18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

Egun dauden jarraipen- eta emaitza-adierazleen kalitatea hobetzean datza, eta,

gauzatutako ekintza-motaren arabera, adierazle-sorta komuna sor dadin sustatzea;

izan ere, horrela, gazteen bizi-baldintzen zeharretarako azterketa egin ahalko da,

baina, batez ere, gazteria-arloko politiken emaitzen eta inpaktuaren zeharretarako

azterketa.

Horrenbestez, beste Gazte Plan bat egiteko ezinbestekoa da inpaktu-adierazleen taula

aurretiaz zehaztea —behar bezala adostuta, lehentasunen arabera zerrendatuta eta

kuantifikatuta—, eta etenik izango ez duen datuen elikatze-sistema zehaztea ere bai,

horren bidez datuak etengabe aztertzeko eta jakitera emateko.

o Helburuen eta jardun-esparruak garrantziaren eta lehentasunen

arabera benetan ezartzea.

Horretarako, behar bezala erabakitako berariazko helburu-sorta bat lortzeari

erreparatu beharko zaio bereziki. Hori hala izanik, baliteke planak ez hartzea bere

baitan gazteen bizi-kalitateari eragiten dioten alderdi guztiak —eta hala gertatzen da;

izan ere, eguneroko bizitzako arlo asko geratzen dira planaren eremutik kanpo—,

baizik eta politika publikoak ezarriz aldaketa sakonena behar duten eta

lehentasunezkoak diren alderdiak baino ez.

Garrantziaren arabera zerrendatuz gero, argiago ezarriko lirateke, zalantzarik gabe,

helburuak, ekintzak, horien kuantifikazioa, jarraipena eta emaitzen hedapena. Horrez

gain, EAEko gazteek dituzten oinarrizko arazoekiko sentsibilizazioa handiagoa izango

litzateke, eta ahalegin handiagoa egin ahalko litzateke lehentasunezko arazotzat

hartutakoetan.

o Politika publiko orokorrak aintzat hartzea (osasunari, enpleguari,

etxebizitzari, hezkuntzari, gizarte-zerbitzuei, kulturari, aisiari

buruzkoak).

Gazteen premiak zein adin-tarte guztietakoen premiak kontuan hartuko dituztenak.

Halaber, eta agerikoa denez, gazteentzako propio egindako politika sektorialak

ezinbestekoak dira, baina, azken batean, badirudi komeni dela politika orokorrei

nagusitasun handiagoa ematea, eta ez hainbeste propio gazteentzat ezarritako

neurriei.

1.2. EUSKADIKO GAZTEEN EGOERA

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen egoerari buruzko diagnostiko-txosten

bat egin zuen 2009ko irailaren eta abenduaren artean, oinarrizko erreferentziaelementua

izan dadin EAEko III. Gazte Plana egiteko; arian-arian eguneratuz joan da.

Euskadiko gazteen errealitatea nolakoa den jakiteko, EAEn bizi diren 15 eta 29 urte

bitarteko gazteen egoerari buruzko azterketa deskribatzailea biltzen da txostenean,

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!