III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

gazteaukera.euskadi.net
from gazteaukera.euskadi.net More from this publisher
18.10.2013 Views

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 1. ARDATZA: EMANTZIPAZIOA ETA AUTONOMIA 3. AREA: ETXEBIZITZA Gazteen bizi-prozesuak aldatzen ari badira ere, lan-munduratzea eta familiakoen etxetik joatea dira, oraindik ere, gaztarotik heldutasunera igarotzeko pausorik garrantzitsuenak. Horregatik, etxebizitza lortzeak garrantzi handia izan behar du gazteen emantzipazioari buruzko politika publikoetan. 1. Abiapuntua: auziaren egoera. Nagusiki, "Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa. 2009ko abendua. Datu nagusien sintesia" izeneko txostenetik hartu ditugu atal hau idazteko datuak. Gazteen Euskal Behatokiak egin zuen txosten hori 2009an, eta Behatokiaren 46 web-orrian dago eskuragarri. III. Gazte Planerako oinarri moduan egin zen mintzagai dugun diagnostikoa, eta hartaz baliatu dira III. Gazte Plana diseinatu duten teknikariak. Atal honetan, badira lehen aipatutako diagnostiko horretatik hartu ez ditugun zenbait datu. Horiek erabiltzean, datua nondik hartu dugun adieraziko dugu eranskinean. Gerta daiteke, baita ere, diagnostiko horretan jasotakoak baino berriagoak izatea zenbait datu. Horrelakoetan ere, datu berrien iturria zein den adieraziko dugu eranskinean. Orain, gatozen harira. 2008. urteko datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %19,1 besterik ez zen bizi bere kabuz; gazteen %78,5, berriz, familiakoekin bizi zen. Hala ere, aipatu beharra dago etxetik kanpo bizi diren gazteen ehunekoak gora egin duela 2004. urtetik. Datuen arabera, alde handia dago sexuen artean: emakumeen emantzipazio-tasa (%22) handiagoa da mutilena baino (%16,3). Sexuak ez ezik, adinak ere badu bere eragina familiakoen etxea uzteko orduan. Pertsonak zenbat eta zaharrago izan, orduan eta handiagoa da beren kabuz bizi direnen ehunekoa. Horrela, emantzipatu egin dira 15 eta 19 urte bitarteko pertsonetatik ia bat ere ez; 20 eta 24 urte bitartekoen %14,1; eta 25 eta 29 urte bitartekoen %40,8. Estatuan, ordea, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %28,7 bere kabuz bizi zen 2009an 47 . OBJOVIren arabera 48 , %44,1ekoa izan zen 18 eta 34 urte bitartekoen emantzipaziotasa 2010eko bigarren hiruhilekoan. 2002an, Gurasoen etxetik kanpo bizi zen 30 eta 34 urte bitarteko pertsonen %61,6. Adin-tarte horretan, gazteen %71,6 emantzipatuta zegoen 2010eko bigarren hiruhilekoan. Zortzi urte horietan, beraz, ehuneko hamar egin du gora aldagai horrek. Aipatu beharra dago, baita ere, gizonezkoena baino zertxobait handiagoa dela emakumeen emantzipazio-tasa. 50

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020 Kontuan izan beharko genuke, alabaina, hazkunde ekonomikoaren garaian gertatu dela emantzipazio-tasaren gorakada hori. Gora egin du, batez ere, langabezia-tasa txikia izan zelako urte horietan, eta finantza-erakundeek erraztasunez eman zituztelako hipoteka-maileguak. Aipatutakoez gain, beste bi faktorek eragin dute hizpide dugun tasaren hazkundea: batetik, herritar gazteen "zahartzea" eta, bestetik, emantzipatutako atzerritar gazte asko etorri izana. Egun krisialdi ekonomikoan gaudenez, gazteen emantzipazio-tasak heldu diren urteetan behera egingo duela iragar dezakegu. Azken urteotan, bestalde, elkarrekin bizitzeko modu berriak sortu dira. Gazte gehienak bikotekidearekin bizitzen joan ohi dira, eta gero eta gazte gehiagok egiten du lagunekin, pisu-kideekin edo bakarrik bizitzearen alde. Etxebizitza lortzea arazo handitzat dute gazte askok. Bestalde, EAEko 30 urtetik beherako gazteen hirutik ia bik emantzipatu nahi du eta familiakoen etxetik kanpo bizi. Aipatu beharra dago, alabaina, 2004. urtetik hona behera egin duela emantzipatu nahi duten gazteen kopuruak; familiakoen etxean bizitzen jarraitu nahi duten gazteenak, berriz, gora egin du –gazteen hamarretik ia hiruk nahiago du familiakoen etxean bizitzen jarraitu–. Gazteek etxebizitza lortzeko dituzten zailtasunik handienak, hurrenez hurren, ondoko hauek dira: etxebizitzaren prezio handia; jatorrizko familiarekin bizitzearen erosotasuna; eta berezko diru-sarrerarik ez edukitzea. Emantzipatzeko gazteek izan ditzaketen arazoak bazter, bistan da etxebizitzaren kostua zailtasun objektiboa dela. Espainiako Etxebizitzen Behatoki Gaztearen (OBJOVI) arabera 49 , etxebizitza jabetzan izateko batez besteko kostua %66koa izan zen 2010eko bigarren hiruhilekoan. 35 urtetik beherako pertsonen batez besteko diru-sarreren %100 baino handiagoa izan zen kostu hori 2008an. Generoen arteko aldeei dagokienez, emakume gazteek diru-sarrera txikiagoak zituzten gizonezko gazteek baino eta, ondorioz, okerragoa zen haien egoera. Bestetik, 2009ko ekainera arte Etxebide erregistroan aurkeztutako etxebizitzaeskaerei dagokienez, 35 urtetik beherako titularra zuen eskaera guzti horien %50,6k (hots, 50.130 eskaerek). Badira, baita ere, eskaeren titular izan ez arren Etxebiden inskribaturik egon eta etxebizitza eskatzen duten 35 urtetik beherako zenbait gazte. Guztira, 35 urtetik beherako 71.861 gaztek eman dute izena Etxebiden. Hortaz, erakunde horretan erregistratutako pertsona guztien %60,9k 35 urte baino gutxiago ditu. Etxebizitza eskatzen duten pertsona horien hamarretik ia bederatzik 25 urte baino gehiago du. Bestetik, beren kasa bizi diren gazteek nahiago dute etxebizitzaren jabe izan hura errentan hartzea baino. Gurasoen etxetik kanpo bizi diren 30 urtetik beherako pertsonen ia bi herenak etxebizitza erostea erabaki du; %27,5ek, aldiz, etxebizitza 51

