18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

1. ARDATZA: EMANTZIPAZIOA ETA AUTONOMIA

3. AREA: ETXEBIZITZA

Gazteen bizi-prozesuak aldatzen ari badira ere, lan-munduratzea eta familiakoen

etxetik joatea dira, oraindik ere, gaztarotik heldutasunera igarotzeko pausorik

garrantzitsuenak.

Horregatik, etxebizitza lortzeak garrantzi handia izan behar du gazteen emantzipazioari

buruzko politika publikoetan.

1. Abiapuntua: auziaren egoera.

Nagusiki, "Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa. 2009ko abendua. Datu

nagusien sintesia" izeneko txostenetik hartu ditugu atal hau idazteko datuak. Gazteen

Euskal Behatokiak egin zuen txosten hori 2009an, eta Behatokiaren 46 web-orrian dago

eskuragarri. III. Gazte Planerako oinarri moduan egin zen mintzagai dugun

diagnostikoa, eta hartaz baliatu dira III. Gazte Plana diseinatu duten teknikariak. Atal

honetan, badira lehen aipatutako diagnostiko horretatik hartu ez ditugun zenbait datu.

Horiek erabiltzean, datua nondik hartu dugun adieraziko dugu eranskinean. Gerta

daiteke, baita ere, diagnostiko horretan jasotakoak baino berriagoak izatea zenbait

datu. Horrelakoetan ere, datu berrien iturria zein den adieraziko dugu eranskinean.

Orain, gatozen harira. 2008. urteko datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen

%19,1 besterik ez zen bizi bere kabuz; gazteen %78,5, berriz, familiakoekin bizi zen.

Hala ere, aipatu beharra dago etxetik kanpo bizi diren gazteen ehunekoak gora egin

duela 2004. urtetik. Datuen arabera, alde handia dago sexuen artean: emakumeen

emantzipazio-tasa (%22) handiagoa da mutilena baino (%16,3). Sexuak ez ezik, adinak

ere badu bere eragina familiakoen etxea uzteko orduan. Pertsonak zenbat eta

zaharrago izan, orduan eta handiagoa da beren kabuz bizi direnen ehunekoa. Horrela,

emantzipatu egin dira 15 eta 19 urte bitarteko pertsonetatik ia bat ere ez; 20 eta 24

urte bitartekoen %14,1; eta 25 eta 29 urte bitartekoen %40,8. Estatuan, ordea, 15 eta

29 urte bitarteko gazteen %28,7 bere kabuz bizi zen 2009an 47 .

OBJOVIren arabera 48 , %44,1ekoa izan zen 18 eta 34 urte bitartekoen emantzipaziotasa

2010eko bigarren hiruhilekoan. 2002an, Gurasoen etxetik kanpo bizi zen 30 eta

34 urte bitarteko pertsonen %61,6. Adin-tarte horretan, gazteen %71,6 emantzipatuta

zegoen 2010eko bigarren hiruhilekoan. Zortzi urte horietan, beraz, ehuneko hamar

egin du gora aldagai horrek. Aipatu beharra dago, baita ere, gizonezkoena baino

zertxobait handiagoa dela emakumeen emantzipazio-tasa.

50

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!