin zen mintzagai dugun diagnostikoa, eta hartaz baliatu dira III. Gazte Plana diseinatu duten teknikariak. Atal honetan, badira lehen aipatutako diagnostiko horretatik hartu ez ditugun zenbait datu. Horiek agertzean, datua nondik hartu dugun adieraziko dugu eranskinean. Gerta daiteke, baita ere, diagnostiko horretan jasotakoak baino berriagoak izatea zenbait datu. Hala bada, datu berrien iturria ere eranskinean zehaztuko dugu. Gatozen harira. Oro har, EAEko gazteak osasuntsu direla esan dezakegu. Hala ere, hainbat ohar egin behar ditugu osasunaz gazteek duten nozioari buruz eta bakoitzak osasunaz duen irudiari buruz. Osasunaren arloan, alde handia dago gizon eta emakumeen artean. Horrela, Osasuna eta gazteak 52 izeneko azterlan kualitatiboaren analisiaren arabera, osasunari buruz neskek duten ideia eta mutilek dutena elkarren oso desberdinak dira. Emakumezkoek, esaterako, "ondo sentitzearekin" lotzen dute osasuntsu egotea. Irudi horren barruan sartzen dira, besteak beste, alderdi fisikoak, psikologikoak eta emozionalak. Emakumezkoentzat, hortaz, harremanen dimentsioak garrantzi handia duela esan 56

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 genezake. Gizonezkoek, aldiz, "ondo egotearekin", hau da, ongizate fisikoarekin lotzen dute osasuna. Gizon eta emakumeek, hortaz, pertzepzio desberdina dute osasunari buruz. Neskek, hortaz, osasunez okerrago dauden ustea dute mutilek baino. Horrela, mutil baino neska gehiagok adierazi du depresioa, antsietatea edota elikadura-jokabidearen nahastea duela. Mutilek, ordea, "mugatzat" dute gaixotasuna. Hortaz, eguneroko beren jardunean mugarik ez duten bitartean, osasuntsu diren ustea dute, nahiz eta "ohitura txarrak" izan. Azterlan horren arabera, halaber, osasuntsu direla uste dute gazteek. Gazteen %86,9k osasunez ondo edota bikain dabilela uste du; %55ek, aldiz, sasoi onean edo oso onean dela deritzo. Aldagai honetan, ez da alde handirik sexuen artean; bai, ordea, klase sozioekonomiko desberdinetako gazteen artean. Helduekin gertatu bezalaxe, klase aberatsetako gazteek osasun hobea izatearen ustea dute klase txiroetako gazteek baino. Nabarmendu beharra dago, baita ere, gazteek garrantzi handia ematen diotela osasunari, hainbesteko garrantzia eman ere non haien lehentasun pertsonal nagusia baita. Haren ondotik leudeke, besteak beste, familia, adiskidetasuna, maitasuna eta aisialdia. EAEko gazteek, bestetik, herritar guztiek baino gutxiago erabiltzen dituzte osasunzerbitzuak. Medikuntza orokorreko kontsultara, dentistaren kontsultara eta traumatologoaren kontsultara doaz, gehienbat, mutiko gazteak. Neskatikoak ere medikuntza orokorreko kontsultara eta dentistarenera joaten dira gehien baina, mutikoak ez bezala, gehien bisitatzen dituzten kontsultetatik hirugarrena ginekologoarena da. BURU-OSASUNA Datu kuantitatiboak ematen hasi aurretik, ohartarazi behar dugu gazteen buruosasunaren 53 egoerari buruz hitz egitea zaila dela; adin horretan zailak baitira bereizten psikopatologiak eta bizi-zikloari lotutako ondoeza xumeak. Azken urteotan, gora egin du antsietatea edota depresioa duten gazteen kopuruak; eta dibertsifikatu egin dira buru-osasun txarra eragin dezaketen zioak. Mintzagai dugun aldagaian, bestetik, alde handia dago sexuen eta gizarte-klaseen artean. Datuen arabera, 16 eta 24 urte bitarteko herritarren %11,6k depresio edota antsietatearen sintomak ditu. Adin-tarte horretan, emakumezkoek dute sintomarik gehien –gizonezkoen bikoitza–. Hizpide ditugun sintomen kopurua, edonola ere, zertxobait txikiagoa da gizon gazteen, emakume gazteen, eta herritar gazte guztien taldean herritar guztien multzoan baino. 57

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

2. ARDATZA: BIZI-KALITATEA ETA GIZARTE-KOHESIOA

4. AREA: OSASUNA

Atal honetan, ikuspegi biomediko hutsetik haragoko beste bat hartuko dugu oinarri:

osasunari buruzko OMEren definizioa. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera,

buru-ongizate, gizarte-ongizate eta ongizate fisiko betearen egoera da osasuna; ez,

soilik, gaitzik edota gaixotasunik eza.

Osasuna osotara hartzen badugu, ohiturak eta jokabideak izan beharko dira osasunpolitiken

zutabe nagusi. Hortaz, osasun-politiken bidez jokabide arriskutsuak prebenitu

beharko dira, eta ohitura osasungarriak sustatu.

Osasun fisiko eta psikikoak, bestetik, eragin handia du hezkuntzako, laneko eta

ingurunearekin harremanean egoteko gazteek dituzten aukeren gain. Horregatik,

gazteen osasun fisikoaren eta psikikoaren egoerak berealdiko garrantzia du.

1. Abiapuntua: auziaren egoera.

Atal hau idazteko datu gehienak "Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa. 2009ko

abendua. Datu nagusien sintesia" izeneko txostenetik hartu ditugu 51 . Gazteen Euskal

Behatokiak egin zuen txosten hori 2009an, eta Behatokiaren web-orrian dago

eskuragarri. III. Gazte Planerako oinarri moduan egin zen mintzagai dugun

diagnostikoa, eta hartaz baliatu dira III. Gazte Plana diseinatu duten teknikariak. Atal

honetan, badira lehen aipatutako diagnostiko horretatik hartu ez ditugun zenbait datu.

Horiek agertzean, datua nondik hartu dugun adieraziko dugu eranskinean. Gerta

daiteke, baita ere, diagnostiko horretan jasotakoak baino berriagoak izatea zenbait

datu. Hala bada, datu berrien iturria ere eranskinean zehaztuko dugu.

Gatozen harira. Oro har, EAEko gazteak osasuntsu direla esan dezakegu. Hala ere,

hainbat ohar egin behar ditugu osasunaz gazteek duten nozioari buruz eta bakoitzak

osasunaz duen irudiari buruz.

Osasunaren arloan, alde handia dago gizon eta emakumeen artean. Horrela, Osasuna

eta gazteak 52 izeneko azterlan kualitatiboaren analisiaren arabera, osasunari buruz

neskek duten ideia eta mutilek dutena elkarren oso desberdinak dira. Emakumezkoek,

esaterako, "ondo sentitzearekin" lotzen dute osasuntsu egotea. Irudi horren barruan

sartzen dira, besteak beste, alderdi fisikoak, psikologikoak eta emozionalak.

Emakumezkoentzat, hortaz, harremanen dimentsioak garrantzi handia duela esan

56

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!