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Kontuan izan beharko genuke, alabaina, hazkunde ekonomikoaren garaian gertatu dela

emantzipazio-tasaren gorakada hori. Gora egin du, batez ere, langabezia-tasa txikia

izan zelako urte horietan, eta finantza-erakundeek erraztasunez eman zituztelako

hipoteka-maileguak. Aipatutakoez gain, beste bi faktorek eragin dute hizpide dugun

tasaren hazkundea: batetik, herritar gazteen "zahartzea" eta, bestetik,

emantzipatutako atzerritar gazte asko etorri izana. Egun krisialdi ekonomikoan

gaudenez, gazteen emantzipazio-tasak heldu diren urteetan behera egingo duela

iragar dezakegu.

Azken urteotan, bestalde, elkarrekin bizitzeko modu berriak sortu dira. Gazte

gehienak bikotekidearekin bizitzen joan ohi dira, eta gero eta gazte gehiagok egiten du

lagunekin, pisu-kideekin edo bakarrik bizitzearen alde.

Etxebizitza lortzea arazo handitzat dute gazte askok. Bestalde, EAEko 30 urtetik

beherako gazteen hirutik ia bik emantzipatu nahi du eta familiakoen etxetik kanpo

bizi. Aipatu beharra dago, alabaina, 2004. urtetik hona behera egin duela emantzipatu

nahi duten gazteen kopuruak; familiakoen etxean bizitzen jarraitu nahi duten

gazteenak, berriz, gora egin du –gazteen hamarretik ia hiruk nahiago du familiakoen

etxean bizitzen jarraitu–.

Gazteek etxebizitza lortzeko dituzten zailtasunik handienak, hurrenez hurren, ondoko

hauek dira: etxebizitzaren prezio handia; jatorrizko familiarekin bizitzearen

erosotasuna; eta berezko diru-sarrerarik ez edukitzea.

Emantzipatzeko gazteek izan ditzaketen arazoak bazter, bistan da etxebizitzaren

kostua zailtasun objektiboa dela. Espainiako Etxebizitzen Behatoki Gaztearen (OBJOVI)

arabera 49 , etxebizitza jabetzan izateko batez besteko kostua %66koa izan zen 2010eko

bigarren hiruhilekoan. 35 urtetik beherako pertsonen batez besteko diru-sarreren

%100 baino handiagoa izan zen kostu hori 2008an. Generoen arteko aldeei

dagokienez, emakume gazteek diru-sarrera txikiagoak zituzten gizonezko gazteek

baino eta, ondorioz, okerragoa zen haien egoera.

Bestetik, 2009ko ekainera arte Etxebide erregistroan aurkeztutako etxebizitzaeskaerei

dagokienez, 35 urtetik beherako titularra zuen eskaera guzti horien %50,6k

(hots, 50.130 eskaerek).

Badira, baita ere, eskaeren titular izan ez arren Etxebiden inskribaturik egon eta

etxebizitza eskatzen duten 35 urtetik beherako zenbait gazte. Guztira, 35 urtetik

beherako 71.861 gaztek eman dute izena Etxebiden. Hortaz, erakunde horretan

erregistratutako pertsona guztien %60,9k 35 urte baino gutxiago ditu. Etxebizitza

eskatzen duten pertsona horien hamarretik ia bederatzik 25 urte baino gehiago du.

Bestetik, beren kasa bizi diren gazteek nahiago dute etxebizitzaren jabe izan hura

errentan hartzea baino. Gurasoen etxetik kanpo bizi diren 30 urtetik beherako

pertsonen ia bi herenak etxebizitza erostea erabaki du; %27,5ek, aldiz, etxebizitza

51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!