18.10.2013 Views

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

III. Gazte Plana 2020ren marko orokorra - Gazteaukera - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO III. GAZTE PLANA 2020

gazteen heren batek; eta gazteen hamarretik ia bat kontraturik gabe ari zen edo aritua

zen lanean.

Auzia are zehaztasun handiagoz aztertuz gero ikusiko dugu handiagoa dela lankontratu

mugagabea duten gizonezkoen kopurua emakumezkoena baino. Kontraturik

gabe lan egiten duten pertsonei dagokienez, ordea, emakumezkoen ehunekoa

gizonezkoenaren bikoitza da. Hauteman dugu, baita ere, 24 urtetik beherako herritar

gehienek lan ezegonkorra dutela. Aldi baterako kontratuen ehunekoa, adibidez,

handiagoa da gazteen multzoan beste taldeetan baino. Gazteek, halaber, lan-kontratu

mugagabe gutxien dute: zenbat eta gazteago orduan eta lan-kontratu mugagabe

gutxiago. Nabarmentzekoa da, baita ere, hogei urtetik beherako gazteen ia heren bat

kontraturik gabe lan egiten duela edota izandako azken lanean lan-kontraturik gabe

aritu izan dela.

Jarraian, EAEko gazteen aldi baterako kontratuen tasa ofizialak aztertuko ditugu 29 .

Datu horien arabera, soldatapean lanean ziren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen %41ek

aldi baterako kontratua zuen 2009an. Aldi baterako kontratua zuten EAEko gazteen

ehunekoa, beraz, handiagoa izan zen EAEko langile guztietatik 2009an aldi baterako

kontratua zutenena baino (%18,6); baina aldi baterako kontratua zuten Espainiako

gazteena baino zertxobait txikiagoa (%44,7).

Bestetik, EAEn 2010eko hirugarren hiruhilekoan 16 eta 29 urte bitarteko gazteei

egindako kontratuen %97 aldi baterako kontratu izan zen 30 .

Jasotako diru-sarrerei dagokienez, 15.400 euro irabazi zituzten, batez beste, lanean ari

ziren 25 urtetik beherako EAEko gazteek 2008. urtean. Zenbateko hori, bidenabar,

handiagoa da urte horretan bertan Europan eta Espainian izandako batez bestekoak

baino (14.800 eta 13.000 euro ingurukoak izan baitziren, hurrenez hurren) 31 .

Laneko ezbeharren tasari dagokionez, 16 eta 34 urte bitarteko pertsonen taldeak izan

du EAEn gertatutako laneko ezbehar guztien herena baino gehiago (%35,6). Halaxe

dakarte, bederen, 2010eko datuek 32 . Hala ere, aurreko urteetan baino ezbehar

gutxiago izan dituzte gazteek lanean. Horren ondorioz, laneko istripuen ratioa jaitsi

egin da: 2005ean, lanean ari ziren 16 eta 34 urte bitarteko gazteen milatik 72,8 bajan

zen; 2010ean, aldiz, milatik 48,4. Gazteek lanean izandako ezbeharren kopurua

handiagoa da EAEko langile guztien ezbehar-tasa baino (azken hori 40,2koa izan

baitzen 2010ean 33 ).

Espainiar Estatu osoan 34 EAEn baino pixka bat handiagoa izan zen 2009an laneko

istripua izandako pertsonetatik 35 urte baino gutxiagokoen kopurua: %41,4.

Espainian 2009an izandako emaitzen antzerakoak izan ziren EBn 35 2007an: 35 urtetik

beherako herritarrek izan zituzten laneko istripuen %41,1.

Sexuen artean ere alde handia dago: emakume gazteek lanean izandako istripuen ia

laukoitza izan dute gizon gazteek. Lan istripu gehienak, halaber, 26 urtetik gorako

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!